Pedro Egaña |
Joaquin Barroeta-Aldamar |
Francisco Lersundi |
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
Pedro Egaña |
Joaquin Barroeta-Aldamar |
Francisco Lersundi |
Bengoa-txiki baserria |
Aramaiora maiz agertu zen Ricardo, Frantziska Kaietana Bengoa Ruiz de Azua bere amaren Arriolako baserrira. Egonaldi haietako batean, 1889ko abuztuan, gustua eman zion arkatzari eta zenbait lekukotasun eder utzi zizkigun, gaurko argazki honetan ikus dezakegun bezala. Argazkia, Camino Urdiainen “Ricardo Becerro de Bengoa (1845-1902) Documentos biográficos” liburu ederretik atera dut. Publikapen horretan badira beste bi marrazki Aramaion bidai hartan burutuak, baina gaurkoa iruditu zait politena.
Becerro de Bengoak gainera Arriolako sei neskaren izenak ematen
dizkigu,bakoitzari dagokion marrazkiaren gainean, eta bere esku trebeari esker nesken janzkeraren ideia zehatza ahalbidetzen
digu aramaioar jatorriko intelektualak.
Honakoa idatzi zuen Becerro de Bengoak marrazkian: Las chicas de Arriola (A la vuelta del Rosario 19 agosto) Josefa Ortueta, Rosa Silauren, Antonia Arana, Lorenza Silauren, Josefa Ortueta, Bonifacia Leturiaga.
Bi Josefa Ortueta azaltzen dira, eta horrela da Arexolara bi Josefa Ortueta - Ibarrakoak biak- ezkondu baitziren, Juan Irasuegi eta Santiago Elejalderekin. Bi Silaurren ere agertzen zaizkigu, Rosa eta Lorenza, kaletarrak, euren arteko ahaidetasunik gabe. Lorenza Arexolara ezkondu zen, Paskual Martin Mugerzarekin. Ibarrakoa ere zen Antonia Arana.
Eta, azkenik, Bonifazia Leturiaga: atxondotarra genuen eta Arrazolan ezkondu zen 1891an Bizente Urzelay Aldekoetxea "Montero" aramaioarrarekin. Bikoteak Aramaion kokatu zuen bere etxea eta ondorengoen artean, besteak beste, Katalina "Kattalin" alaba eta Julian "Montero" semea izan zituzten; Kattalin, salaberri sagaren ama izango zen urteetara.
Becerro de Bengoak neska haiek marraztu zituen eguna, 1889ko abuztuaren 19, astelehena zen. Dotore joan ziren, halafede, arratsaldeko elizkizunera. Ziur nago, beste batzuetan gertatu zaidan bezala, irakurleren baten berri izango dut marrazkia ikusi ondoren, bertan bere amandre edo birramandrea ezagutu duela adieraziz. Ia, bada.
BECERRO DE BENGOARI BURUZKO GEHIAGO
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
http://txemax3.blogspot.com.es/2013/02/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/03/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2015/03/aramaioko-telegrafo-karlista-1874an.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/01/aramaio-becerro-de-bengoaren.html
https://txemax3.blogspot.com/2011/05/ricardo-becerro-bengoa-aramaion-1900an.html
https://txemax3.blogspot.com/2013/09/frantzisko-bengoa-abertzale-aramaioarra.html
https://txemax3.blogspot.com/2012/07/becerro-de-bengoa-aramaioz-maitemindua.html
https://txemax3.blogspot.com/2012/06/garibay-historia-egilearen-etxea.html
Arrasate. XVIIIko grabatua |
Iturroste |