miércoles, 4 de marzo de 2015

ARRASATEKO SOLA ESKATOLOGIKOA


Sola Jauregia

Sendi guztietan bezala, Arrasateko goi mailako solatarren artean ere denetariko kideak zituzten. Eta historiak istorio ugari ekarri dizkigu Arrasatera XVII.enean heldu zen sendi honen inguruan. Horietako bat dakart gaur txoko honetara. Pertsonaiarengan garbi frogatzen den moduan, goi mailako giroetara ohitua egoteak ez du inor salbatzen jarrera ulergaitzetatik. Jose Sola Loizaga dugu gaurko protagonista solatarra, 1785ean Arrasaten jaioa eta XIX. erdialdean Arrasaten Sola Jauregiaren eraikiketa bultzatu zuen Francisco Sola Nanclaresen aita.

Juan Carlos Guerra historialariak azaltzen du bere “Ensayo padrón histórico Guipúzcoa” liburuan:
“D. José de Sola y Loizaga, sucesor en los mayorazgos, desempeñó importantes cargos en la administración provincial, sobresaliendo en las Juntas forales por su elocuencia que le valió el dictado de “Pico de Oro”

Nikolas Sola Salinaren biloba genuen Jose Sola Loizaga. Hura Arrasateko alkatea izan zen XVIII.ean. Juan Carlos Guerrak berak bere “Los cantares antiguos del euskera” liburuan (1924) anekdota bat kontatzen du Jose Sola Loizagari buruz. Honela dio, herrien arteko norgehiagoketei dagokienez:

Bergarako plaza

“Estas rivalidades condujeron, aun a personas de distinguida representación social, a los más extraños dislates. En el primer tercio del siglo pasado los caballeros de Mondragón acostumbraban pasear por las tardes hacia Vergara hasta el puente de Arzubi, que divide las jurisdicciones de ambas villas y no volvían sin pasarlo para hacer aguas menores sobre tierra vergaresa. Don José de Sola y Loizaga apostó que las haría mayores en medio de la plaza de Vergara la mañana de San Juan. Madrugó y ganó la apuesta. Pero antes que saliera de aquella villa lo supo el alcalde y le hizo pagar en la

Bergara, XIX.ko akuarela batean

cárcel su avilantez; suceso que sonó mucho en la provincia donde Sola era conocidísimo por haber desempeñado el cargo de diputado foral, siendo elegido por sus condiciones diplomáticas y por el agrado de su locución para recepciones regias y para otras comisiones, en cuyo desempeño lució altas dotes”
Itxura guztien arabera, eskatologiko samarra atera zitzaigun sola arrasatearra. 

Gehiago solatarrei buruz



http://www.fentmuntanyaiformacio.es




Argazkiak: Mendia bilduma, Wikipedia




No hay comentarios:

Publicar un comentario