martxoa 27, 2019

SAN ISIDRO JAIAK: 2023an EHUN URTE



Ez, ez naiz okertu. Badakit oraindik ia bi hilabete geratzen direla Zigarrolako jaietarako. Baina San Isidro dela eta, 1982an esku egitaraurako eskatu zidaten idazkiaren bila jo dut nire paper zaharretara eta hantxe zegoen, denboraren joanak horixkatua. Mamiak lehen bezain bizirik jarraitzen duenez gero, ordea, hona aldatu nahi izan dut izkribu hartan idatzitakoa, belaunaldi berrien ezagutzarako. Hona hemen, beraz, “59 urte pasatu ondoren” titulatu nuena: 

“Auzoko ez hain gazteek gogoan dute oraindik: 1923ko maiatzean ospatu zen lehen aldiz San Isidro, auzoko jai nagusi bezala. Lehengo auzokideek bi jomuga izaten zuten jaiei zegokienez: zubiz Bergararuntzekoek San Prudentziokoak ospatzen zituzten; Arrasateruntzekoek, berriz, San Juanak. Baina 1923an erabaki zuten musakolarrek euren jai nagusia aurrerantzean auzoan bertan egitea. Izan ere, auzokoek – nekazal auzoa zenez- San Isidro ospatzen zuten baina kalera joaten ziren beste auzoetako nekazariekin batera eguna emateko.

Zer gertatu zen egun hartan? Bada, Eskola Bateratuaren inaugurapena bizi izan zutela auzotarrek. Eta ospakizun bereziez antolatu zuten eguna. 

Domingo Arzamendi zen Arrasateko alkatea eta auzokoa Juan Gorosabel “Axerikua” Herriko udal taldean beste auzokide batek zeukan kargua: Pedro Arregi “Garratz” Hiru horiek eman bide zituzten lehen urratsak Eskola gauzatu ahal izateko. Hogeita lau baserri ziren orduan auzoan eta ikastetxe berriaren inaugurapena pozik hartu zuten denek. Aretoa Villafrancako Kondearen etxabehe batean zegoen eta bedeinkazioa Pedro Izagirre San Juan Bataiatzaile parrokiako apaiz laguntzaileak eman zuen. Ostean, udal txistulariek lagun, herri eta auzo alkateek aurresku bana eskaini zioten, egun hartatik eta urte luzetan eskolako maistra izango zen Elisa Lasari.

Ondoko ospakizuna mahai baten inguruan burutu zen, eskolan bertan. “Txoza” eta “Bishentena” tabernetatik zerbitzatu zuten bazkaria eta mahaikide asko bildu zen. Bakoitzak berea ordaindu behar izan zuen. Bazkaria aurrera zihoala, Pedro “Garratz”ek aldamenean eserita zeukan Patxi Gorosabeli esan zion: “Señoritoari abisatzea ahaztu jaku” Señoritoa Sagasti Etxeko Rafael Ariza injinerua zen. Batzuk etxera joan zitzaizkion behintzat
Zigarrola, 1950 inguruan
bazkalondoan etortzeko erregutuz. Baita Ariza agertu ere, guztientzat opari banarekin: egundoko zigarro purua.
 

Mahaiko giroa berotzen hasi zen eta laster bertsolariek ekin zioten saioari. Urte haietan zaletasun handia zen baserritarren artean bertsotan egitera eta oraindik batzuen izenak gogoratzen dira auzoan: Isidro Arregi “Zeleta”, Martin Egidazu “Arruena”, Antonio Gorosabel “Antoña”, Juan Gorosabel “Axerikua”, Manuel Pagoaga “Aranguren”, Braulio Arizabaleta “Izekiel”, Agustin Sagasta “Mojategi”, Bishente Arabaolaza “Itsasondo”, Joxe Mari Arabaolaza “Errota”, Jabier Zelaiaundi “Antoña”… Horietako batzuk “Txirrita”, “Prantsesa” eta beste zenbait bertsolari handirekin aritu ziren behin baino gehiagotan, batez ere ospetsu horiek san Isidrotara etortzen zirenean.

Egun hartako arratsaldeko zazpietan herriko musika bandak dantzaldia alaitu zuen. Gillermo Lasagabaster zuzendari ordekoaren gidaritzapean, hantxe zeuden Rufo Aranbarri, Fernando Amozarrain, Joxe Urionabarrenetxea “Joxe Bizar”, Lorenzo Aranbarri “Pedroaundi”, Jesus Ortuoste “Txapero”, Roberto Herrera, Miguel Sanpedro, Eustakio Markaide “Olia” eta abar, pasodoble, txotis, habanerak eta beste eskaintzen ari.

    - Aurrena pasodoblie, gero txotis eta habanerak. Azkenaurrekoa jotie eta azkena ostera pasodoblie.

Gauerdian amaitu zen egun hartako jaia. Auzokide guztien baitan ideia bat zebilen: San Isidro hautatu behar zen auzoko jai nagusi bezala. 

Eta horrela izan da. Berrogei eta hemeretzi urte pasatu dira. Hogeita lau baserri haietako batzuk betiko desagertu dira. Horien ordez etxebizitza ugari eraiki dira eta Musakolako auzoak aldaketa haundiak bizi izan ditu. Orduko ikas geletan lehen hizkiak ikasi zituzten gizon-andreak areto berdinetara itzuli berri dira. Ez dira euren ikasketetan sakontzera joan. Ez. Elisa Lasaren ingurura biltzen ziren ume haiek solasaldietarako aterpe bihurtu dute Eskola zaharra, Jubilatuen Txokoa bertan baita. Eta kafe edo baxo erdi baten aurrean garaiko gertaerak euren gogoan astintzen dituzte. Iraganean murgil egitea etorkizun ezezagunean baino atseginagoa ei zaie. Eta Juanito “Zabaleta”, Patxiko “Antoña” eta beste askoren jazoera eta xelebrekeriak berpizten dituzte, behin eta berriz, eta – oharkabean-  beste bizimodu desberdin baten ezagugarriak azaltzen dizkigute.

Aretoan, mahai eta aulki artean jolasean, Maite neskatila polita ikusten dugu, duela berrogei eta hemeretzi urteko ume hain laguna. Maite da gaurko amandre eta aitajaunen itxaropenezko ondorengoa"

Lau urte barru, beraz, "astoaren jarraitzaileek" ehun urte beteko dituzte euren jaiak direla eta. Badakite, beraz, aitzakia dutela zerbait berezi prestatzeko.

Argazkiak: JMVM 

martxoa 23, 2019

ALBINA MADINABEITIA. Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra


Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari. 
Albina Madinabeitia, 1977an
 Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak eskaintzeari, Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:

Aurrekoan 1926an Gasteizen izandako Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan utzi genuen Albina Madinabeitia.  Gertatu zen, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuaren barruan Jose Mardones baxu liriko arabarraren ekitaldia zegoela iragarrita uztailaren 30erako. Baina kantari arabarra gaixotu egin zen eta ezin izan zuen abestu. Haren ordez eta 26ko arrakasta ikusita, Kongresuaren arduradunek Albina Madinabeitiarekin ordezkatu zuten abeslari ospetsua, berriz ere Nuevo Teatro antzokian. Kontzertu hartan,  denborarekin konposagile entzutetsua izango genuen Luis Aranburu gazte gasteiztarraren esku hartzea programatu zen, pianoan. Kontzertu haren gainean, “La Libertad”eko kritikoak honela idatzi zuen: 

“Podíamos dar cuenta a los lectores diciendo sencillamente: Véase, con una poderosa lente de aumento, la reseña del concierto anterior” Las ovaciones estruendosas y reiteradas hicieron salir hasta tres veces al palco escénico a ambas artistas. Albina Madinaveitia correspondió con largura bisando con el Preludio y Allegro de Paganini-Kreisler, en una interpretación que fue sencillamente un portento. Tal ovación se hizo que hubieron de añadir al improvisado programa la Gran Jota Aragonesa, de Sarasate, que colmó el entusiasmo del público en una salva de aplausos indescriptible, y con ello finalizaron las hermosas fiestas musicales del IV Congreso de Estudios Vascos” (1) 

Publikoaren aurreko Albinaren lehen hastapen artistikoak Eibarren eman zituela ikusi dugu, oso hurbil baitzuen bihotzean hiri armagilea. Albinak berak azaldu zidan ondoko datua: 
Albina Madinabeitia, 1927an

“Sarasate Saria eman zidatenean, nire herrian baino ongietorri hobea Eibarren egin zidaten. Ziriako Agirre hango medikua laguna genuen etxean eta urtero joaten nintzen hara. Afalostean biolina jo behar izaten nuen eta azkenean balkoira irteten nintzen handik jotzen jarraitzeko. Balkoipean jende asko biltzen zen nire musika entzuteko.

Arrasaten, aldiz, jendeak ez ninduen ezagutzen. Behin, hamazortziren bat urte izango nituen, enparantzan dantzan ari nintzen eta orkestra jotzen ari zen musikaz zerbait esan nuen, eta nire alboan zegoen batek bota zidan: “Ezjakina! Musikari buruzko ideiarik ez… eta iritziak eman behar!” (2)

Madrilen ari zen Goi Kontserbatorian, kontzertuak ematen zituen noizean behin eta kritika espezializatuak loreak eskaintzen zizkion, ugari. Esaterako, Madrileko “Club Femenino” aristokratikoan izan zuen arrasatearrak agerraldi artistiko berri bat 1927ko maiatzaren 12an, eta ABC egunkariak “Tirana” titulua eskaini zion Albinari  biharamuneko kronikan. Irakur dezagun, oker ez gaitezen: 

“Es Albina Madinaveitia una tirana del violín; una tirana porque hace de él lo que quiere; y solo quiere cosas buenas, exquisiteces artísticas, evocaciones de grandilocuencia violinística. Una tarde oímos por la Radio un recital de violín. ¡Qué bien sonaba aquel instrumento! ¡Qué bella dicción la que imponían unas expertísimas manos!  y  ¡Qué cálido espíritu el que palpitaba en lo que oíamos, dictado por Mozart, Mendelshon, Sarasate y Kreisler! La ejecutante era Albina Madinaveitia, joven también, artista de corazón.

Es una lindísima muchacha vasca, una “neska” que deslumbra con la sonoridad del violín. Diríase, en algunos momentos, que quien toca es su maestro; pero no, el ilustre Fernández Bordas está en el salón y se muestra orgulloso de su discípula, primer premio del Conservatorio. En fin, interpreta a Sarasate en los “Aires bohemios” con tanta gracia y perfección tanta, que el maestro Turina se abstiene de llamar “el indispensable Sarasate” al glorioso violinista navarro”

Kausaren bat edo besteren aldeko kontzertuak eskaini zituen arrasatearrak Eibarren eta, nolabaiteko eskerrona azaltzearren, omenaldia prestatu zioten Albinari hiri hartan. 1927ko ekainaren 21ean izan zen jai artistikoa Salon Teatro zeritzanean eta Albinaz gain tokiko beste artista batzuek ere hartu zuten parte. Krisi ekonomikoak Gipuzkoa astintzen zuen arren, Eibarreko lagunak – San Juan jaien bezperetan- animatu egin ziren, Madinabeitia omendu eta, jakina, kontzertu benefiko berri bat eratzera. Eta arrakastatsua gertatu zen jaia. “La Voz de Guipúzcoa”ren ekainaren 22ko edizioan honela zioen: 

“El Salón Teatro se llenó por completo, demostrando una vez más los eibarreses que si contraemos deudas sabemos  liquidarlas, como ha sucedido con Albina Madinaveitia, que ha correspondido a todas las invitaciones que le han hecho hasta ahora, gratuitamente. Era, pues, justo este homenaje organizado por el Casino de la Amistad. Con ello los eibarreses tienen abierta la puerta de la señorita Madinaveitia. 

A las ocho y media recorrió la Banda municipal las principales calles de la población,
tocando un alegre pasodoble, y para las nueve el salón se llenó por completo. El palco del Ayuntamiento fue ocupado por el alcalde, señor Anitua, el concejal señor Oyarzábal, y el delegado gubernativo señor Tapia. En otros palcos vimos a don Ricardo Azcoaga con su bella y distinguida señora, a los padres y tíos de la violinista Albina, a los señores Resusta, Añíbarro y otros cuantos mondragoneses” 

Ikusten denez, Unión Cerrajeraren ordezkaritza toki  nabarmenean eseri zuten. Rikardo
Cruz Madinabeitia, osaba
Azkoaga, Jose Añibarro eta abar oso Albina zaleak izan ziren hasiera-hasieratik, eta gero ikusiko dugun bezala, harreman horrek ahalbidetu zuen Albinak Unión Cerrajeraren instalazio industrialetan kontzertu ematea, 1948an, Madrilgo Ganbara Orkestrarekin, Ataulfo Argentaren zuzendaritzapean. Baina itzul gaitezen 1927ko kontzertu hartaraino,  kronikak zekarrena irakurtzen:
 

Entre vítores y aclamaciones aparece luego la gran violinista mondragonesa, en compañía de Juanito Guisasola, quien la acompaña a piano como él solo puede acompañarla. Albina ejecutó en primer lugar el famoso “Avemaría” de Schubert de una manera tan sentimental que al final recibió una ovación tan cerrada que a su madre, que se hallaba a mi lado, se le saltaron las lágrimas. Repitió con “Und Allegro” de Pugnani Kreisler, de gran ejecución y dificultad, recibiendo otra ovación. Uno de los espectadores, entusiasmado, exclamó: !A eso se llama ejecutar! 

En la segunda parte la señorita Madinaveitia ejecutó “Perpetuen mobile” de Kies y la “Danza de Dorac” de Kreisler, de mucha ejecución y dificilísimas. Finalmente, interpretó el “Capricho XIII” de Paganini-Kreisler  y el “Zapateado” de Sarasate, gustando extraordinariamente, sobre todo la segunda composición. Y como la gente no cesaba de aplaudir, s epresentó Albina con las sesenta niñas del coro alrededor, con ramilletes de flores, y ejecutó la gran “Jota navarra” de Sarasate, en forma tal que ni su autor hubiera mejorado. Al final sonó una ovación delirante y prolongada. Las niñas del coro cubrieron de flores a Albina y con esto terminó la función. 

Los padres y los tíos de la violinista me rogaron que en su nombre dé las más expresivas gracias al Ayuntamiento, al Casino de la Amistad, Comité Protuberculosos, Banda Municipal, orquesta Bretón, a los propietarios del salón y a todas cuantas personas asistieron a la función y rindieron homenaje a Albina. Ésta se brindó a participar en cualquier función de carácter benéfico que roganicen los eibarreses antes de ir al extranjero. Albina y sus familiares se hospedaron en casa del popular médico don Ciriaco Aguirre” 

Deia egunkarirako elkarrizketa 1977an egin nionean, Albina Madinabeitiaren etxeko egon gelaren horma batean Flores Kaperotxipiren margo lan bat ikusten zen, “a la niña prodigio que no fue profeta en su tierra” eskaintzarekin. Hori zela eta, galdetu nion Albinari profeta izan ote daitekeen nor beraren lurraldean, eta honela erantzun zidan:

“Oso zaila da. NI behintzat ez naiz izan. Baina orduko kultura ez zela gaurkoa izan behar dugu gogoan. Behin nire amaren lagun batek, eskuetan biolina zeraman itsu batekin egin zuen topo kalean. Korrika nire amarengana joan eta esan zion: “Ene, Kandida, zer erakutsi behar diozue neskatilari?... itsu bat ikusi dut biolina jotzen ari…” 

Madrilera itzuli zen hurrengo ikasturterako, eta klaseekin ez ezik gainerako konpromisoei ere heldu behar izan zien, kontzertuak eta abar. Abar horretan sartzen dut Albinak Madrileko Emisoras de Unión Radio katearekikoa, zuzeneko kontzertuak eskainiz uhinen bidez. Oso ondo zetozkion emanaldi haiek arrasatearrari, entzuleria biderkatu egiten baitzitzaion, Madinabeitiaren izena tokirik urrutienetaraino irisaraziz.

Madrilen Goi Kontserbatorian Fernandez Bordasen zuzendaritzapean segitu zuen klaseak hartzen. Noski, noizean behin kontzertuak eskaintzen zituen Albinak eta horietako bat 1928ko martxoaren 19an eman zuen espainiar hiriburuko Musika Jauregian. ABC egunkariarena da ondoko erreseña, martxoaren 21ean argitaratua:


“Albina esplendió con su técnica fácil y el sentimiento que hace palpitar en cuanto interpreta. El concierto de Wienawsky, que cuando no es acompañado por orquesta requiere más acentuada sonoridad pianística en determinados pasajes, fue testimonio de lo mucho que vale la artista. El minué de Mozart obtuvo en ella toda la elegancia y gracia que fue revestido por su autor. Alardes de virtuosismo, en una ejecución impecable, los tuvo al interpretar a Paganini, Riez y Pugnani, y para ellos tuvo cálidas alabanzas y aplausos fervorosos el auditorio, que reconoció a la bella mondragonesa una segura gloria del arte violinístico del porvenir” 

Kontzertuak biderkatzen ari zitzaizkion Albinari, bai Madrilen eta baita espainiar hiriburutik kanpo ere. Gasteizera itzuli zen, 1928ko apirilean, eta hil haren 27an, Nuevo Teatroko eszenategira atera zen, kasu hartan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Taldea 1922an sortu zen eta Bilbotik at ematen zuen lehen kontzertua izan zen, Vladimir Golchsmann zuzendariarekin. Egitarauan Wagner, Falla, Beethoven eta Von Weber-en obrak ageri ziren. “El Heraldo Alavés”en idatzi  zuen Victor Espinos musika kritikoak apirilaren 30ean eta zioen: 

“Hemos tenido, pues, la fortuna de asistir al “bautismo de fuego” de una pléyade de conbatientes por el ideal… Y porque nada faltase en esta primera salida, espíritus femeninos comprensivos y despiertos han seguido de cerca la expedición, con un sentido de solidaridad de que sólo son capaces las inspiratrices o las musas. 

Y, al terminar, como un resumen del anterior pensamiento, el ave parleruela de Mondragón, Albina Madinaveitia, ha puesto su arte excelso y su gentilísima y dulce feminidad… Y hemos subrayado con un aplauso cálido este precioso sonido y esta técnica primorosa y este sentimiento siempre distinguido del violín mago…”
 
Argazkiak: JMVM


 (1) La Libertad (1926-07-31)

 (2) DEIA, 1977.12.31