![]() |
Dagoberto Resusta Arrasateko alkate zenekoa |
Urtebete oso bat eman zen 1934ko Arrasateko gertaera latzak izan zirenetik, eta sentimenduak artean pil-pilean zeuden herritarrengan. Asko galdu zuten arrasatearrek zorigaiztoko ordu gutxi haietan eta zauriak ez ziren ixten, inondik ere. Udaletxeko agintariek eta herriko zenbait indar politikok efemeridea oroitu nahi izan zuten eta 1935eko urrian ekitaldi batzuk burutu ziren. Errepublikazale erradikalak eta tradizionalistak - karlistak- izan ziren gehien mugitu zirenak, eta gaurko honetan unetxo haien islapen txiki bat egin nahi dut.
Arrasateko hilerrira bildu ziren erradikalak Dagoberto Resusta euren kidearen aldeko agerpenean, 1935eko urriaren 5ean, larunbata, eta Jose Diez Fumero presidenteak honako hitzak izan zituen Resustarentzat:
“Al cumplirse el primer aniversario de la muerte de nuestro queridísimo e inolvidable afiliado y diputado provincial don Dagoberto Resusta Múgica, acaecida en circunstancias de triste recuerdo para todos, nosotros sus amigos y correligionarios, los radicales de Mondragón, que no podemos olvidar al caballero intachable, ni sus virtudes de hombre bueno y liberal, aquí, junto a la tumba donde reposan para siempre sus restos mortales, destrozados sin compasión en momentos de trágicas violencias y sed de sangre, imposibles de justificación, nosotros, vuelvo a repetir con fervor piadoso y dolor inmenso, dedicamos a su memoria el recuerdo de estas sencillas flores, que en sus aromas llevan aprisionadas como un cálido homenaje la emoción sincera de nuestros corazones.
Un año que balas homicidas acabaron con la
vida de nuestro amigo. Un año sin explicación a esta bárbara inmolación. Un año
sin que de nuestra mente pueda apartarse la visión dolorosa de aquel
espectáculo sangriento e inútil. Pero seguros estamos que el sacrificio de esta
vida han de tenerla presente sus inmoladores como la más grave pena de su
delito. Tal vez, hoy más que nunca, hayan sentido la terrible acusación de la
conciencia, juez supremo de todas nuestras acciones. Sin defensa posible, la
sentencia condenatoria hará que sus almas, libres del envenenamiento que las
desató en furias, se eleven a las regiones del arrepentimiento, donde solamente
la realidad de sus culpas podrá tener consuelo. Y llorarán para que con sus
lágrimas florezca el perdón.
Y estas flores nuestras y esas lágrimas de
aquéllos es el mejor homenaje que podemos rendir y que hoy rendimos a nuestro
amigo el caballero don Dagoberto Resusta Múgica, en esta primera fecha del
aniversario de su muerte”
Jose Diez Fumero jauna Arrasateko udal zinegotzia
zen, gobernadoreak izendatua, euskal udalen mugimendua zela eta gobernu
zentralak horiek interbenitzea erabaki ondoren. Euskal autonomia eta
askatasunak defendatzen zituzten zinegotziak kendu eta batez ere errepublika
zale erradikalak – Lerrouxen aldekoak- jarri zituen Arrasaten Gipuzkoako
gobernadoreak.
Hilerriko ekitaldi horren aurreko udal-bilera
batean aho batez onetsi zen efemerideko egunean hiru hildakoak gogoan edukitzea
eta Rikardo Azkoagari gutun bat helaraztea eskerrak emanez berari esker
matxinatuen errebolta amatatu ahal bide baitzen. Irailaren 20ko bileran,
berriz, tradizionalistek beste proposamen bat aurkeztu zuten, hain zuzen kale
izendegia aldatzeko. Horrela, San Frantzisko plazari Marzelino Oreja izena
emango zitzaion, Maalako zeharbideari Dagoberto Resustarena, eta San Frantzisko
eliza eta Toribio Agirreren arteko kale txikiari Eugenio Edurarrena. Isidoro
Etxebarriak defendatu zuen proposamena baina atzera bota zen.
Beste behin ere idatzi nuen karlistek - Arrasateko Gaztedi Karlista- ere euren aldetik omenaldia egin nahi izan zietela bi hildakori. Deigarria gerta daiteke Dagoberto Resusta ahaztea ekintza hartan baina Oreja eta Edurra hurbilagoak zeuden pentsamolde tradizionalistatik Arrasateko alkate ohia (1925-28) baino. Eta egitarau aproposa prestatu zuten, ondoko esku orrian ikus daitekeen moduan.
Argazkiak: JMVM
Beste behin ere idatzi nuen karlistek - Arrasateko Gaztedi Karlista- ere euren aldetik omenaldia egin nahi izan zietela bi hildakori. Deigarria gerta daiteke Dagoberto Resusta ahaztea ekintza hartan baina Oreja eta Edurra hurbilagoak zeuden pentsamolde tradizionalistatik Arrasateko alkate ohia (1925-28) baino. Eta egitarau aproposa prestatu zuten, ondoko esku orrian ikus daitekeen moduan.
GEHIAGO 1934ko URRIAREN 5eko GERTAEREI BURUZ :
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina