miércoles, 11 de febrero de 2015

ARATUSTEAK ARRASATEN, 1855


Musika Banda, 1890ean


Arrasatear asko gara gure gaztaroan Karnabalak
zer ziren ozta-ozta genekienak. Urrutiko erreferentzia moduan geratzen ziren jai hauek, egoera politiko beltz batek estali baitzuen aratusteen muina behar bezala dastatzea, nahiz eta atez barneko bilkuretan batzuek askatasuna ematen zioten euren irudimenari, eta batez ere herriko elkarteetan jai inozo samarrak antolatzen zituzten. Batzuen eskandalurako eta askoren etsipenerako.


Hogeigarren mendean, adibidez, bi diktadurek- Primo de Rivera, 1923-30, eta Francorena, 1936-75, zeharo erreprimitu zuten Garizumaren atarteko jaien ospakizuna. Baina historian zehar indarrez bizi izan dira Arrasaten jatorri paganoa duten jaiak eta baditugu horren gaineko erreferentzia batzuk. Eta horietako bat dakart gaur. Saltotxo bat egingo dugu 1855era arte, Arrasateko orduko alkatearen bando bat irakurtzeko. 

“Para que las diversiones propias de los próximos días de Carnaval puedan tener efecto sin que se opongan a la Cultura y civilización de los habitantes de esta Villa, evitando a la autoridad local la necesidad de adoptar medidas de represión contra los díscolos o perturbadores del orden público, he dispuesto se observen las disposiciones siguientes:

1º En los tres días de Carnaval se permite andar con disfraces por la calle y con careta hasta el anochecer.

2º Queda prohibido el uso de vestiduras de ministros de la religión.

3º Ninguna persona disfrazada podrá llevar armas.

4º Se prohíbe toda clase de insultos y amenazas, tanto a los que lleven disfraces y caretas, como entre éstos y los que no vayan disfrazados. Así también se prohíbe el uso de acciones y palabras que ofendan al decoro y moral pública.

5º Ninguna persona, esté o no disfrazada, podrá quitar a otra la careta, ni obligarla a que se la quite aun cuando hubiera cometido algún exceso, causando algún disgusto o faltando al dueño correspondiente; pero podrá presentarlo a la autoridad para que en vista de la falta en que el disfrazado hubiere incurrido, adopte la determinación que tuviere por conveniente.

6º Queda prohibido el uso de la careta en las posadas, tabernas y bajo la responsabilidad de los dueños.

7º Los que con instrumentos de cualquier clase manchen o rompan los vestidos, o causen daño a las personas, serán entregadas a la autoridad para el condigno castigo.

8º Quedan responsables de hacer observar las anteriores disposiciones los alguaciles de la Villa.
Y a fin de que nadie pueda alegar ignorancia, he mandado fijar el presente Bando en sitio de costumbre. Mondragón, 7 de febrero de 1855. El alcalde, José María Mendia”


Ordudanik zenbat denbora eman den ikusita, zibilizatu samarrak iruditzen zaizkit inauterietarako arauak. Eta nahiko aurrerakoiak. 

Ez dut amaitu nahi gaurko hau, gogoratu gabe Jose Mari Uranga zenak aldarrikatu egiten zuela XX. mendearen hasierako Arrasateko aratusteetako jantzien izena: kukumarroa. Gure ondare materiala zein inmateriala desagerrarazteko daramagun lasterketa zentzugabean, izen hori hor daukagula gogoratzea ez litzaiguke gaizki etorriko. Ondo ibili!

Argazkiak: JMVM 







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario