uztaila 05, 2017

MONDRAGONES. MITO ETA GIZONA



Beatriz alaba, Pilar emaztea eta Juan Mari bilobarekin
Euskal pilotaren historian Juan  Bautista Azkarate “Mondragonés”en izena hizki handiz agertzen da. Nik ere idatzi dut Arrasateko txapeldunari buruz “Hots begi danbolinak” blogean. Baina kirolariaren atzean Juan Bautista gizona dago eta gaurko honetan horixe nabarmendu nahi dut, oso modu laburrean bada ere.  Alde batetik, Beatriz Azkarate Murgoitio eta Juan  Mari Uribesalgo Azkarate – izan ditut solaskide, euren aita eta aitona izandakoari buruzko gogoetak berpiztuz. Bestetik, Migel Angel Azkarate Gorosabel adiskidearen gomutak jaso ditut, bere osabaren gain bihotzetik azalduta. Bihoakie hiruei nire eskerrona. 

Juan Bautista Azkarate Egaña 1891ko ekainaren 24an jaio zen. Gurasoak Agustín Tadeo Azkarate Balerdi eta Frantziska Egaña Uribe ziren, biak arrasatearrak. Dena den, azkaratetarrak Bergaratik iritsi ziren Arrasatera 1852an,han ezkondu baitziren Tadeoren gurasoak:Frantzisko Bizente Azkarate Muxika (Bergara) eta Maria Josefa Balerdi Martikorena (Igeldo.Donostia)

Agustin Tadeok okindegia zeukan Zarugalde kalean (1) – Agustin izena kalearen santuari zegokion, eta jaio zen egunekoari Tadeo. Bikoteak Jose Migel, Basilisa, Juana Vicenta (hau ere ekainaren 24 batean jaioa) eta Juan Bautista seme alabak izan zituen. Basilisa urtebete batekin zendu zen. Beste bi
Sendiarekin Kanpanzarren. Juan Bautista eskuinean
ume ere jaio zitzaizkien baina erditzea gaizki gertatu zen eta biak hil ziren. Hori gutxi bailitzan, Frantziska ama ez zen larrialditik suspertu eta handik hamabi egunetara zendu zen, 1895eko urtarrilean.
 

Tadeo aita ostera ezkondu zen, Anacleta Albistegi Ormaetxea eskoriatzarrarekin, 1899an. Eta bikoteak seme bat izan zuen, 
Leonardo, Leon bezala ezagutu genuena. 

Juan Bautistak Arrasateko “eskola zaharrean” egin zituen lehen ikasketak, eta aldi berean aitari laguntzen zion okindegian, ofizioa ikastera heldu zelarik. Ordurako pilotaren haziak bere lehen fruituak erakutsi zituen eta Zaldibarreko frontoian ematen zuen gazteak
Mondragonesen eskuaren marrazkia
ordu piloa, lagunekin. Modu berezian bereizten zen besteengandik: alde batetik gorputz tantaia eta, bestetik, pilota mugiarazteko trebeziarengatik.
 

Donostiara joan zen soldadutza egitera, artilleriara, eta huraxe izan zen inflexio puntua, Arrasatera pilotaren profesionala bihurtuta itzuli baitzen. Okina joan eta pilotari etorri. Handik aurrera kirola izango zuen hogeita hamar urtetan ardatz nagusia eta kirolari eman zitzaion, gorputz eta gogoz. Parentesi artean esan behar da, dena den, bizitzaren tartetxo batean Durangon okindegi bat aurrera atera nahi izan zuela, 1917-18 urteetan. Horixe da, pilotari izatea erabaki zuenetik sendi negozioari eskainitako apurretakoa. 

Maria Pilar Murgoitio Albistegirekin ezkondu zen Juan Bautista. Maria Pilar Barakaldon jaioa genuen baina gurasoak eskoriatzarrak zituen. Ama, Mikaela Albistegi Ormaetxea, Agustin Tadeo Azkarateren bigarren emaztearen ahizpa zen. Beraz, amaginarreba izateaz gain Anacleta izekoa zuen Maria Pilarrek. Azkarate-
Murgoitio senar-emazteak bost seme alaba izan zituen: Tadeo, Isabel – biak Durangon jaioak- Angeles, Beatriz (bikiak) eta Leonor. 

“Aitaren ofizioa pilotaria zen. Ez zeukan
besterik, nik behintzat horrela ezagutu nuen beti. Serio eta kariñosoa genuen. Ez zuen jaia laket. Pilota modu zorrotzean ulertzen zuen: partidurik ez zuenean entrenamenduari lotzen zitzaion,  profesional peto-petoa baitzen. Jan eta edanean neurtua zen, bere burua zaintzen zuen.  Ibilaldiak egiten zituen, Kanpanzarrera, San Kristobalera,…,  bakarrik eta batzuetan Julian Berezibar "Montxon" bere adiskideak lagunduta. Eta etxeko giroa gustatzen zitzaion.

Ni jaio orduko aita bazen pilotako txapelduna eta batzuetan ikusi nuen frontoian, batez ere Eibarko Astelenan. Rerré taxilariarekin joaten ginen. Berak ere bere desplazamenduetan taxia erabiltzen zuen, ez baitzuen inoiz kotxerik izan” gogoratzen du  Beatriz alabak. 

Mondragones eta Tadeo semea, 1941ean
Hala ere, gogoratu behar da, XIX. mendearen amaieran Sanperio arrasatear aberatsari erositako Zarugalde kaleko okindegia zeukala sendiak (2) eta, Juan Bautista pilotako profesionala zenez gero ezin zion ordu asko eskaini negozioari. Bere emaztea eta Leon anaia izan ziren okindegiko sostengua, Rosario Leonen emaztearekin batera.Diodan,Leonek pilotan ere jokatu zuela afizionatu mailan baina soldadutzatik bueltan utzi zuen.

Juan Mari bilobak oroitzen du aitonari bisita egiten zionean hark paga ematen ziola; Mondragonesek Santa Agedako frontoian jolasten zuen askotan beste gaixo eta ez gaixoekin eta partidu gehienak irabazten zituenez gero dirua edukitzen zuen, bilobari paga emateko adina. 

Sendia sasoi batean Logroñon bizi izan zen. Gertatu zen 1921ean Ramon Narbaiza bergararrak “Logroñés” izeneko frontoia erosi zuela eta goi mailako pilotarien biltokia bihurtu nahiizan zuen. Horretarako akordiora iritsi zen Mondragonesekin eta arrasatearra sendiarekin Errioxako hiriburura aldatu zen bizitzera. Egonaldiak 1927ra arte iraun zuen.  Madrilen ere denboraldi bat egin zuen.

Juan Bautista Azkarate pilotari profesionala izan zen 1942ra arte (3). Kantxetatik erretiratu ondoren epaile lanetan ibili zen zenbait urtez.  

Iragan mendeko berrogeita hamarretan gaixotu egin zen, eta Santa Agedako osasun etxera eraman behar izan zuten. Bertan hil zen, 1965eko apirilaren 11an. Hirurogeita hamairu urte zituen.
 
(1)Agustin Tadeo anaia nagusia zen eta gazteena Pio genuen. Azken hori Sinforosa Isasmendirekin ezkondu zen eta beste okindegi bat ireki zuten, Iturriotz eta Zerkosteta kaleetara ematen zuena: Sinforen okindegia, bikotearen Tomas semearekin itxiko zena.
(2) Moja agustinen aintzinako komentua zen, eta Azkarate sendiak bi eraikin oso prestatu zituen, hamabi bat etxebizitzarekin.
(3) Kantxetatik desgertu aurretik Tadeo semearekin egin ahal izan zuen bikote. Tadeok 1955ean utzi zion profesionaltasunari. Hala ere, azkaratetarren azken profesionala Juan Mari Azkarate Gorosabel izan zen, 1956ra arte aritu zena. 

Argazkiak: Beatriz Azkarate Murgoitio, Migel Angel Azkarate Gorosabel


 PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK


ekaina 28, 2017

GERTAERA ODOLTSUAK ARRASATEN, SANJUANETAN, 1915





Kazetaritzaren historian denetariko estilo eta itxurak eman dira, beste edozein ofiziotan bezalatsu. Gaurko honetan kronika bat ekarri nahi izan dut, duela ehun eta bi urte idatzia, eta bertan Arrasaten gertatutako jazoera beltz baten gaineko albistea ematen zaigu.



“El eco de Alava” arratsaldeko egunkari gasteiztarrak ekarri zuen berria, 1915eko ekainaren 25ean. Horren arabera, San Juan egunean Arrasateko Azoka Plazan liskar bortitza eman zen ondorio latzekin. Ikus dezagun nola deskribatzen duen kazetariak:



“Sucesos sangrientos en Mondragón”

Los primeros rumores

Ayer tarde cuando nuestro número estaba ya caso terminado, recogimos en la calle el rumor de que en la villa guipuzcoana de Mondragón habíase desarrollado un suceso sangriento, en el que como protagonistas figuraban dos familias muy conocidas en Vitoria.

Confirmada la noticia

Un querido amigo nuestro que vino ayer tarde de Salinas nos confirmó la noticia, que en calidad de rumor recogimos, pues habíase enterado él de lo acontecido en la caseta de los carabineros del límite, donde se recibió una pequeña referencia por medio del teléfono.

Al confirmase el rumor del crimen, confirmóse también el de que las personas entre quienes se cometió habían vivido muchísimo tiempo en Vitoria. Trátase, por una parte, de Patricio Loza y Baldomera García, ésta más conocida por el sobrenombre de “La raposa” Aquí se dedicaban él a mozo de estación y ella a la venta de frutas en ambulancia. La otra familia es la de Alejo Valiño y Valentina Pérez, en cuya compañía vivía una hija llamada Antonia, que vino de La Habana, donde quedó su marido Luis Arrilucea, con objeto de pasar una temporada al lado de sus padres.

El negocio

Uno y otro matrimonio tenían como negocio principal la venta de frutas. En Vitoria habían vivido en sociedad durante mucho tiempo y hace algunos años, dos o tres, que marcharon de aquí yéndose a tierras de Guipúzcoa. Allí, separadamente trabajaba cada cual, dedicándose a recorrer varios pueblos e instalando su residencia en Mondragón.

Desde hacía mucho tiempo había encono entre las dos familias, enconos que eran debidos, más que a todo, a la competencia habida por el pequeño negocio que desarrollaban

Los hechos de ayer

Era día de buen mercado en Mondragón y en la
Garaiko azoka Arrasaten
Plaza de Abastos se encontraban en sus puestos establecidos para la venta los dos vendedores. Ignórase con qué motivo, pero es lo cierto que Patricio Loza y Alejo Valiño comenzaron a cuestionar y que el segundo asestó al primero varias puñaladas que causaron su muerte. Momentos después, aquello era un verdadero desastre y en lucha terrible la mujer del muerto, Baldomera García, hería gravemente a Valiño, a su mujer y a su hija, estando el primero en situación grave. Estos son todos cuantos detalles llegaron hasta nosotros con respecto a estos hechos. La García, o sea “La raposa” fue encarcelada poco después. El Juzgado de aquella villa entiende en el asunto”


Honaino kronikaren nondik norakoa. Estiloak garai hartara garamatzan arren, ez dago hain urruti oraingo zenbait agerkaritan irakur daitekeenetik.

Argazkiak: Mendia Bilduma, JMVM