miércoles, 9 de marzo de 2016

RESUSTA ABIZENA ARRASATEKO UDALETXEAN


Jose María Resusta enpresa gizona
Arrasateren gisako herri txiki batean abizen berdinek oso jatorri hurbila izan dezaketen arren, deiturapeko giza norbanakoen ibilbideak diferenteak izan daitezke. Gaurkoan, adibide moduan, 1864an Arrasateko Udaletxera heldutako bi eskabideren kasua ikusiko dugu.

Kronologikoki, pertsonarik boteretsuenaren eskuetatik heldu zen aurrena: Jose Maria Resusta genuen industrial garrantzitsuena.
Jose Maria Resustaren eskabidea 1864ko urtarrilaren 12an onartu zuen udalak, eta ondorioz “Vergarajauregui, Resusta y Cia” enpresako langileen joan etorriak erraztuko zuen argiteria jartzea baimendu zen:

 “Se dio cuenta de otro memorial suscrito por D. José María Resusta, por sí y a nombre de la sociedad de Cerrajería de que es gerente exponiendo: que mediante se halla apartado del casco de la población la fábrica a donde concurre a sus trabajos un número considerable de operarios, y a fin de prestarles algunas comodidades a que son acreedores, ha pensado colocar dos reverberos en determinados puntos de su tránsito y suplica se le conceda el correspondiente permiso para colocar el alumbrado en el transito conocido de la fábrica; y enterado el Ayuntamiento adopta por acuerdo acceder a lo solicitado por el referido Resusta" 

Bestelakoa da, ondoko beste eskabide hau. Resusta abizeneko emakume batek izenpetzen zuen idazkia 1864ko azaroaren 29an aztertu eta onartu zuen Udalak. 

“Se dio lectura a un memorial de Micaela de Resusta, por sí y a nombre de todas las lavanderas sus convecinas, suplicando que para evitar las enfermedades que son consiguientes a la exponente y demás que se dedican al oficio de lavandera, el tener que estar expuestas al intemperie, recibiendo todas las lluvias, granizos etc. se digne acordar la construcción de una tejavana en el punto que crea más conveniente y enterado el
Hondoan, Zarugaldeko garbitokia
Ayuntamiento de lo expuesto y la justicia con que la solicitan, adopta por acuerdo comisionar a los Regidores D. Luis Azcoaga y D. Tomás Isasmend
i, a fin de que levanten dicha tejavana en el Alberque de San Agustín, esperando de celo lo llevarán a efecto dicha obra lo antes posible” 


Mikaela Petra Resusta Arregi 1805eko ekainaren 28an jaioa zen eta garbitzailea zuen ofizioa, herriko garbitoki irekietan.

Resustarren arteko diferentzia ikusi dugu adibide xume honetan. Hala ere, azpimarratu behar da Resusta abizena goi mailarekin izan dela erlazionatuta Arrasaten XIX. mende osoan eta XXaren lehen erdialdian.Baita albiste tragikoekin ere, hurrengo batean ikusiko dugun bezala.

Argazkiak: JMVM
 
JOSE MARIA RESUSTAri BURUZKO GEHIAGO:

No hay comentarios:

Publicar un comentario