miércoles, 16 de marzo de 2016

ARRASATEKO ELIZA BOTA NAHIAN



Pedro Viteri mezenas arrasatearraren ideia guztiak ez ziren, behintzat oraingo ikuspegitik aztertuta, oso zuzenak izan. Bestela, begiratu zer gertatu zen 1899an. Arrasateko hezkuntza sistemaren hobekuntzan diru mordoa inbertitu zuen pertsonaiari iruditu zitzaion herriko eliza nagusia – San Juan Bataiatzailearen parrokia- estu eta zaharkitua zegoela eta beste berri bat egitea proposatu zion udaletxeari …  zaharra lurreratuz!. 

Udalak ez ohiko bilera batean – 1899ko otsailaren 21ean- onartu egin zuen proposamena. Eta Viterik – Aladren arkitekto donostiarraren iritzia eta proiektua bere eginez- toki berri bat bilatu behar zela adierazi zien zinegotziei. Baina ez zen gauza hor bukatu: Tiburzio Zatarain parrokoak – gero Viteri eta, batez ere, Felix Aranorekin arazoak izango zituena- Gasteizko gotzainaren onespena lortu zuen Arrasateko eraikinik enblematikoena behera botatzeko. 

Albistea arrasatearren artean nola bizi izan zen jakin dezagun, Miguel Madinabeitia arrasatear kronikagilearen artikulu bat dakart. La Voz de Guipúzcoa egunkarian, 1899ko otsailaren 22an sinatua. “Loor a Viteri” goiburuarekin, dio Arrasateko historialariak: 

“El estruendoso repique de campanas, el nutrido disparo de cohetes y los acordes de la música que recorrió anoche las calles de este pueblo dieron a conocer al vecindario que ocurría algo de bueno, algo de extraordinario para Mondragón. En efecto, aquella manifestación de público regocijo y que entusiasmó a todos era bien motivada y merecida. 

El señor don Pedro de Viteri, que había reedificado a su costa la casa nativa de Garibay, que está terminando las escuelas que suponen un presupuesto de cerca de sesenta mil pesetas; el  señor Viteri que ha dado estas pruebas de esplendidez e inagotable munificencia, acaba de concebir el grandioso, el sublime y casi increíble pensamiento de edificar una iglesia igual a la que se está construyendo en Biarritz, para sustituir a la antigua e insuficiente parroquia de este pueblo, resultando que dotará a su pueblo nativo de una nueva parroquia, cuyo emplazamiento habrá de ser en los terrenos frente de las escuelas que estaban destinados a jardines, quedando en el solar de la actual parroquia una plaza bastante amplia en el centro  de la población, dando aire y sol a las calles estrechas actuales” 

Harrigarria da, guztiz, Viterik bere ekintza-estilo aurrerakoian arrasatear korporazioari proposatutakoa. Nekez uler dezaket nola hain ongi heziriko gizakiak egin ahal izan zuen horren tamainako planteamendu okerra. Eta Arrasateko gizartea? Udalak bere bileran onartu ondoren, eliz-dorreko kanpaien hotsarekin batera kaleak etxaferu eta musika bandaren doinuekin alaitu ziren. Txundigarria. Baina segi dezagun: 

“El Ayuntamiento celebró ayer una reunión con el concurso del clero parroquial, mayores contribuyentes y vecinos particulares para dar cuenta de una carta del expresado señor, fechada en Biarritz el 17 del actual. En la reunión el señor párroco arcipreste don Tiburcio Zatarain, que había ido con el mensaje al señor obispo de la diócesis, en descargo de la comisión que el municipio le había conferido, manifestó la impresión que a su prelado le había causado el importantísimo asunto de que se trata, encargándole, ante todo, felicitase en su nombre al pueblo de Mondragón por tan fausta noticia, asegurándole que tan luego como se llenasen los trámites legales, se complacería en bendecir los terrenos y colocar la primera piedra sobre la que habrá de erigirse la nueva parroquia.

Por el correo de ayer se remitió al señor Viteri la certificación del acta en que consta el acuerdo adoptado por el Ayuntamiento y el voto de gracias a que se ha hecho acreedor por sus nuevas bondades” 

Eliza, botere politikoa eta kapitala elkartuta, hain zuzen ere herriko historian urrezko hizkiekin bere lekukotasuna utzi duen eraikinik adierazgarrienetakoa – edo adierazgarriena- ezabatzeko. Baina zertarako? Zein izan zen Viteriren buruan sartu zen eragile okerrerazlea? Ondoko hitzak ere – Madinabeitiaren beraren uztakoak- enmarkatzekoak ditugu. Historialari bezala idazten du, eliza birrintzeko obren ondorioz arrastoren bat azaleraziko ote zen irrikan … elizaren zalantza gabeko aintzinatasuna frogatzeko! 

“De desear sería el que, antes de que la piqueta demoledora ejerza su oficio en la actual parroquia, se sacase una fotografía tanto interior como exterior de ella, para conocimiento de los venideros. Yo espero que su derribo decidirá la duda de si este antiguo edificio fue, como algunos suponen, una fortaleza dependiente del castillo de Arrasate, que luego se convirtió en colegiata y más tarde en parroquia. Si mi imaginación no me engaña, abrigo también la esperanza de que aparecerán entre sus escombros alguna lápida, medalla o moneda que aclare su indudable antigüedad. 

Siendo incompatible con mis ocupaciones del momento el continuar tratando de esta iglesia a la que tanto he amado por los recuerdos que encierra, voy a terminar por hoy dirigiendo al señor Viteri el testimonio sincero de mi felicitación por sus grandezas. EME. Mondragón 22 de febrero de 1899” 

Kronikaren bukaera ere Madinabeitiaren estilo hutsekoa da. Istorio honetan, zorionez, Viterik ez zuen aurrera egin ahal izan.

Argazkiak: Xabier Usobiaga eta JMVM









No hay comentarios:

Publicar un comentario