jueves, 19 de mayo de 2011

ALELUYA: Arrasateko aldizkari bitxia


ALELUYA titulatu zuten, 1943 urtean Arrasaten argitaratzen hasi zen aldizkari bat. “Revista editada por la Delegación Castrense de los Jóvenes de A.C” zioen aldizkariaren bisita-txartelak.

Seguruenik, irakurle askori argitu beharko zaio A.C hizki horiek, “Acción Católica”-ri dagozkiola. Ziklostilez egiten zen tirada eta aldizkariaren zuzendaria Luis Aretxaga zen, Unión Cerrajerako langile fina. Jose Maria Arizmendiarrietaren eskua ere ez zegoen oso urruti. Suposatzen dut, eta ez dut asko arriskatzen, aldizkariaren ekoizpen materiala Unión Cerrajerako bulegoetan ere burutzen zela.

Aldizkariaren helburua, soldadutzan ari ziren arrasatear gazteenganaino herriko albisteak iristaraztea zen. Denetariko albisteak. Honako hitz hauekin agurtzen zuen 1943ko maiatzeko zenbakiak:

“Conviene, y a tí más que a nadie, seas en el Cuartel el mismo que eras aquí. Consciente, con la misma conciencia, no más ancha, y la misma religiosidad. Es difícil. Ya lo sabemos. El aire del Cuartel es indiferente y muchas veces hostil para tus delicadezas en Religión. Por eso te llevamos hasta el Cuartel el aire de tu Parroquia, de tus padres, el de tu novia acaso... el de Mondragón.

Te hablaremos de tus amigos, de Udalaitz, de la plaza, de los escaparates, y ¡por qué no! también del color del tacón de los nuevos zapatos de fulanita, a quien tú conoces. Verás cómo te recordamos tu pueblo. El observatorio lo tenemos en Udalaitz; está lejos, es verdad, pero son de muy buena vista los observadores”


Zenbaki hartan Ekintza Katolikoaren zuzendaritza batzordearen berri ematen zen, urteko apirilaren 25ean, Berpizkunde Igandea, Zentroan buruturiko bileran berriztatu zena. Horrela geratu zen Batzordea:

Lehendakaria, Luis Usatorre; Idazkaria, Mario Sarrionandia; Diruzaina, Bixente Sagasta; Ekilegaien Bokala, Alfontso Gorroñogoitia; Kirol Bokala, Albaro Oregi; Soldadutza Ordezkaria eta Aleluyako zuzendaria, Luis Aretxaga; Ikasketa Bokala, Jose Luis Martinez.

“Los componentes de la misma agradecerán de corazón a todo aquel que eleve al señor una súplica en favor de ellos” eskabide umoretsuarekin amaitzen zuen albisteak.

Hirurogeita zortzi urte eman dira ordudanik eta sasoi hartako aipamen eta erreferentziak Arrasateko historia txikiaren ezinbesteko osagaiak ditugu. Itzuliko gara beste behin ere Aleluyarekin.

2 comentarios: