martxoa 19, 2014

FRANCISCO LERSUNDI JENERALARI ESKERRONEZ, 1867an ARRASATETIK



Ez ohiko bilera batean bildu zen Arrasateko udal korporazioa, 1867ko ekainaren lehenean. Gai zerrendan, egun batzuk lehenago espainiar Senatuan euskal foruei Sanchez Silva andaluziarraren erasoari euskal jatorriko Francisco Lersundi jeneralaren defentsarekiko atxikimendua izan zuten udal agintariek. Eta aho batez onartu zuten: 

Francisco Lersundi jenerala
“Excmo. Sr. Lersundi, a V.E con el más cordial entusiasmo, por la brillante defensa que acaba de hacer de nuestras venerandas instituciones en el Senado español, con motivo del discurso que en detrimento de ellas pronunció el Excmo. Sr. D. Manuel Sánchez Silva en la sesión del día 28 de Mayo último. El Ayuntamiento que suscribe se congratula en dedicar esta manifestación al animoso y bizarro general, al entendido hombre de estado y al noble e ilustre vascongado que por su amor al país y a las instituciones patriarcales que han labrado desde remotos tiempos la ventura de este nobilísimo solar, consagra su talento en defensa de un código santo llamado “Fueros”, nombre sublime que los euskaros pronuncian con el mismo fervor que los de sus egregios campeones. ¡Aldamar! ¡Egaña! ¡Lersundi!. Dígnese V.E. acoger con la acostumbrada bondad este corto pero acendrado homenaje de gratitud y cariño que le rinde la corporación municipal de esta villa” 

Alkateak, Jose Joakin Barrena, eta hamaika zinegotziek izenpetu zuten idazkia, egiaren fedea Miguel Madinabeitia orduko idazkariak eman ziolarik. 

Frantzisko Lersundik euskalduntzat zeukan bere burua, nahiz eta A Coruñan bataiatu zuten, 1815ean, gurasoak itsas-bidaia batean zihoazen-eta. Deba izan zen amaren herria eta bertan eman zituen denboraldi luzeak. Militar ospetsua izatera heldu zen eta espainiar ministroen kontseiluburu  izendatu zuten 1853an. Gerrako ministroa ere izan zen lau aldiz eta beste behin itsas arazoetarako ministroa. Baionan hil zen 1874an.

Frantzisko Lersundi Kubako kapitan jenerala izan zen 1866ra arte eta 1867ko abenduan ostera izendatu zuten kargu hartarako. Lersundi, Arrasaten 1845ean erreginarekin egondako Narvaez jeneralaren eskuineko eskua bide zen. Isabel IIaren aldeko pertsonaia genuen baina ideia partikularrak zituen euskal identitateari buruz. Besteak beste, arlo fiskala eta gizabanakoaren odol-jatorria ukiezinak ziren Lersundirentzat. Bere militantzia isabelinotik freno jarri bide zion Gipuzkoan karlismoaren hedapenari.

Manuel Sanchez-Silva
Senatuan entzutetsua izan zen Manuel Sanchez Silva andaluziarrari –Senatuko buru izan zena- kontrajarri zion diskurtsoa. Senatuko diskurtso horrek Gipuzkoako klase politikoaren Lersundirekiko sinpatia piztu zuen eta 1867an bertan Gipuzkoako Diputatu Nagusia izendatu zuten, 1867-68 urte foralean,ohorezko eta eskerroneko keinu bezala, nonbait. 

Ekainaren 18an udalkideek egin zuten beste bilera batean Lersundi jeneralaren eskutitz bat irakurri zen.

Lersundiren diskurtsuaren zatia
He leido con profunda emoción la sentida felicitación que se sirve dirigirme esa Municipalidad, con motivo del discurso que pronuncié en el alto cuerpo colegislador en vindicación de nuestras venerandas instituciones. Si mis débiles fuerzas hubiesen estado a la altura de mi buena voluntad, y de mi entusiasta adhesión por esta noble tierra, su defensa hubiera sido tan elevada y digna como merecía la santa causa encomendada a mi insuficiencia, pero falto de otra cosa solo me era dado consignarle la fé y el ardor patriótico que inspiran a todo probo Vascongado sus ingénitas y sagradas libertades. De todos modos, y aunque inmerecidamente por mi parte, acepto con gratitud la calurosa manifestación de esa Municipalidad, que se dirige no a mis merecimientos sino a mis sentimientos de amor y veneración a este país al que tengo consagradas todas las fuerzas de mi inteligencia y de mi corazón. Deva 6 de Junio de 1867. Francisco de Lersundi”




Argazkiak: Wikipedia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina