miércoles, 25 de febrero de 2015

ARRASATEK 1869ko KONSTITUZIOARI: EZ



Isabel II
Isabel II espainiar erregina, 1868ko iraultzaren bidez tronutik kentzen dutenean, Serrano jeneralaren ekimenez behin behineko gobernuak Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen – 1869koa- eta baita Kongresuak onartu ere. Amadeo I.aren erregetza laburrean egon zen indarrean eta Lehen Errepublika iristean, 1873an, indargabetu egin zen. 

Adituek diotenez, 1869koa da espainiar historiako lehen Konstituzio demokratikoa, nahiz eta iritzia erlatiboa izan daitekeen alde guztietatik. Monarkia gobernu sistema bezala egonkortu zuen, alde batetik. Eta alderdirik berritzailearena erlijioari zegokiona izan zen, kultu askatasuna adierazi baitzuen Konstituzioak. Erlijioko puntu honek ekarri zuen espainiar gizartera printzadura handia. Eta ondorioz, gizabanakoen askatasunak eta boto unibertsala defendatzen zituen arren, gizarteko sektore desberdinen errefusatzea bereganatu zuen. Batzuentzat aurreratuegia zen eta besteentzat laburra. 1869ko ekainaren 6an onartu zen. 

Konstituzioaren aire berriak aurki iritsi ziren Arrasatera eta urte hartako ekainaren 27an Udaletxean, Jose Maria Mendia alkateak deituta, bilera bat izan zuen gai ordenako puntu bakar batekin: “Proceder a la jura de la Constitución de la Monarquía Española votada por las Cortes Constituyentes y promulgada en 6 de junio actual” 

Bilerara orduko korporazioaren kide gehienak azaldu ziren, alkateaz gain: Juan Gualberto Gorosabel (alkate ordea), Jose Mendizabal, Manuel Arana, Isidro Ozaeta, Juan Pio Gorosabel, Francisco Ibarzabal, Vicente Zugasti, Bernabe Azkoaga, Jose Maria Zugasti. Bestalde zortzi auzo alkateak ere bertan egon ziren. Konstituzioari zin egitera pasatu zen eta bilerako aktak dioenez: 

Serrano Jenerala
“Recibido el juramento por el orden y en la forma que establece el Decreto del Ministerio de la Gobernación de 17 del corriente, resultó que juraron con arreglo a la fórmula los señores Alcaldes y D. Vicente Zugasti  negándose a verificarlo los demás señores concejales y todos los alcaldes pedáneos
Jose Maria Mendia alkatea, Santa Agedako bainuetxearen ugazaba zen. Vicente Zugasti, berriz,  urte pare bat lehenago kontsul nagusia izan zen Argelen eta Madrileko bizitza politikoari eusten zion, baita jubilatu ondoren ere. 

Udal korporazioko kideen ostean, herriko zenbait pertsonaia adierazgarriri egokitu zitzaien txanda. Ikus dezagun zeintzuk ziren eta zein kargutan ari ziren. Haien artean Konstituzioari baldintzarik gabeko baiezkoa eman zietenak honakoak izan ziren:

Udaletxea XIX.aren amaieran
Benigno Villafranca (Santa Agedako bainuetxeko mediku zuzendaria) Leoncio Vergara (herriko Posta zerbitzuko administratzailea) Pedro Mendizabal (postaria) Eduardo Muñoz (herriko mediku titularra) Jose Fernando Lasa (herriko botikarioa) Eusebio Elosua ( herriko osasun-batzordekidea) Jose Patricio Herrasti (organo jolea) Saturnino Iturriaga (diruzaina) Miguel Artiz eta Jose Bedia (maisua eta laguntzailea) Eugenio Pasade (danbor jolea) Gabriel Guridi
(alondegiko arduraduna) 

Baiezko botoa eman arren, baldintzapeko egin zutenak honakoak izan ziren: Martin Galdos (okela-begiralea) Manuel Arrieta eta Jose Arana (lehen eta bigarren kale-zainak) eta Miguel Madinabeitia (udal idazkaria) Jarri zuten baldintza bakarra: euskal foruak eta Euskal Herriko ohitura eta azturak errespetatzea izan zen. Eta ezetza eman zuen bakarra Tomas Isasmendi (herriko osasun-batzordekidea) izan zen.

Arrasateko Udalak, beraz, ezetza eman zion 1869ko Konstituzioari. Aurrerategia ote udal kideen ustez? Zintzotasuna (menpekotasuna) Arrasate 1945ean bisitatu zuen erreginarekiko?

Jarrera horrek zer suposatu zion udalari ez dago inon jasota. Dena den, arreta irabazi didana da handik zenbait hilabetetara Gipuzkoako Diputazioa udalaren kontrako agerpena. Diputazioaren erabaki administratibo bat zela-eta, Udalak dimisioa azaldu zuen irailaren 4an baina Diputazioak ez zion onartu. Beren jarreran berretsi zuten udal kideek, argudiatuz: 

“Insiste nuevamente en la determinación de que se le admita la dimisión, robusteciendo las razones anteriormente expuestas y aduciendo una nueva cual es la de no haber prestado juramento a la Constitución ultimamente promulgada la mayor parte de la Corporación
Diputazioak ez zion jaramonik egin.

Serrano jeneralari buruz gehiago:




http://www.fentmuntanyaiformacio.es


Argazkiak: Mendia bilduma, Wikipedia, JMVM







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada