urtarrila 04, 2023

PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURAREN ERAGINA ARAMAION. 1923



Primo de Rivera diktadorea
Primo de Riveraren izena ezaguna zen Aramaio aldean 1872an, azken karlistadaren egunetan Santa Cruz Apaiza Aramaiora preso eraman zutenean Gasteizen Madrileko gobernuaren tropen burua zen Fernando Primo de Riverak bere presentzia iragarri baitzuen, aipatu gerrillarien fusilatzea ikusteko. Asmoak ustel gertatu zitzaizkion jeneralari eta Santa Cruzek ihes egin zuen. Baina gaur ez noa ildo horretatik, urte batzuk aurrerago egin nahi baitut salto, beste primo de Riverarekin topo egin arte.

Migel Primo de Rivera goian aipatuaren loba zen eta baita militarra ere. Alfonso XIII.ren erregetzan 1923ko irailaren 13-15etan estatu kolpea eman zuen eta “directorio militar” izeneko etapan sartzen da Espainiako politika, Primo de Riveraren 1930 bitarteko diktadurari hasiera emanez. Ondorioak berehala antzeman zituzten Aramaioko Udaletxean, beste hainbat eta hainbatetan bezala.

Udal korporazioaren burua Remigio Garro zen urte hartan, baina zinegotzien artean baziren abertzaleak ere. Kolpea izan ondoko aurreneko udal bilkuran, irailaren 30ean, honako apuntea irakur daiteke aktan, estilo ulergaitzez idatzita:

“Se acordó por unanimidad felicitar al directorio militar que rige la nación por el plausible acto de resurgimiento de la misma”
Hiru egun geroago, urriaren 3an, bestelakoa zen aktan jasotakoaren estiloa: zuzen-zuzena. Irakur dezagun, Simon Landa idazkariak jaso bezala:
“Bajo la presidencia del Sr. D. Francisco Galván Cotrino, Jefe del Puesto de la Guardia Civil de este Valle, con asistencia de los señores concejales Remigio Garro, Basilio Lasaga, Juan Arriola Bengoa, Felix Urizar, Jose Luis Uribarren, Timoteo Jauregui y Pedro Aldasoro, habiendo excusado su asistencia por enfermos Pedro Unzueta y Basilio Ormaechea, se dio lectura al Real Decreto del Directorio Militar de fecha primero del actual, por el se suspenden todos los Ayuntamientos de la Nación, así como la Orden expresa del Excmo. Sr. Gobernador Civil de esta provincia por la que se faculta a dicho Comandante del Puesto de la Guardia Civil para proceder a la suspensión de este Ayuntamiento, por lo cual el dicho Presidente y Comandante del Puesto manifiesta que quedaba suspendido este Ayuntamiento”

Eta aurreko udala desegin ondoren, Galvan Cotrino guardia zibilak izenak planteatu zituen korporazio berrirako: Jose Ibarguen, Saturnino Unzalu, Pedro Astola, Leonzio Murua, Pedro Zubizarreta, Atanasio Unzueta, Jose Blas Ibabe, Maurizio Irasuegi, Bizente Muñoa eta Juan Ajuria. Hoien arteko botazioa egin ostean, Leonzio Murua hautatu zuten alkate berria. Eta udal talde berriaren lehen erabakia honakoa izan zen:

“Acordó por unanimidad adherirse de una manera sincera y entusiasta al movimiento regenerador evolutivo iniciado por el Ejército y tan acertadamente dirigido por el Directorio Militar del cual es Presidente el Excmo. Sr. D. Miguel Primo de Rivera, Capitán General, pidiendo a Dios que ilumine a nuestro Rey y a los leales servidores de la patria, en estos momentos tan trascendentales”

Garbi, ezta? Eta, bada ezpada ere, kleroak ere esku hartu zuen auzian. Urriaren 14ko aktak adierazten digun bezala:

“La Corporación quedó enterada de la comunicación del Sr. Cura Párroco sobre los actos religiosos que tendrán lugar el domingo después de las vísperas, a fin de implorar del Altísimo luces necesarias para que ilumine al Director Militar en estos momentos transcendetales, prometiendo asistir una Comisión a estos actos”

Hamalau urte geroago ere, oinaze eta krudelkeria nagusi, beste jeneral baten aldeko ospakizunak egingo ziren, Aramaion eta gainerako herrietan. Diktadurek halako gauzak dituzte

Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina