miércoles, 2 de marzo de 2016

ELMA ENPRESAREN SORRERA (2-2tik)



Aurreko batean ELMA enpresaren sorrerako lehen urratsak nolakoak izan ziren azaldu nituen. Horretarako, sortzaileek Unión Cerrajera S.A-ren zuzendariari bidalitako eskutitz batean oinarritu nintzen. Oraingo honetan idazki harekin segituko dut, xehetasun gehiago emanez.

Eskutitz haren tonuak menpekotasunezko itzal txiki bat azaltzen du. Leialtasuna, adeitasuna, promesa ,… hitzak ageri zaizkigu orain arte. Baina balore horiek, ez al zeuden lotuta sinatzaileetariko gehienek Felix Arano maisuarengandik ikasitakoarekin? Biteri Eskoletako lehen promoziokoak ditugu Pantaleón Leibar, Joaquin Arregi (sari berezia geografia eta geometrian) eta Román Velez de Mendizabal (sari berezia Aritmetikan) Arrasateko kontzientzia kolektiboan beti egon da ideia, Union Cerrajerako ugazabak gizarte planteamenduetan  atzerakoiagoak zirela Elmakoak baino. Herriko kasino liberalera, esaterako, haiek agertzen ez ziren bitartean bigarrenak bazkideak ziren. Baina goazen aurrera idazkiarekin:

"Para que este propósito tenga una inmediata realidad, una vez en marcha nuestro negocio, tenemos hecho el estudio a base de no rebasar en ningún artículo de la U.C. un limitado porcentaje de la producción actual, buscando la exportación ultramarina para colocar la sobreproducción en los casos y géneros que convenga.
 
Ya ven que nos sinceramos exponiendo nuestras normas y lo hacemos francamente, porque llegado el caso, tampoco tendremos inconveniente en llegar a una demostración documental de cuanto decimos hoy.

Solo en el caso de vernos rigurosamente compelidos a la lucha cambiaríamos de criterio, amoldándonos entonces a lo que las circunstancias aconsejasen. El derecho a la vida y una valerosa voluntad de merecerlo decorosamente proporcionan al hombre suficientes armas de combate y esas serían las miras que nosotros esquilmaríamos hasta fenecer, pero repetimos, que no ha de surgir de nuestro lado el chispazo que determine la entrada en lucha

Karta guztiak agertu barik, hori bai, baina Elma sortzear zeudenak pista gehiegi ez ote ziren ematen ari pentsa daiteke aurreko baiztapenetatik. Exportaziorako asmo sendoa aurkezten diote Toribio Agirreri sinatzaileek eta horrela izan zela baiezta daiteke, Amerika eta Afrikako merkatuetaraino iritsi baitziren hasiera-hasieratik enpresaren produktuak. Hala ere, eta euren borondate ona garbi uzteko dokumentuak aurkezteraino irits zitezkeela esan ondoren, euren bizitzarako eskubidea aldarrikatzen dute. Segi dezagun:

“Si en nuestro ánimo hubiera estado el emprender esta industria con medios más poderosos hubiéramos podido hacerlo con sólo aceptar los valiosos ofrecimientos que hemos tenido. Pero no; desde un principio pensamos unánimemente que debíamos bastarnos a nosotros mismos y fieles a esta idea solo contamos, fuera de nuestros propios recursos, con un pequeño apoyo ajeno, que lleva la virtud de facilitar los primeros pasos de nuestra pacífica empresa. 

La perspectiva de una Europa desquiciada como nunca y la imperiosa necesidad en que las capitales más importantes de España se encuentran para emprender e intensificar considerablemente las edificaciones en escala jamás concebida, abren un ancho campo de acción a la industria cerrajera y esperamos muy fundadamente en un acrecentamiento del consumo que absorba cuanto se produzca entre todos los racionalmente preparados para alimentar el mercado nacional. 

Nuestra mira será también la de producir un artículo inmejorable tanto por su calidad como por el acabado y presentación, para que en ningún caso pueda el comercio invocar diferencias de fabricación que luego consisten en demandas de rebaja de precios. Este sistema conduce indefectiblemente al establecimiento de competencias, que a todo trance queremos evitar”

Egia da ekintzaile haiek Elma martxan jarri aurretik eskaintza zabala izan zutela Gipuzkoako kapitalista batzuengandik, finantza errekurtsoak handitzeko. Baina garbi eduki zuten lehen unetik ezin zutela euren etorkizuna hipotekatu. Unión Cerrajeraren hesitik ateratzea beste kapital-esparru berri batera sartzeko ez zen, hain justu, bilatzen ari zirena. Eta uko egin zioten laguntzari.

Bere onetik ateratako Europaz mintzatzen dira eskutitzean: munduko lehen gerra 1919an amaitu zen eta Europa eraiki behar zen. Horrek eta Espainiari suposatzen zitzaion garapenak modu indartsuz eragin zezaketen enpresa industrialetan. Gertatu zen bezala. Eta kalitatea dakarte lehen lerrora. Munduko merkatu irekietara heltzeko ezinbesteko baldintzatzat jotzen zuten enpresari berri haiek. Teknologia ezagutzen zuten. Praktikan jarri behar zen. Amai dezagun eskutitzaren irakurketa:

“Ya nos percatamos de que por muchas afirmaciones que hagamos, no nos libraremos del todo del epíteto de competidores y sólo anhelamos que el tiempo se encargue de demostrar la sinceridad de lo expuesto. Procuraremos también estar al tanto de las orientaciones que la U.C marque o imponga en el mercado, para seguirlas y evitar así el embrollo en la marcha de los negocios.

No podemos terminar este escrito sin antes volverle a reiterar a Vd. la expresión de nuestro más sincero agradecimiento, suplicándole haga también extensiva esta gratitud al digno presidente D. José y los Consejeros y al resto del alto personal a sus órdenes, por las atenciones que inmerecidamente supieron rodearnos, todos, en tantísimos años de armoniosa y común colaboración fraternal.

Que ninguno de Vds. vea en nuestra resolución otra finalidad que el ferviente anhelo de mejorar en lo posible nuestra situación, mediante un trabajo honrado y concienzudo, y tengan la seguridad de que todos nos alegraremos al saber que continúa en progresión la bien ganada prosperidad de esa U.C. sin la cual no concebimos la nuestra, ni la de este pueblo, al que tan encariñados estamos como buenos mondragoneses.

Perdónenos Vd. don Toribio, si esta misiva, leal y sincera, le produce algún disgusto, y acepte el cordial saludo de todos nosotros, al mismo tiempo que le hacemos saber que con esta fecha enviamos una copia de este escrito al Presidente don José.

Gregorio Echevarria. Daniel Arcauz. Eugenio Echevarria. Julio Aguirrebeitia. Joaquin Arregui. Francisco Vélez de Mendizabal. Román Vélez de Mendizabal. Pantaleón Leibar”


ELMA, beraz, Etxebarria, Leibar, Mendizabal (Vélez de) eta Arkauz/Agirrebeitia/Arregi abizenen akronimoa da.

Eskutitz hark oso harrera txarra izan zuen Union Cerrajeraren Administrazio Kontseiluan. Hasteko, idazkia irakurri zen egun berean honako erabakia hartu zuen Kontseiluak:

Despedir al trabajador Nicolás Mendizabal (Vélez de ) porque dos de sus hijos han salido para montar una empresa de la competencia” Nire birraritona Nikolas – jatorriko Maisu-Txiki-  67 urteko agurea zen.

ELMA eta Unión Cerrajeraren arteko liskarrak urte luzetan eman ziren. Katalogoetan eduki zuten lehiarengatik baino gehiago ordura arteko sarrailginen protagonismoa jota geratu zelako. Eta hori barka ezina zen Unión Cerrajeraren erritmora lan egiten zuen Arrasate gris hartan.












No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada