miércoles, 2 de abril de 2014

PASIOZKO KRIMENA OLARTE KALEAN



Olarte kantoia
Laster urtebete bat izango da “Olarteko arkuaren desagerpena” artikulua idatzi nuela txoko  honetan. Miguel Madinabeitiak, 1892ko abuztuaren 10ean El Noticiario Bilbaino agerkarian, “El ultimo vestigio” tituluarekin sinatutakotik aldatu nuen eta gaur artikulu hari amaiera ematen zion zatiarekin amaitu nahi dut.

Arkitektura eta utzikeriaz idatzi ondoren, Madinabeitiak itzulipurdi bat egiten du bere artikuluan eta pasiozko krimen baten berri eskaintzen digu amaiera gisa. Bukaera ikaragarri polita da. Madinabeitiaren estiloan idatzia.

“¡Rara coincidencia! El día 8 de agosto de 1892 vino al suelo el arco y el día 8 de agosto de 1775, ahora 117 años, en una casa que hacía escuadra con él, en un hueco que servía de habitación, ocurrió un grave adulterio. Vivía (1)... a quien no le esperaban porque trabajaba en los montes de Villarreal de Alava. Sea por las sospechas que tuviera de infidelidad de su esposa o sea por lo que fuese, le dio la tentación de llegarse a su casa a cosa de la media noche del 7.

Kazeta mozkina
Encontró cerrada la puerta, pero al fin la abrió, como lo había hecho otras veces, y sorprendió en el lecho conyugal a un hombre llamado P.L, casado y con hijos, natural y vecino de otro pueblo no muy distante, que se hallaba aquí como contratista de un trozo del camino real de coches que a la sazón se estaba construyendo.

Enemigo de relatar cosas tristes, solo diré que él fue cadáver y ella sobrevivió, aunque con un brazo amputado. He aquí, sacado del armario, el traje que el interfecto tenía puesto: calzón de ante, camisa, justillo de bareta, coletillo encarnado de cordillete, medias de estambre y zapatos de hebillas de plata 

Eta horren gisara al zegoen jantzita maitalearen ohean? Gizaraxoa! Edozein modutan,emazte lizunari ez zitzaion geratuko engainatzen segitzeko gogoa! Beso bakar batekin utzi zuen senar adardunak!!

Arrasateko heriotzen erregistroan ikusi ahal izan dudanez, hildakoa Pedro Leturia bergararra zen,berrogeita zortzi urtekoa.

    ==================..================
Aurreko artikulua:





(1) Papera urratuta dago eta ezin da irakurri


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada