Aramaioko Azkoa Etxebarria baserria 1972an hondatu
zen eta bere hondakinak Arrasateko Monterrongo Kondeak bereganatu eta
Arrasatera eraman zituen. Horrela adierazi zidan Iñaki Nafarrete adiskideak,
Aramaioko baserri arkitekturari buruz nire blog honetan lehen artikulua idatzi
nuenean. Eta horrela baieztatu zait Arrasaten bertan, kondeak harri haiekin dorre
bat egin nahi izan zuela azpimarratuz.
1975 inguruan, garajea egin berria |
Dorrea ez, baina Monterrongo kondeek arku eta harri haiekin, besteak beste, euren garajeetarako sarrera ateak egin zituzten.
Eta egun hantxe ditugu Azkoa Etxebarriko bi arku, Monterronen. Gainerako
harriak, itxura denez, hemen eta han barreiatu ziren laurogeietako hasieran eta
azkenik haien arrastoa galdu egin zen. Agian, bateon batek jakingo du non aurki
genitzakeen.
Baina goazen aurrera. Aipatu ditut aurreko
ekarpenetan, “Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. I. Aramaioko harana”
eta “La arquitectura del caserío
vasco” liburuak. Eta gaurko honetan, dakizkigun zehazkizun teorikoetan
birsartu ez banaiz ere, lekukotasun grafikoa ekarri nahi izan dut, Aramaion
izan bide zen baserririk ederrenetarikoaz. XVII mendeko eraikina genuen eta
argazkiek garbi asko erakusten dute baserriaren iragan aberatsa.
Gera bitez, beraz,
argazki horiek, Aramaioko baserri arkitekturaren garrantziaz.
Aramaioko
arkitekturari buruzko artikulu gehiago:
.....ez dakit nun izango diren...
ErantzunEzabatuMonterroikoak ezagutzen ditut....
egun on !
eskerrik asko irakurtzeagatik!
Ezabatu