ekaina 09, 2023

ARRASATE/ARAMAIO: XIV. eta XV.eko MUGARRI HISTORIKO ODOLTSUAK. SANGRIENTOS HITOS HISTÓRICOS. 3/5


Arrasate eta Aramaioren arteko harremana betikoa izan da, edo behintzat historia dokumentatuak erreferenteak utzi dizkigunetik. Bi herrietako artxibo eta agiri ofizialak arakatuz gero pasadizoen multzoak egundoko tamaina hartzen du. Logikoa, guztiz, elkarren ondoan bizi diren bi giza kolektiboren islapena baita.

Oraingo ekarpen honetan, ordea, gai konkretu batu helduko diot. Aramaio eta Arrasateko biztanleek, XIV eta XV. mendeetan ahaide nagusien liskar eta auzien kariaz jasan zutena azaldu nahi dut, gain giroki bada ere. Oso interesgarria iruditzen zait garai hura, eta sarritan aritu izan naizen arren, txoko honetan ere utzi nahi dut haren testigantza, gero eta konbentzituago bainago hiritarrek beren iragana ezagutzeko eskubidea dutela, eta historia zaleok saiatu behar garela ahalik eta informazio gehien zabaltzen.

Oraingo lantegi honetan nire liburu batean idatzitakoa berreskuratuko dut. “Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri / Dos pueblos unidos por la historia” (Arabako Foru Aldundia. 2003) da oinarria, bost kapitulutan.

La relación entre Arrasate-Mondragón y Aramaio ha sido de siempre, o al menos desde que la historia documentada nos dejó referencias. Si repasamos los archivos y documentos oficiales de los dos pueblos, el conjunto de sucesos adquiere una gran dimensión. Lógico, porque es el reflejo de dos colectivos humanos que limitan geográficamente.

En esta contribución, sin embargo, abordaré un tema concreto. Quiero reflejar, aunque sea de manera rápida, lo que los habitantes de Aramaio y Mondragón sufrieron durante los siglos XIV y XV por las querellas y pleitos entre los denominados parientes mayores. Ese período me parece muy interesante, y aunque ya lo he dado a conocer en otros soportes y publicaciones, quiero dejar mi testimonio también en este rincón. Cada vez estoy más convencido de que los ciudadanos tenemos derecho a conocer nuestro pasado, y que los amantes de la historia debemos tratar de difundir la mayor cantidad de información posible.

En este objetivo, recuperaré lo que escribí en uno de mis libros. "Aramaio y Arrasate. Dos pueblos unidos por la historia / Dos pueblos unidos por la historia" (Diputación Foral de Álava. 2003) en cinco capítulos.

1.- Bañeztarrak eta Gurayatarrak / Los Bañez y los Guraya

2.- Aramaio eta Oñatiko jauntxoak / Los señores de Aramaio y Oñati

3.- Arrasate erretzearen aurrekoak / Previos a la quema de Mondragón

4.- Arrasateko erreketa - La quema de Mondragón

5.- Gorrotoak ez zuen atsedenik izan - El odio no tuvo descanso

1448an izango da Arrasateko erreketa eta suntsiketa osoa, baina hura ez zen egun bakarreko gertaera isolatua. Aurreko ekarpenetan ikusi den bezala, gorrotoa eta ikusezinak erabat errotuta zeuden hiribilduko bi bandoetan. Euren arteko eraso armatuak eguneroko gauza ziren eta Aramaio eta Oñatitik jorratu egiten zen elkar jotzerako bidea.

La quema y destrucción completa de Mondragón se produjo en 1448, pero no fue un evento aislado de un día. Como se vio en las entregas anteriores, el odio y las inquinas estaban para entonces completamente arraigados en los dos bandos de la villa. Los ataques armados entre ellos eran algo cotidiano y desde Aramaio y Oñati alimentaban la confrontación sangrienta.




ekaina 07, 2023

ARRASATEKO TERTZIOAK KUBARA



Tertzioen publizitateko grabatua

Espainiako inperioaren hondarrek buruhauste handia ekarri zioten hiritargoari. Abentura guztiek pasatzen dute faktura eta koloniek ere halaxe egin zuten, batez ere herri xeheak ordaindu behar izan zuelarik haren kostoa. Gaurkoan Tertzioak ekarriko ditut txoko honetara, hain zuzen 1869an Kubarako prestatu zirenak. Gipuzkoako Diputazioaren ekimenez, herrialdeko udalak inplikatuta ikusi ziren operazio militarrean.  Artean fresko samar zegoen arrasatearron baitan 1859an Afrikarako Tertzioen deialdia eta hark ez zuen bat ere oroitzapen onik.

Kubako independentziaren gerra 1868an hasi zen eta 1869ko ekainaren 2an iritsi zen La Habanako kaira “Guipúzcoa” itsasontzia, euskal Tertzioekin. Bolondresak aurkitzea eta itsasontziratzea oso operazio azkarra izan zen, Arrasaten urte hartako apirilean izan baitzuten lehen albistea. Irakur dezagun, udal korporazioak 1869ko apirilaren 18an aztertutako gaia:

“Se dio cuenta y lectura de la circular nº 35 de la Excma. Diputación foral de fecha 15 del corriente, llamando a los mozos de 18 a 36 años que quieran inscribirse para formar el cuerpo de tercios vascongados que las provincias hermanas tratan de enviar a la isla de Cuba, de que el Ayuntamiento quedó enterado acordando que el citado documento se fijase en el paraje público acostumbrado de esta villa, a fin de que llegue a noticia de sus habitantes, así que el edicto que a dicha circular acompañaba”

Txapelgorri bat, Kuban
Eta ekainaren 6ko bilkura berri batean beste idazki bat jaso zen, La Habanako albisteak zekartzana: 

“Se leyó la circular nº 44 de la Excma. Diputación foral de la provincia dando parte de un telegrama dirigido desde La Habana por el Jefe del Tercio Vascongado, en que comunica con fecha 3 del que rige la noticia de que la fuerza de su mando ha tenido una navegación feliz, un recibimiento asombroso y un grande entusiasmo en La Habana. Y enterado el Ayuntamiento, acordó se fijara dicha circular en el paraje público acostumbrado de esta Villa para conocimiento y satisfacción de sus habitantes”

Garaiko kroniketan (1) dago jasota, ekainaren 2an heldu zirela tertzioak La Habanara, eta egundoko harrera ekitaldia egin zitzaiela, ordurako Karibeko uhartean zeuden euskaldunen aldetik. Musika Banda, abesbatza eta txapelgorriak azaldu ziren kaira. Gernikako Arbola ordezkatzen zuen zeiba baten ondoan ekitaldi politiko bat izan zen eta Juan Mari Eleizegi merkatariak bertsotan agurtu zituen tertzioak. Diskurtsuen artean entzun ahal izan ziren honako hitz hauek:


Tertzioen iristea La Habanara

Garaitu edo ill! Y si Dios premia vuestros esfuerzos, si contribuís eficazmente a dar la paz y la tranquilidad a esta desgraciada isla, podréis lanzar en breve el histórico grito “Echera mutilac” después de haber llenado cumplidamente vuestro deber, y habréis añadido una página más a las muchas brillantes que tiene la historia del país euskaro…”

Laster hasi ziren, ordea, euskaldun gazte haientzako kalamitateak. Tertzioen lehen deialdi hartara bostehun bat mutil azaldu ziren, iragartzen zutenen erdia, gutxi gora behera. Afrikako eskarmentua gordin samarra zegoen artean eta gazteak zuhurragoak ageri ziren izena emateko orduan. Arrasaten lau bakarrik izan ziren itsasoz bestaldera joateko prest egon zirenak, diru baten truke, jakina.

Ekainaren 20ko aktan irakurtzen da alde horretatik:

“Se leyó un oficio de la Diputación acompañando un libramiento de 34 escudos pagados por esta villa a los cuatro voluntarios que se alistaron para Cuba. Y se acordó proceder al cobro de dicha cantidad, recordando a aquella superioridad que todavía queda la villa al descubierto de 40 reales, que se entregaron a Santiago Ortuoste en virtud de oficio de la misma fecha 5 de mayo último”

Behintzat, badakigu Arrasatetik lau gazte itsasontziratu zirela Kubarantz eta haietako baten izena ezagutzen dugu. Euskal tertzioen abentura 1873an amaitu zen, bigarren karlistadaren hasierarekin batera. Itzuli ziren arrasatear haiek inoiz?


(1)  El roble y la ceiba: historia de los vascos en Cuba (Cecilia Arrozarena)






maiatza 31, 2023

MONDRAGONESI OMENALDIAK. 1933


Juan Bautista Azkarate Egaña
Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés” pilotaren historiako izenik esanguratsuenetakoa da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko gorengo maila. Bere ibilbide profesionaleko azken urteetan ongi merezitako omenaldiak jaso zituen han eta hemen. Beste behin ere aritu nintzen horretaz, 1926an Arrasaten izandakoaz, hain zuzen. Gaurkoan, zazpi urte geroagoko bi omenaldiz arituko naiz, 1933an Eibar eta Arrasaten prestatuta. 

Urte hartako maiatzaren 28an antolatu zen Arrasaten,  bigarren omenaldia. Eta bukaeratik ekingo diot nire gaurko ekarpenari, hau da, egun eder haren amaieran, Arrasatetik irtetean, Xanti de Meabe idazle, poeta eta “La Voz de Guipúzcoa”ren pilotako kronikagile ondarrutarrak idatzitakoarekin, maiatzaren 30eko kronikan:

 “…Al retornar al txoko que tanto queremos, y en que tan poco nos quieren, nos pareció que los ríos Deva y Aramayona, que hermanan sus aguas a la salida del pueblo para avanzar juntos hacia su eterno destino, hacia el mar, donde se funden y confunden en un abrazo todos los ríos, arroyuelos, razas y pueblos, nos pareció que esos ríos trotaban traviesos y regocijantes por su rocoso cauce tradicional, musitando rezos, aplausos, gorjeos y alabanzas a “Mondragonés”, y que los montes de Udalaitz, Santa Bárbara, Murugain y Aloñamendi, cubiertas sus testas desnudas por la neblina, como castas de doncellas, las inclinaban en honor del coloso y besaban el rostro noble del artista, del recio gixon Juan bautista Azcárate y Egaña. 

Y yo, uniéndome a ese magnífico concierto de la naturaleza, recitaba sobre el autobús ondarrés aquel verso final de mi poesía: 

“Salud! “Mondragonés”, fuerte y cordial.
¡Salud! Don Juan, simpático y coloso;
recibe nuestro abrazo fraternal
y acepta el homenaje fervoroso
por tu arte y por tu hombría excepcional”

Hitz polit eta esanguratsuak, pilota munduko uneko zaleen iritzia biltzen zutenak. Baina gatozen egun hark eman zuena laburbiltzera. Arrasatera jendetza handia iritsi zen eta oso giro ederra gertatu zen.

Goizetik musikak alaitu zituen Errepublikako Plaza eta kaleak, bai txistulari, dultzainero  eta Udal Musika Bandaren parte hartzearekin. Eguerdiko ordu batean bazkaria izan zen Ualetxeko pleno aretoan. Berrehun pertsona elkartu ziren, herriko zenbait tabernatatik zerbitzatutakoa dastatzeko. Mahai buruan omendua zegoen eserita, bere emaztea eta aitarekin batera. Horiekin batera Eugenio Resusta alkatea, goian aipatutako Xanti de Meabe eta Juan de Irigoyen “Excelsius”eko kronista zeuden. 

Bazkal buruetan Resusta Olañeta alkateak hartu zuen hitza, eta bere ekarpenaren ostean Irigoyen eta Meabek hitz egin zuten. Lehenak “Mondragonés”en okindegia eta Euskal Herriko frontoiak alderatu zituen, denetan Juan Bautistak bere ofizioa modu ezin hobean irudikatu zuela gehituz. Eta Arrasateko udalari eskatu zion herriko frontoian plaka bat jartzea “en la amada lengua vasca” pilotazale guztien begirunea ageriz. Meabek, bere aldetik,  Viteri eta Garibayrekin konparatu zuen pilotari arrasatearra, pilotari guztien eredutzat hartuz. Eta Meabek ere, Eibarko pilotazaleen enkarguz, opari bana eman zien “Mondragonés”i eta horren emazteari. Pilotariak jasotako plakan irakurtzen zen: "La afición del Astelena al coloso de Mondragón, en prueba de simpatía y admiración"

  Udaletxeko ekitaldia amaitzeko, Markaide zinegotziak atxikimendu luzea irakurri zuen, besteak beste Sebero Altuberena, Gernikatik ezin etorri eta telegrama bidez bidalia.

Kirol arloari dagokionez, arratsaldeko 3etan hasi ziren partiduak Zaldibarreko frontoian. Gogoratu behar dugu Arrasatek ez zuela garai hartan beste frontoi aproposik goi mailako norgehiagoketak emateko. EAJren frontoia - Gurea-  izango zenaren lehen harria ipini berria zen eta herriko frontoiak, frontoi irekia, ez zuen behar bezalako baldintzarik eskaintzen. Zer esanik ez, Xanti de Meaberen hitzak adierazgarriak dira, alde horretatik:

“El de Mondragón hizo un juego inteligentísimo, pegando y, sobre todo, poniendo la pelota en el sitio de peligro, en cortadas al cuadro 3, que produciendo botes extraños y piques en el suelo y pared izquierda, terminaron de desconcertar a tan dignos contrincantes. !Ah, la cancha conocida, qué importancia tiene! Las piedras poseen también alma y, familiarizadas con el hijo del pueblo, se colocan en su favor”

Arrasateko Zaldibarreko partidua, 1933-05-28an

Zaldibarreko frontoian dagoen plaka, "en la amada lengua vasca"

Frontoiaren ez egokitasuna izan bide zen, omenaldirako Gipuzkoako Pilota Federaziotik aginduta zegoen kirol egitaraua. Azken unean bertan behera geratu ziren modalitate desberdinetako partiduak. Horrek hasarrea piztu zuen udal korporazioan baina badirudi egunaren arrakasta ikusita inortxok ez zuela Federazioaren hutsa oroitu nahi izan. Diodan, jakina, arratsalde hartako lehen partidua Irureta II eta “Mondragonés” bikoteak 22-10 irabazi zietela Kirru eta Kortabitarteri. Bigarren norgehiagoketan Arrasateko Uribek 21-22 galdu zuen Txikito de Durangoren kontra. Frontoiak sekulako sarrera izan zuen, “inoiz ez bezalakoa” Omenaldiko egunari amaiera emanez, dantzaldia izan zen arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte, Udal Musika Bandak eskainia. 
 
Arrasateko eta, hilabete bat lehenago, Eibarko omenaldien ideia, goian agertu zaigun Xanti de Meaberena izan zen jatorriz. “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian idatzi zuen lehen aldiz balizko omenaldiari buruz, 1933ko martxoaren 18an, eta zioen:

Hay que hacer ahora, en vida, en plena salud y juego, un homenaje magno, como el que se merece, a Juanito Azcarate (a) “Mondragonés”. Al coloso guipuzcoano, tan grande en estatura como grande en juego, en voluntad, en modestia, en nobleza y amor propio, en buen corazón, buen compañero y buen amigo.
 
¿Lugar? Eibar. Porque Eibar es como el corazón de la tierra vasco-riojana, donde tantos amigos y admiradores cuenta Juanito. En Eibar, que en la especialidad y arte de mano puede considerarse como el partenón y Cónclave del doctorado pelotófilo. ¿Fecha? Allá por la segunda quincena de abril. “Fiesta de la pelota en honor del gran Mondragonés” puede titularse ese día”

Eta Eibarrekoek proposamena onartu eta aurrera jo zuten. Badirudi, pilota zale batzuk kexu agertu zirela Meabek Eibar proposatu zuelako, eta horren harira martxoaren 21ean idazten zuen egunkari berdinean:

“… ¿Qué se puede hacer otro homenaje en Donostia? ¡Como que creo que es un deber!... Y en Vergara, y en Bilbao, y en Vitoria, y en Logroño. Y hasta en Zaragoza y Madrid. Y en Francia. En todas partes donde haya cinco señores, o uno que valga por cinco, que esté dispuesto a llevar la cosa adelante con seguridad de éxito”

Gauza da apirilaren 30ean izan zela Eibarko omenaldia eta Juan Bautista Azkaratek egun ikaragarri polita bizi izan zuen. Antolatzaileek egitarau zabal bat prestatu zuten, musika, dantzaldia eta, noski, pilota partiduak, goiz eta arratsaldez. Afizionatuen arteko goizeko partiduan “Mondragonés”ek egin zuen kantxako epaile lana. Eta arratsaldekoan, arrasatearra protagonista nagusia izan zen. Berak eta Kirruk 22-16 irabazi zioten Peru eta Urzelay bikoteari. “La Voz de Guipúzcoa” egunkariaren kronikak zioen, maiatzaren 4koan:

"Mondragonés" - altuena- Eibarko zaleekin, 1933-04-30ean

“Se sostuvo y se creció tanto el veterano que, bien secundado por el guerniqués-cubano, arrolló a sus dignos adversarios. Terminó el de Mondragón con un tanto brillante, en que pegó y levantó difíciles pelotas, como en sus tiempos mozos. Y la simpatía general de que goza en Eibar, dieron por resultado una ovación delirante. El público, todo en pie, vitoreó y aplaudió con gran entusiasmo al potente y pundonoroso veterano, que viene cubriendo de gloria la pelota”

Horixe zen “Mondragonés”, pilotari handia, handiena ez esatearren. Gure kirolaren historia zabalean urrezko hizkiekin dago idatzita arrasatearraren izena. Diotenez, pieza osoko pilotaria… eta pertsona aparta zelako.

Argazkiak: JMVM

Idatzia: 190707 San Fermin

GEHIAGO ARRASATEKO PILOTARI BURUZ


maiatza 24, 2023

ERROTAK HERRI BIZITZAN. 1862an ARAMAION

Errotak oinarrizko elementuak izan dira edozein herritako ekonomian. Errotariak bere ezagutza eta makineria ipintzen zituen baserritarren zerbitzuan eta horiek aukeran erabaki behar zuten, konfiantza gehien ematen zienarengana heltzeko. Negozio guztietan bezala pikareska eguneroko ogia zen errotarien artean eta kasu batzuetan gehiegizko jokaera salagarriak izan ohi ziren. Aramaioko kasuan, udal aktetan aipamen ugari irakur daitezke bertako erroten funtzionamenduaren gain. Herriko agintariak ehotzeko zerbitzuan ordena jartzen ahalegintzen baziren ere beti ez zen emaitza onik lortzen eta neurri zigortzaileetara heldu behar zen. Horietako batean, 1862ko otsailaren 16an, islatu zen alkatearen eta zenbait zinegotziren egun hartako planteamendua: 


“El señor presidente y regidores encargados de reconocer los pesos de los molinos de este valle hicieron presente de que en los más de ellos habían encontrado faltas más o menos notables y que si bien todos los años se hacían reconocimientos, debía prevenir dichas faltas, principalmente en la que las pesas son de piedra, y considerando de que ese negocio es de mucha entidad para el público por la compra y venta que se hace de harinas y granos en dichos molinos, se acordó que el señor presidente tome las disposiciones oportunas para que todos los pesos de los molinos se pongan igualados con los de la Alhóndiga pública de este valle; que se reconozcan las cruces de los pesos y los que se encuentre deteriorados se denuncien, obligando a los dueños a que pongan nuevos, sin defecto alguno y que dentro de dos meses los dueños de los citados molinos pongan todas las pesas de hierro,  prohibiendo las de piedra” 

Astebete geroago, otsailaren 23an, beste apunte bat ikusten da, ziurrenik  euren aurreko bisitan alkateak eta zinegotziek errotetan ikusitakoa salatuz: 

“Enterado este ayuntamiento de que los molinos de este valle, en lugar de limpiar los depósitos cubos sacando a puerta las basuras y escombros que contienen, los limpian por desagüe, llenando por consiguiente de basuras los ríos y ofendiendo notablemente la pesca y limpieza del agua, se acordó indicarles que dichas basuras las saquen a fuera y no por desagüe, y que en defecto incurrirán en las penas que les imponga este Ayuntamiento”

Ikusi ahal izan dugun moduan, tokiko ekonomian eragina zuen ekintza bertatik bertara zaindu behar zen, era bateko edo besteko kalterik ez sortzeko. XXI. mendean barrena goazelarik, errotak herri-mapatik desagertu ziren eta baserritarrak... hortxe-hortxe dabiltza.

Argazkia: JMVM 

maiatza 17, 2023

ARRASATE/ARAMAIO: XIV. eta XV.eko MUGARRI HISTORIKO ODOLTSUAK. SANGRIENTOS HITOS HISTÓRICOS. 2/5

 


Arrasate eta Aramaioren arteko harremana betikoa izan da, edo behintzat historia dokumentatuak erreferenteak utzi dizkigunetik. Bi herrietako artxibo eta agiri ofizialak arakatuz gero pasadizoen multzoak egundoko tamaina hartzen du. Logikoa, guztiz, elkarren ondoan bizi diren bi giza kolektiboren islapena baita.

Oraingo ekarpen honetan, ordea, gai konkretu batu helduko diot. Aramaio eta Arrasateko biztanleek, XIV eta XV. mendeetan ahaide nagusien liskar eta auzien kariaz jasan zutena azaldu nahi dut, gain giroki bada ere. Oso interesgarria iruditzen zait garai hura, eta sarritan aritu izan naizen arren, txoko honetan ere utzi nahi dut haren testigantza, gero eta konbentzituago bainago hiritarrek beren iragana ezagutzeko eskubidea dutela, eta historia zaleok saiatu behar garela ahalik eta informazio gehien zabaltzen.

Oraingo lantegi honetan nire liburu batean idatzitakoa berreskuratuko dut. “Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri / Dos pueblos unidos por la historia” (Arabako Foru Aldundia. 2003) da oinarria, bost kapitulutan.

La relación entre Arrasate-Mondragón y Aramaio ha sido de siempre, o al menos desde que la historia documentada nos dejó referencias. Si repasamos los archivos y documentos oficiales de los dos pueblos, el conjunto de sucesos adquiere una gran dimensión. Lógico, porque es el reflejo de dos colectivos humanos que limitan geográficamente.

En esta contribución, sin embargo, abordaré un tema concreto. Quiero reflejar, aunque sea de manera rápida, lo que los habitantes de Aramaio y Mondragón sufrieron durante los siglos XIV y XV por las querellas y pleitos entre los denominados parientes mayores. Ese período me parece muy interesante, y aunque ya lo he dado a conocer en otros soportes y publicaciones, quiero dejar mi testimonio también en este rincón. Cada vez estoy más convencido de que los ciudadanos tenemos derecho a conocer nuestro pasado, y que los amantes de la historia debemos tratar de difundir la mayor cantidad de información posible.

En este objetivo, recuperaré lo que escribí en uno de mis libros. "Aramaio y Arrasate. Dos pueblos unidos por la historia / Dos pueblos unidos por la historia" (Diputación Foral de Álava. 2003) en cinco capítulos.

1.- Bañeztarrak eta Gurayatarrak / Los Bañez y los Guraya

2.- Aramaio eta Oñatiko jauntxoak / Los señores de Aramaio y Oñati

3.- Arrasate erretzearen aurrekoak / Previos a la quema de Mondragón

4.- Arrasateko erreketa - La quema de Mondragón

5.- Gorrotoak ez zuen atsedenik izan - El odio no tuvo descanso

Aramaioko eta Oñatiko Jauntxoen bideak Arrasaten gurutzatzen ziren; horretan ez dago zalantzarik. Puntu estrategiko ikaragarri ona zen Arrasate, bi alderdien guraritarako. Ekonomikoki arras interesgarria zuten, bide nagusiko gotorlekua baitzen, aberastasunarekin. Arrasate, errege-hiria, baita gortetik urrun, alde bateko edo besteko erasoaren helburu izan zitekeena.

Los caminos de los Señores de Aramaio y Oñati se cruzaban en Mondragón; no hay duda sobre eso. El viejo Arrasate era un punto estratégico increíblemente bueno, para ambas partes. Económicamente muy interesante, al ser fortaleza en la vía principal, con recursos. Mondragón, villa real, pero muy lejos de la corte, podía ser blanco de ataques de un lado o del otro. 










Ilustrazioa: Lope García de Salazar