miércoles, 2 de noviembre de 2016

BIZENTE GOIKOETXEA, ARAMAIOKO SEME HANDIA



Bizente Goikoetxea
Aramaioko herria ospakizun betea bizi ari da aurten, bertan jaiotako musika sakroko egilerik bikainetakoaren heriotzaren mendeurrena dela eta.Gaurko idazkiño honek 1916ko urriaren 22ara garamatza, hain zuzen Goikoetxea bera hil eta sei hilabetetara, Aramaion eskaini zitzaion omenezko ekitaldian, Migel Jauregi abadeak eginiko hitzalditik zenbait zati agertzera noa. Hitzaldia Euskal Erria aldizkarian publikatu zen, 1917an. 

Migel Jauregi aramaixoarra, Gabirel eta Anjelo karmeldar ilustratuen anaia nagusia izan zen. Sabin Salaberri musikari eta ikerleak eliz mutil lanetan ezagutu zuen apaiz hura eta gogoratzen duenez “oso gizon kultua zen, arraro samarra, eta publikatutako testu liburu batzuen autoreei zuzenketak egin zizkiola alardeatzen zuen 

Sabin Salaberrik ere - agian Goikoetxearen ibilbideaz gehien dakiena- datu batzuk eman zituen Euskonews aldizkarian ekitaldi hartaz (http://www.euskonews.com/0143zbk/gaia14303es.html)

eta horretatik dakigu ekitaldian Prudentzio Melo Alcalde Gasteizko Gotzaina egon zela, Valladolideko gotzain laguntzailearekin eta Euskal Herriko zenbait agintarirekin. Guztion izenean, Udaletxeko balkoitik, Resurrección María Azkue euskaltzale eta Goikoetxearen laguna zuzendu zitzaien herriko plazan bildutakoei. Omenaldi haren arduradun nagusia Mateo Mujika izan zen. 

Resurrección Mª Azkue
Meza nagusian, berriz, Goikoetxearen obra batzuk interpretatu ziren haren iloba Julio Valdés Goikoetxearen zuzendaritzapean. Bazkalostean, udal pleno aretoan jardunaldi literario musikala egin zen eta bertan Migel Jauregi presbiteroak honako hitzaldia irakurri zuen. Hona hemen, beraz, apaizaren hitzak, Semia amaren irudia” goiburuarekin adierazita:

“Gotzalle jauna: ene jaioterriko aramaiotar maiteak:

Gaur gure mingain eta espanai itz bat bakarra darixube. Guztion itz ori da Goikoetxea’tor jaun maitearen izena: izen illeskorra; izen atsegintsua; itz gosoa, mami-mamia, samur-samurra, eztitsu-eztitsua! Itz au esanaz itxartu gara goizian, ta izen agurgarri onen usai gosora, baita, batzartsera asaldu gara guztiok toki onetan. Izen onek asetzen ditu gure biotzak: bera dirantsagu aizkideari kiñuka edo ixilik belarrira ta bere abots eta durundu indartsua da gaur Aramaionan goren-goren ta solien entsuten dan diadarra. Bai ete nabill ondo? Itz bat esan dot ta bi aitatu biar nituzke. Goikoetxea da emengo semia; Aramaio da bere ama: ara emen bigarren izena.

Goikoetxea’tar Bizente jauna agurtzeko, txalotzeko, goratzeko ta aintsalduteko dira gaurko aupadak? Alaxen da. Baña ¿zer deritxosube? Ama, bere ama, bere ama jaioterri zorion-tsua, ez ete da, baita, gaur guk goralbenik jasogarrienakin aintsaldu ta txalotu biar doguna?
 
1916-10-22ko ekitaldiaren antolatzaileak
Galdetu, galdetu jaun oneri, erbeste urrutietatik etorri diran gizon argi, yakintsu ta goratu oneeri. ¿Zer dala etorri dira? Edo itzu-itzuan, edo alperrik, edo ezjakiñian edo ta zer ikusiko? Ez orrela. Jakiñaren gañian dator aiñ seme gañak eta bikañak emoten dituan ama, ama bikaña, gaña ta goratua dala bera..... Jo batera, jo bestera, jo noranaira, Euskal-erria lezko basterik, iñoiz aitu dogu, ez dala ikusten iñungo alderdietan, ta Aramaio alperrik ete dago, ene maiteak, Euskal-erria’ren erdi-erdian? Euskal-erria’ren biotz-biotzian? Edo ta ez ete da biotza satirik onentxuena? 

Jaunak: Gaur lenengo aldiz erri onetara asaldu dan Goikoetxea’ren esagun ta adizkide on batek esan deuztana agertu biar deutsuet. Atamaio da Goikoetxea’ren neurri-neurriko antz-irudia; jardun deust. Baso mendiz inguratuta gorde-gordea, inguruz-inguru tontorren ta sugatses eztaldurik dago; esan leike, bera beragan, bere oiturakin, bere isakereakin, bere Jaungoikoa'rekin, naiko egin da bizi dala; ta jarraitu deust esanaz: alaxe zan Goikoetxea gizon aundi ura, gorde-gordea, otsanotsana, apala, bakarsalea, azalkeririk eta arrotasunik iñoiz esagutu bagarik biotz eder baten jabe beti izan zana.

Gabirel Jauregi karmeldar aramaioarra
Aramaio ikusteko bertara etorri biar da; ingurumai oneik ez dira iñundik agiri bertatik izan ezik. Era berean gutxi izandu dira iñundik agiri bertatik izan ezik. Era berean gutxi izandu dira bear aiñan ezagutu dazienak gure erritar maitea. Barru zakon-zakona eukan Aramaioren zakontazunaren antzera ta gordetegi artan ¡o zeinbat ondasun ikusgarri! Agoa beteko egiak beiñ esaten dirala iñoiz entzun dogu. Esan daigun, ba, beiñ argi ta garbi agoa, adiña ta biotsa betetzen, asetzen ta gañeska yartzen deuzkun egi zoragarri au: Goikoetxea ta Errasti'tar Bizente jauna bere gizaldian izan diran jakintsuen artian mallarik goratuenian aurkitsen dala guztien zuzentalle ta irakaslari erez lanetan.

Etxaguengo ausunatxuan dago Aramaioko Goikoetxe baserria. Goratxuago ikusten dogu aitz bat zuri-urdiña, taixus lerdenkotia ta itxuras polita; sabaleran luze zamarra bere egal biak dituala bata Aragion ta bestia Leiziagan; arraizuri egozabala, egastadia ez-egingo bai-egingo, dirudi; oraiñenak lez baso baltzak be beragan daukos eta or-emen dago goitikan bera areka gorriz ebagia. An eratan yasoten da gertaera bat ikustekoa: Euri eguneten ur guisia iresita asetzen ditu arritsarraren yesarrak eta barreneko orpoetatik askatuta menditxo bat lezkoxe
Migel Jauregi presbiteroa
arkaitsa bilinbalada izugarrietan azten da amilka-amilka; goixak bera diarduala aitzarria, bere aldemenetan, jarrai ezinda lez, begiztuko dituzue arrikoskuak dantzari ta ugari.

Alaxe gure erritarra, uzte dot, igaro dala jakituriaren bideetatik. Ala ta be, bere adiñ argi ta eratsuak baño, bere biotz ederrak, bere ontasunak, bere gogo jainkoskoak, arrigarri ta maitagarriago egin ebala jaupari ura, esan dau emen aurkitzen dan Gotsalle jaun batak (1) eta bera il zan uri artako Kardenala Goikoetxea gaisotuaren oge aurrera, bera ikustera, bera agurtsera, berari ¡atsekabez, bai, ta tamales! Azken agurra emotera juan zala entzuten dogunian, geratzen gara zeñi zeñek jaso geiago emon eutsan ezdakigula. Emen Aramaionan etxe ta jauregi ederrik eta gañerako apaintasun ta txukunkeririk uri aundietan lez ez dituzue ugari begistuko, baña onera etorri zarien guztiok dakitsue ez etxe ederrak eta aberastasun zoragarriak, eta bai gizon onak egiten dabela erria matagarri.

Neure eretxis, Jaungoikuak berak be, maitagarri billatzen duala erriau, esaten deuzku gaur. Jakiña da. Jaunak zaritzen ditu lagunak eta lagundiak, erritarrak eta erriak, matagarri eta irabasle aurkitzen dituanian. Eta gaur ikusten dozuen lez goratua ta saritua ikusita Aramaioko erri au, ezaldozube aterako ta ziñistuko Jaunak be maitagarri aurkitu dabela gure erri au?

Baita, gaiztoak kukurrutu egitea zarritan gertatu oi dana da Ludi onetan; egia da ta areik zigortseko astitsu-aztitsu gero aurkituko da gure Jaun ta Jaungoikua. Baña erriak?..... Gero ez da erririk izango.

Gero Jauna'ren arpegian atseginduko gara bakoitxa, bakar bagiña lez, eta alkar maitatuko dogu guztiok danok bat egingo dogulako. Oraiñ, oraiñ erriak zigortsen ditu Goiko Jaunak, ez dago aitatu biarrik, albo errietako guda izugarri ta zital orretan ikusten dogun lez; orain, baita, saritzen ditu emen erri zoriontsu onetan gaur agiri dan eran.

Felipe Arrese-Beitia
Saixotu etzaitezen, kiñu bat aurretik eginda ez pada be, irakurriko deutsuet, emen euskel jaiak izan ziranian oleskari batek abeztu euskuna (1):


Ez dot nik esan gura chito ta osoro

Akats bagakoa dala Aramayo

Alan bere bakigu oneitan ardiak

Esan leikela danak dirala zuriak

Bat edo bat aurkitzen nozbait bada baltza

Berak dauko librako barbantsuen antza.


Azi ezkero zerbait esan biar dalata, uxixa bat egin biar dala ta, ez ditut baieztuten oneik egin aundiok. Ezagutzen dot neure erria; erbestean bizi geranok biarbada argiroago ezagututen dogu ta.

 Zorionekuak, bai, zuek, bertako eguzkierripak eta eguzki lautadak, txun txurrak ta zakonak, gaiñ barruak eta gogaiñak egunero ikusten dituzuenok. Idatsita dago:



Zeruak nai izanik da toki polita

Ainbeste baserriz ta eleizas jantsita

Jaungoikoak egiñik oso da malatsa

Iturriz zugatzez ta mendiz aberatsa

Neguan epeltxoa, udan ez beroa

Eguzkiak larregi erre bagakoa.

Alaxen da. Baña arpegiko ikusten ditugunak sarritan lausua egiten deuzkue ta azaletik bakarrik agiri dira, ta azalen gañetik ezagutzen ditugunak sustrais eta osoro ezditugu ezagutzen

¡O zeinbat aldiz barruko begiakin begiratuta gogaztean erabili dituan erritar ames gozoak! Eta ames gozoaren argitasunera zein pozik ikusi dituan aramaiotar langille saiatu sindo ta kementsuak: arako lurrarekin burrukan indartzen dan gizona; iñoiz nekatu dala autortuko ez duan mutilla; oñak eta biotza alai ta arin beti dituan neskatilla garbi ta ganoratsua; guztiak baño goizago jaikiko dan amatxo zolia; ta azkenez, egun guztia nekepian igarota, bere arditxoakgana gabilluntzian erripatik gora diarduan artzai txistularia.

Eta zoragarrizko amestxo maite oneik bururatzean, barregarri dirala autu jatas bein da bi aldiz uriandietako langille mengel ta sistril guztiak; nundik gutxiago lan egingo, nolatan geiago atsedenduko aikomaiko luzietan beti ibilli dabiltzan izen utzesko langille lotsagarriak.
 
Gaur, berriz, ikustean Goikoetxea dala
Goikoetxearen irudia, Aramaion
Aramaiok emon daben semerik biargiñ, saiatu, zintzo, saill, kementsu ta langilleena, ta au autortzera guziok toki onetan alkartu garela, ai! ez naiz ondo izango biotzetiko sorien-agurra ta neure orduonekua berari emoten ezpadeutsat erri onetan jaiotzea gertatu jakolako. Bai, zorionez ementxe jaio zan gaur txalotzen dogun eleizgizona, ta emen bertan bere gaztetazuneko urterik ederrenak igaro zituan; ikusiaz aramaitarren ontasun ta onoidadeak, zirudiala lorarik lora or-emen dabillan erletxo arduratsua. Eta nork daki zer izango zan, emen ikusitako lora ederrak ikusi ezpalitu ta eurakas sorta eder bar egin da zaindu ezpalu, edo ta Jaunak bere adiñ ta biotzean ereiñ eban asi onari kiskurtzen edo erkintzen alpertzes edo azpertzes jarain baleutso? Alegiñez zaiatu zan, ta bere alegiñ guztiak, danak, osorik, gustiz, launari ezkiñi ta opatu eutsazan. Ara emen itz gutxitan ezanda bere bizitza guztia.

Aramaiotar nekazari ta luginak be ibilli ta ibilli, ekiñ ta jardun atxak solo biurtu dituz eta ¿ez aldozube ikusten emendik beste erririk ez da zerua bakarrik agiri dala?

Aonegaitik Aramaio ta Goikuetxea'ren artian dagoan antz-irudi ta bardintasuna zomatzean, ezango deutsuet Aramaio dala ama, Goikoetxea semia; ama jaioterriari dagokiola egiazko amatasuna, ta semiari amaren izakerea artu, euki, zaindu, gorde ta edonoz agertzen emotia. MIGUEL JÁUREGUI, Pbro”


(1)  Fiestas vascas de Aramayona. Poesía de Felipe Arrese-Beitia.Euskal Erria REVISTA VASCONGADA 401

Bizente Goikoetxeari buruz gehiago:



 Argazkiak: JMVM, Euskomedia














 

2 comentarios:

  1. Aipamen itzela Aramaio herriari. Nola maite zuen bailara Migel Jauregik

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Testuak egundoko deskribapen aberatsa dauka. Aupa Aramaio!

      Eliminar