apirila 22, 2026

ELKARREKIKO SOROSPEN ELKARTEAK (MUTUAK) ARRASATEN XX. MENDEAN

 


Arrasateko Elkarrekiko Sorospen Elkarteak izan ditugu lehen ere mintzagai, langileen aldeko erakunde txiki baina eragingarri haien nondik norakoak azalduz. XX. mendearen lehen herenean baziren gure herrian haietako lau bazkun, bazkideen kuotekin ari zirenak. Batez ere, beharginen gaixoaldietako laguntzak arautzen zituzten elkarte haiek eta, esango nuke, Erdi Arotik zentzu horretan zihardutenak seguritate sozialaren aurrekaritzat har genitzake.

Elkarrekiko Sorospen Elkarteek – Mutuae- gaixoaldietan eta bazkidearen heriotzan sendiari nolabaiteko diru laguntza luzatzea zuten helburua eta alde horretatik oso bazkun eredugarriak izan ziren. Bazkideen hileroko kuotekin sostengatzen zen haien bizitza eta, jakina, elkarteen artean lehia pizten zen langilea nork bereganatuko.  Patronalak ez zuen – gerora ermandadeen kasuan ez bezala- dirurik ipintzen beharginen mutuetan. Eta, bestalde, diru laguntza ofizialetatik kanpo geratzen ziren.

XX. mendearen hasierako Arrasateko lau elkarte haiek La Inmaculada Concepción, La Mutua, Sindicato Libre eta San Jose ziren. Aurreneko bien datuak doaz ondoko laukian. Baldintzak ez dira berdinak, noski.

 

Izena

Sociedad de Socorros Mutuos de la Inmaculada Concepción

La Mutua

Noiz sortua

1914

1914

Hasierako bazkideak

70

30

Lehen presidentea

Jose Balanzategi

Amadeo Berezibar

1926ko bazkideak

255

156

Hileko kuota, 1926ko otsailera arte

1´25 pezeta

1´25 pezeta

Hileko kuota 1926ko otsailetik

1´75 pezeta

1´50 pezeta

Laguntzak eguneko, 1926ko otsailera arte

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 1´50 pezeta

Hurrengo biak: 1´25 pezeta

Hurrengo lauak: 1 pezeta

Hurrengo lauak: 0´75 pezeta

Urtebetetik aurrera: 0´50 pezeta

Gaixoaldia:

1´75 pezeta (urtebetea egin arte)

Laguntzak, 1926ko otsailetik

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 3´50 pezeta

Hurrengo bi hilabeteak: 3 pezeta

Hurrengo biak: 2´50 pezeta

Hurrengo biak: 2 pezeta

Hurrengo lauak: 1´50 pezeta

Urtebetetik aurrera: 1 pezeta

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 2´75 pezeta

Hurrengo lau hilabeteak: 2 pezeta

Hurrengo seiak: 1 pezeta

Urtebetetik aurrera: 0´50 pezeta

1926ra arteko dirulaguntzak

40.000 pezeta

Daturik gabe

Kapitala:

12.821´78 pezeta

7.472´96

Kanpo laguntzarik

Ez

Ez

Zuzendaritza Batzordea

Presidentea, Frantzisko Otaduy;

Presidente ordea, Modesto Zulueta;

Diruzaina, Felipe Maiztegi;

Eragilea; Bonifazio Uriarte;

 Idazkaria, Jesus Uranga;

Bokalak, Benito Riviere, Bernardo Balerdi,

 Bizente Iribecampos, Pedro Arana.

Presidentea, Jose Arregi; Presidente 

ordea, Eduardo Leibar; Diruzaina, 

Fakundo Kortabarria; Bokalak, Simon Lezeta, 

Migel Barrenetxea, Leonzio Uribarren, Asenzio Mondragon, Angel Berezibar 

eta Basilio Urzelay.

Amaitzeko, diodan Mutua bakoitzeko bazkideak enpresa desberdinetakoak izan zitezkeela. Eta 1936-39ko gerra amaitu arte ez zen Arrasaten egituratu langileen mutua mixtoa – langileak eta enpresa batera- eta hori sortuko da Hetrucekin, Union Cerrajerari zegokiona, eta Hermandad de San Juan Bautista – herriko beste enpresen ekimen osagarria. Biak eredugarriak, bai horixe.

 

GEHIAGO MUTUA HAIEN GAIN

https://txemax3.blogspot.com/2020/09/hetruc-hermandad-de-trabajadores-de.html

https://txemax3.blogspot.com/2020/01/gizarte-prestazioak-arrasaten-xxan.html

Argazkia: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina