miércoles, 12 de octubre de 2016

ARRASATEKO ERREKETEAK GERRARAKO PRESTATZEN. 1935


Errekete eta margariten desfilea, 1936-10-12an
Aurreko ekarpen batzuetan tropa frankistak Arrasatera sartu zireneko uneetaz idatzi nuen. Une haiek itzelak izan ziren herritarrentzat. Baina tragedia ez zen sortu bat-batean. Lehendik ari zen egosten. Eta 1936ko altxamenduaren aurretik batzuek gerrarako entrenamenduetan ari zirela ikusiko dugu.
 
Azken gerra zibilaren atarikoetan Arrasaten zer gertatzen ari zenari argi apur bat gehiago ekartzen zuten zenbait paper interesgarri iritsi ziren nire eskuetara, duela urte batzuk. Aitortu behar dut oso paper arriskugarriak direla, izen asko azaltzen baitituzte, eta gaurkoa publikatzera ausartu aurretik buelta asko eman diot gaiari.

Azkenik, dokumentu horietako lagin txiki bat argitara nahi dut, izen guztiak kenduta. Helburua, jakina, gerra aurreko mugimendu ezkutu haiek azaltzea da, 1936ko uztailaren 18ko faxisten altxamendua urte batzuk lehenagotik prestatzen ari zela baieztatzeko. 

Dokumentuak posta-truke baten ondorioa dira, hain zuzen Arrasateko erreketeen burua eta Gipuzkoako erreketeen ordezkariaren arteko gutunak. Eta 1935eko apirila eta azaroa bitartean daude idatzita. Arrasatetik erreketeen mugimenduen berri ematen zaio Gipuzkoako buruari, eta horrek aginduak bidaltzen dizkio arrasatearrari. 

Urte hartako apirilaren 16an Arrasatetik ateratzen den dokumentuan irakur daiteke: 

Herriaren garaiko ikuspegia
“Al Sr. Delegado Regional de Requetés (izena) Muy señor mío: Ordenándome Vd. que formara el Requeté para el día 14 del actual, no me ha sido posible terminar la misión, pues a pesar de haber puesto el oficio en el salón del Círculo hasta la fecha solo están alistados 37 individuos … En vista de ellos he creido conveniente ampliar el tiempo para su alistamiento, para poder formar cuando menos el Piquete, o sea 70 requetés. De modo que me manda dos uniformes completos de cada talla, para que al mismo tiempo nos sirvan de modelo para hacer los pedidos necesarios” 

Herri barruko erreketeen atzemate prozesuari auzoetan egindakoa ere gehitu zitzaion eta maiatzaren 13an idazten du Arrasateko buruak: 

“Para organizar Garagarza y Santa Agueda he nombrado delegado – que le llaman (gaitzizena)- mencionándole otro para que le ayude, y le dije que todos cuanto pudiera me los trajera para el domingo próximo. Por otras aldeas también estamos trabajando. El cálculo mío como probable que podamos organizar fuera del casco de esta localidad es de unos 25 ó 30” 

Probintziako buruak, bestalde, aginduak bidaltzen zituen Arrasatera.  Itxura denez, herriko errekete-taldearen osaketa ez zihoan beste herrietan bezain azkar eta probintzian kezkatuta omen zeuden. Ekainaren 3ko eskutitzean dio probintziako ordezkariak: 

“¿Ya han empezado a cotizar tanto la cuota del REQUETÉ como para los uniformes? Mire que en todos los sitios están ya haciendo con la organización terminada y no es cosa que en Mondragón – el pueblo más carlista de la provincia- seamos los últimos en hacerlo. Mándeme las señas de su domicilio y también el número del teléfono de un amigo de su confianza que viva cerca de Vd” 

Baina, hala ere, Arrasateko egoera ez zen probintziakoen gustukoa eta ekainaren 8an berriro jartzen ziren komunikazioan: 

Erreketeen bandera
“Por Dios, contésteme y dígame que está eso ya felizmente terminado … Lo de Estella se echa encima y mucho antes de la fecha es menester que estemos ya suficientemente organizados e instruidos para hacer los Boinas Rojas del Distrito una concentración preparatoria en un monte” 

Arrasateko erreketeen kopurua hazten joan zen eta ekainaren erdialderako 84 ziren herri barrukoak eta 15 auzoetakoak. Horiezaz gain, beste 17 geratzen ziren erreserbarako, hirurogei urte ingurukoak baitziren. Honako sail hauetan zeuden banatuta: Erreketeen burua (1) Piketearen burua (1) Talde buruak (4) Aurreratuak (4) Patruila buruak (13) Bereziak (13) Kamileroak (6) Enlatzeak (3) Txapel gorriak (71) Errekete guztien izenak agertzen dira dokumentuetan.

Ekainaren 19ko datarekin Arrasatetik beste eskutitz bat zihoakion Gipuzkoako erreketeen buruari: 

“A todos los Jefes en activo nombrados les he citado para hoy a una reunión, desde Jefe de Piquete hasta los de Patrulla inclusive, para el que no tiene arma dársela y decirles además que no es para ellos, sino que están sometidos a revistas y a conservarlas en buen estado; que vayan enseñando el manejo a sus correspondientes unidades de mando y que les digan que a los Boinas Rojas no se les dará hasta el momento oportuno, pues no es prudente darles a todos, pero que hay para todos. Desde el 1º de Julio empezaremos a recaudar lo de la Cuota de Requeté, y sobre uniformes haremos para dicha fecha algún pedido”

Urtebete bat geratzen zitzaien artean entrenamendurako.

Argazkiak: JMVM 





No hay comentarios:

Publicar un comentario