urria 26, 2016

JOSE MARI AZKARRAGA, “LURGORRI”. EHUN URTE. (euskara-español)



(Errenterian 1916 – Derioko Hilerrian 1937)



Jose Mari Azkarraga "Lurgorri"
Aurrekoak

Jose Mari Azkarraga Mozo jaio zela lehen mendeurrena betetzen ari gara. Errenterian jaio eta, batez ere, Aramaion hazi zen gazte haren gaineko zehazkizun batzuk eman nahi ditut ondoko lerroetan. Osaba izan nueneko kointzidentziak ez du nire iritzi-oreka okerrarazteko eraginik izango.

Jose Mari Azkarraga Errenterian jaio zen, 1916ko urriaren 29an. Ama zeukan errenteriarra: Juana Mozo Ocio, 1884an munduratua,  Martin Mozo Diego eta Nikolasa Ocio Fernandez bikotearen etxean.  Martin Valladolidekoa zen eta Nikolasa Trebiñuko Zurbitukoa. Errenteriara heldu ziren Martin 1883an bertako medikua izendatu zutelako eta bikoteari, Juanaz gain, Valeriano, Natividad eta Florencio seme-alabak jaio zitzaizkion Errenterian. Martin Mozo oso gizon ezaguna izan zen herrian, mediku titularraz gain La Fabril Lanera-ko zuzendaria ere izan baikenuen. Errenteriako herriak Laneko Domina eskatu zuen Mozo jaunarentzat, harengan ziren merituak kontuan izanda. Errenterian hil zen 1934an.
 
Mozo-Ocio-Azkarraga sendia. Ezkerrean "Lurgorri"
Juana - nire amona Juanita- Jose Maria Azkarraga Urmeneta aguraindarrarekin ezkondu zen Errenteriako parrokian 1914an. Bikotekideek elkar ezagutu ahal izan zuten Leandro-Valero Arbide abadearen bitartez. Senargaia Madrilen ari zen lanean, Instrukzio Publikoko Ministerioan, eta beharrak uzten zizkion orduak hiri hartako euskaldunekin harremanak bilbatzeko aprobetxatzen zituen. Euskalgintzaren Madrileko eragile sutsua bilakatu zen, Odon Apraiz, Busca Sagastizabal eta XX.go hastapen haietan hiriburuan bizi ziren beste euskaldun batzuekin batera. Jose Maria Azkarragak historia eta literatura zituen laket eta 1912an “El fuego del amor” deritzan antzerki lana idatzi zuen, Donostiako Euzko-Etxea elkartean estreinatu zena. Halaber, historiaurreak erakarrita, Enrique Eguren arabar arkeologoaren lan-taldekide izan zen iragan mendeko bigarren hamarkadan.

Jose Maria Azkarraga, sendi monarkiko atzerakoian sortua, Madrilen euskaltzaletu zen. Hurrengo urratsa emateko bultzagilea, Agurainera bere ideia abertzaleengatik Errenteriatik heldutako Leandro-Valero Arbide apaiza izan zen. Honek Jose Maria gaztea ezagutu bezain laster adiskidetu egin ziren eta halako batean bota zion: "Badaukat zuretzat andereño aproposa"  Modu xehe horren bidez ahalbidetu zion Juana Mozo Ociorenganako zubia. Ezkonduta gero Madrilera doa bizitzera bikotea baina 1916an Jose Maria Bilboko Hezkuntza Institutuaren idazkari izendatu zuten eta sendia Bilbora aldatu zen.

Jose Mari Azkarraga. Biografia txikia
Bikotearen lehen semea izan zen Jose Mari Azkarraga Mozo, 1916ko urriaren 29an Errenterian munduratua. Sendiak bazuen lehendik beste alaba bat, baita errenteriarra ere, Maria Dolores, herritarren artean Lola deiturarengatik ezagunagoa dena. Juana Mozok bere gurasoen etxeko supazterra nahiago bide izan zuen bere lehen bi seme-alabentzat Bilboko eraikin ofizial hotzeko bakardadea baino, eta horrela Carretera kaleko 12. zenbakian etorri zen mundura gaurko gure protagonista. 

Jose Mari, Lola, Begoña eta Emiliano anaia arrebak
Jose Mariren haurtzaroa Bilbon eman zen eta Plaza Berriko marista fraideen ikastetxean lehen mailako ikasketak burutu zituen. Bertan ere Lehen Jaun Hartzea egin zuen. Jose Mariren aitak Ministerioko funtzionario bezala igoera izan zuenez gero Madrilera aldatu zen sendi osoa, 1929an, ordurako beste bi kide gaztetxo gehiagorekin: Emiliano eta Begoña.

Madrilerako aldaketa eman aurretik, ordea, Jose Maria Azkarragak beste erabaki garrantzitsu bat hartu zuen, sendiaren ibilbidean mugarri garrantzitsua izango zena: udako etxe bat eraiki zuen Arabako Aramaion.  Etxe hark eta, oro har, Aramaioko giroak modu berezian eragin zuten Jose Mari gaztearengan. Oso errealitate euskaldun bat aurkitu zuen ibar hartan eta hezurretaraino kutsatu zen euskal estiloaz, Bilbo erdaldunean aurkitu ez zuena. Aramaioko etxea izango da Jose Marirentzat, 1937an eraila izango den arte, euskaltzaletasunaren murgil egiteko egiazko arragoa.

Lurgorri, Pako Salaberri eta 
Emiliano Azkarraga
Jose Marik Madrilen amaitu zuen batxilerra eta 1930ean Unibertsitateko ikasketei ekin zien, Zuzenbide Fakultatean. Bertan lau ikasturte eman zituen. Aramaioko giro abertzale euskaltzalea izan bazen piztailea, Madrilen aukera ezin hobea aurkitu zuen gazte hark bere ideia politikoetan hazteko. Euskal Herria maite zuen eta huraxe izango zen aurrerantzean bere bizitzako uneak oro eramango zizkiona.  

Madrileko “Euzko Ikasle Batza”ren presidentea hautatu zuten 1933an eta euskal nazioaren defentsan aritu zen gogotsu, beste zenbait kiderekin batera. Euskal militanteen artean lagunak izan zituen Jesus Galindez, Benito Areso, Angel Apraiz, Andoni Urrestarazu, Bernardo Mesanza eta abar luze bat. Haiekin batera lortu ahal izan zuen Azkarraga gazteak Madril bilakatzea euskal kulturaren erreferente bat. Euskal Unibertsitatearen gaineko aldarrikapen jarraikia, euskararen ikastaroak,  literatura eta ikerketa lehiaketak, pintura, eta musika erakustaldiak antolatu zituen. Diodan, Euskal Ikasleen I Lehiaketan, 1934an Errenteriako Udalaren diru laguntza batekin finantzatu ahal izan zela Euskal Industriari buruzko ikerketa lerroa.

Jose Mari Azkarragak harreman sare zabala bilbatu ahal izan zuen Batzaren lehendakaritzatik: Jose Migel Barandiaran, Bonifacio de Echegaray, Manuel Irujo, Jesus Apellaniz, Fernando Amarika eta gisa horretako intelektual askorekin. Hamazortzi urteko gaztea zela kontuan izanda, ez zen Azkarragarena txantxetako lorpena izan (1)


Aramaioko etxea
Aramaioko Euzko Gaztedian afiliatu zen eta bertatik lehen urrats politikoak eman zituen, EAJko kide ospetsuekin han eta hemen hitzaldiak ematen aritu zelarik 1934tik. Urte hartan bertan, Instrukzioko Ministerioaren Administral-Tekniko Kidegorako oposaketak egin ziren Madrilen eta lau mila kideren artean lehena atera zen “Lurgorri”. Plaza eska zezakeen lanerako, eta ezagutzen ez zutenen harridurarako, Oñatiko Institutua hautatu zuen. Arrazoia? Euskadin bizi ahal izatea … eta bihotzean zeraman gar aberkoiari aukera ematea. Bestalde, Zuzenbide karrerako azken ikasturtea libre moduan egingo zuen eta badirudi behin karrera amaituta ELA-STV sindikatuan lan profesionala egiteko asmoa zuela.

Europako mugimendu abertzaleak ezagutzen zituen eta estaturik gabeko nazioen kulturak aztertu zituen. Kontaktuak zituen Madrilen, europar sentsibilitatea hurbilarazten ziotenak. Estudiatu zuen Kroazia, Txekia, Hungaria, Austria, Irlanda, Finlandia... eta beste herrialde askotako egoera politiko eta kulturala. “Iksi kieli, iksi mieli” idatzi zuen behin (2), bere eginez Oksanen suomiarraren askatasun kanta: hizkuntza bat, gogo bat.


Jose Mari Azkarraga idazlea. Lurgorri

Idazle bezala nabarmendu zen gehien bat Azkarraga gaztea. Hiru urte jori  utzi zizkigun alde horretatik. Augustin Zubikarai Euzkadi egunkariko bere lankideak zioenez, Jose Marik idaztea zuen laket eta horretara eskaini zuen bere burua, aldizkari eta egunkarietan. Ene ustez, “Lurgorri” (3) kazetari peto petoa izan zen, ofizioan bere kabuz hezita. Zuzenbideko ikasketek oinarri sendoa eman zioten, prestakuntza guztiz serioa, eta hori garbi asko geratzen da, artikulu periodistikoetan darabilen estiloan.

1932koak ditugu bere lehen hausnarketa idatziak Amayur astekarian. Hamasei urte bete berriak zituen errenteriarrak eta lehen ekarpena "Socialismo" titulatu zuen. Bi urtez iraun zuen astekariarekiko harreman aktiboak. Gero Euzko Langille agerkariaren txanda etorri zen. Jose Mari  ELAn zegoen afiliatua eta euskal langileen defentsan aritu zen idazki eta hitzaldien bitartez.   Gudari aldizkari (1936-37) eta Euzkadi egunkariko (1933-37) lankidetzarekin osatu zuen Azkarragak bere ekarpen literarioa. Gerra denboran Euzkadi egunkaria izan zuen, gehien bat, bere lan tokia eta Euskadiko frontean ez ezik gerrako korrespontsal gisa Asturiasen ere aritu zen.

Jose Mari Azkarraga. Politikoa
EAJ eta ELA-STVko militantea zen. Altxamendu faxistak Aramaion harrapatu zuen “Lurgorri” guraso eta anaia-arrebekin, pleuresia baten arrastoak guztiz osatu gabe. Aramaion sortutako Comité del Frente Popular-arekin kolaboratu zuen eta euskal miliziak osatzean, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako lagun batzuekin batera kuartel bat eratu zuten Eskoriatzan. Huraxe izan zen Amayur batailoiaren zeluletako bat. EAJ-k frontera bidali zuen Jose Mari, kazetari lanetan.

Gerra aurrera zihoala, Ariztimuño batailoiko komisario politiko izendatu zuten “Lurgorri” 1937an, eta azkenik, San Andres izenekoan aritu zen kargu berdinarekin. Bestalde, lehen Eusko Jaurlaritzako Kultura Batzordeko kide izendatu zuten 1936an, eta Bigarren Mailako Hezkuntzako aholkulari gisa aritu zen, aritu ahal izan zen denbora laburrean. Angelita Loidi Bizkarrondoren oroitzapenetan oinarritua Mikel Zabaletak argitaratutako “De los Olaziregi a los Loidi” lanean irakurtzen dugu: “La madrugada siguiente (23 de agosto) se despidió de Koldo Mitxelena y de Jose Mari Azkarraga, cuya familia materna era de Rentería, y al que conocían los Loidi, que había sido ascendido en Trucíos a comandante del Euzko Gudarostea”
 
Santoñako traizioa deitu izan den jazoera dela eta, hainbat eta hainbat euskaldunekin batera, faxistek “Lurgorri” atzeman zuten eta Duesoko presondegira sartu zuten.  1937ko irailaren 27an epaitu zuten. Azaroaren 28an, “Senra” zeritzan itsasontzian Bilbora eraman zuten. Eta handik Larrinagako kartzelara: 53 zenbakiko ziegara sartu zuten. Derioko kanposantuko ormaren kontra fusilatu zuten Jose Mari Azkarraga 1937ko abenduaren 16ko egunsentian. Erregistro Zibileko (Hirugarren Atala) 23 liburuan, 262-476 orrialdean, egun hartako ziurtagiria irakur daiteke: “Falleció”

Guraso eta arrebei zuzendutako 
eskutitza
Hil aurreko orduetan Azkarraga abertzaleak bere ziegatik idatzitako eskutitzak ditugu testigantzarik adierazgarriena gazte hark bizi izan eta amesten zuenaren gainean. Guraso eta arrebei, Emiliano anaiari, amaren aldeko osaba-izebei eta Juan Ajuriaguerra EAJko buruzagiari zuzendutakoetan, pertsona ausart, zintzo, eskuzabal eta maitagarriaren mezuak irakurtzen dira. Abertzaletasun eta euskaltzaletasuna izan zituen helburu Jose Mari gazteak bere bizitza-ibilbidean. Horregatik erail zuten.

Jose Mari Azkarraga Mozo “Lurgorri”, Franco jeneralaren agindupean altxatutako uhin faxistak hil zuen. Etika politikoak eraginda justiziaren aldeko ideiak defendatu zituen gazteari Derioko hilerrian itzali zioten bizia. Bertako orma grisak abertzale euskaltzalearen  odolaz tindatu ziren abenduaren 16 hotz ilunean. Euskal Herriaren ametsa, berriz, hamarkadatarako belztu zen.

Sarraski hartatik hamarkada luzeak  eman diren arren, eraile haien ondorengoetako  inork ez du krimenarengatik urrikalpena erakutsi. Gertatu izan ez balitz bezala. Areago, faxista haien kumeen kumeak historiari buruzko irakurketa kolpista berri batean justifikatzen ari dira altxamendua eta haren ondorio latzak. Memoria historikoa arbuiatzen dute, ariketa ziniko lotsagarrian.

Baina Jose Mari Azkarraga Mozorenaren gisako kasuak ditugu giza duintasunaren sendotasunean sinesten laguntzen digutenak. Euren herriaren askatasunarengatik eman zuten nork eduki dezakeen ondarerik baliotsuena: bizia. Eta ohore hori ez die inongo faxismok lapurtuko.


Oharra: Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”ri buruz gehiago jakiteko:






(1) Harremana zeukan Koldo Mitxelenarekin, elkar ezagutzen baitzuten Martin Mozo aitonaren bitartez. Etorkizunak biak elkartuko zituen ostera frontean eta 1937an El Dueson eta Larrinagako espetxeetan.

(2)“Lagercrantz” (Euzkadi/1935-02-28)


(3)Lurgorri, Jose Marik hainbeste maite zuen Aramaioko Telamendi ondoko bazterra da. Handik hartu zuen izena.
=================================

 JOSE MARI AZKARRAGA, "LURGORRI" CENTENARIO

Familia Azkarraga-Mozo. 
"Lurgorri", primer plano.
El 16 de diciembre de 1937 las paredes del cementerio de Derio se tintaron de rojo. Era sangre vasca, de luchadores en defensa de la libertad ante la ofensiva de los fascistas franquistas. Balas ordenadas por quienes a partir de entonces someterían a nuestro país a un terrible período de opresión y despojo de sus derechos más fundamentales. Casi ochenta años más tarde ningún representante de aquellos asesinados  ha recibido el pésame ni la petición de perdón de quienes fueron sus ejecutores o sus descendientes políticos, que los hay muchos. Tampoco lo recibió nadie de los millones de personas que desde el bando resistente pelearon contra los sublevados, perdieron, cayeron, se exilaron o, simplemente, pasaron a formar parte del grupo de proscritos 

Entre aquellos caídos del 16 de diciembre estaba el joven de veintiún años José Mari Azkarraga Mozo, de quien celebramos en 2016 el centenario de su nacimiento. La corta vida de Azkarraga Mozo fue una constante en busca del equilibrio político y social para su anhelada patria vasca. Su formación intelectual la enfocó en aras a trabajar tanto sindical como políticamente por Euskadi, y su desinteresada entrega hizo de él que se convirtiera en un ejemplo para los vascos que siguen anhelando esa Euskal Herria libre y en paz, aún por llegar. 

Aramaio. "Lurgorri" 14. entre sus padres
en Aramaio, 1930
José Mari había nacido en Errenteria, el 29 de octubre de 1916, en el seno de una familia nacionalista, siendo su padre alto funcionario del Ministerio de Instrucción Pública español, lo que le obligó a trasladar entre ese año y el estallido de la guerra el domicilio familiar a Madrid, Bilbao y Vitoria-Gasteiz. La infancia de José Mari transcurrió en Bilbao estudiando en el colegio que los maristas tenían en la Plaza Nueva. Es en esa época cuando los Azkarraga Mozo toman la decisión de construir una casa veraniega en Aramaio. Este hecho va a incidir definitivamente en la inclinación política de José Mari, quien va a convertir este pequeño pueblo alavés en el centro de su actividad militante. Y es desde entonces que el joven José Mari tomará conciencia de su identidad euskaldun. 

Un nuevo traslado de su padre a Madrid en 1927 le llevó a terminar el bachiller en la capital de España y a emprender en 1930 en la Facultad de Derecho la carrera universitaria. Tres años más tarde fue elegido presidente de la Asociación de Estudiantes Vascos de Madrid, teniendo como apoyo directo para su cometido cultural a personas como Jesús Galindez, Benito Areso, Angel Apraiz, Andoni Urrestarazu y Bernardo Mesanza. El trabajo impulsado por José Mari Azkarraga hizo que aquella asociación se convirtiera en referente de la cultura vasca de la época. 

José Mari tuvo relación con José Miguel Barandiarán, Bonifacio Etxegaray, Manuel Irujo, José Antonio Agirre, Jesús Apellaniz, Fernando Amarika y otros, con quienes tejió una red que impulsó iniciativas culturales en Madrid y en el País Vasco.  Extraordinaria labor teniendo en cuenta que no había cumplido aún los veinte años. Merece resaltar que Azkarraga mantenía amistad desde la infancia con los también errenteriarras Koldo Mitxelena y José Antonio Loidi Bizkarrondo. Uno de los retos de aquel grupo de jóvenes fue la concienciación popular acerca de la necesidad de una universidad vasca. 

Aramaio, 1934. Tellamendi.
 "Lurgorri" 8.
En Aramaio se afilió al EAJ-PNV y desde 1934 es reclamado constantemente para pronunciar charlas y mítines. Aquel año ganó con el número uno entre más de cuatro mil opositores las oposiciones que el Ministerio de Instrucción Pública sacó para técnicos cualificados y eligió destino: el Instituto de Enseñanza Media de Oñati. Su intención era instalar su domicilio en el País Vasco – a partir de entonces Aramaio es su centro neurálgico-  y trabajar más en contacto con sus gentes. Además, desde Oñati terminaría por libre el último curso de la carrera de leyes. Deseaba trabajar profesionalmente en el sindicato ELA-STV. Estudió a fondo los movimientos nacionalistas europeos así como las culturas de los países sin estado. En 1935 publicó en el diario Euzkadi un artículo titulado “Lagercrantz” en el que se reafirmaba en el mensaje suomi “Iksi kieli, iksi mieli” – una lengua un alma. 

Aramaio, 1935
La actividad literaria de Jose Mari Azkarraga “Lurgorri” comenzó en 1932 en la revista Amayur, siendo de un nivel frenético en el período 1934-36, fundamentalmente en las revistas Euzko Langille y Gudari y en el diario Euzkadi. En opinión de su compañero de redacción en el citado periódico Augustín Zubikarai, “Lurgorri” era un periodista de cuerpo entero, con una clara determinación: despertar y alimentar la conciencia social vasca a través de la pluma literaria. En 1936 fue nombrado miembro de la Comisión de Cultura del primer Gobierno Vasco. 

Su militancia en el PNV le llevó a ocuparse de la formación política de los cuadros dirigentes y, en general, de los afiliados de los batzokis en el Alto Deva y Álava. El alzamiento fascista le pilló en Aramaio y colaboró con el Comité del Frente Popular que allí se creó. Fue uno  de los impulsores del batallón Amayur. Y al poco tiempo del estallido de la contienda el PNV lo envió al frente en calidad de corresponsal de guerra. En 1937 nombraron a “Lurgorri” comisario político del batallón Ariztimuño, para más tarde serlo también del San Andrés. En Agosto de aquel mismo año fue nombrado comandante de Euzko Gudarostea. 

"Falleció"
Tras la conocida como Traición de Santoña Jose Mari Azkarraga fue detenido siendo encarcelado en la prisión de El Dueso. Lo juzgaron – es un decir- el 27 de septiembre de 1937, siendo condenado a muerte. Pena que fue llevada a cabo la madrugada del 16 de diciembre. Previamente a su salida de la celda camino del paredón dejó escritas sendas cartas para su hermano –encarcelado junto a él y condenado a muerte- para sus padres y hermanas y para Juan Ajuriaguerra, personalizando en él al PNV. En esas misivas se refleja el sentir y el proceder de quien hasta su postrero momento fue capaz de reflejar: “He amado mucho a mi Patria. Esa es la única falta que se me pudiera imputar, para mi gran honor. Y sólo os pido que la améis vosotros también. Ni una venganza quiero por mi muerte”

Al día siguiente en el registro civil algún funcionario fiel al mandato franquista escribió: “Falleció”. 

Paseo "Lurgorri" en Aramaio
Asesinaron al joven “Lurgorri”, hazaña que no les costó mucho. Pero no pudieron con la fuerza de las ideas de un vasco que, como otros miles, hicieron frente a una cruzada diseñada para acabar con cualquier sueño de libertad. Termino transcribiendo el hermoso poema que escribió José Mari, quizás intuyendo su final: “Y cuando lejos de ti, ya de mí se olvide el mundo. Cuando nadie sepa ya, que de esos valles oriundo, soy y en ellos nací: mi corazón te amará” 

Nota: Para saber más sobre Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”:



 ARGAZKI GUZTIAK /TODAS LAS FOTOS:
Azkarraga-Velez de Mendizabal Sendia


























4 iruzkin: