ekaina 08, 2022

ARRIARAN II.ren AGURRA KANTXETATIK. 50 URTE


Joxe Arriaran 1972an
1972ko ekainaren 7 izan zen Arrasateko inoizko kirolaririk nabarmenetakoaren bere agur profesionala. Izan ere, berrogeita hamar urte betetzen dira Joxe Arriaran Aranburu Arriaran II-ak pilota zaleen bihotzeko txalo zaparrada jaso zuenetik,  hogeita zortzi urtez Euskal Herriko eta kanpoko pilota kantxetan bere maisutasun eta gizatasuna erakutsi ondoren.

Egun zirraragarri haren aurrean medioek Joseri eskainitako albisteetan azpimarratzen zuten arrasatearraren izaera eskuzabala, txiki-txikitatik Arrasateko ikastetxeko frontoian pilotan hasi zenetik. Eta gogoratzen zuen batez ere Juan Bautista Azkarate “Mondragonés”en ondoan ikusi zuela pilotari izan zitekeela. Txapeldun handiarekin entrenatzen ziren herriko gaztetxoak. Baina nola eman urratsa pilotari on eta publikoak estimatua izateko? Eta Josek bi izen aipatzen zituen, bere karreran garrantzi handia izan zutenak: lehena, kirol zalea gaztarotik baina batez ere modu pasiboan: Jose Añibarro, Unión Cerrajera S.Aren idazkaria izandakoa, betidanik Joserengan pilotari onaren itxura ikusi zuena eta profesionala egitera animatu zuena; eta bigarren makulua, oinarrizkotzat Arriaranen ustez, Santi Etxebarria “Zurdo de Mondragón” izan zen, Jose baino zazpi urte zaharragoa, ordurako kantxetan izena irabazi zuena. Bergaran ari ziren Zurdo eta Arriaran entrenatzen arratsalde batean, Etxebarriaren partidu baten aurretik, eta frontoiko enpresariek galdetu bide zioten zein zen laguntzen ari zitzaion mutil hura.

Handik bost egunetara Ondarruko frontoian debutatu zen arrasatearra Zugadiren kontra, eta Joxek  irabazi zuen, 18-14. 1944 urtea zen, abuztuaren 30ean. 75 pezeta eman zioten.  Joxek 18 urte zituen egin berriak (1) Diodan, egun  eta frontoi berdinean Eugenio Bolinagak egundoko erakusketa egin zuela. Kortabitarteren laguntzarekin, 22-17 irabazi zuen arrasatearrak  Arrien-Gallastegiren kontra. Eta, jakina, gogoratu behar da ordurako Felix anaia, Arriaran I, profesional mailan ari zela, eta emaitza onekin gainera. Hortik Joxe, sagaren II. izatea.

Joxe eta Pako anaiak

Joxe Arriaranek 2.100 partidutik gora jokatu zuen bere bizitzan eta nabarmentzekoak dira irabazitako buruz-buruko bi txapelak (1955 eta 1956) eta Pako anaiarekin lortutakoa (1961) Urte hartan Arriaran II Gipuzkoako kirolaririk onentzat hautatu zuten eta Kirol Merituzko dominarekin sariztatu zuten (2), urte bakar batean ia ehun partidu jokatu baitzuen. Eta hori, noski, pilotatik kanpo ere lan egin behar izan zuela… familia aurrera atera ahal izateko.


Joxek gogoratzen zuen behin, inoiz jokatutako partidurik gogorrena Zurdo de Mondragon bere lagun handiaren kontra izandakoa gertatu zela. 22-21 irabazi zuen Arriaranek, 105 minutuko lehiaren ostean. Eta galdu arren, gogoratzen zuen 1946ko Errege Egunean Eibarren jarri zioten beste partidu gogorra. Joxek zioen moduan,  hasten ari zen eta kantxan trebatzeko aukerak ematen zizkion enpresak. Urtarrilaren 6 urrun hartan  Atano III eta Gallastegiren kontra aritu zen, Akarregirekin bikotea eginez. 22-4 irabazi zuten lehenek. Prentsak biharamunean zioen:

“Decíamos “¿No será una carga excesiva la que se ha impuesto a Acarregui y Arriarán II en su lucha contra Atano y Gallastegui? El resultado fue 22-4 en favor de Mariano y Miguel. Además se sacó una pelota excesivamente viva, que perjudicó mucho a Arriarán (todavía no ha cumplido 20 años y no tiene mucha fuerza) quien, como es natural, al verse obligado a jugar con aquella pelota no pudo rendir su labor habitual y terminó completamente desmoralizado. Creemos que debía haberse utilizado una pelota más adecuada para el chavalín de Mondragón, en atención a que el mismo está ahora haciéndose como hombre, ha empezado a formarse como jugador”

Hogeita zortzi urtez profesionalean ihardun ondoren Joxek 1972ko otsailaren 20ean egin zen publiko albistea: Joxek pilotari profesional izateari utziko zion. Berrogeita sei urte egiteko zen eta gorputzak ez zion berak nahi zuen bezala laguntzen. “Nire urterik hoberenak pilotari lotuta eman ditut eta zoriontsua izan naiz” zioen egun hartan. Nik hemeroteketan aurkitu ditudan datuen arabera, azken partidua Bergaran jokatu zuen Joxek, 1972ko otsailaren 12an, Berasaluze IV bikotekide zuela, Pierola eta Aldazabalen kontra.

Omenaldiko pilotariekin, Joxe bizkarrez
Eta heldu zen pilotaren munduko zale eta enpresek Joxeri omenaldia
egiteko eguna. 1972ko ekainaren 7 izan zen jai handia, Bergarako frontoian. Jendetza ikaragarria bildu zen hara, Joxeri omenezko keinua eskaintzera. Adierazi behar da, ekitaldi hartan Pako anaiari – Arriaran III-  ere agertu ziotela zaleek euren eskerroneko errekonozimendua, espainiar gobernuak Kirol Merituzko Dominarekin saritu baitzuen Arriaran pilotarien sagako gazteena, eta domina "Txus" Fernandez Iriondo Pilotaren Gipuzkoako Lehendakariak ipini zion. 
Kirol Merituzko Domina Arriaran III.ri

Egun seinalatu hartako gauean bi anaiak modu bereziz dirdiratu ziren pilotaren zeruan. Gutxi balitz bezala, bi anaiek hurbil eduki nahi izan zuten ekintza hartan, euren kirol bidea irekitzen hasiera-hasieratik lagundu zien beste pilotari arrasatearra: Santiago Etxebarria “Zurdo de Mondragón”. Santirentzako txaloek ere berotu zuten pilota lekuko giroa. Omenaldiko egunean honela irakurtzen zen “El Diario Vasco” donostiarrean:

“Joshe Arriarán, ganador o derrotado, siempre se retiraba con el aplaudo del público. Arriarán II ha conocido las derrotas luchando en la cancha, dando todo cuanto tenía en cada ocasión. Para él no había circunstancias, categoría del partido, ambiente que al mismo rodeaba, localidad en la que jugaba. Para él. Sólo había el jugar a la pelota “cada vez mejor” Joshe Arriarán se retira vencedor, porque se marcha de las canchas victorioso, rendido por los años, pero con “sasoya” suficiente para seguir jugando. Su propia estimación le prohíbe continuar en la cancha, con la responsabilidad que él en todo momento supo mantener. No le va a Joshe el rendir menos y por eso se retira”

Eta Juan de Eguizale kazetariak segitzen zuen bere kronikarekin:

Bi anaien arteko besarkada

“Al comentar esta despedida de hoy y el acto de la imposición de la Medalla al Mérito Deportivo a Paco Arriarán (Arriarán III) retirado hace algún tiempo de las canchas, hoy asesor federativo y preparador de nuestros pelotaris aficionados, por simple y generosa vocación, estamos obligados forzosamente a dedicar a “Zurdo de Mondragón” nuestra admiración. Estará en Vergara esta noche. Y al recordar a los pelotaris mondragoneses, nuestro recuerdo y nuestra oración será para el inolvidable Eugenio Bolinaga, aquel gran maestro de la pelota, aquel animoso pelotari que tanta admiración levantó por su calidad de juego y seriedad en la cancha, y para aquella figura, casi mito, figura gigante, extraordinaria de don Juan Bautista Azcárate “Mondragonés” que fue el protagonista de una larga etapa de la vida de la pelota, y quien dio paso, vencido también por los años, al que luego sería el famoso Atano III…. Cuando los hermanos Arriarán se abracen una vez más en la cancha, estarán celebrando el triunfo de haber logrado el Campeonato de la Estimación, el mejor triunfo de cuantos hayan conquistado, sabiendo que dejan muchos y buenos amigos. Y en ese abrazo se fundirán también el de los pelotaris mondragoneses citados y el de toda la afición, que se siente honrada de haber contado con unos maestros como Joshe y Paco Arriarán”

Omendua, besteak beste, Pako anaia etra Zurdo de Mondragonekin

Bergarako frontoiko harmailetako jesarleku batean zeuden gau hartan Rosa Aranburu, arriarandarren ama, Enkarna Elorza Joxeren emaztea, Kristina Arregi Pakoren emaztea eta bi anaien sendi zabala. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako Pilota Federazioak presente egon ziren – Espainiako Federazioa ez. Arrasateko Udalak, frontoi desberdinetako ordezkariek, eta, batez ere, pilota zaleek jo zuten tropelean frontoira.

Joxe, ama eta emaztearekin

Joxe, senide eta lagunek inguratuta

Joxe eta Jesus Garzia Ariño, "Peino" eta Berezibar adiskide arrasatearrekin

Pilota partiduak antolatu ziren, eta pilotarien aldeko eskaintza zabala izan zen parte hartzeko. Uneko izarrik dirdiratsuenek azaldu zuten euren burua – Federazioak zigortuta zegoen Julian Lajos barne- baina denei txanda eman ezin zitzaienez, Retegi I-Andueza  bikotea Ogueta-Naldaren kontra lehiatu zen, 15-22 arabarren alde.  Bigarren partiduan, Garzia Ariño I - Tapia I / Berasaluze IV - Orexa II bikoteek ihardun zuten eta azkenak izan ziren garaileak, 22-16.

Baina askori malkoak isuri arazi zizkiena, bi partiduen arteko tartean gertatu zen, bi anaiak besarkada handi batean lotu zirenean. Publikoa, agintari, kirolari eta hara bildutako guztiak, pilotaren liburuaren urrezko orri bat ixten ari zeneko lekukoak bihurtu ziren. Joxe Arriaran agur esaten ari zitzaion pilota profesionalari, bizkarrean motxila ederra zeramala, hamarkadatako bere txapeldun-izaerari esker betea.


(1) 1926ko abuztuaren 13 jaio zen Joxe Arrasaten, eta 2015eko urtarrilaren 31n hil zen Aramaion.

(2) 1961-05-14an, Bergarako frontoian ipini zion domina Jose Antonio Elola Olaso kirol idazkari espainiarrak. Ekitaldi hartan buruz buruko pilota finala jokatu zuten Azkarate eta Etxabe X.k. Lehenak irabazi zuen.


Argazkiak: Arrasateko Udal Artxiboa (Laso), JMVM, 

ekaina 03, 2022

KARLISTAK ARAMAION. 1872-1876. Karlisten porrota eta gerraren amaiera

 “Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Ondoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

==========..==========

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA. 1874

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876

Karlismoaren indarra azkenetan zegoen 1875eko amaieran eta Aramaion garbi igartzen zen hori, bertan zegoen Gerrako Diputazioaren norbanako bakanengan eta tropa karlista apurrengan urduritasun handia baitzen. Hauteskundeak izan ziren 1875eko abenduan eta Udal berriak hartutako lehenetariko erabakia izan zen Marixekako bagaje zerbitzua -  1875eko urritik Albinako Frantzisko Manuel Goikoetxearen esku zegoena— bertan behera uztea, eta aurrerantzean Oletako itzainek egin beharko zuten – “sin excusa alguna mientras existan las munciones en Mariaca” Hori bai, Goikoetxeak hamasei erreal kobratzen zituen eguneko eta oletarrek Legutio edo Otxandiora joan-etorri egiteagatik lau erreal jasoko zituzten. Marixekatik Arrasateraino joan behar izanez gero, zortzi errealen truke egingo lukete zerbitzua.

Gainerako auzoetatik ateratzen ziren gurdiengatik Legutio, Gomilaz edota Otxandiorako joan etorri bakoitzeko zortzi erreal jasoko zituen itzainak, eta Arrasaterakoa, berriz, sei erreal. Santa Agedarainoko zerbitzua, ordea, debalde eman behar zuten idi eta gurdien ugazabek. Eta ez zen ordainduko, Krutzetara igotzeko itzain bakoitzak beste idi pare bat jartzearen kostua. Behar izanez gero, udal idazkariarengana jo behar zuen eta horrek “proporcionará las parejas más cercanas

Aramaion egoitza zuen Diputazioak garraiolariak modu zuzenean behar izanez gero “para los talleres de sastrería, zapatería, almacén de de tabacos, armería y almacén de cartuchos de Andra Maria” zerbitzuak txistik esan gabe egingo ziren, baina kanpoko pertsonen altzariak eta lanabesak eramanez gero ez lukete itzainek udal kutxatik ezer kobratuko.

Aurrezkiak, beraz, Aramaioko diruzaintzarako garraio zerbitzuaren aldetik.

Bitxia gerta daitekeen arren, bada beste apunte bat gerrako ekonomia noraino iristen zen islatzen duena. Aipatu da gorago Albinako baserriko Frantzisko Manuel Goikoetxea. Itxura denez, Santiago Arexolaren eta Frantzisko Bengoaren maizterra zen Goikoetxea, eta ardiak eta ahuntzak hazten zituen. Animaliek kalteak eragiten zituzten inguruetako larre eta zuhaiztietan, eta hori ekiditeko Aramaioko alkateak beste lagun batzuek Arexola eta Bengoa ugazabekin elkarrizketa bat edukitzea onartu zen “para que vean del mejor modo posible de arreglarse por la renta anual de dicha casa… y proporcionar un colono a su cuenta… sin que al inquilino que se ponga se le admita tener en ella ganado lanar y cabrío”

Aurrezkiak, sasi guztien gainetik, bistan da.

Aurreko urteko azaroaren 7ko bileran udal kideek euren bizkarrak zaindu zituzten bezalaxe, Udal berriak ere berdina egin zuen urtarrilaren 31ko batzarrean. Azaroko testuan “alfonsinoak” idazten bazen ere, apunte berrian “Que al presentarse a este distrito municipal las fuerzas del Gobierno…”-ra aldatzen zuten udal agintariek, liberalak Aramaiotik hurbilago ikusi izan balituzte bezala.

Prentsaren egun haietako bonbardaketaren artean bada albiste bat, Londreseko Times egunkariaren korrespontsalak egina. Karlisten kuartel nagusian egon zen hura 19abenduaren 29an eta handik ateratako informazioa zenbait mediotara bidali zuen, noski Times egunkarian bertan eman ondoren. Datu haietatik lantxo honi gehien interesatzen zaizkionak aldatuko ditut. Korrespontsalak zioen:

«La organización del ejército carlista es la siguiente: El conde de Caserta, hermano del rey de Nápoles, es el general en jefe, y él es quien ha dividido su ejército en cuatro divisiones, organizadas de esta modo: División de Guipúzcoa, División de Navarra,  División de Vizcaya, mandada por Carasa,

Carasa jneral karlista

teniendo a Ugarte por lugarteniente, en la parte de Álava. Su objeto es vigilar la línea de Vizcaya y Álava, que consideran como su frontera, extendiéndose desde Valmaseda hasta Santa Cruz de Campezu, línea muy extensa y que por eso mismo parece ser la más débil. La cuarta división se llama la división de operaciones: está formada de castellanos, cántabros y valencianos, mandados por Cavero, y su misión es caer en el punto donde
sea necesario su auxilio.

Las cuatro divisiones forman un total de 32.000 a  34.000 hombres, con 60 piezas de artillería de campaña de varios calibres y 2.000 caballos. Estas fuerzas pueden elevarse a 40.000 hombres cuando se movilicen los tercios (5 reservas organizados en Vizcaya y Guipúzcoa) La artillería se compone de cañones Withworth, Vavaseur y Woolvricb, y en esa cifra van incluidas las piezas colocadas en los fuertes.

Dicho esto, voy a indicar cuáles serán los movimientos que, en mi opinión y la de los jefes carlistas, van á hacer las tropas alfonsinas que avanzan contra el ejército legitimista.

Loma, con su cuerpo de ejército avanzará probablemente por el valle de Mena, en la provincia de Burgos, por algún punto entre Valmaseda y Orduña. Si consigue romper la línea de Carasa, marchará naturalmente sobre Bilbao, haciendo levantar el bloqueo que esta ciudad sufre. Al mismo tiempo Quesada, poniendo en movimiento sus columnas desde Vitoria, intentará sin duda ocupar los caminos de Vizcaya y Guipúzcoa, por Ochandiano, Aramayona y Mondragón. En ese caso, si Quesada logra su objeto, Durango, Vergara y Azpeitia estarán muy amenazadas. La unión de las fuerzas de Loma y Quesada será entonces el objetivo de estos generales, y si lo realizan, Vizcaya quedará completamente ocupada y la retaguardia de la línea carlista enfrente de San Sebastián seriamente comprometida…

Los carlistas tienen contra sí una superioridad numérica extraordinaria, pero en cambio ellos confían en la ventaja que les da un terreno de acceso sumamente difícil, cuyos pasos están en su mayor parte protegidos por defensas naturales y en donde estos faltan, defendidos por obras de arte. La gran ventaja de los alfonsistas es la facilidad de concentrar en un punto una masa de tropas incontrastable, amenazando al propio tiempo todos los caminos que conducen al centro carlista a fin de tener en jaque á cada una de sus divisiones”

Hain hurbil zeuden alfonsinoak. Otsailaren 8an ez ohiko bilerara deitu zuen Udalak, eta zinegotziak ez ezik baita auzoetako foru diputatuak agertu ziren. Bileraren akta irakurri ondoren, suposatzen dut aramaioar haiek nahasi samar egongo zirela. Hasteko, eta aurreko udal bileran arrasto zehatzik antzematen ez den arren: 

“Se acordó que en atención a que había exigido y cobrado a este Ayuntamiento por vía de multa el Excmo. Sr. Brigadier Cordova (1), Jefe de las fuerzas acantonadas en la Villa de Ochandiano, sin que se sepa por qué causa, la cantidad de veinte mil reales, que se reúnan los vecindarios de sus respectivas ante iglesias, barriadas y calles, y nombren para el domingo próximo a dos comisionados de cada respectiva localidad, y estos en unión del Ayuntamiento, sin la menor demora, exijan un reparto forzoso de dicha cantidad, según el modo de vivir de cada persona, sin exenciones de ninguna clase, incluyéndose en dicho reparto al cabildo eclesiástico, empleados del Ayuntamiento y facultativos”

Ordainketa liberalei! Irakur daitekeenez, 20.000 errealetako isuna kobratuta zegoen. Nola, bada? Egoera larria zen, ekonomikoki baina baita herritarren seguritatearen aldetik. Irakurri, bestela, ondokoa: “Que los ganados que se hayan utilizado para raciones desde el día 1 a la fecha, y los que en adelante se maten siendo para las fuerzas del Gobierno…” Dena den, liberalentzako balizko errazioen prezioak altuagoak ipini zituzten udal arduradunek, karlistekin egindako zuloa betetzea pentsatu izan balute bezala. “Que los pagos de las raciones que se apronten se harán después de los suministros que se están debiendo a los vecinos de los meses de noviembre, diciembre y enero, por cuanto con los precios subidos que se han puesto bien pueden tomar prórrogas de las raciones que aprontan”

Alfonsino liberalak, beraz, ate joka ari ziren Aramaioko mugetan. Eta aramaioarrek segitu zuten erabakiak hartzen: “Que el racionamiento que se haga a las fuerzas carlistas lo hagan hasta fin de trimestre los encargados que tienen a su cargo en los precios que están fijados…” Alde batetik kalistak eta bestetik liberalak. Erdian, egoera ordaintzen zutenak, herritarrak.

Gerrako oihartzun hurbila Aramaioko etxeetara heltzen ari zen hedabideen bitartez. Amaiera ikusten ari zen. “La Epoca”k, diodan, erretransmititu egten du ondoko kronikan, zer gertatzen ari zen Aramaioko inguruetan. 1876ko otsailaren 1ean dio:

Quesada jenerala

"Es muy importante, además, el siguiente parte detallado de las operaciones verificadas por el general en jefe del ejército de la izquierda, General Quesada, el día 28 de enero último, que publica también el boletín oficial. “Llegadas ayer tarde a Vitoria y sus cantones dos divisiones que se hallaban en la Rioja y Miranda, mientras las fuertes nevadas imposibilitaban todo movimiento, emprendí ayer el que tenía anunciado a V.E oportunamente. La división de Alava, para formar mi extrema derecha, se concentró en Lubiano y Alegría, dirigiéndose sobre Arlabán y Jarindo, según mis órdenes, arrollando desde los primeros momentos algunas fuerzas enemigas que se le opusieron durante su marcha con dos piezas de batalla, las que retiraron pronto temiendo fuesen envueltas y estableció un batallón en el monte llamado Maroto baso, cuyo atrincheramiento empezaron inmediatamente los ingenieros  y que continuarán, pues me propongo ocuparlo por ahora, e ínterin opere en estas inmediaciones.

La división de reserva, destinada á formar el ala izquierda, pasó el puente de Abechuco, y por la carretera de Murguia se dirigió á Murúa y pueblos próximos sin encontrar resistencia. Entre tanto, el segundo cuerpo pasaba el rio por Gamarra y flanqueando su izquierda una brigada en dirección á Nafarrate y Urrunaga, donde ha pernoctado, marchaba á mis inmediatas órdenes sobre este punto, formando el centro de la línea. Hasta llegar á Luco solo algunos disparos de puestos avanzados indicaban la proximidad del enemigo, pero poco después rompieron el fuego dos piezas de artillería de montaña desde la batería de Chuliando, que otras tantas veces les habíamos destruido; pero en esta previsión, había dispuesto establecer una de 10 centímetros sobre Restia, que contestó al poco tiempo ventajosamente, emplazando otra de montaña sobre Gojain para batir aquella de flanco, bajo cuya protección avanzaron 10 compañías de la Reina por Larrabea y altos de Albertia, y la reserva número 25 continuó por la carretera, arrollando estas tropas las múltiples trincheras que hay en todas direcciones con dos secciones de caballería.

Para evitar la sangre de nuestros soldados, establecí en Venta-Antolin una sección Krupp, consiguiéndose así evacuaran su batería y el enemigo se pronunciase resueltamente en retirada. Conociendo por experiencia lo haría hacia Aramayona, avanzó el regimiento de León con dos secciones de caballería y una batería de montaña en aquella dirección, por la que muy luego alcanzó la retaguardia, cogiéndoles (la escolta de caballería del general Goyeneehe) dos piezas con ganado y efectos que expresa la relación adjunta, con el oficial y ocho hombres prisioneros, más uno muerto, causándoles otros dos las secciones de mi escolta de los regimientos de Pavía y Villarrobledo, mandadas por un capitán de aquel cuerpo; pero como para conseguirlo se habían adelantado con exceso, se vieron detenidos en su carga por el fuego de la infantería enemiga, oculta en varias trincheras, sin que nuestros jinetes retrocedieran, sin embargo, hasta recibir mi orden para efectuarlo.

En este avance se rebasó la casa de Mariaca, que media el camino de esta a Aramayona, a la que

Marixeka

llegué con el cuartel general, recogiéndose allí un depósito de granadas. Nuestras pérdidas, aunque siempre sensibles, han sido sólo tres muertes, más 21 de tropa y tres oficiales heridos, habiéndose visto un capitán y cinco muertos del enemigo, al que se le han hecho un oficial y 14 individuos prisioneros, más un sargento y seis presentados, los que confirman el estado de desmoralización en que se encuentran los carlistas, aumentada con la pérdida de su artillería, y el convencerse ante las numerosas tropas que conduzco, que no les queda esperanza de prolongar su inútil resistencia.

Esta línea la mandaba el titulado comandante general de Alava, D. Francisco Saez de Ugarte, con cinco batallones, tras escuadrones y ocho piezas, aunque no todas estas fuerzas asistieron al combate. Al avanzar hoy al interior del país, dejo dispuesto que el General Maldonado con su división quede ocupando este punto y Salinas, cubriendo mis comunicaciones y convoyes; y que utilizando los postes y alambres telegráficos del enemigo que hay en el camino de Aramayona, se establezca nuestra línea a Vitoria; que además proteja la llanada, en la que también queda el brigadier Contreras operando con su caballería. Tengo dadas órdenes para que los pueblos destruyan las obras que el enemigo tenía, a fin de que no puedan después utilizarlas para hostilizarnos. Dios guarde a Vd. Muchos años. 29 de enero de I876—Excmo. Señor Genaro de Quesada.—Excmo. Señor Ministro de la Guerra”

Al anterior parte acompaña la relación siguiente de los efectos de artillería ocupados al enemigo y ganado para su conducción:

Notre Dame Lourdes: Withworth kanoia

«Dos piezas Whitworth (2) dos cureñas completas, cuatro palancas, dos boisas, un alza, un punzón, un escobillón, un bota fuegos, 152 granadas cargadas, 167 cartuchos de lanilla, 300 estopines de carrizo 10 cajas para municiones, siete bastes de carga y siete mulos.

Filiaciones de las piezas: Pieza nº 1222 “La Ville de Bayonne” A.C. Calibre cuatro y medio centímetros, a cargar por la boca, rayado con seis estrías; por su mal estado no puedo marcarle la sección de la estría; su forma exterior es de dos cuerpos, el primero cilíndrico y el segundo o caña tronco cónico; tiene refuerzo en los muñones; a unos 13 centímetros del plano de la boca tiene colocado a rosca un punto de mira; detrás de los muñones tiene grabada una corona real, y bajo ella, y como marca de fábrica, un haz de trigo que divide la frase “Trade mark”, y alrededor de esto la siguiente inscripción “Joseph Whitworth L.C. Manchester 1874” y detrás del fogón, cuyo grano es de cobre, la cifra CM, en el cuello del cascabel tiene una mortaja de bronce exagonal para el alza y el cascabel tiene dos chaflanes en dirección del eje y un taladro en su centro.

Pieza nº 1212 “Notre Dame Lourdes” Igual al anterior” 

Eta tropa liberalen hurrengo xedea Aramaio zen. Ez zuten arazorik izan. Hura bai Legutiotik egindako desfilea. Aramaiora otsailaren 4an sartu zen Cordoba brigada, eta herria zeharo kontrolatua geratu zen.

Aramaioko Udalak lanean segitzen zuen eta otsailaren 8ko batzarrean, Otxandion zeuden tropa liberalei errazioak eramateko ordezkariak izendatu ziren: Saturnino Mendia zinegotzia eta Mateo Zubia Oletako foru diputatua. Eta aspaldiko partez, Gasteizeraino iristeko igarobidea eman zitzaien Frantzisko Agirrezezeaga eta Ignazio Etxebarriari. Zertarako? Arabako hiriburuan ogia erosteko, Otxandioko tropentzat. Baina, itxura guztien arabera, gauza gehiago ere egin zituzten bi ordezkari haiek. Izan ere, martxoaren 17ko bileran:

“Se presentó, según se estaba oficiado, el nuevamente elegido (Ayuntamiento) por el Sr. Gobernador Civil de esta M.N Provincia, con fecha siete de corriente, recibido el día de ayer. Está compuesto por D. Francisco Aguirre Zezeaga, primer alcalde; D. José Ignacio de Echavarria, segundo alcalde; D. Juan León de Veitia, tercer alcalde; D. Tomás de Aristegui, primer regidor; D. Francisco de Unamuno, tercero; D. José León Ormaechea, cuarto; D. Jose Cortavarria, quinto; y D. Martín Aguiriano, séptimo; no habiendo asistido el elegido segundo regidor D. Juan Ruiz por hallarse ausente en Francia, en asuntos propios, ni el sexto regidor D. Luis Lino Echavarria por ignorar quien sea…”


Jakina, arrazoia garbi zegoen. Karlistak, modu ofizialean, Aramaiotik desagertu ziren eta aldaketa eman zen Udaletxean: “… concurrentes del nuevo
Ayuntamiento, que prestaron en forma de ser obedientes y fieles a la Monarquía Constitucional de D. Alfonso XII...”

Bi egun geroago, Udal berriak erabaki zuen:

“Se acordó que los días 20, 21 y 22 se celebre Fiesta Nacional, con repique de campanas, cohetes, bombas, colgaduras, tamboril y novillo;  dando a los pobres del Santo Hospital, en conmemoración del fausto suceso de término de la guerra civil, un rancho a costa de este Municipio”




(1) Cordoba Brigada izenekoa zen, bi edo gehiago bataloik osatua. Fernandez de Cordoba lehen karlistadako jeneralaren ohorez bataiatua.

(2) Joseph Whitworth Ingalaterrako arma fabrikatzailea zen. Frantziako armadarekin zuen hornitzaile ituna eta baliteke bi kanoiak – izen frantsesekin- zuzenean Frantziatik etortzea Hego Euskal Herrira, karlistek Baionan zeukaten ordezkaritzaren bitartez.

ekaina 01, 2022

LEHEN GUARDIAMARINA ARRASATEARRAK. 1717

Ferrerias kaleko etxea

  XVIII. mendean Arrasaten ziren Barrutia sendi desberdinetatik Barrutia-Cordoba genuen Ferrerias kalekoa.  Eliz-erregistroak direnetatik ditugu Arrasaten Cordoba sendikoak. Gauza berdina gertatzen da barrutiarrekin. Baina ez da XVII.aren lehen erdira arte bi abizenak elkartu egiten direla, Juan Bautista Barrutia Umendia eta Ana Maria Cordoba Oro kideekin. Eta hortik sortuko dira bi belaunalditan gaurko protagonistak. Batez ere, horietako baten haritik bilbatuko dut istorioa (1)

Vicente Anselmo Barrutia Otalora, Arrasaten jaio zen, 1698ko apirilaren 21ean. Aita sendi ospetsukoa genuen – Jose Barrutia Cordoba- Juliana Otalora Garayo arrasatearrarekin ezkondua. Bikoteak hamahiru seme-alaba munduratu zituen, horietako sei emakumezkoak. Vicente Anselmo 1716an sartu zen errege armadan eta bertan 1742ra arte ihardun zuen. Berari zor dizkiogu ondoko xehetasunak:

“… veinte  y cinco años y quatro meses de esta forma, de Guardia Marina tres años y tres dias, y los rrestantes de Subtheniente, Theniente sencillo de Granaderos y de capitán en este reximiento de Ynfantería de Cantabria,… “

Vicente Anselmok bere burua aurkezten dio Espainiako erregeari – A los Regios Pies de Vuestra Majestad- armadarekiko harremana bestelakotu nahi baitu. Azken batailak borrokarako ezgai utzi du eta arrasatearrak beste norabide bat eman behar dio bere bizimoduari.

Aipatu du Barrutiak Kantabriako infanteriako errejimendua. Errejimendu hori 1715ean sortu zen, egia bada ere Gipuzkoako Tertzio moduan urte batzuk lehenago jaio zela, Bizkaiko eta Arabako Tertzioak bezala. Haien helburua, hasieran, kostaldeko defentsa zen, horrela Espainiako erreinua babestuago zegoelakoan. Kontuan eduki behar da borbonak sartu berriak zirela Espainian – Felipe V., 1700. Agian, gogoratu beharko genuke, Carlos II azken austriarra desagertuta- dinastia desberdineko errege izendatu  berri hori – Versalleseko giroan hezi zela- eta Arrasatetik igaro zen, 1701eko urtarrilaren 31an, eta Monterron jauregian lojatu zen. Arrasateraino Arabako jauntxo eta Diputazioaren ordezkari batzuk heldu ziren, errege berria biharamunean Gasteizeraino laguntzeko.

Testuinguru hartan Barrutia Cordoba sendiko kideak eroso sentitzen ziren, Vicente Anselmoren aita Jose Santiagoko Zalduna baitzen eta kapitaina. Eta badirudi arma-giro hartan murgilduta, Barrutia Otalora senideak – gizonezkoak batez ere, noski- armadarako deia izan zutela. Behintzat bost anaia borroka zelaietan ibili ziren, itsaso eta lurrean. Vicente Anselmori itsas ontzietan aritzeko amaiera ailegatu zitzaionean erregeari ematen zion bere abenturaren berri: “en cuio tiempo se ha allado en las expediciones de Zerdeña y Sicilia, en el combate que tubo el Navío nombrado la Sorpresa en las lineas de Palermo …”

Baina nola bilakatu zen Vicente Anselmo itsas-militar?  Bada ikerketa lan bat  - Jose Maria Blanco Nuñez itsasontzi-kapitainaren “La Real Compañía de Guardia Marinas” –  argibideak ematen dituena 1716an Gipuzkoan izandako dei bati buruz: “El 28 de noviembre de 1716 el capitán general de Guipúzcoa, principe de Campoflorido, solicitó al diputado de la nobleza de esa provincia que la juventud de su demarcación acudiese a un “alarde” muy particular. Esta vez no se trataba de cubrir la frontera ante la amenaza del francés, sino de embarcarse en la Real Armada”

Armadara apunta zitezkeen goi mailako sendien semeak, hamalau eta hamazortzi urte bitartekoak. Gipuzkoak egundoko erantzun ona eman zuen eta 39 gazte aurkeztu ziren, euren artean Vicente Anselmo – hamazortzi urteak beteak zituen arren- eta bere anaia Antonio Hermenegildo, 16rekin. 1716ko abenduaren 15ean eman zituzten bi anaiek euren izenak guardiamarinak izateko. Lehenak ziren!  Diodan, apunte interesgarri gisa, Aramaioko seme bat ere agertzen dela zaldun haien artean, Agustin Antonio Idiaquez Butron, bera ere 16 urtekoa. Hamar ezkutuko soldata jasoko zuten hilero eta estreinako bidaian Euskal Herritik Cadizeraino heldu ziren itsasontziz, kadete gisa.

1717ko testu bat
Beraz,  Barrutia Otalora bi anaiek Cadizen egin zituzten ikasketa teorikoak - geometría, trigonometría, kosmografía, pilotaje eta hidrografía; itsasontzien eraiketa… dantza!. Tamalez, guardiamarina aitzindari multzo haren lehen kidea hilik suertatu zen: Antonio Hermenegildo Barrutia, 1718ko urtarrilaren 23an.  Anaia gaztea “San Juan Bautista” itsasontzian zihoala,  hiru gerra ontzi holandarrekin topo egin zuten Andaluziako kostaldean. Gau osoko borroka izan zuten eta lehergailu batek harrapatuta, Antonio Hermenegildo Barrutia Otalora arrasatearra hil egin zen: bera da guardiamarinen artean gerrako ekintza batean zendutako lehena.

Baina itzul gaitezen Vicente Anselmorekin. Ez  dirudi hari ere oso ondo joan zitzaionik itsas armadan zeharreko ibilaldian. Anaia galdu eta zenbait hilabetetara, 1718ko abuztuaren 11an, Hagako Ituna hautsiz Espainiako armadak Sizilia eta Zerdeña inbaditu zituen. Erreakzioz ingelesek eraso egin zieten espainiarrei. Vicente Anselmok hogeita hamasei kanoitako “Sorpresa” gerra ontzian ziharduen eta hirurogei  kanoitako “Canterbury” ingelesak atzeman zuen arrasatearrarena. Utzi al zuen Vicente Anselmok itsasoa? Badirudi baietz, berak baitio “hiru urte eta hiru egun” egon zela enbarkatuta, lur gaineko operazio militarretara igaro aurretik. Eta berarena ere da ondoko idazkia erregeari zuzendua, Vicente Anselmoren zerbitzurik puntarengoenak deskribatuz:

…en la expedición de Oran, su rrendición y guarnizion durante el sitio, y el dia quatro de octubre de mil setecientos treintaydos, con el destacamento que salio de dicha plaza para socorrer el Castillo de Santa Cruz atacado; en las quatro oras que duró el combate en donde recibió a  los principios una herida de vala penetrante en el brazo izquierdo y aguantó con la compañia de Alternación de Granaderos por no dejarle sin oficial, porque ya habian herido y rretirado al capitan subteniente y los dos sargentos, y a la rretirada de la funcion, recibió segunda herida de vala que le rompió parte de huesos de la cadera con la qual estuvo a la muerte y padezió dos años…”

1732ko uztailean ekin zion Espainiako erregeak Oran berreskuratzeari eta kanpaina hartan arrasatearra Kantabriako Errejimenduan aritu zen. Garaipena lortu zuten espainiarrek eta tropak geratu ziren inguru haietan, Oran eta Mazalquivir hiriak kontrolatzeko. Han geratu zen Vicente Anselmo Barrutia eta Oran ondoko Santa Cruz gotorlekuan urriaren 4an izandako borrokan zauritu zuten larriki, goian ikusi dugun bezala, eta ondoko ziurtagiri honek darakutsanez:

“D. Carlos Wogan, Caballero Baronetto de Irlanda, Patricio y Senador Romano, Brigadier por patente del rey de Inglaterra…certifico que D, Vicente Anselmo de Barrutia y Otalora… que a mi comando salio de la plaza de Oran para su castiilo sitiado de Santa Cruz un destacamento… y que le vi obrar a toda mi satisfacción con gran conducta y habiendo recivido una herida penetrante de vala en el brazo poco después que empezó la función con los turcos, prosiguió en ella con gran valor permaneciendo las quatro horas que duro el convate, mandando solo la Compañía de Alternación de Granaderos… y al rematte de este choque le dieron segundo valazo…

Eta Kantabria Errejimenduko Miranda Goikoetxea medikuak dio 1733ko apirilaren 12an:

“… los dos valazos que le dieron el dia de San Francisco, la una en la parte superior del fémur de la pierna izquierda con fractura y la otra en el brazo izquierdo en la parte inferior del úmero… Los que habiéndose quasi curado le resulta una calentura maligna de lo que a quedado tan postrado que para su restauración como para la curación de las heridas soi de sentir pase a España a fin de que tome los ayres nativos…”

Penintsulara bidali zuten, beraz, arrasatearra eta pentsatzekoa da aurki jaioterriraino helduko zela. Diodan, Barrutia Otalora sendiaren gizonezkoek armen karrera egin nahi izan zutela ondoko zehaztapen honek ere baieztatzen digu, Vicente Anselmoren idazki berdinetik aterata:

Palermoko bataila

“… Ha perdido cuatro hermanos en esta guerra, el Primero en la batalla de Vriuega (2), siendo cadete de las reales Guardias; el segundo de Capitán en el reximiento de Guipúzcoa; el tercero de Guardia Marina, en el convate que tubo el navío San Juan con los olandeses; el cuarto de cadete en este reximiento de resulta de una herida de vala que rrecivió en la función general del día veintiuno de noviembre  de mil setecientos treintaydos (3), habiendo también servido otro hermano de Theniente en la compañía que formo la villa de Mondragón para las fronteras de Francia, el año de mil setecientos diezynueve… (4)

Ikusten dugunez, sakrifizio handia giza-bizitzetan Barrrutia Otalora sendiarena, Felipe V. borbonaren ad maioren gloriam. Vicente Anselmok, behintzat, etxera itzuli ahal izan zuen eta orain arte irakurri ahal izan dizkiogun xehetasunak 1742ko apirilaren 15ean erregeari igorritako eskutitzeanditugu. Zertarako idatzi zion? Begira:

“… y en atencion a estos méritos y los deseos grandes que le acompañan de continuar al real servicio, suplica a V.M se digne conferirle el grado de Theniente Coronel con agregación a la plaza de Pamplona o San Sebastián,  en atención a hallarse mui corto de vista de resultas de las heridas que recibió en Oran”

Idazkian bertan antzeman daitekeenez,  Vicente Anselmo damutu egin zen eskabide hartaz eta azpian beste hau idatzi zuen:

 “Conferirle la regiduria de las Fábricas de las Armas de Placencia que se halla vacante, y en defecto el Gobierno del Castillo de Santa Cruz de la Mota, que también se halla vacante, cuya merced  espera de la piadosa mano de V.M”

Eskabidea nola heldu zen gortera eta zein jaramonik egin zioten arrasatearrari oso garbi ez badago ere, jakin badakigu Vicente Anselmo Barrutia Otalora teniente koronela izendatu zutela eta Donostiako arma-tokian zerbitzatu zuela. Titulu horrekin ezkondu zen 1747ko irailaren 29an, Arrasateko San Juan Bataiatzaile elizan (5) Maria Mikaela Barroeta-Aldamarrekin, Getariko sendi boteretsu baten alaba. Arrasaten bizi izan ziren eta ez zuten seme alabarik. Maria Mikaela 1756an hil zen, eta bi urte geroago Vicente Anselmo bigarren aldiz ezkondu zen, Maria Umendia Erkizia tolosarrarekin (6).

Ezkontza horretatik bi seme-alaba jaio ziren, Bizente Joakin eta Maria Concepcion, eta lehena izan zen maiorazkoa eskuratu zuena, Vicente Anselmo guardiamarina ohi eta teniente koronela Ferrrias kaleko bere etxean hil zenean, 1770eko martxoaren 28an. Barrutia Cordoba  sendiaren ondare-enborra Bizente Joakin Barrutia Umendiari igaro zitzaion, Vicente Anselmoren anaia adindua, Kasimiro, ezkonge eta ondorengorik gabe zendu baitzen. Maria Umendia Erkizia Ferreriaseko etxe hartan bizi izan zen, 1812an hil arte.



(1) Idazki honen garapenerako Pilar Perez de Madrid del Hierro adiskidearen ikerketa lanean oinarritu naiz. Luis del Hierro zenaren biloba dugu Pilar, eta Barrutia Cordoba sendiaren dokumentazio piloa dauka, zorionez. Berari nire eskerrona aurkeztu nahi diot, Arrasateko historia azalerazten eginiko lanarengatik.

(2) 1710-12-8an. Jose Manuel anaia zen, 1689an jaioa.

(3) Nire datuen arabera, Vicente Anselmok 1732an ez zeukan kadete –gazte- mailako anaiarik. Litekeena da, bere anaia Juan Bautista (1696-1734) armadan sartu berria izatea Oranen zegoela. “de resulta” horrek Arrasatera eraman zuen Juan Bautista eta jaioterrian hil zen.

(4) 1719ko urtarrilaren 5ean Frantziak Espainiaren kontrako gerrari ekin zion. Eta Gipuzkoan – defentsarako troparik gabe- deialdi  bat egiten da, 18 eta 45 urte arteko gazteak biltzeko.

 (5) Antzerako apuntea dago Getariko Salbatore elizan.

(6) Biren faltan, hirutan aurkitu dut ezkontza honen erregistroa: Tolosako Santa Marian eta Arrasateko San Juan Bataiatzailea eta Itxaropeneko (Uribarri) elizetan.

 Argazkiak: Pilar Perez de Madrid, Wikipedia