miércoles, 15 de julio de 2015

ERREGINARI ATXIKIMENDUA ARRASATETIK, 1867an



Borboien istorioak ez du oraindik goia jo. Batek aldegin berri zuen eta, gutxik onartu arren, berria inposatu zitzaigun. Monarkiarekin zer gerta daitekeen asmatzerik ez dagoenean ondo dator bere aurreko bat ere –Isabel II erregina- 1867an europar egunkarietan “ibili” zela gogoratzea, guztion ezagutzarako. 

Gertatu zen Espainiak Afrikan eta Ameriketan zeraman politika kolonialista kritikatua izan zela Europako zenbait mediotan, eta espainiar gorteak erreakzionatu zuen erreginarekiko atxikimendu kanpaina bati eraginez. Arrasateraino ere heldu zen ekimenaren oihartzuna eta hona hemen erantzuna. Urte hartako martxoaren 19an udal bilkura arrunteko aktan irakur dezakegu: 

“Se dio lectura de una carta semi-oficial del Sr. Gobernador Civil de la Provincia, que con fecha 16 del corriente había escrito al Sr. Presidente, excitándole a que a semejanza del Ayuntamiento de Madrid y otras varias corporaciones se animase a elevar una manifestación patriótica a S. M. La Reina (q.D.g) en desagravio de las ofensas inferidas contra la misma y contra España en un periódico extranjero. Y se acordó que al siguiente día se formulara dicha exposición” 

Eta horrela egin zen. Udal korporazioak ez zuen aipatu gabe utzi, jakina, Isabel II-ak 1845ean Arrasaten emandako astearen egonaldia. Bitxia da arrasatear agintariek egiten duten espainiar historiako pertsonaien hautaketa. 

SEÑORA. El Ayuntamiento de la Villa de Mondragón, en la provincia de Guipúzcoa, noticioso de las causas que han motivado las circulares de los Señores Ministros de Estado Y Gobernación, dirigidas a los Representantes de V.M en Europa y a los Gobernadores civiles de las provincias del reino, acude con reverente sumisión a las gradas del Trono suplicando a V.M se digne acoger con su acostumbrada bondad la protesta así que la adhesión y lealtad que profesa a vuestra augusta Persona y dinastía, y del sentimiento de justa indignación de que se halla poseído al saber que en algunos periódicos extranjeros, sin tener en cuenta el respeto recíproco que se debe a la Patria del Cid, de Recaredo y de San Fernando, se ha tratado de vilipendiar a la nación española y a las instituciones monárquicas, personificadas en V.M. 

La Villa de Mondragón, que forma una pequeña parte de la Monarquía española y ha sido adicta a sus reyes en todos tiempos, recuerda con respeto y amor la época venturosa en que V.M en los albores de su juventud permaneció en su recinto, cuyo fasto añadió una página brillante a su historia; por lo que espera confiadamente el Ayuntamiento que suscribe recibirá V.M con agrado este sencillo pero acendrado homenaje de lealtad” 

Eta amaitzen du idazkiak alkate, zinegotzi eta udal idazkariaren izenekin. 

“Casa Consistorial de la Villa de Mondragón, a 20 de Marzo de 1867. SEÑORA. A L.R.P. de V.M. Jose Joaquin Barrena. Jose María Resusta. Luis de Azcoaga. Tomás de Isasmendi. José de Mendiola. Bernabé de Azcoaga. Vicente de Oquendo. José María de Egaña. Juan Antonio de Gorosabel. Pedro Azcoaga y Resusta. Eusebio de Elosua. Miguel Madinabeitia” 

Idazkia Madrileko La Gaceta egunkarian azaldu zen, 1867ko maiatzaren 5ean.

Isabel II eta Arrasateri buruz, gehiago:
 



Argazkiak: Wikipedia eta Julio Galartaren margoa (Udaletxea)






No hay comentarios:

Publicar un comentario