urtarrila 11, 2012

EL CASTILLO DE TURRION: 105 URTE

Antzez-lanaren libretoa
Gaurko moduko egun batean, baina 1907an, Gasteizen “El castillo de Turrión” izeneko antzezlana estreinatu zen. Efemeride aprobetxatu nahi izan dut lerro hauetaraino, "Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri / Aramaio y Arrasate. Dos pueblos unidos por la historia" liburuan 2003an idatzi nuen istorioa gogoratzeko.

Liburu hura amaitzen ari nintzela, niretzat ezusteko galanta izan zen aurkikuntza bat egin nuen. Eusko Ikaskuntzaren datu-base batean txiripaz topatutako zehazkizun batek hemerotekara eraman ninduen, eta ondoko albistea irakurri ahal izan nuen: “El Castillo de Turrión se refiere a la historia de Alava y se estrenó en Vitoria, en el Principal, hace 40 años" (1)

Turriongo gaztelua esaten zioten obraren egileek Aramaioko Baraxuengoari eta albisteak Gasteizko Principal Antzokian, 1907ko urtarrilaren 11an  taulaturiko antzezlanari buruzko oroitzapen-aipamena egiten zuen. Horregatik jakin ahal izan nuen zeintzuk ziren obraren egileak: Eulogio Serdán eta Ramón Ortiz de Zárate arabarrak (2). Eta antzezlanari musika ere jarri zioten, Ramón de Julián konposagilearen laguntzarekin. Antzeztaldea Valentin Garciak zuzendutakoa zen eta taulaketaren dekoratuak Ignacio Diaz Olano gasteiztar margolari ospetsuak burutu zituen.


Egunkari zaharrean irakurritakoak Eulogio Serdanen bibliografia kontsultatzera eraman ninduen eta hantxe topatu nuen idazkiaren erreferentzia. Gainerakoa erraza izan zen, fotokopiagailu baten bidez testu osoa eskuratu ahal izan bainuen.

Gazteluaren gaineko errekreazioa (EVM




“El Castillo de Turrión (Turriondo)" (3) titulatutako antzezlana bertso eta prosan dago idatzita, eta egileek arabar leienda liriko dramatiko gisa sailkatu zuten. Bi ekitaldi eta lau dekoratutan banatua, eszenifikazioa 1488ko Aramaion kokatzen da. Serdan eta Ortiz de Zarate hiritar adierazgarriak izan ziren euskal eta, era berezian, arabar foruen defentsan. Nolakotasun hori obran zehar antzematen da, argi eta garbi (4). Egileek darabilten hizkera mota goi samarra eta pixka bat zurruna den arren, hariari erraz jarraitzen dio irakurleak. Hori bai, aurretik benetako historiaz jabetu denak, leienda izatezko ukitua aurkitzen dio erraz. Bestalde, badira huts anakronikoak ere, (“los hijos de Euskaria”, “las anteiglesias están conformes en aceptar la concordia de la Hermandad de Alava”, “la patria" (5)...)

Aramaioar jatorriko Becerro de Bengoaren “Romancero Alavés”-etik bertso batzuk atera zituzten egileek, batez ere une historikoaren zertzeladarik aipagarrienak islatzeko. Serdan eta Ortiz de Zarateren bertso ekarpena, ordea, musikatua izan zen eta koroak indarra eskaini zion testuari. Baina nik baino hobeto, egileek eurek azalduko dute zer eraman zituen obra idaztera. Egunkari zaharretan murgil egin nuen eta ondoko zehaztapenak aukeratu ditut, denon ezagutzarako:

Erdiko muinoan zegoen gaztelua
“ La idea nació de haber presenciado en los teatros de Barcelona el cuidado y esmero con que cultivan las leyendas dramáticas. Autores y actores catalanes, pintores y atierristas catalanes, también, son los que han dotado de extraordinario esplendor a esta literatura que lleva impresa en su fondo el amor a las antiguas grandezas regionales escritas en aureas páginas de sus abundantes e inspiradas crónicas...

 Es un género algo descuidado. No hay aquí la riqueza de crónicas que hay en Cataluña y Aragón. El laborioso Becerro de Bengoa hizo mucho y Diaz de Arcaya, encariñado con su amor a la tierruca, pone su condición a este servicio, si bien sus leyendas son en parte cuentos, ya que respetando la fidelidad histórica con el mayor detenimiento, no se muestra tan escrupuloso en accidencia de hechos y aún de estilos...

Las leyendas de País Vasco francés son innumerables. De ellas y de nuestra provativa historia se han ocupado notables escritores de Vizcaya y Guipúzcoa, los franceses Mrs. Blade, Garat y otros, el ingés Swif y algunos más...


Nosotros, subordinando todo a la unidad de acción, única exigencia de nuestro plan, hemos tomado de aquí y de acullá, inventando lo que juzgamos preciso, respetando hasta donde creímos conveniente, y la fidelidad de los episodios históricos que en la obra figuran. Hay de todo en nuestra leyenda: tradición, parte histórica y hasta fantástica, que tanta importancia tiene en este género" (6)

Aramaioko bailara Baraxuendik
Esan dudan eran, 1907ko urtarrilaren 11an, ostirala, Gasteizko Principal Antzokian  estreinatu zen obra, gaueko bederatzietan. Antzokia jendez leporaino beteta zegoen. Biharamuneko egunkarian honela irakur zitekeen, Gregorio G. de Suso kritikoak lau zutabetara idatzitako artikuluan:

“En el primer cuadro, inmejorable en todos los conceptos, adquirieron anoche las figuras una plasticidad que no tenían en los ensayos; tomó sentido y tierna expresión el amor de la virginal nescatilla y el arrogante hidalgo, y la escena de la salvación de Berta fue de un realismo convincente, quizás demasiado porque el Sr. Guillot resultó con ligerísimas erosiones a causa de la refriega...

 El segundo cuadro, que empezó después de una prolongada ovación a Diaz por el tapiz que cubre la parte del salón, sostiene con el brioso declamar del proveedor banderizo el inenarrable entusiasmo del cuadro anterior...

Le siguen “Camino de Vitoria”, “La desesperación de Múgica”, “En busca del tirano”, “Muerte del Sr. Turrión” y finaliza la obra con la apoteosis de la Concordia de Aramayona con la Hermandad de Alava...

Puesta de lujo y propiedad, a lo que han contribuido no poco el laureado artista Sr. Diaz Olano y el ya aplaudido escenógrafo Sr. Aldecoa...


Comienza la obra con un ligero preludio musical, leit motiv del tema principal, admirablemente concebido y con verdadero sabor demoníaco, que más tarde en el coro de brujas adquiere su verdadero desarrollo. Sique la romzanza de barítono, balada que posee verdadero carácter pastoril, dulzura, intensidad. Melodía sentidísima, de factura original e instrumentación sobria, y que con el preludio hubo de conseguir el unánime aplauso del público...

Eulogio Serdán, Ramón Ortiz de Zarate y Ramón de Julián fueron llamados al escenario en varias ocasiones y en la última aparición hubo más de quince minutos de aplausos..." (7)



Erreprodukzioa 2003ko liburuan: Ekain Velez de Mendizabal




(1) “El Pensamiento Alavés” 1950-05-02; 3. orrialdea.

(2) Eulogio Serdan Gasteizko alkate izatera heldu zen. Ramon Ortiz de Zarate Gainza, izen eta lehen abizen bereko foruzale eta diputatuaren loba zen.

(3) Manuel Diaz de Arcaya arabar lurraldeko kronikagileak bere  “Leyendas alavesas” liburuan, “El castillo de Turrión (Siglo XV)” titulupekoa argitaratu zuen. Diaz de Arcaya-k ohi zuen lez, errealitatea eta irudimena nahastu zituen lantxo horretan. Hain zuzen, aipatutako liburuan ere ere eman zuen argitara “La emparedada del valle “izeneko istorioa, nik geroxeago modu arinez aipatuko dudana. Diaz de Arcayak leiendatzat eman zuen, errealitate gordinean gertatutakoa.

(4) Espainiar Isabel Katolikoaren ordezkariari erantzuten diote obrako aramaioarrek: “Al daros el Señorío y la justicia, queremos/en cambio, vuestra palabra ligada por juramento/de que han de ser nuestros hijos en este apartado suelo/siempre francos, libres, quitos, exentos de todo pecho/ y de toda servidumbre en cuanto hubimos y habremos/según entre tantos siglos y reyes venimos siendo/ La jurisdición, justicia y señorío son vuestros/ en cambio Ibarra no quiere ni Juez ni merino agenos/que así lo establece y manda la ley santa de los fueros.

(5) ¿De manera que la patria no es Ibarra, y Elorrio, Arechavaleta y Mondragón?” galdetzen du obrako pertsonaia batek.

(6) "El Heraldo Alavés” 1907-01-07
(7) "El Heraldo Alavés” 1907-01-12

urtarrila 03, 2012

ERREGEEN KABALGATA ARRASATEN


Kabalgata irtetear, Unión Cerrajeratik


Kale erakuspen ikusgarriari dagokionez, Errege Magoak pertsonaia ezagunak ditugu Arrasaten, XX. mendeko berrogeietatik. Eta zeharo lotuta dago horren ospakizuna Ekintza Katoliko Zentroaren iharduera-egitarauarekin. Langile Zentro Katoliko bezala 1915ean sortu zena XVI mendeko Bañez de Artazubiagaren jauregian zegoen kokatua, eta bertatik, zenbait etaparen gorabeherekin, oso lan ederra burutu zuen 1945-70 tartean. Esan daiteke eraikin hartatik irradiatu zela Arrasateko kultura mugimendua, bertan izan baitzuten egoitza hainbat elkartek eta ekimenek.      

Jose Maria Arizmendiarrietaren inguruan lan komisioak jaio ziren, arlo desberdinetan urtean zehar zihardutenak. Hezkuntza, kirol, osasun eta gizarte gaiak jorratzen zituzten batzordeak ziren. Eta garaiko gazteak –neska zein mutilak- inplikatuta zeuden betebehar desberdinetan.

 Batzorde haietako bat Ume Pobreak zeritzana zen, “Niños pobres”, hain zuzen. Pilar Arzamendi zen arduradun haietako bat eta berak gogoratzen duenez “izen harekin are pobreagoak egiten genituen umeak” Helburua, herriko sendi behartsuetako umeentzako laguntza materiala lortzea zen, eta urtean behin jaialdi bat eratzen zen Gurea zineman, Eguberrien aurreko igandean. Bergarako Pello Kirten umorista izaten zen ekitaldi haietako gidaria. Donostiako Maitea Abesbatza, Karlos Fagoaga eta garaiko lehen mailako beste artista batzuk etorri ziren Arrasatera, beharrizanak arintzeko diru apur bat egitea helburu zuten jaialdi haietan parte hartzera, Gurea jendez lepo betetzen zelarik.


Jaialdi hark utzitako diru apur bat Erregeen Kabalgatan inbertitzen zen. Haren atariko bezala, abenduaren 24ko “Bizar Zuri" (1) pertsonaiaren iristea izan ohi zen, hiru errege magoentzako eskutitzak jasotzera Arrasatera azaldua. Postaria herriko kale guztietatik igarotzen zen, umeen mandatuak bilduz. Egun hartarako Unión Cerrajeraren Aprendizen Eskolan lanean ari ziren hiru karrozak prestatzen. Ramon Heriz eta beste zenbait gazteren ekimenez, erregeen garraiagailuek gertu egon behar zuten urtarrilaren 5erako. Baina hor ez zen aurreko prestakuntzen soka amaitzen.
Zentro Katolikoa


Kabalgatan aterako ziren ehun eta berrogeita hamar inguru lagunentzat jantzi aproposak prestatu behar ziren. Emakumeen gauza zen lan hori: Mertxe Etxarri, Amparo Balerdi eta Maria Luisa Madariagaren gidaritzapean Zentro Katolikoan ari ziren jo eta ke hainbat arrasatear emakume zimitarrari, eskutari, zuzilari, paje, lantzari eta abarrentzako jantziak josten. Guztiaren gaineko koordinazioan eta kanpo mandatuetarako arduradun gisa Pilar Arzamendi ibili ohi zen, erregeen zaldien bila Markulete baserrira zihoana edota udal dirulaguntzaren bat lortzeko alkatearekin mintzatzen zena.

Urtarrilaren 5eko gau hura magikoa zen herriko umeentzat. Gerra osteko giro ilun hartan kabalgatak poztasun puntu bat jartzen zuen Arrasateko kaleetan. Hiru erregeak –Rafael Amozarrain (Meltxor), Eugenio Balzategi (Gaspar) eta Simon Arregi (Baltasar)- euren zaldien gainean eta oparietako karrozak atzetik zihoazkielarik,  Unión Cerrajeratik atera eta Biteri, Maala, Toribio Agirre (Olarte), Zarugalde eta Arrasate pasealekutik igaro ondoren herriko plazan amaitzen zen desfilea. Pajeek, erregeen aginduetara, euren etxeetako atarteetan zein puntu konkretu batzuetan egoten ziren umeentzako erregaliak banatzen zituzten etengabe. Behin plazara iritsita, bertan egokitutako jaiotza gurtzen zuten erregeek  eta urrea, intsentsua eta mirra eskaintzen zizkioten Jesus haurrari.

Plazako Jaiotza
   Baina gertatu zen, ilusiozko manifestazio    hark ere bere desbideraketa izan zuela antolatzaileen asmo zuzenetik. Herriko ume guztientzako jaio zen ibilaldi hartan aurki aberatsek hartu zuten protagonismoa eta beren seme-alabentzako opariak entregatzeko pajeen zerbitzuaz baliatu ziren, diru apur baten truke. Horren ordainaz, udal suhiltzaileen eskailera luzeak erabiliz, kabalgatako morroiek dirudunen balkoietaraino –batzuetan bigarren solairutan- igo behar zuten, besoan luxuzko pakete handiak jasoz. Eta ibilbideko erakuspen hari begira ez hain diru-ahaltsuak euren duintasunean jipoituta sentitzen ziren. Zer esanik ez, paje haiek aberatsen apeta asetzeagatik jasaten zuten arriskua handia zen. Ohitura oker hark hamar bat urtez iraun zuen, nik oso ongi gogoratzen baititut berrogeitamarretako erdialdean Toribio Agirreko etxe batera igotzeko pajeek egin beharreko komeriak! Beti izan dira diferentziak!



(1) Sarritan komentatu dut zer irudimen (eta oroimen) gutxi azaldu zuten Txoronpio izena asmatu zutenek. Eta zer esan Txoronpia ulergaitzaz?


Argazkiak: Pilar Arzamendi eta Eugenio Balzategi

ERREGEEN KABALGATARI BURUZ GEHIAGO



abendua 29, 2011

IOKIN ZAITEGIREN BIOGRAFIA. HOGEITA HAMAR URTE

Hogeita hamar urte beteko dira bihar, abenduak 30, 1979an hildako Iokin Zaitegiren biografia aurkeztu nuenetik Arrasateko Udaletxean. Duela zenbait egun, Guatemalatik testu interesgarri bat iritsi zait, Zaitegiren gaineko lizentziatura-tesi bati dagokiona, eta gai horretara aurreragoko beste sarrera batekin itzuliko naizen arren, gaur lerro batzuk eskaini nahi dizkiot biografiaren aurkezpen hari.


Gorriak eta bost ikusi nituen liburua publikatu ahal izateko. Nik neronek hartu nuen argitalpenaren ardura eta erronka ekonomikoa ez zen makala gertatu. Iokinena baino bi urte lehenago idatzi nuen “Sebero Altube” liburua Donostiako Aurrezki Kutxaren Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratu zen eta ez nintzen alderdi ekonomikoaz arduratu behar izan. Iokinenak, berriz, buruhauste ugari ekarri zizkidan. Gastuen kopurua garbi neukan lehen unetik. Diru sarrerak, ordea, galdera ikur handia ziren. Eta gauzak okertzen hasi ziren lehen unetik.


Aurkezpenaren mahaia




Liburuaren aurkezpenean luxuzko bi gonbidatuk lagunduko zidaten: Jesus Maria Leizaola, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari ohia, eta Juan San Martin. Leizaola justu bi urte lehenago itzuli zen erbestaldi luzetik, eta aurreneko aldiz zen Arrasatera heltzen zela. Herriko EAJren agintariek adierazi zidatenez, ekitaldia aprobetxatu nahi zuten Leizaolari ongi etorriko keinua egiteko, eta udal plenoen aretora etortzeko abisatu bide zieten afiliatuei. Kalkuluak egiten hasi nintzen, iragarpenen arabera zenbat liburu sal ote nezakeen asmatzeko. Ekitaldiaren bezperan zuzen zuzenean ekarri nituen aleak Usurbileko Izarra moldiztegitik Udaletxera.

Abenduaren azken aurreko eguna haizetsu esnatu zen. Eta orduak aurrera zihoazen heinean gero eta bortitzagoak ziren haize boladak. Arratsaldeko 4´30etan argia joan zen, zeharo,  herri osoan. Eta 6etan herriko kaleetan ez zen piperrik ikusten. Udaletxea ilunpean zegoen eta Ardanza alkateak agindu zuen argindar-sorgailu bat martxan jartzea, behintzat udal plenoen aretoan zerbait ikus genezan. Ayani teknikoari esker bi bonbila piztu ahal izan ziren.


Ardanza alkateari sinatzen ari zaio Leizaola
Iritsi zen San Martin, geroago Leizaola –bere autoarekin galduta gaueko ilunpe itzelean. Eta, aleka, senitarte batzuek ere hartu zuten jarleku, areto hotz eta hutsean. EAJkoek hurrengo baterako utzi bide zuten Leizaolarenganako keinua, eta beste hiritar asko bezala ez ziren euren etxeetatik ateratzera ausartu. Iluntasuna zen nagusi Arrasaten, Udal Pleno Aretoko ipurtargi haien salbuespenarekin.

Matxura erraldoiaren arrazoia ez zigun inortxok argitu. Elektrizitateak biharamunean ere huts egiten segitu zuenez gero, zenbait lantegitan –Unión Cerrajera S.A barne- ateak itxita egon ziren urteko azken egunean. Ustekabeko jai haren aukera aprobetxatu nuen liburuak nire etxeko sotora eramateko. Zaitegik – zegoen tokitik- ez zidan askotxo lagundu bere biografia zabaltzen, behintzat liburuaren aurkezpeneko egunean.

abendua 21, 2011

ARTURO GOIKOETXEA, MUSIKO ARRASATEARRA (Bideoa)

Nire adineko arrasatear askok ezagutuko dugun arren, bistaz bederen, gehienontzat zeharo arraroa egingo da Arturo Goikoetxea Uriarte izena. Arrasatearra jaioa bada ere (1946) gazterik atera zen herritik –lehenik ikastera eta behin prestakuntza amaitu ondoren mediku bezala aritzera. Urte mordoa eman du Gasteizko Santiago Hospitalean, neurologia zerbitzu buru bezala.

Duela egun gutxi, Arturori Euskonewserako elkarrizketa zabal bat egiteko aukera izan dut, eta ez nuen berarengana iristea alperrik galdu nahi izan bigarren bat burutzeko. Mediku izateaz gain Goikoetxea musiko bezala ere nabarmendu denez gero horixe zen interesatzen zitzaidan arrasatearraren beste alderdia.

Arturo Goikoetxea piano jole bikaina da. Musikarako zaletasun handiko sendi batean sortua, Arrasateko Musika Bandako zuzendari izandako Justo Munarrizekin ikasi zituen solfeoa eta pianoaren lehen sekretuak, XX.ko berrogeita hamarretan. Baina berak dioenez, Juanito Arzamendi izan zuen maisurik onena eta pianoz dakien guztia Juanitori zor diola azpimarratzen du Arturok.

Arturo bigarrena da eskuinetik
Valladolidera aldatu zen medikuntza egitera eta Gaztelako hiriko Kontserbatorioan musika ikasketekin jarraitu ahal izan zuen. Bertan ari zela proposamen bat egin zioten, musika talde –conjunto- batean jotzeko. Onartu eta martxan jarri: sortu ziren “Los Banzos”, hirurogeietako musika mundutxo hartan izena egitera heldu zena. Zenbait disko grabatu zituzten, eta Arturo zen musika egilea. “Aitortu behar dut, diskoen grabazioetan jo zuen taldekide bakarra izan nintzela, beste instrumentuetarako profesionalak nahiago baitzituzten diskoetxekoek. Egia da, talderik gehienetan gauza bera gertatzen zela” “Los Banzos” Arrasaten aritu ziren 1968ko sanjuanetan, Jai  Zale aretoan, Zaldibar frontoian eta Kasinoan.


Valladoliden ere beste talde bat sortu zuen Goikoetxeak, Ederki Abesbatza, alegia. Kide izan zuen Javier Busto, urte batzuk beranduago Hondarribiko Eskifaia abesbatza sonatuaren zuzendari izango zena. Bartzelonara aldatu zen espezialitatea egitera eta Kataluniako hiriburuan Cármina Koralan aritu zen.



Los Banzos. Arturo eskuinekoa da
Arturok azaltzen duenez, ikasle garaietan, bitxia irudi daitekeen arren, ez zuen inoiz piano propiorik eduki. Horren gabezia saihestuz, instrumentoaren gaineko jabetza irabaztearren pianoko teklak margotzen zituen paper batean eta hori mahai gainean jarrita partituren pentagramak interpretatzen saiatzen zen, etsi gabe. Akats eragingarria izan bide zen instrumentorik eza.




Luis Sagasta eta Juan Arzamendiren bitartez, Arrasate Musikalekin kontaktuan jarri zen hirurogeita hamargarrenetako hamarkadaren amaieran eta hori izan zen lankidetza aberats baten hastapena. “Luis nahastaile positiboa da, eta berak eta Juanitok liatu ninduten Arrasate Musikalaren orkestra harrigarrirako. Arrasateren izena eraman ahal izan genuen toki askotara, publiko zabal baten gozamenerako. Kasu bakarra zen orkestra hura”

Arturo Goikoetxeak hainbat kontzertu eman zituen Arrasateko orkestrarekin, espainiar estatuan eta Europan zehar. Rachmaninov eta Mozart izan ziren, besteak beste, hautatutako musikoak. “Kataluniako Santes Creus monastegian egon ginenean beldurtu egin nintzen, goi-goi mailako interpreteak igarotzen ari baitziren eszenategi eder hartatik. Mozarten piano eta orkestrarako kontzertua jo genuen... Pianoa Bösendorfer bat zen, bikaina. Aurrera atera genuen kontzertua, modu duinean... eta ez gintuzten komisaldegira sartu. Txantxak aparte, uste dut batzuetan gutxiegi baloratzen dugula egiten duguna

Arturo pianoaren aurrean ikusi eta entzun dutenek diotenez  interprete ona da. “Arrasate oso herri posibilista izan da eta Juanito horretarako aparta zen. Rachmaninov jotzen genuenean... publikoak bai piano jolea zein orkestraren lana baloratzen zuen bere neurrian. Ausartak izan ginen, Arrasate oso herri ausarta izan baita beti” gehitzen du Arturok.


 
Arturok pieza hori jotzen du bideoan


 Arrasateko esperientzia haren ondoren, Goikoetxeak talde berri bat sortu zuen Gasteizko ospitalean, zenbait medikuren lankidetzaz. 


“Musicomio” deitzen zutenak Arturoren konposizioak jotzen zituen musika eta umorea nahastuz, batez ere denbora pasa bezala hartuta interpreteen euren katarsiserako. Egun Gasteizko Samaniego Abesbatza zuzentzen du, arrakasta handiz. Modu berean, piano, bateria eta gitarraz lagundurik ahots-jazza dagien beste talde baten eragilea da.


Arturo Goikoetxearen esanetan, musikak bizitza eramangarriagoa egiten lagundu dio, batez ere aukera eman diolako giza talde desberdinak ezagutzeko.

Elkarrizketaren bideoa ikus daiteke:

http://www.youtube.com/watch?v=7shGK3-oUqA

abendua 14, 2011

DOKE ANTZERKI TALDEA: “Gabon Kanta” (BIDEOA)







Aramaioko Antzokian
Bost urte eman dira Doke Antzerki Taldeak “Actto para la Nochebuena” deritzan lana taularatu zuenetik. Aramaion jaiotako Pedro Ignacio de Barrutia arrasatearraren eskutik sortu zen Hego Euskal Herrian –orain arte, behintzat- euskarazko lehen antzezlana. Hori XVIII mendean gertatu zen eta Doke Antzerki Taldeak hainbat eszenategitatik igaro zuen  obra, 2006 eta 2007ko abenduetan, arrakasta handiz.


Gauden data hauetan, obrak eskainitako ataltxo bat ekarri nahi dut gogora. Hain zuzen, “Gabon
Donostiako Antzoki Zaharrean
Kanta” batekin bukatzen du Barrutiak bere obra eta horixe erakutsi nahi dut, dokekideek errepresentatu zuten moduan. Amaya antzokian grabatutako azken eszenak jarri ditut ikusgai bideo batean.

Honela dio “Gabon kanta”-k azken ahapaldian:

Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun Infante honeri.

Zerureanik dator gure artera, erratuai bidea erakustera.
Emaitera dator mila barri on, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.

Ez da besteren eske, bihotzak bakarrik. Beretzat gura ditu beste bagarik.
Kunplidu egiozu Jaun honi nahia, beroni salerozuz bihotz guztia.

Gaur dala gabon gaba, gaur dala gabon, egun egiten jaku Jangoikoa gizon.
Hots begi danbolinak, lutua ken bedi, fiesta dagiogun Infante honeri.

Sabin Salaberri konposagileak ipini zien musika bertso haiei, eta kanta horrekin amaitzen zen antzezlana.
Arrasateko Amaya Antzokian

Oso musika dotoreak bertsoei indarra eskaintzen die eta aproposa egiten da dantzarako ere. 



Pedro Ignacio de Barrutiak, alde batetik, eta Sabin Salaberrik, bestetik, aukera eskaini digute, Arrasaten kantatzeko eta dantzatzeko sortua izan zena eguneko arrasatearrongana iristarazteko. Ederto legoke, jai hauetan kanta honek sustraiak botako balitu arrasatear lurretan. Badakit Portaloi taldeak bere errepertoriora inkorporatu duela gabon kanta. Tradizio baten hastapenak? Auskalo!

Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=QoFesg2CWko
 


Argazkiak: Ekain Velez de Mendizabal, Javier Usabiaga, Joxefe Diaz de Tuesta

abendua 08, 2011

GARAGARTZAKO LAMIAREN LEGENDA

Garagartzako eliza

Aurreko batean nioen bezala, Justo Jauregi-Arraburu abadeak Garagartzako  historiari buruzko eskuizkribu interesgarria burutu zuen. Eskuizkribuan Jauregi-Arraburuk Garagartzako zenbait legenda eta ipuin bildu zituen, noizean behin hemen azalduko ditudanak.

Gaurkoan, dena den, Jose Migel Barandiarani eman nahi diot protagonismoa, izan ere ataundarrak, Aranzadi Zientzia Elkartearen Munibe aldizkarian, 1980ko 32. zenbakian, Euskalerriko Leen-Gizakien eta Ireluen Bizilekuai Buruz Ikasgai eta Esaunda Batzuek” titulupeko ondoko istorioa eman zuen ezagutzera. Ia ziur esan daiteke Barandiaranek Justo Jauregi Arraburu bere ikasleari aditu ziola ipuina.  Hona hemen, beraz, On Jose Migelek publikatu zuen moduan:

“LEZETXIKI, KOBAUNDI.— Auek dira Arrasate-Garagartza-ko Bostate mendi alboan dauden bi arpe. Bata bestearen gainean. Bien artean beste arpetxo bat: Laminen-eskaratza. Leen aroetako aztarna asko agertu ditugu or, batezere lenengo arpean. Emen bizi izan dira gizakiak, Mustier-arotik asita geroztiko aldietan. Garagartza’ko lagunak digutenez, laminen bizilekuak izan omen dira leize oriek. Ara emen zer dion esaunda batek.

http://www.fentmuntanyaiformacio.es 

“Garagartza-Korrione’ko motil gazte batek, Kobaundi-inguruan zijoala, leize atekan neskatilla eder bat ikusi omentzuan eta berarekin itz egin eta beragaz itxutu. Baita biak ezkon--itza elkarri eman ere; baiñan leenik neskatxaren adina motillak asmatzekotan. Motillak bere auzoko andra zaar bati galdetu ea Kobaundi’ko neskatilla ederrak zer adin ote zuan. Andra ori, Kobaundi-aldera juan, eta an, arpe aurrean, atekari atzealdea emanaz, makurtu eta, bere anka bien artetik burua atzeruntz aterata, arpeari begira jarri. Ba-dator ango neskatxa eta, aurrean alako ikusgarria arkitzean, arriturik dio: «nere biziko eun da bost urte auetan ez det olakorik ikusi». Andrea bereala itzuli omentzan Korrione’ra eta motillari esan Kobaundi’n entzun zuana. Orduan neskatillaren adina azaltzen dio motillak berari, ustez eta ala eskontzen al zirala. Baiñan motillaren amak dio semeari: «begira leenik nolako oiñak dituan arpeko neskatilla orrek».

Arpera juan eta motillak ikusten dizkio oiñak neskatxari eta gero amari dio: Kobaundi’ko neskatxaren oiñak aatearenak bezalakoak dira». Orduan amak: «ori ez dek gizakia, lamiña baiño; orrekin ezin ezkontzen al aiz». Motillari bere barruna arrunt belundu omen zitzaion eta gaixotu; baita laster ill ere. Arpeko lamiña Korrione’ra, gaubela egitera, jetxi omentzan eta, intxaurraren azaletik atera zuan maindire batekin bere maitearen soina estali.

Illa elizkizunera eta ehortzera zeramakiela, lamiñak ere lagundu omentzion Garagartza-koelizateraño. Andik bere arpera gero, negar da negar”

 

Argazkiak: Eusebio Iñarra(Garagartzakoa)

tartalorenkobazuloa.blogspot eta euskonews.com

http://www.fentmuntanyaiformacio.es

abendua 02, 2011

ARAMAIOKO GORULARIAK, 1935ean



Beste behin ere aritu izan naiz espazio honetan, 1935eko irailean Aramaion eraiki zen Tellamendiko gurutzeaz (http://txemax3.blogspot.com/2011/07/tellamendiko-gurutzea-berriro-zutik.html)

Gaurko lerro hauek idazteko bidea argazki batek eman dit, hain zuzen 1935eko irailaren 15ean ateratakoa. Aramaioko gorulariak ditugu, egun hartan Andra Mari baselizan dantza egingo zutenak.

Aramaioko zenbait gaztek – EAJren ingurukoak- Tellamendiko gurutzea jaiki nahi zuten eta 1935ko Abuztuaren 9an idazki bat bidali zuen Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”-k Aramaioko Udaletxera, beraren eta beste zenbait auzokideren izenean. Honela zioen: 

            “QUE hemos venido tiempo ha alimentando un deseo que esperamos llevarlo ahora al terreno de la realidad.
            QUE este deseo consiste en la colocación de una Cruz de hierro en la cumbre del monte generalmente denominado “Tellamunte”.
            QUE siendo terreno comunal y, por ende, perteneciente al municipio el que corresponde al lugar en que ha de ir emplazada la mencionada Cruz.
            A V.E suplico se digne conceder la autorización previa para que en ese lugar pueda ser colocada la Cruz a que me refiero, cuyo acto tendrá efectividad el día 25 del actual, desarrollándose con este motivo el siguiente programa:
            9 y media de la mañana: En la ermita de “Andra Mari” misa cantada por elementos de Aramayona.
            11 y cuarto: En “Tellamunte”, bendición de la Cruz, haciendo a continuación el ofrecimiento de la misma un vecino de Aretxabaleta, y contestando el que en estos momentos tiene el honor de dirigirse a V.E.
            1 de la tarde: Banquete en la campa de “Andra Mari”
            4 de la tarde: En el mismo lugar, actuación de los espatadantzaris veteranos de Aramayona y de las “gorularis = hilanderas”.
            A continuación, romería vasca hasta el anochecer.”

Hasieran abuztuaren 25erako pentsatua zegoen inaugurazio ekitaldia, eguraldiarengatik irailaren hamabostera atzeratu behar izan zuten.

Argazkiko gorulariak, ezkerretik: Miren Ormaetxea, Jaione Kortabarria, Begoña Azkarraga (nire ama), Angelita Nafarrate, Edurne Larrañaga, Kruzita Ayastuy, eta beste biak ez ditut identifikatu ahal izan.