miércoles, 23 de noviembre de 2016

ZUGASTI ARRASATEARRA, ARGELEN KONTSULA



Argel, 1830
Udal artxiboak arakatuz ustekabe galantak eraman daitezke, normalean onerako. Historia behar bezala finkatzea ez da lantegi samurra eta adabaki ugari zintzilik geratzen dira beti. Historiaren beraren zutabe nagusiak izan ez diren arren, baditugu unetxo batean bederen zapore eta kolorea  jarri dituztenak. Eta gaurkoa horietako bat da. 

Jose Joakin Barrena zen funtzioko alkatea 1866an, titularra – Agustin Resusta Altube- hil berri baitzen. Eta urte hartako otsailaren 8ko udal bilkurako aktan irakurtzen da: 

“El Presidente informa que el  Sr. D. Vicente de Zugasti, hijo de esta villa y Cónsul General que ha sido de España en Argel, impulsado sin duda por un sentimiento de amor patrio intentaba regalar y regalaba a la villa una bandera española que había tremolado en aquel remoto país, como también un escudo con las Armas Reales. 

Sobre continuo entró en la sala de sesiones el notario D. Juan José de Dolara, vecino de esta villa, y como encargado del referido señor Cónsul hizo entrega de la Bandera y el Escudo, cuyos objetos fueron contemplados por el Ayuntamiento con el mayor agrado. 

Argeleko jantziak, 1850
En su continuidad se nombró una comisión compuesta del Señor Presidente y de D. Vicente de Oquendo para que pasando a la casa del referido Señor Cónsul tributaran un voto de gracias a nombre del Ayuntamiento, por la noble y patriótica demostración con que acaba de honrar a su pueblo natal, al propio tiempo que ponían en sus manos copia certificada de la presente acta. 

La misma comisión quedó encargada de mandar retocar el dibujo del escudo de armas, y accediendo a los deseos del donante que quería se hiciese uso de la bandera en determinados días del año, se dio comisión a D. Luis de Azcoaga, a fin de que eligiendo el punto más adecuado del edificio del concejo para la colocación de la misma, se entendiera como mejor le parezca acerca del particular” 

Urte bereko maiatzaren lehenean, berriz, udal batzak erabaki zuen: 

“Dar comisión al Sr. Presidente para que trate de arreglar la bandera regalada a la villa por el Sr. Cónsul D. Vicente de Zugasti y se puedan bordar las armas de la villa” 

Argeleko ikuspegi bat, 1850
Zein zen Vicente Zugasti? Aitortu behar dut erabat ezezaguna zitzaidala bere izena udal aktan irakurri dudan arte. Ez dut ezertxo ere aurkitu Jose Mari Uranga eta Joxe Letonaren paperen artean. Eta hona eta hara jo dut, argi pixka baten bila. Hona hemen datu osagarri batzuk.

Manuel Vicente Zugasti (Sugasti, bataio-agirian) Bengoetxea 1790eko urtarrilaren 22an jaio zen Arrasaten; gurasoak Juan Zugasti Errasti arrasatearra eta Gregoria Bengoetxea Borinaga zeanuritarra ziren. Arrasaten geratu ziren anaia-arrebetatik bat, Jose Maria, zinegotzia izan zen, eta 1855eko akta batean irakurtzen dugu: 

“Se leyó un oficio del señor regidor Jose Maria Zugasti, excusándose como enfermo de asistir a esta sesión; y en su vista y de haber declarado el Alguacil que al pasar la convocatoria le ha encontrado trabajando al mismo en su taller, a propuesta del señor alcalde se hace constar en acta

Bi gauza gutxienez ondoriozta daiteke aurreko lerroetatik: Jose Maria industriala zela eta lehen ere udal bizitzan iruzurrak izaten zirela. 

Vicente Zugastiri buruzko aipamen batzuk doaz jarraian. Badirudi arrasatearra gizon baliotsua izan zela espainiar interesetarako, Argelen egon zen bitartean. Lehen aipu zuzena 1833koa da eta azkena hogeita hamar urte geroagokoa. Eskarmentuko gizona izan zen, beraz, Zugasti argeliar ezagutzaz. 

“El Militar español” aldizkarian honela idazten zuen Castellako Konde moduan sinatzen zuen batek:

Argel 1850

“Debo ante todo consignar mi primer recuerdo de gratitud al dignísimo español que he encontrado en esta ciudad, á nuestro cónsul el Sr. D. Vicente de Zugasti que lo es desde 1828, á su benigna acogida, á sus conocimientos debo las mejores relaciones que he hecho en este país donde es tan respetado como querido de cuanto hay de notable. El que llegue á este territorio puede prometerse encontrar en él un guía, un protector, un amigo, un buen español, en fin, á cuya generosidad no acuden jamás en vano el sin número de compatriotas desgraciados que se vea llegar continuamente”


Eta Madrileko “La Gaceta de Madrid”en 1833ko abenduaren 3an beste hau azaldu zen: 

“El Cónsul de S.M. en Argel, D. Vicente Zugasti dirigió el 27 de Octubre a la primera secretaría de Estado la expresión de su amor, fidelidad y sumisión a la Reina nuestra Señora Doña Isabel II y a S. M. La reina madre como gobernadora del reino. Esta augusta Princesa se ha dignado manifestar su satisfacción por los sentimientos que dicho cónsul ha expuesto”

La Gaceta de Madrid, 1833-12-03
J.B.Vilar irakasleak Algeriako historia aztertu zuen eta bere liburu batean- “Transformations agraires algériennes au milieu du XIXe siecle et crise economique de 161, selon un memoire du consulat d'Espagne a Alger”- honela irakurtzen da: 

“Aux Archives du Ministére espagnol des Affaires Etrangères, Section Politica, legajo 2311, on trouve un mémoire (reproduit ici en traduction française) très intéressant, adressé au gouvernement de Madrid en 1862 et fait par le consul général à Alger. Il s'agit d'une analyse de la situation économique algérienne de l'année précédente. Son auteur, don Vicente de Zugasti, était probablement le diplomate européen le plus ancien en place à Alger. Il assumait la représentation espagnole au plus haut niveau dans l'ensemble du territoire, comme consul général à Alger depuis le temps de Fernando VII, depuis le mois de mai de 1832. Il était donc sur place depuis le début de la colonisation. Son mémoire est surtout um témoignaqe vivant et poignant de l'Algérie vers 1860, de l'émigration espagnole avec ses problèmes, et des succès et des échecs de l'Administration coloniale française 

Vilarrek dioenez, Argelen eskarmentu gehieneko europar diplomatikoa zen Zugasti eta ezagutza zehatza zuen herrialde hartako egoera politiko, sozial zein ekonomikoaz.  

Egile berdinaren beste ikerketa lan batean – La coyuntura argelina de 1866, a través de un informe confidencial español”-  azaltzen da:

“Pérez ofrece una excelente semblanza de Argelia en las postrimerías del II Imperio. Semblanza hasta cierto punto complementaria de la que trazase cuatro años antes don Vicente de Zugasti, cónsul general de España en Argel y residente desde 1832 en un país que conocía como pocos. Panorama contenido en cierta memoria remitida a Madrid, hallada también por mí en los archivos (Coyuntura argelina 1866)” 

Vicente Zugasti Arrasateko zinegotzia ere izan zen, 1869an. Jose Maria Mendia alkate eta Jose Gualberto Gorosabel alkate orde izendatu zituzten bilkuran bertan hauatu zuten zazpigarren zinegotzi Vicente Zugasti. Egun hartako bilkura aktan irakur daiteke.

“El Sr. Presidente queriendo tributar un homenaje de gratitud y de respeto al Señor D. Vicente de Zugasti, Cónsul General que ha sido de España en Argel y en atención  a las circunstancias que concurren en su persona, fue aclamado dicho señor por unanimidad regidor preeminente de esta Corporación municipal”


Zugasti Dickinson
Manuel Vicente Zugasti Bengoetxea Madrilen hil zen 1874ko uztailaren 27an. Arrasateko parrokiako heriotza-agirien artean Zugastiri dagokion ondoko apunte hau dago, urte bereko abuztuaren 22an: "Es una memoria por Vicente Sugasti. Era Cónsul General Jubilado de Argel, falleciendo en Madrid pocos días antes” 

Aitaren ezpaletik antza denez, Manuel Vicenteren semea - Juan Vicente Zugasti Dickinson- Marrokoko konsula izan zen,  eta oso estimatua, erreferentzia askoren arabera.

Arrasatetik diplomatikoak atera dira mendetan zehar, zalantza izpirik ez.








 P.S:

Artikulua idatzi eta berehala, ARRASATE ZIENTZIA ELKARTEko Xabier Bengoak, Vicente Zugastiren heriotza iragarriz Madrilen publikatu zen eskela helarazi dit. Hona hemen:

Eskerrik asko, Xabier eta, oro har, AZE

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada