Garai guztietan
dira emakume ausartak izan, gizonezkoen botere eta bortizkeriari aurre egin
diotenak. Kasu gehienetan anonimatoan geratu diren protagonistak ditugu eta
ikerketa historikoak bakarrik azalarazten ditu. Horietako batean oinarrituko
naiz gaurko istorioa kontatzeko. XVI. menderainoko saltoa egingo dugu eta
ariketa horretan Luis Murugarren Zamora irakasleak (1925-1997) lagunduko digu. Arrasateko eliz-artxiboak arakatu zituen
Murugarrenek 1990ean, bataio erregistroak zehazki, eta herriko ama ezkongeen
gaineko ikerketa polita publikatu zuen, Real Sociedad Bascongada del Paiseko
Boletinean, 1995ean.
Bada izen adierazgarri bat XVI.eko Arrasateko agirietan: Madalena. Ehuneko altu batean izen horrekin bataiatzen ziren neskak aita ezezagunekoak ziren. Eta izena zetorkien, eskuarki, herriko Magdalenako ospitalera entregatzen zirelako, batez ere ama ere zein zen inork ez zekielako, edo ama ezaguna arren umeaz arduratzerik ez zuelako. Baina goazen Murugarrenekin. Ikerlariak dioenez, Pedro Sancta Maria abadeari gertatu zitzaion, 1577 inguruan:
“Baptizé a Joan, hijo de María, soltera; estando en peligro de muerte, dixo al tiempo que recebía los Sanctos Sacramentos, que el padre de dicho su hijo Joan, era Miguel (1), casado, vecino de esta villa, y a ruego de la dicha María lo firmé”
Begiratu dut bataio-erregistroetan eta 1576-1585 tartean Juan izenarekin semea bataiatu zuten Maria deiturako zenbait ama ezkonge agertzen dira. Baina inportanteena da orduantxe eman zela inflexio puntua eta handik aurrera ama ezkongeek seme edo alaba bataiatzera aurkezten zutenean aitaren izen-abizena publiko egiten zuten. Eta esaten du Murugarrenek bere ikerketa lanean:
“La primera fue Magdalena de Çilaurren, quien afirmó ser el padre Martín de Estafe, herrador, a quien se le debió de helar la fragua, por lo atrevido de la suya”
Pedro de Sancta Mariaren agiri bat, 1584koa |
“Juan Gonzalez, viudo(1583) Pedro de Arguinçones, entallador (1583) Tomas de Yturriaga, casado y bilbaíno (1585) Miguel de Aroca, viudo (1586) Miguel de Jauregui, soltero, a éste le delató la gente (1586) Mateo de Uribarri, alias “Durango” maestro (1587) Bartolomé de Bazterra, casado (1588) El cirujano Gregorio de Urrutia, que tuvo dos hijos, uno de Magdalena y otro de Antonia, a quienes puso el mismo nombre de Martín, quizá para disimular (1590) Juan de Lariz, pero con quien luego se casó (1592) Juan Bautista de Oquendo, soltero (1593) Esteban Ochoa de Oro, capitán de infantería y viudo (1594) Nicolas de Osinaga, que iba para cura “ordenado de menores” (1596) Juan de Sancta María, soltero, escribano y “sobrino del párroco”, quien además tuvo una parejita, pero de dos madres, y en un mes (1596) Martin Lopez de Çuloeta (1597) Pedro de Acha (1599) Lorenzo de Gomixtiano, soltero (1600) y Tomás de Sancta María, viudo (1600)”
Murugarrenek eskaini ez zuena da emakume ausart haien izenak. Bataio-agirietan murgildu naiz eta hona hemen. Anonimoak, baina izen abizenekin: Maria Oquendo, Ana Urduña, Antona Vizcaya, Magdalena Olabee, Anna Luçuriaga, Magdalena Araiçtegui, Maria Loo, Catarina Arana, Maria Gonediatua, Catarina Araiçtegui, Maria Perez Erresusta, Ana Vergara, Ysabela Arangutia, Maria Perez Arçamendi, Ana Oquendo, Maria Olalquiaga, Marianton Uribarri, Maria Cataide, Ana Amarita, Magdalena Yarçaa…
(1)
Murugarrenek
ez zuen abizena jarri nahi izan.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina