1953ko San Juan jaiak ziren eta bigarren egunerako aizkolari erakusketa bat antolatu zuen herriko Udalak. Une haietan, batez ere baserri-giroan, euren izenak ahotik ahora zebiltzan Ramon Yurrebaso urretxuarra eta Juan Goñi, Etxarri Aranazen jaio arren Zumarragan bizi zena izan ziren parte hartzaileak. Norgehiagoketa herriko plazan izan zen, jendez beteta zegoena. Ventxes argazkilariari esker arratsalde hartako giroa antzeman dezakegu, benetan jendatsua gertatu baitzen kirol dema.
Arratsaldeko 6etan ekin zioten aizkolariek,
eta “Basarri” bertsolari eta kazetariak biharamunean kronika zabala eskaini
zion La Voz de España egunkarian, ”Mi atalaya montañera” bere ohiko atalean.
Egia esan, zehazkizunak eman zituen argitaratutakoan… baina ez dut lortu ahal
izan jakitea nor gertatu zen irabazle. Irakurleari uzten diot kronikaren
argazkia, ia bera gai den…
“Basarri”k dio bere idazkian: “Los famosos aizkolaris Goñi
y Yurrebaso dieron, como de costumbre, un curso de aiskolarismo, consiguiendo
entusiasmar al público mondragonés, todo, tan habituado a esta clase de
manifestaciones deportivas… Todo el pueblo de Mondragón y centenares de
aficionados de los pueblos limítrofes estuvieron presente sen la prueba, la
cual gustó sobremanera, como quedó demostrado a la terminación, al despedir a
los aizkolaris con una ovación estruendosa que los protagonistas recordarán con
suma deleitación”
Nioen bezala, irakurlearen esku uzten dut garailearen izena asmatzea:
![]() |
Ezkerrean, Juan Goñi; eskuinean, Ramón Yurrebaso. Erdian, Juan Joxe Narbaiza "Luxia" |
Izan zen ezustekoa arratsalde hartan, aipatu
bi aizkolariez gain hirugarren bat ere aritu baitzen haien ondoren: Aramaioko
Martin Ibabe. Hona hemen zer idatzi zuen “Basarri”k aramaixoarrari buruz:
“Vino acompañado de numerosos admiradores
alaveses. Es un rubiales de mediana estatura y 72 kilos de peso. Dio la
sensación de envidiable resistencia física, además de poseer un estilo elegante
y completo… Si se tiene en cuenta que se trata de un principiante que ha
surgido en una zona donde el deporte de las hachas no contó jamás con figuras
que lo practicaran, es interesante el hecho de la presentación ante público
guipuzcoano de este batallador aizkolari, que ha puesto de relieve que en todas
partes cuecen habas y que entregándose de lleno a esta especialidad también Alava
podrá seguir el ejemplo de Guipúzcoa y Navarra”
Martin Ibabek sei enbor moztu zituen, hiruna 45
eta 54 pulgadatakoak, eta lana 25 minutu eta 14 segundotan amaitu zuen.
Bigarren argazkian Yurrebaso eta Goñirekin batera, egun hartan Arrasatera beste aizkolari handi bat agertu zen: Juan Joxe Narbaiza "Luxia", ziurrenik berrogeita hamarretakoetan Euskal Herriko aizkolaririk ospetsuena. Ikusle bezala egon bide zen.
Argazkiak: "Ventxes" Lasagabaster
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina