Nire adineko
arrasatear askok ezagutuko dugun arren, bistaz bederen, gehienontzat zeharo
arraroa egingo da Arturo Goikoetxea Uriarte izena. Arrasatearra jaioa bada ere (1946)
gazterik atera zen herritik –lehenik ikastera eta behin prestakuntza amaitu
ondoren mediku bezala aritzera. Urte mordoa eman du Gasteizko Santiago
Hospitalean, neurologia zerbitzu buru bezala.
Duela egun gutxi,
Arturori Euskonewserako elkarrizketa zabal bat egiteko aukera izan dut, eta ez
nuen berarengana iristea alperrik galdu nahi izan bigarren bat burutzeko. Mediku izateaz
gain Goikoetxea musiko bezala ere nabarmendu denez gero horixe zen interesatzen
zitzaidan arrasatearraren beste alderdia.
Arturo Goikoetxea
piano jole bikaina da. Musikarako zaletasun handiko sendi batean sortua,
Arrasateko Musika Bandako zuzendari izandako Justo Munarrizekin ikasi zituen
solfeoa eta pianoaren lehen sekretuak, XX.ko berrogeita hamarretan. Baina berak
dioenez, Juanito Arzamendi izan zuen maisurik onena eta pianoz dakien guztia
Juanitori zor diola azpimarratzen du Arturok.
Arturo bigarrena da eskuinetik |
Valladolidera
aldatu zen medikuntza egitera eta Gaztelako hiriko Kontserbatorioan musika
ikasketekin jarraitu ahal izan zuen. Bertan ari zela proposamen bat egin
zioten, musika talde –conjunto- batean jotzeko. Onartu eta martxan
jarri: sortu ziren “Los Banzos”, hirurogeietako musika mundutxo hartan izena
egitera heldu zena. Zenbait disko grabatu zituzten, eta Arturo zen musika
egilea. “Aitortu behar dut, diskoen grabazioetan jo zuen taldekide bakarra
izan nintzela, beste instrumentuetarako profesionalak nahiago baitzituzten
diskoetxekoek. Egia da, talderik gehienetan gauza bera gertatzen zela” “Los
Banzos” Arrasaten aritu ziren 1968ko sanjuanetan, Jai Zale aretoan, Zaldibar frontoian eta Kasinoan.
Valladoliden ere
beste talde bat sortu zuen Goikoetxeak, Ederki Abesbatza, alegia. Kide izan
zuen Javier Busto, urte batzuk beranduago Hondarribiko Eskifaia abesbatza
sonatuaren zuzendari izango zena. Bartzelonara aldatu zen espezialitatea
egitera eta Kataluniako hiriburuan Cármina Koralan aritu zen.
Los Banzos. Arturo eskuinekoa da |
Arturok azaltzen
duenez, ikasle garaietan, bitxia irudi daitekeen arren, ez zuen inoiz piano
propiorik eduki. Horren gabezia saihestuz, instrumentoaren gaineko jabetza
irabaztearren pianoko teklak margotzen zituen paper batean eta hori mahai
gainean jarrita partituren pentagramak interpretatzen saiatzen zen, etsi gabe.
Akats eragingarria izan bide zen instrumentorik eza.
Luis Sagasta eta
Juan Arzamendiren bitartez, Arrasate Musikalekin kontaktuan jarri zen
hirurogeita hamargarrenetako hamarkadaren amaieran eta hori izan zen lankidetza
aberats baten hastapena. “Luis nahastaile positiboa da, eta berak eta
Juanitok liatu ninduten Arrasate Musikalaren orkestra harrigarrirako.
Arrasateren izena eraman ahal izan genuen toki askotara, publiko zabal baten
gozamenerako. Kasu bakarra zen orkestra hura”
Arturo Goikoetxeak
hainbat kontzertu eman zituen Arrasateko orkestrarekin, espainiar estatuan eta
Europan zehar. Rachmaninov eta Mozart izan
ziren, besteak beste, hautatutako musikoak. “Kataluniako Santes Creus
monastegian egon ginenean beldurtu egin nintzen, goi-goi mailako interpreteak
igarotzen ari baitziren eszenategi eder hartatik. Mozarten piano eta
orkestrarako kontzertua jo genuen... Pianoa Bösendorfer bat
zen, bikaina. Aurrera atera genuen kontzertua, modu duinean... eta ez gintuzten
komisaldegira sartu. Txantxak aparte, uste dut batzuetan gutxiegi baloratzen
dugula egiten duguna”
Arturo pianoaren
aurrean ikusi eta entzun dutenek diotenez interprete ona da. “Arrasate oso herri posibilista izan da eta Juanito
horretarako aparta zen. Rachmaninov jotzen genuenean... publikoak bai piano
jolea zein orkestraren lana baloratzen zuen bere neurrian. Ausartak izan ginen,
Arrasate oso herri ausarta izan baita beti” gehitzen du Arturok.
Arturok pieza hori jotzen du bideoan
|
Arrasateko
esperientzia haren ondoren, Goikoetxeak talde berri bat sortu zuen Gasteizko
ospitalean, zenbait medikuren lankidetzaz.
“Musicomio” deitzen zutenak Arturoren konposizioak jotzen zituen musika eta umorea nahastuz, batez ere denbora pasa bezala hartuta interpreteen euren katarsiserako. Egun Gasteizko Samaniego Abesbatza zuzentzen du, arrakasta handiz. Modu berean, piano, bateria eta gitarraz lagundurik ahots-jazza dagien beste talde baten eragilea da.
“Musicomio” deitzen zutenak Arturoren konposizioak jotzen zituen musika eta umorea nahastuz, batez ere denbora pasa bezala hartuta interpreteen euren katarsiserako. Egun Gasteizko Samaniego Abesbatza zuzentzen du, arrakasta handiz. Modu berean, piano, bateria eta gitarraz lagundurik ahots-jazza dagien beste talde baten eragilea da.
Arturo
Goikoetxearen esanetan, musikak bizitza eramangarriagoa egiten lagundu dio,
batez ere aukera eman diolako giza talde desberdinak ezagutzeko.
Elkarrizketaren
bideoa ikus daiteke:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina