miércoles, 9 de septiembre de 2015

SANTAMAÑA , PARROKIA XVI.ean ERE



Aurtengo Santa Marina egunean (uztailaren 18) albiste bat iritsi zitzaigun Arrasateko Santa Marina auzotik. Haren bidez jakin izan genuenez, auzoko etxe batean orma-irudi bat margotu dute, Santamañako antzinako argazki batean oinarrituta. Bego hor meritu artistikoa, zalantza gabea. Koadratzen ez zaidana da obrari ipinitako datu bat: 1175 urtea. Albisteak zioenez, ekitaldi artistiko ludikoaren arduradunen esanetara Santa Marina eliza Arrasateko parrokia izateari XII mendeko urte hartan utzi zion.

Alde batetik hori jakitea – nik dakidanez- ezina da, Arresateri buruzko lehen aipamen dokumentatua 1260koa baitugu eta ez dakigu ezer urte haren aurrekoaz. Bestalde, nik daukadan dokumentu batean irakurtzen da Santa Marina santari eskainitako eliza, gutxienez, XVI mendera arte izan zela parrokia.
 
Santa Marina elizako abade izandako Pedro Santa Maria arrasatearrak sinatua dago dokumentua. Eta aipamen bat egiten dio 1545eko Trentoko Kontzilioari. Trentoko Kontzilioan erabaki zuten eliz-sakramentuen erregistroak irekitzea elizetan, ezkontza eta bataioei zegokienez, kristauen (azken finean, biztanleriaren) erroldak burutzeko. Heriotzen erregistroa geroagokoa da. Trentokotik hogeita hemeretzi urtetara egin zen ondoko apunte hau: 

“En la villa de Mondragon, en la iglesia parrochial de Sancta Marina, dia domingo a veinte y cinco del mes de Noviembre del año mil y quinientos y ochenta y quatro, ante mi el Bachiller Pedro de Sancta María cura, contraxeron Matrimonio por palabras de presente, conforme al sancto concilio de Trento, Martin de Açcoitia, natural de Araoz jurisdiçion de la villa de Oñate, hijo de Joan de Açcoitia y de su mujer Marina de Otalora, y Joana de Oquendo, hija de Sevastian de Oquendo y Mari Miguelez de Erraçti su mujer, y reçevieron juntamente el mismo día las bendiciones nuptiales, siendo a todo ello testigos Joan Gonçalez de Salzedo, Francisco de Lara, Sevastian de Oquendo y Pedro de Lara, y otros muchos vecinos de esta villa y de Araoz”

Beste erregistro batzuen arabera, badakigu Azkoitia sendiak Araotzen bizitzen segitu zuela, ziur asko gainera Azkoiti Haundi baserrian. Okendo sendia oso ezaguna zen Arrasaten. Juan Carlos Guerraren “Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa” obran irakurtzen dugu:

“El primitivo solar de los Oquendo radica en Salinas de Léniz. De él partieron dos ramas, una que se estableció en Mondragón y otra que pasó á San Sebastián; durante el siglo XVI mantenían correspondencia familiar. El varón más antiguo de que hallamos mención en Guipúzcoa fue Pedro de Oquendo, vecino de Mondragón, que en 1426 concurrió con los oñacinos de dicha villa á la toma, quema y derrocamiento de la casa torre de Zalguibar, que era de pleito homenaje de la casa de Guebara y fué por ello condenado á la pena de muerte”

Bestalde, Jose Mari Uranga historialariaren artxiboan aurkitzen ditugu Santa Marina elizaren gaineko ohar batzuk. Besteak beste honakoa irakur daiteke:

X batekin, Santamaña baserria 1947an

“Los mondragoneses reunidos en el Ayuntamiento (1768) reconocieron unánimemente el traslado del culto a San Juan Bautista y el 28 de Noviembre de 1768 se dio permiso para demoler Santa Marina y entonces la Parroquia sobre sus ruinas edificó el caserío que conocimos. En 1770 la Parroquia cobraba 454 reales de renta por el caserío y terrenos”

Oso argigarriak dira, beraz, Urangaren apunteak.

Goian aipatu dut Zalgibarreko dorrearen suntsiketa. Segitzen badugu suntsiketa eta erreketekin, gogora dezagun beste askotan idatzi dudana, liburu eta artikulu soltetan: 1448ko Arrasateko sute nagusiaren ondoan koplak egin ziren eta horietako batean Santamaña elizaren gaineko aipamenik urtetsuen daitekeena dugu. Euskal koplarik zaharrenetakoa dena honako hitz hauekin amaitzen da:

Egun bein ur jarruta
Ganboar seme lasterra,
Are bere lasterrago
Abendañuje Motela.
Esquerric asco emayten deusat
Andra Santa Maiñari:
Bera axeyçat sartu eta
Esera bidaldu nau ni.

Bertso eder eta adierazgarria, ezetz? Ene uste apalez, orman idatzita dagoenari meritu literariorik kendu gabe, egokiagoa izango zen Santa Marinako irudia apaintzeko. 

Argazkiak: JMVM 







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada