Elias Salaverriaren margo lana, 1924 |
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Arantzazuko Ama Birjinaren irudia Leintzeko
Artzapez-barrutian zehar ibili zuten 1956ko apirilean. Hain zuzen, Arrasatera
hilaren 14an heldu zen eta herritar askok errezibitu zuen, kalerik kale ibili
ostean San Frantzisko Elizara eraman zutelarik, funtzio erlijiosoa burutzeko.
Kontuan eduki behar da, frantziskotarrak heldu berriak zirela Arrasatera –
1954ko otsailean- eta modu nabarmenez erantzun nahi izan zioten fraideek
arrasatearrek Arantzazuko Ama Birjinarekiko zuten debozioari.
Diodan, aukera aprobetxatuz, frantziskotarrak
1582an heldu zirela lehen aldiz
Arrasatera, hain zuzen ere herriak 600 biztanle inguru zituen garaietan.
Eta Mendizabalen Desamortizazioa deitu den operazioaren ondorioz, 1840ko
abenduaren 31an utzi behar izan zuten fraideek euren egoitza. Diotenez,
azkenetakoa izan zen Arrasateko frantziskotarren komunitatea Mendizabalen
aginduei amore ematen. Eta 114 urte emango ziren ostera agertu arte.
Liburuaren azala |
“Ama
Birjiñearen deia ongi ezagutu zuten euskaldunak eta Rodrigok Aloñan entzundako
kanpaechoan soñua laster miraen aomenak zabaldu zuan erri guztietara. Bañan
Oñati eta Mundrague izan ziraden lenengoak dei orri erantzuten. Nork esango
leuke? Ordurarte gerra irazekian zeuden erriak elkartu ziraden, bioen artean
egiñik Aranzazuko Ama Birjiñaren lenbiziko ballera edo kofradia.
Urte
guchi ziraden oraindikan oñatiarrak armen indarrez Mundrague ezin arturik lau
aldamenetatik sua eman ziotela eta garrak eche, jauregi, eliza, guzti guztia
bageztatzen zuan artean, eriotza eta lapurreta nora nai eraman zutela.
Mundraguekoak ez ziraden euren chandan obeak izaten euren etsaiakin eta orain
danok baturik ekin zioten indar osoakin Aranzazura bidea zabaltzen.
Aitz bizian, mendirik mendi atara zuten orduan al zan biderik onena;
emanik artarako aberatsak euren dirua, ta olagizonak, errementariak, meagilleak
ta beste nekazari denak euren besoen indarra.
Nola ez ikusi Jaungoikoaren eskua
lan onetan? Nork, ez bada Ama Birjiña Aranzazukoak bildu dituan batasun
zoragarrian ordurarte etsai gogorrak ziratenak? Oñatik eta Mundraguek paketurik Aranzazura zabaldu zuten bidea
izandu zan Euskal Erri guztiarentzat pakerako bidea, andisek gora igo zuten
laster alde danetako euskaldunak Ama Birjinaren aurrean belaunikatzera; ordutik
gero ez zan izan ez ganboarrik ez oñaztarrik, baizik guztiak euskaldun utsak.
Aztu ziraden Anboto inguruko akelarrea eta Durangoko erejeak, berriturik
anchiñako oitura garbiak eta sekula ilko ez dan fede egiazkoaren sinismen
osoa…”
Irudia Portaloian, pilotariek eramanda |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina