miércoles, 26 de marzo de 2014

ARRASATEKO UDALTZAINGOA BIKOIZTUTA, 1863an

Arrasateko Kontzejupea
Orain dela mende eta erdiko Arrasate hartan ere udal zerbitzuetan gabeziak nabaritzen ziren eta, normala den bezala, agintariek borondaterik onena jartzen zuten herritarren premiei ahalik eta modurik hoberenean erantzuteko. Urteari alkate berriarekin eman zitzaion hasiera. Bizente Okendo zen lehen agintaria 1863an, Jose Maria Resusta industrialarengandik – legeak markatutako bi urteko agintaldia burututa- alkatearen makila jaso ondoren. 

Bizente Okendok – “licenciado en jurisprudencia y alcalde”- lehen unetik hartu nahi izan zituen erabakiak eta horrela 1863ko urtarrilaren 13an martxan ipini zuen udaltzaingoa kidez gehitzeko operazioa. 

“Habiendo observado algunos señores del Ayuntamiento la necesidad de que se nombre alguacil segundo, mediante a que por hoy no hay más que el alcaide, han acordado discutido suficientemente el punto, se anuncie la vacante de dicha plaza con el sueldo de seis reales de vellón, con las obligaciones que se formulen y distintivos que han de usar y sean aprobados por el Ayuntamiento”

Udal zaintzaileen kopurua, beraz, bikoiztu egin behar zen: batetik bitara.
 
Orduko alkaidea Jose Azpiazu zeritzan eta denetariko lan apalak egiten zituen. Udal agintariak, dena den, ez zeuden oso gustura Azpiazuren ekarpenarekin. Edo behintzat kexu agertzen ziren alkaidearen konportamenduarekin. Irakur dezagun urte hartan bertan, abenduaren leheneko bilkuran aktan jasotakoa:


 “El señor presidente manifestó la poca confianza que tenía con el alcaide Sr. Azpiazu por el poco o ningún interés que éste se tomaba para el buen desempeño de su cargo, siendo la causa principal de esta queja el estado de embriaguez en que éste se presenta, aun en actos públicos, por cuya razón desea se ponga un correctivo al expresado alcaide”


Gauza da, urtarrilaren 13an onartutakoa aurrera eramateko alkateak proposamen bat egin zuela handik zazpi egunetara, eta bere udalkideen onespenera jarri zuen.  Udaltzain bigarrenaren lan baldintzak eta betebeharrak zehaztu zituen alkateak, honako puntu hauetan:


1º El nombrado para el cargo de alguacil segundo como dependiente del Ayuntamiento estará exclusivamente dedicado al servicio de éste y su presidente, y no podrá entretenerse en otras labores particulares sin que obtenga permiso para ello. 

2º Será condición indispensable que sepa leer y escribir y que su edad no baje de 25 años ni pase de 50.

3º Frecuentemente usará la insignia que con aprobación del Ayuntamiento le sea entregada.

4º Procurará que la asistencia de los niños que concurran a las escuelas de ambos sexos sea puntual. Para conseguir esto, se presentará a la escuela todos los días de clase, a la media hora a la que hayan entrado los alumnos y exigirá al maestro una lista de los que faltan.

5º Con la lista a que hace mérito el artículo precedente recorrerá las calles y parajes públicos de la villa y caso de hallar a algunos, les reprenderá con moderación, enviándolos a la escuela y si desobedeciesen tendrá derecho a presentarlos al Sr. Alcalde quien dará las órdenes oportunas. 

6º Al propio tiempo será obligación suya impedir que en las calles y parajes públicos se juegue a naipes ni otra clase de juego, reprendiendo con modo, y caso ser desobedecido dará parte al Sr. Alcalde.

7.- Siempre que tenga por conveniente el Ayuntamiento o su presidente, asistirá a la carnicería y repesará en ésta la carne expendida por el cortante a toda persona, sin distinción de clases, excusa ni protesto alguno 

8º También asistirá a la matadería todas las veces que se mate una res; vigilará si el cortante cumple con su obligación y dará parte al Sr. Regidor Síndico o al Sr. Alcalde de las faltas que observase.

9º Así mismo, será obligación del Alguacil entrante el encargarse de cubrir de bagages a las tropas nacionales, pobres y presos transeúntes, también el repartir las cédulas de vecindad a domicilio según está prevenido, siempre que así lo dispusiere el Sr. Alcalde, y prohibir la mendicidad en toda la jurisdicción de esta villa 

Kepisa
Alkateak proposatutakoa aho batez onartu zuen udalak. Eta jarraian zinegotziek eztabaida mamitsu bati ekin zioten, udaltzain berriaren eta kideen jantziak erabaki behar baitziren. Hauxe izan zen ondorioa:

“El traje estará reducido a pantalón azul oscuro, chaqueta idem. y quepis (1) con las armas de la villa, sin perjuicio de que el Ayuntamiento podrá variarlo cuando lo tenga por conveniente, y que la entrega del traje hará la municipalidad solo por una vez, siendo de los alguaciles los siguientes o por su cuenta los que necesitaren en lo sucesivo” 

Iragarki idatziak jarri ziren ohiko tokietan eta astebeteko epean bederatzi eskabide iritsi ziren Udaletxera, beste horrenbeste interesaturen aldetik. Ondoan urtarrilaren 27ko akta aldatu nahi dut hona. Harrigarria suertatuko zaio irakurleari azken hautaketa egiteko metodoa. Begira: 

“Enterado el Ayuntamiento con detención de cada uno de ellos eligió a Manuel Díaz, Victor Otaduy y Manuel Arrieta como más aptos para dicho cargo, y como acordase el Ayuntamiento que de los mencionados tres eligiera la suerte el que había de cubrir la plaza, se procedió a ella por papeletas escritas con los nombres de cada uno de ellos e introducidos estas en una urna, el Sr. Síndico sacó una y resultó ser de Manuel Arrieta 

Manuel Arrieta, 1876an
Ezin daiteke esan hautaketa hartan entxufe izan zenik. Ezta ere baieztatu, noski, hautatua hirukote hartakorik egokiena zenik. Argitu behar da, dena den, Manuel Arrietak lehendik egiten zuela lan udaletxean, beste zereginetan. Arrietak otsailaren 1ean ekin zion bere lan berriari, hamabost egunetako epean, hain zuzen; pentsatu eta egin. Gaur egun luzeagoa izango zen kontratazioko espedientea.

Manuel Arrieta Larramendi Bergarakoa zen, 1823an jaioa, eta 1840an Tomasa  Mondragonekin ezkondu zen Arrasaten eta hori hil ondoren 1865ean“Satorretxe” baserriko Manuela Aranburu Etxanizekin. Manuel Arrieta eta Tomasa Mondragon, besteak beste, Joxe Letona Arrietaren birraitona-birramona izan genituen.

  
    


(1)   Quepis: kapela

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada