sábado, 15 de octubre de 2016

AIREAN MARRAZTEN / DIBUJANDO EN EL AIRE. IÑIGO ARREGI

Ostiralean, urriak 14, Iñigo Arregi arrasatearraren erakusketa ederra inauguratu zen Gasteizen. Arrasatetik sortu den artista plastikorik nabarmenaren aparteko erakusketa borobil eta ausarta da, Vital Fundazioa Aretoan jarri dena. Ikusteak merezi du.

Erakusketaren katalogorako lerro batzuk eskatu zizkidaten. Behean duzu, irakurle, idatzi nuena, bi hizkuntzatan.


El viernes, 14 de octure, se inauguró en Vitoria-Gasteiz una extraordinaria exposición del artista mondragonés Iñigo Arregi. Se trata de una exquisita y significativa muestra del artista más sobresaliente que ha
surgido de Mondragón, lista para ser disfrutada en la Sala Fundación Vital. Merece la pena.

Me solicitaron unas líneas para el catálogo de la exposición. A continuación encontrará el lector mi pequeña aportación, en dos idiomas.

         =============..===========

SICUT ERAT IN PRINCIPIO

Baieztatu egiten dut, modu solemnean, natura maite dudala.
Urteko goiz askotan esnatzen naiz harekiko ukitze zuzenean, hain justu, iragartzen ari den eguzki hurbilaren errainuek, poliki-poliki, nire aurrean mendiaren, itsasoaren, oihanaren edertasun naturala jartzen dutenean. Natura, berez, arte hutsa da. Ez dugu hartan bi erreprodukzio berdinik aurkituko. Homo predator-en eskua bakarrik izan da gai naturaren errepikaezintasuna arruntasuna bilakatzeko. Ingurune naturala urratzeak, besteak beste, goreneko espresio artistikoaren kontrako atentatua adierazten baitu. Bizia kentzen dio naturari.

Iñigo Arregiren obra espazio hutsak doa betetzen, artez gainezkatzen ditu. Eta naturarekin bezala, ezer ez da errepikatzen bere eskaintza etengabean. Artistaren sortzeko indar beti hazgarriarekin doa aldatzen. Sortu eta hazi. Ez al da hori, apika, izanaren ziklo naturaleko arrazoi hutsa? Bizia bera da.

Bere obrarekin hazten da Iñigo, eraldatu egiten da bere betebehar jarraikian. Eta zuhaitzen edota itsasoko uhinen edertasunari buruz galdetzen ez dugun bezalaxe, haren ekarpen zabalaren lagin txiki bat ikustea nahikoa zaigu artearen aurrean gaudela jakiteko; ez dugu ezelako azalpenik behar, begi bistakoa da.

Gauza guztien hasiera imajinatzera laguntzen digu Iñigoren obrak. Oso ariketa zaila, bere ondarerik baliotsuena -bizia bera- birrintzen giza eskuak egindako bide luzearengatik. Zorionez, artista arrasatearrari esker dena hasi zen une urruti hura zer izan genuen antzeman dezakegu. Ez da inongo mistika zentzugabea, barne hutsa. Daitekeena da, zitekeen mistika oteiziarraren arrastoren bat edo beste geratzea.Baina zalantzarik ez daukat, Arregik bere obra osoari zintzotasun eta bizitza-hutsarekiko konpromisoa eskaini dio, zentzu artistikoarekin betetzen ahaleginduz, gau eta egun. Natura bera bezala.


                               SICUT ERAT IN PRINCIPIO


Afirmo solemnemente que amo la naturaleza. Muchas mañanas del año despiertan para mí en pleno contacto con ella, justo en el momento que el anuncio de los inminentes rayos de sol va poniendo ante mis ojos, poquito a poquito, la belleza natural del monte, de la mar, del bosque. La naturaleza, por sí, es arte en estado puro. No encontraremos en ella dos reproducciones iguales. Sólo la mano del homo predator ha sido capaz de convertir lo irrepetible de la naturaleza en vulgaridad, el arte sublime en negación profunda de vida. Porque la violación sistemática del entorno natural significa, entre otras consideraciones, un atentado contra la máxima expresión artística. Vacía de vida la naturaleza.

La obra de Iñigo Arregi va llenando esos espacios vacíos, los colma de arte. Y como sucede con la naturaleza, nada se repite en su constante oferta. Va cambiando con la fuerza creativa siempre creciente del artista. Crear y crecer. ¿No es, acaso, ello la pura razón del ciclo natural de la existencia? Es la vida misma.

Iñigo crece con su obra, se transforma en su quehacer sin pausa. Y del mismo modo que no preguntamos el porqué de la belleza de los árboles o de las olas del mar,  sólo con contemplar una muestra tomada al azar de su amplia creación nos basta para saber que se trata de arte; no necesitamos que se nos explique, salta a la vista.

Iñigo nos ayuda a imaginar el principio de todas las cosas. Ejercicio difícil, por lo lejos que ha llegado la mano humana en la destrucción de su más preciado bien: la propia vida. Afortunadamente, gracias al trabajo del artista arrasatearra podemos intuir lo que pudo ser aquel momento en el que todo comenzó. No se trata de una mística sin sentido, hueca. Puede que quede algún rastro de lo que pudo ser misticismo oteiciano. Sobre lo que no tengo dudas es que Iñigo Arregi ha dado a su obra la impronta de su honradez y de su compromiso con el vacío vital, y busca constantemente llenarlo de sentido artístico. Como la propia naturaleza.

=============..===========

VITAL FUNDAZIOA ARETOAN IKUS DAITEKE ERAKUSKETA, AZAROAK (FORUEN ENPARANTZA)AZAROAREN 29RA ARTE // 
LA EXPOSICIÓN SE PUEDE VER EN LA SALA DE LA FUNDACIÓN VITAL(PLAZA DE LOS FUEROS)HASTA EL 29 DE NOVIEMBRE.

Argazkiak: Josemari Velez de Mendizabal

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada