miércoles, 8 de julio de 2015

ARAMAIOKO AZKEN OLA GIZONA



Beste inoiz ere “Apuntes etnográficos del Valle de Aramayona” liburuaz aritu naiz txoko honetan. Juan Garmendia Larrañaga tolosarraren testu bikain horrek hainbat eta hainbat zehazkizun eskaintzen ditu Aramaioko lanabesei buruz. Duela hilabete batzuk Arrasaten erakusketa egonkor bat ireki zen Bixente Barandiaran herriko azken olagizona gogoratzeko. Gaurkoan, Aramaioko bere olatxoan ihardun zuen azken beharginaren irudia gogoratu nahi dut, Juan Garmendia Larrañagaren eskutik. Aspaldi galdu zen ofizioa gure artean baina, behintzat, enpresari xume horien izena oroitzea dagokigu, haienganako errekonozimenduzko keinu gisa. Irakur dezagun, bera, Tolosako etnografoak dioena (1): 

“Señalaré que la última herrería del Valle fue la de Benito Oar. Aquella industria se hallaba en el lugar de Ibarra. Se emplazaba en un bajo de la casa nº 31 de la calle Ibargoya, y cerró sus puertas en el año 1968.

Benito Oar Azkarate
A Benito Oar Azcárate le conocí en Mondragón y más tarde le visité en un hermoso caserío de la anteiglesia de Apatamonasterio, donde parte del año vive con una hermana –el resto en Mondragón, en casa de un hermano. Los abuelos materno y paterno de Benito fueron también herreros. Este último, Benito Oar, tuvo la fragua en el barrio vergarés de Anguiozar y casó con Vicenta Santa Cruz. Un hijo de este matrimonio, Doroteo, se desposó con Gregoria Azcárate, hija del herrero Martín Azcárate. El taller de éste se hallaba en la calle Ibargoya, en Ibarra-Aramayona, en un local próximo a donde, con el tiempo, trabajaría su nieto. 

Ola baserriko sutegia
Doroteo Oar figuró al frente de la herrería hasta la fecha de su fallecimiento, el 31 de diciembre de 1935, y en la actividad industrial le sucedió su hijo Benito. Benito Oar – homónimo de su abuelo- es natural de Aramayona. Nació el 29 de septiembre de 1912 y contaba dieciséis años cuando inició el período de aprendizaje, junto a su padre. Atendió el taller hasta el año 1968, que es cuando, como he dicho, abandonó definitivamente el oficio.

Benitoren aizkorak
En Benito Oar Azcárate tenemos a un hombre de fuerte complexión. En su lenta andadura cojea visiblemente y se apoya en un bastón. Su antiguo quehacer en la fragua guarda muy pocos secretos para Benito Oar. Recuerda las dilatadas jornadas de trabajo a cambio de corta remuneración, como nos lo da a entender, muy oportunamente, el dicho siguiente: “Alperrik izango da munduko gizonik abillena, ez da aberastuko bear utsaz dabillena” (Ya puede ser el hombre más hábil del mundo, que no se enriquecerá si trabaja sólo por necesidad) 

Juan Garmendia Larrañagak, bestalde, Benito Oarren langile baten aipamena egiten du jarraian: Paco Izaga. Elkarrekiko adiskidantzari urte luzez eutsi zioten Pakok eta Juanek, zuzen-zuzenean frogatu ahal izan nuenez. 

“Francisco Izaga Peñagaricano ha sido uno de los herreros que han forjado en la fragua de Oar. Izaga ha trabajado en aquella herrería por espacio de quince años; desde 1943, fecha de su ingreso como aprendiz, hasta 1958. Y según le he podido escuchar, los conocimientos adquiridos junto a Benito Oar le han resultado muy útiles para su posterior y actual actividad laboral en la Unión Cerrajera. 

Benitoren laiak
Gracias a la buena disposición y competencia de Francisco Izaga, Paco, para sus amigos, me ha sido posible ocuparme de aquella última herrería “aramaixoarra” Este antiguo herrero no sólo me ha permitido traspasar el quicio de acceso al conocimiento de la forja llevada a cabo en la mentada industria casera, que hoy hace historia, sino que sus meritorias descripciones enriquecidas con apuntes de ilustración gráfica me han facilitado el camino para la consecución de mi empeño. Para Paco Izaga, pues, mi sincero agradecimiento. “Milla esker, adiskide” 

Ola baserria.  Ezker aldeko behean sutegia zegoen
Benito Oar Azkarate Florentina Ayastuyrekin ezkondu zen.Eta Benitoren ola-gizon izatezko maila neur zezakeen detailetxoa da Jesus Zabala adiskideak kontatutakoa, berak Benitoren tailerrean bertan ikusitakoa oroituz. Ola baserriko etxe behean zeukaten tailerretik goiko solairuko etxebizitzan zegoen emazteari errekaduren bat eman nahi zionean, “jongurien” (ingude) kolpatzen zuen Benitok mailuarekin, mezuaren araberako tonu eta kolpeen kadentzia aldatuz. Konparaketa guztiak erlatiboak direlarik, antzerako zerbait asmatu zuen Pitagoras matematikariak 2.500 urte atzerago, musika eskalarako.

Esku marrazkiak: Iñaki Garmendia Galardi
Argazkiak: Mertxe Mondragón



(1) Liburua elebiduna bada ere, espainierazko testua hautatu dut hona aldatzeko, egileak erdaraz idatzi baitzuen orijinalean.









No hay comentarios:

Publicar un comentario