otsaila 07, 2024

RESUSTARREN ETXEKO TRAGEDIA, 1887an


Higinio Resusta
Behin baino gehiagotan idatzi dut, Miguel Madinabeitia Arrasateko historialaria odol berokoa zela eta gutxi behar zuen bere idazkien bitartez bronka pizteko. Izan zirenen kasu batzu disgustu handiak ekarri ziotenak. Gai honetaz, 2012ko abenduaren 12an Arrasateko Kulturaten Madinabeitiari buruz eman nuen hitzaldian mintzatu nintzen. Eta orduan nioen bezala,  arrasatearrak bihotzezko minez sentitu zuena, 1887ko urriaren 12an idatzitakoa da  Madinabeitiak egun horretan egunkariko zuzendariari adierazi zion:

“Escribo a vuela pluma, a deshora de la noche y suplicándole perdone la falta de corrección...” 

El Noticiero Bilbaíno egunkariaren 4120. zenbakian, 1887ko urriaren 12ko datarekin Miguel Madinabeitia Arrasateko korrespontsalak bidalitako kronika beltza irakurtzen zen. 

“Un caso verdaderamente horroroso, que todavía tiene consternado al vecindario de esta villa, ocurrió ayer en Mondragón, a cosa de la una de la tarde. A esa hora fue teatro la casa número 5 del Arrabal de Abajo del suceso más horrible que puede concebir imaginación alguna. Doña Lorenza Uriarte, después de asesinar con un hacha en el desván a sus tiernos hijos Filomena, de seis años, e Isidoro de cuatro, se arrojó ella desde el tejado a la calle, pereciendo al poco rato. 

El marido de la sujeta, D. Higinio Resusta, que momentos antes había ido a la fábrica de Cerrajería después de acariciar a los tiernos niños, volvió rápidamente en vista de la carta que había recibido de su esposa (que en copia va a continuación) y tuvo el inmenso infortunio de desgarrar su corazón de padre al ver tendidos a sus dos hijos. 

Union Cerrajeraren bazkideak
No se concibe drama tan espantoso en una familia unida y cariñosa y de las más acomodadas del pueblo. El público está consternado, horrorizado y sin darse cuenta de lo acaecido. El juzgado municipal desde el momento de la perpetración del crímen, continuó sin levantar mano en la instrucción del sumario, y a las siete menos cuarto de la mañana de hoy se ha constituido en esta el juzgado de instrucción de Vergara. También ha llegado el fiscal de la audiencia de lo criminal de San Sebastián.  

He aquí la copia de la carta que la suicida envió a su marido a la fábrica, incluyéndole dentro del sobre una llave de cómoda:
 
Higinio Resusta
“Querido Higinio: Toda esta temporada no sé lo que pasa en mí, todo es un temblor y un miedo, y todo es no poder vivir. Dios Todopoderoso tenga misericordia del acto que voy a cometer de mis intereses o de lo que me pueda corresponder de mis padres: 4.000 reales en sufragio de mi alma, lo demás mitad para tí y la otra mitad partido entre mis hermanos. Adiós hasta la enternidad, Lorenza” 

Lorenza Uriarte Makazaga zen emakume  haren izena, Oñatin 1859an jaioa.  Eta 1880ko azaroaren 3an ezkondu zen Oñatin bertan Higinio Resusta Madinabeitiarekin. Lorenzaren aita, Francisco Uriarte Sarasketa,  Vergarajauregui, Resusta y Cia.ren akziodun boteretsua berriz, Vergarajauregui, Resusta y Cia enpresako zuzendari eta akziodun nagusia zen Jose Maria Resustaren seme eta Miguel Madinabeitiaren loba genuen. Magdalena kaleko 5. zenbakian bizi zen bikotea seme-alabarekin, hain justu gero Olatxoren harategia izan zen etxean.

Lorenza eta Higinio senar-emazteak hiru seme alaba izan zituzten:  aipatutako Filomena eta Isidoro, eta gazteena 1887ko maiatzaren 8an jaio eta hil berdinaren 20an zendua: Pastora. Izango al zen hirugarren umetxo horren heriotza Lorenzaren buru desbideratzearen arrazoia?  

Dena den, Lorenzak egundoko hoztasuna erakutsi zuen Higinio senarrari lantegira bidalitako idazkitxoan. Nahastea, egin zuen bezala, egitear zegoen sarraskiaren asmoa eta bere diruen banaketa.   

UCEMeko zuzendaritza eta agintariak Oñatin
Madinabeitiak Bilboko egunkarira igorritako informazioa zekarren egunkaria hiru egun geroago heldu zenean... herri osoak irakurri ahal izan zuen kronika hura. Eta Madinabeitiak bere sendi politikoaren mespretxua jasan zuen beste behin. Hala dio 15ean bertan idatzi zuen beste kronika mingots batean, bere burua desenkusatuz. Eta El Noticiario Bilbaínoko zuzendariak bere bizkarrera bota zuen:  

“… reconociendo que incurrimos en un error, fácil de explicarse teniendo en cuenta la precipitación con que se hacen los trabajos periodísticos, al no reparar en que una carta de nuestro estimado y discreto corresponsal de Mondragón, tuviese alguna parte de confidencial” 

Miguel Madinabeitia korrespontsalak idatzi zuen egunkariko zuzendariarentzat: 

“Si terrible fue para mí el suceso del día 10, porque además de mis sentimientos humanitarios me ligan estrechos lazos de parentesco con el infortunado padre de las víctimas, no ha sido menor la impresión que me ha causado ver hoy publicada en su apreciable diario, la carta que con carácter particular y en forma distinta de la ordinaria le escribí la noche del 12.

… El público dirá ahora (y en particular los parientes, que es por quienes más me aflijo) que he obrado con ligereza y que he quebrantado un sigilo, con el mero hecho de sacar a relucir nombres propios, que es lo que la prudencia aconsejaba evitar. Confieso a fuer de honrado que mi intención no era esta.  Ruego, por lo tanto, al público, y muy encarecidamente a las personas y familia que están sumidas hoy en el más profundo dolor, me perdonen mi involuntaria falta, que indudablemente ha venido a acibarar la situación mía, de antes harto penosa y que no se mitigará en mucho tiempo” 

Magdalena kaleko gertaera ilun eta ikaragarri hark disgustua adierazi zion Madinabeitiari. Baina jakin izan zuen barkamena eskatzen.

Argazkiak: JMVM








urtarrila 31, 2024

ARAMAIOKO EKONOMIA AHULA, 1699


Baserri kutsuko herri txikietako ekonomia hauskorra gertatu da historian zehar eta hainbat alditan egoera kaskarrean utzi ditu herritarrak, zulotik ateratzeko denetariko erabakiak hartu behar izan direlarik. Aramaioko kasua ez da salbuespena izan eta gaurkoan XVII.mendera arte egin nahi dut jauzia, udalaren deliberamendu baten berri emateko. 


“Junta General. En siete de Junio de mil y seiscientos y noventa y nueve años, en la Sala del santo hospital, de este Valle de Aramayona, los señores don Juan Blas de Garay, alcalde y juez ordinario de este dicho valle; Antonio de Aguirre Mendia, Thomas de Zabala regidores, Zeledón de Jauregui Arraburu procurador general de justicia y regimiento,…” 

Sarrera horren ondoren Aramaioko hidalgo askoren izen propio mordoa dator. Gehienak Ibabeko Andra Mari Kofradiaren kideak izango ziren, oraintxe ikusiko dugun datu baten arabera. Gauza jakina da aipatu Kofradiaren lehen datu idatziak 1799koak direla, aurreko liburuak galdu egin baitziren, baina lehen testigantza idatzi horren bitartez badakigu jakin Kofradia askoz lehenagokoa dela, XVI. mendekoa, gutxienez. Behintzat, gaurko dokumentu honen bidez ehun urte gehiago egiten dugu atzera, 1699ra arte ailegatzen baikara. Dakusagun zer dioen udal akta horrek: 


“… y otros muchos que por su prolijidad no se incorporan aquí. En esta junta propuso el dicho señor alcalde que atento se ve el tiempo muy fatigado de falta y carestía de trigo y de dinero, y porque al presente este dicho Valle no se halla con medios de buscar dinero sino tan solamente se hallan doscientos ducados remitidos por el capitán Don Juan de Ubao para la obra de Nuestra Señora de Concepción de Ibabe: los capitulares de ella dieron poder y facultad a los señores de justicia y regimiento para que reciban la dicha cantidad y empleen en trigo, repartiendo al que trajese ese dinero de contado, y entre vecinos se vaya juntando el procedido de dicha cantidad para el día de nuestra Señora de Septiembre próximo venidero, para hacer el entrego de dicha cantidad al Mayordomo que es o fuese de la ermita sin que haya más mora… y así decretaron y firmaron… 

Juan de Ubaori buruz idatzi nuen 2022an eta Ameriketara 1695ean enbarkatu zela nioen orduan. Ubaori esker XVII.an Ibabeko baselizari ukitu bat eman ahal izan zioten. Eta, ikusi den moduan, Ubaoren diruarekin zertxobait arindu ahal izan zen Aramaioko ekonomia egoera larria XVII. mendearen amaieran.

Argazkiak: JMVM

urtarrila 24, 2024

UNION CERRAJERAREN YALE GILTZA. MODERNITATEAREN GILTZA

 

1888an Bartzelonan

Duela zenbait urte idatzi nuen XIX. mendearen amaieran herriko industria iraultzarako atartean zegoela Arrasate.  Industriak aurrera egiten zuen heinean herriko produktuak kanpora ateratzeko premia begi bistakoa zen, industria egonkortuko bazen. Kanpo erakusketak ziren, gaur bezala, sistemarik egokienetakoa, nahiz eta garaian ez ziren oso ugariak. Baina erakustoki publiko eta ireki batean produktuak modu masiboan aurkez zitezkeen. Oihal ona kutxan saltzen dela dioen atsotitzak ez du balio lehia denean.

Vergarajauregui, Resusta y Cia 1869an osatu zenerako sarrailagintzako sektorean bazebiltzan beste fabrikatzaile batzuk , gehien bat tokiko merkatuetara heltzen zirenak. Eta ez zegoen beste biderik, merkatal politikan inbertitzea baino. Horregatik katalogo txukun, erakusgailu apropos eta erakusketetan intziditu zuen enpresak. Horren adibidea da, 1888ko Bartzelonako erakusketan arrakasta handia izan zutela Arrasateko sarrailek.

Gero Unión Cerrajera S.A sortu zen 1906an, eta enpresa berriak politika komertziala areagotu egin zuen, bere merkatua estatutik haratago eraman baitzuen, Europa, Afrika eta Ameriketaraino.

Nik beti erlazionatu dut XX. mendearen Arrasateko modernitatearen esnatzea Unión Cerrajeraren produktu batekin: YALE giltza. Mendetako ohiko giltza – burdin forjatukoa- Estatu Batuetan Yale etxearen profil zerratuko giltzak ordezkatu zuen. Inbentoa UCEMek eskuratu zuen bere produktuetan aplikatzeko eta 1915-36 bitartean estatuko fabrikatzaile bakarra izan zen. Unión Cerrajeraren gaineko historia bat idatzi zuen Iñigo Agirrek bere lanean zioen moduan, enpresak Zaldibarreko instalazioetan pabiloi berezi bat prestatu zuen bere teknikoentzat, begi luze eta espioietatik babestuta egon zitezen.

1929an Sevillan
Eta modernitatea diot, giza talde espezializatu  hartan  konbinazio numerikoen gaineko ezagutza baitzen. Ez da harrigarria, kontuan izanda tekniko haietako batzuk Viteri Fundazioko ikasle ohiak zirela, Felix Aranorekin zenbakien magia ikasi zutenetakoak.

Eta enpresa moderna hartan burututako merkatal estrategiari dagokionez, ondo dago gogoratzea 1929-30ko Sevillako Exposición Ibero-Americana ospakizunean parte hartu zela, beste euskal enpresa batzuekin batera.

Behean Sevillako Erakusketara UCEMek eramandako YALE giltzaren erakusgailua, orduko eta gaurko argazkietan.




Huraxe zen izar produktua, sarrailgintza sektoreko produzkioa bestelakotu zuena.

Yale zeritzan giltzak irauli egin zuen merkatua eta bonbilloen ekoizpenean lan egiten zuten Gregorio Aiala eta Teodoro Etxebarria teknikoek erdi ezkutuan aritu behar zuten, fabrikazio metodoa inork kopia ez zezan.


Aipa dezadan, halaber, Sevillako topaketa erraldoi hartara, Arrasaterekin erabat lotuta zegoen beste enpresa bat agertu zela, nahiz eta instalazioak Errenterian zituen. “Gregorio Echevarria y Compañía S.en C” zen, “Euzkaria” izenarekin ezagutua. Osagai elektroteknikoak ekoizten zituen eta bere ugazabak Arrasateko Elmako Gregorio Etxebarria Zubia, Daniel Arkauz Leibar eta Pantaleon Leibar Egidazu ziren.

Garbi dago, Arrasateko industria beste aro berri batera igaro zela XX. mendearen hasieran eta horixe izan zen geroko garapenaren motorea.

Argazkiak: JMVM

urtarrila 17, 2024

UDALAITZEKO BASELIZA ATERPE. 1928

Arrasaterrak baselizako hondarretan

Sarritan idatzi dut Udalaitz mendiari buruz eta duela urte batzuk tontorreko inguruetan eraiki zen baselizari buruzko datu batzuk eman nituen, XX.aren hasierako argazki batek apainduta. Baseliza hark literatura zabala izkiriatu arazi du mendetan eta gaurko honetan ere beste aletxo bat jarri nahi dut. Arrasateko mendizale batzuek – zaharrek, batez ere- ezagutzen dute istorioa, baina horren testigantza gera dadin ekarri gura izan dut txoko honetara. Dakusagun: 

Izan zen proiektu bat – agian, ideia esan beharko genioke, ez baitut uste horretatik igaro zenik- baselizaren hondarren gainean mendizaleentzako aterpe bat egiteko. 1928 urtea zen eta asmo horren atzean Euskal Herriko Mendi Federazioa egon zen. Urte hartako martxoaren 2an Udalaitzeko tontorrak bisita ospetsua izan zuen. Haraino heldu ziren Antonio Bandres , Federazioko lehendakaria, Indalezio Ojanguren argazkilari entzutetsua, Joshe Mari Armengou “Martintxu de Udala”, mendizale eta “Euzkadi” egunkariaren Arrasateko korrespontsala, eta Juan Carlos Guerra arkitekto arrasatearra. Bisita haren arrazoia, antzinako baselizaren hondarretan mendizaleentzako aterpe bat eraikitzeko Guerraren egitasmoa bertatik bertara ezagutzea zen helburua. Eta ondoko lerroetan, Juan Carlos Guerrak Pyrenaica aldizkariaren1928ko III-8. Zenbakian idatzitakoa berreskuratuko dut, txoko honetako irakurlearentzat. 

“La Iglesia y eremitorio de la Ascensión, en Udalaitz. Planes de restauración del templo y habilitación de un albergue” titulupean Juan Carlos Guerra historialariaren izen berdineko seme arkitektoak idatzi zuen, besteak beste, sarrera gisa: 
 
Indalezio Ojangurenen argazkia
“Sabemos que bajo su numen escribía en 1570 el historiador Garibay: “en la sumidad suya, tiene una fuerte basílica de cantería, qual para semejante lugar conviene, que es el título y nombre de la Sancta Ascensión de Nuestro Señor a los Cielos; tomando esta admirable advocación por nombre, por la grande Ascensión y altura de la peña donde ha habido hermitaños y personas de letras…”
… Hasta 1714, cuando menos, duró la costumbre de hacer procesión a la Sancta Ascensión de Udalaitz el día tercero de la Pascua del Espíritu Santo, y entonces se acordó suprimirla “por lo áspero del camino y por otros inconvenientes” Las Juntas Generales de Guipúzcoa, reunidas en Tolosa el año 1769, decretaron el cierre de las ermitas que no fueran necesarias, y el alcalde de Mondragón, enemigas de ellas, las cerró en 1771… “ 

Eta aurrekari historiko horien ostean Juan Carlos Guerraren idazkiak aurrera begira zer egin litekeen adierazten du, “imaginemos el pasado, estudiemos el presente y lancemos nuestro anhelo al porvenir en este paraje extraordinario” Eta egitasmoaren zertzelada gutxi batzuk ematen ditu, bere eskuz egindako krokisek lagunduta. 

“Verás en mis dibujos lo que sobre los muros hoy existentes podría aplicarse para restablecer sólidamente el templo, y convertir lo que fue vivienda de ermitaños en cómodo albergue para excursionistas y amigos del monte. 



La iglesia estaba, como todas las antiguas, orientada, es decir, con su mayor longitud en la dirección E.O; la suponemos con el ábside al E. y las tres ventanitas de la Trinidad. Sabido es que la vieja liturgia disponía en este lugar y con este símbolo, la capilla de la Santísima Trinidad, lugar el primero que recibiera la luz del Oriente, luz única llegada por tres espacios diáfanos. El acceso por la fachada del mediodía, entre los robustos contrafuertes, bien defendida. Sobre los huecos del hastial E., al interior, podría decorarla un fresco que representara la Ascensión del Señor. Debería cubrirse todo el edificio con doble bóveda de piedra, impermeabilizando bien la externa; ello es posible en la forma proyectada, con bóvedas cuyas generatrices, parábolas y ramas de hipérbola, den una inclinación mínima en los últimos lados de la funícula, previéndose una sobrecarga de cinco a seis metros de nieve.

La planta dará idea de la distribución de la habitación del albergue: cuatro dormitorios y cocina entre los contrafuertes; un gran pasillo que ventilará y comunicará las habitaciones; cinco dormitorios más, hacia el costado que estriba en la peña, y amplios espacios de comedor y pórtico con sus hogares para leña. Finalmente, retretes y duchas, no viendo difícil disponer de agua abundante” 



Honaino Juan Carlos Guerraren deskribapena egitasmo haren gain. Deigarria da, teilaturako zehazkizunetan pentsatzen ari denean bospasei metro elurretako sendoerari eusteko ahalmena kalkulatzen diola.  Ez dakit arkitekto arrasatearrak itxaropen handirik ote zuen bere proiektu hartan, izan ere, idazkia honela amaitzen du: 

“¿Se realizará? El monte mismo nos da casi todos los materiales necesarios; es preciso que los hombres nos den su voluntad y sus brazos”



 Argazkiak: JMVM, Indalezio Ojanguren, Juan Carlos Guerra

GEHIAGO UDALAITZ-i BURUZ
190527