miércoles, 16 de septiembre de 2015

JULIO GALARTA, GASTEIZEN



Julio Galarta ezagututa, ziur nago Gasteizen bere koadroekin irekita daukan erakusketa edukitzen ari den arrakastaren aurrean ahalegin guztiak egingo zituela bere burua ezkutatzeko. Oso gizon herabe, apala genuen gure laguna eta beraren gaineko laudoriozko hitzak ekiditen zituen indar osoz.

Baina orain justizia egiten ari zaiolakoan nago. Maiatzetik Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan lau hilabetez zabalik dagoen erakusketa marka guztiak txikitzen ari da. Milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute Vital Kutxa Fundazioa eta Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen artean prestatutakoa. Juliok berak inoiz amestuko ez zuen arrakasta lortu da eta horrek dimentsio berri batera jaso du pintore arrasatearraren arte ekarpena.

Kritikak hitz borobilak izan ditu Galartaren obrarako eta bisitariek biziki txalotu dute ikusitakoaren maila. Arrasatek emandako pintorerik nabarmenaren obra sartu da, beraz, aspalditik zegokion bikaintasunaren zirkuluan. Bakar-bakarrik Galartaren nortasun xumeak eragotzi zuen hil hauetan erdiesten ari dena arrasatearra bizirik zela lortzea. 

Oraindik bada aukera erakusketa ikusteko, urriak 4 bitartean irekita baitago, Gasteizko Foru Plazan. Gainera, irailaren 24an bisita gidatua izango da, nahi duten guztientzat.

Julio Galarta Pintorearen Lagunak Elkartearen web: 


Argazkiak: Omar Ulazia



PRENTSAN IRAKURRITA:






http://goiena.eus/arrasate/1442387370740











No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada