apirila 18, 2020

UME ABANDONATUA ARAMAION


Ume jaio berri abandonatuen soka luzea da, mutur batetik historiaren gauean galtzen dena, eta bestetik… gaur egunera arte heltzen dena, orduro luzeagoa eginez. Gaurko istorioak XIX.aren Aramaiora garamatza. Adibide bat da, besterik ez, guraso ezezagunetako haurren errealitatea ilustratzen duena. 


Ohi zuen moduan, Aramaioko Karitateko Batzordea 1885eko abenduaren 10ean bildu zen, Domingo Uribarren herriko alkatearen lehendakaritzapean. Basilio Garate, Manuel Maria Etxebarria, Bizente Aranguren, Bizente Jauregi, Bernabe Kortazar herriko erretorea eta Roman Mendibil Aramaioko mediku-zirujauak osatzen zuten batzordea. Egun hartan puntu bakar bat aztertu zuten eta, aktan agertzen den bezala aldatuko dut hona, irakurlea garai haietara hurbiltzen lagungarria gerta daitekeelakoan. Begira: 

“El Señor Presidente hizo presente a la Junta que la mañana de este día se le había presentado José Ibabe Unzueta de veintinueve años, casado labrador, domiciliado en la anteiglesia de Uribarri de este término municipal, en el caserío titulado de Jauregui-Mayor, manifestándole que serían las dos de la madrugada de este día cuando dormido le despertaron los fuertes golpes que daban en la puerta, con voces que levantasen una criatura que le dejaban en el portayado. Y habiéndose levantado de la cama y abierto la puerta se encontró en dicho portayado con una criatura tendida entre el estiércol y por más que salió fuera de la casa no encontró a persona alguna, y por el bien humanitario lo recogió a dicha criatura, para evitar de todo incidente que podía sobrevenir, y era la misma que presentaba a esta Junta” 

“Jauregi Haundi” baserriari dagokio, noski, goiko deskribapena eta baserritarra Jose Blas Ibabe Unzueta zen, urtebete bat lehenagotik bertan bizi zena Juana Uribeetxebarria bere emaztearekin. Bikotea urte bereko ekainean jaiotako seme baten – Galo Blas- gurasoak ziren. 

“Enseguida el Señor Presidente ordenó al Médico Mendivil para su reconocimiento y hecho manifiesto que dicha criatura era hembra, no tenía absolutamente lesión alguna, se encontraba bastante nutrida de carnes y representaba tener de tres a cuatro días. 

Los vestidos o ropas en que se encontraba envuelta dicha criatura eran una camiseta blanca de algodón, una chaquetilla de tela, un pañuelo blanco, una sabanilla, una faja de algodón, una manta amarilla ajada. Entre las ropas se encontró un papel que decía: “Esta niña va sin recibir agua alguna del santo sacramento de bautismo, nació el día 8 de diciembre de 1885, a la una de la mañana y por mi ingratitud no he tenido auxilio para criarla, y la reciban por el amor de Dios y después concederá el Señor una recompensa. Así sea, etc” 

Y en vista de lo prevenido por la circular del Ilustrísimo Señor Presidente de  la Audiencia Territorial
Uribarriko Jauregi Nausi
de Burgos de fecha 6 de junio 1876 referente a niños Expósitos, la Junta ordenó al Señor Cura Párroco para que dicha niña sea bautizada con el nombre del Santo de este día, según previene dicha circular”
 

Oso adierazgarria iruditu zait neskatilaren jantzien gainekoa eta, noski, erditu berri zen emakume haren esku izkribua. Bistan da errudun sentitzen zela, eta – esango nuke- ez dirudi nerabe batek idatzia zenik. Eta non egon zen ama hura umea munduratu zuenetik Jauregi Haundiko atartean utzi bitartean? Ez zuen inork ikusi? Baina nire ekarpentxo hau ez doa detektibe-ildotik eta noan aurrera udal Karitateko Batzordearen deliberamenduarekin: 

“En vista del parecer del Señor Médico la Junta acordó: que  dicha criatura se pusiese al cuidado y lactancia de la nodriza Juana Uribe de veinticuatro años de edad, casada, labradora, domiciliada en Uribarri de este valle, quien hallándose presente se confirmó tomar a su cargo la criatura expuesta por la cuota mensual de doce pesetas cincuenta céntimos, según lo acordado por la Excma. Diputación de esta Provincia hasta que cumpla los siete años de edad, siendo de su cuenta el valor de las ropas de aseo y abrigo que la misma necesite. 

Se acordó por último se oficie al Sr. Juez Municipal de este distrito para que facilite la certificación de bautismo de dicha niña expósita y que se facilite a esta Junta la certificación de bautismo y que se remita copia de todo ello a la Excma. Diputación de esta Provincia con atento oficio” 

Eta lehen ikusi dugun bezala, Juana Uribe zen, hain zuzen, Jauregi Nausiko Jose Blasen emaztea. Beraz,  ama biologikoak ume jaio berria uzteko aukeratutako baserrian geratu zen bizitzen. Eta Aramaioko erretoreak bataiatu egin zuen haurtxo hura herriko San Martin parrokian. Izena? Agindua zegoen legez, abenduaren 10 eguneko sainduarena: Eulalia. Horrela agertzen da parrokiako bataio liburuan, abizenik gabeko apuntean. Diodan, amaitzeko, Jauregi Haundira seme-alaba gehiago jaio zirela: Melkiades, Pablo, Segundo, Benita, Adrián eta Feliziano, Eulalia ez bezala Uribarriko San Esteban elizan kristautuak.
 ======..=====
Argitaratu osteko oharra: Artikulua irakurri dutenen artean bada bat, Karla Beltran de Gebara, telefonoz deitu eta esan diguna: "Eulalia nire birramona izan zen, eta San Martin abizena hartu zuen. Jauregi Nausiko gainerako anai-arreben abizen desberdina zuen arren, arreba-ahiztatzat hartu zuten beti" Eskerrik asko, Karla.

 Argazkiak: JMVM

apirila 15, 2020

ANTONIO PAGOAGA ZALDUN EUSKALTZALE ARRASATEARRA

Antonio Pagoaga, 1929an
Jose Antonio Paguaga Alquiver. Horrela dago erregistratuta Santurtziko parrokian, Bizkaiko hiri hartan jaio baitzen Arrasateko Aranguren baserrian sustraiak zituen eta Arrasateko hiri-eszenategian XX.aren lehen erdian ospetsu egingo zen Antonio Pagoaga Makibar.  1886ko urtarrilaren 13an munduratu zen, aita Frantzisko Pagoaga Otaduy arrasatearra eta ama Maria Hermenegilda Alkibar Mardaras (1) durangarra izan zituela. Itxura guztien arabera, Frantziskok baserritik kanpoko zeruak hautatu behar izan zituen – hirugarrena zen bost anaien artean- eta Santurtzi eta Portugaleten bizi izan zen. Gero ikusiko dugun bezala,  bigarren karlistadan aritu zen, Carlos VII.aren alde.

Gauza da Frantziskori ez bide zitzaizkiola Bizkai aldean gauzak berak espero bezain ongi eta jaioterrira itzuli zela, Antonio artean haur bat zela. Herriko eskolan aritu ondoren, lanean hasi zen Vergarajauregui, Resusta y Cia. enpresan, 1906tik aurrera Unión Cerrajera izango zena. Eta Antonio Pagoaga azken enpresa horretan jubilatu zen, iragan mendearen berrogeita hamarretako erdialdean. Pertsonaia ezaguna izan genuen, atezain beharretan ihardun baitzuen urte luzez enpresaren bulegoetako sarrera nagusian. "Pajarito" gaitzizenarekin ezagutzen genuen.

Antonio Pagoaga, aitaren gogotik elikatua, karlista izan zen, goitik behera. Bere ibilbide politikoan udal zinegotzi bezala ere aritu zen. Errepublika sortu zeneko udal korporazioan, adibidez, Pagoaga zen lau tradizionalistetako bat. Franco jeneralak errepublikaren kontra 1936an matxinatu ostean, Arrasaten izandako lehen mugimenduetan Pagoaga beste karlista batzuekin atxilotu zuten eta Arratera eraman zuten preso errepublika zaleek. Gerra guztietan bezala, eta 1936ko hura ez zen inongo salbuespenik izan, herriko eskuina, ezkerra eta zentroa, bakoitzak bere eguzkira eraman nahi izan zuen “arrazoia”ren zutabea eta, horrela, garai hartako itzala ere desberdina gertatu zen.

Baina gaurko honetan gerra aurreko Pagoagari heldu nahi diot, gain giroki bada ere. Pagoaga mitinetako izarra eta baita euskaltzalea ere. Aipamen laudagarria eskaini zion 1930eko abenduaren 26an “El Cruzado español” Madrileko egunkariak, arrasatearraren ordura arteko ibilaldia laburbiltzen duena:

“¿Quién que de legitimista se precie no conoce ya, si no personalmente, a lo menos por referencias laudatorias, a este elocuente e infatigable propagandista de Mondragón? Nacido en modesto hogar, consagrado al trabajo que honra y dignifica; dotado por el Cielo de clara inteligencia, de imaginación vivaz y fluida palabra, rinde culto fervoroso a las doctrinas y a los anhelos de la Causa de la Tradición nacional.
Jaime I de Borbón, erregegai karlista

Activo, impulsado por su amor sin límites a los santos Ideales, leal hasta el sacrificio a su Caudillo y a su Bandera, ha sabido electrizar, con la magia de su verbo  el enardecimiento de sus cálidos entusiasmos, a numerosos auditorios en mitines, en veladas, en conferencias y en muchas otras manifestaciones de la propaganda genuinamente tradicionalista, poniendo a contribución de sus convicciones, hondamente sentidas y abnegadamente profesadas, su pleno dominio del venerando idioma de Euskal Erria.

Sus paisanos que reconcen y admiran su encendido celo de apóstol de la Causa, ansían para él, como testimonio público a sus relevantes servicios y méritos sobresalientes, la Cruz de Caballero de la Legitimidad proscripta. EL CRUZADO ESPAÑOL acoge, con todos sus fervores, esta generosa idea y confía en que hallará eco propicio en el corazón magnánimo de nuestro amadísimo Caudillo” 

Caudillo hura, noski, Jaime de Borbon erregegai karlista zen, bere aita Carlos VII.aren eskutik
tronurako zaletasuna heredatu zuena. Legitimistatzat zeukaten euren buruak, jatorrian Isabel II.aren kontra azaldu zutenek. Jaime de Borbon 1931an hil zen baina lehenago Antonio Pagoaga Legimitateko Zaldunaren Gurutzearekin sariztatu zuen. 1930eko urriaren 15ean izenpetu zuen borboi erbesteratuak arrasatearrarentzako ohorea. "El Cruzado Español" egunkariak horren berri ematen zuen azaroaren 11ko edizioan. Beraz, Pagoaga Zaldun tituluaren jabea zen; hori bai, kanpoko -proscripto- sekulan koroatuko ez zen erregegai batek sariztatua.
Antonio Pagoaga 1950ean

Nire apunteen arabera eta horrela ere utzi nuen idatzita blog honetan artikulu batean,
1927ko irailaren 3 eta 4an Arrasaten ospatutako Euskararen Egunari buruz. Bigarren egunean Udaletxera bildu ziren euskarazko argitalpenen ordezkariak, eta bileran garaiko aldizkari eta egunkari euskaldunei laguntzeko neurri batzuk hartu ziren. Han egon ziren, Juan Bautista Eguskitza (Jaungoiko Zale) Ander Arzelus (Argia), Jorge Agirre (Jesusen Biotzaren Deya) Fermin Irigaray (Zeruko Argia) Besteak beste, urtean behin Euskal Prentsaren Eguna antolatzea erabaki zen.  Hori eta beste ideia batzuk aurrera eraman ahal izateko, elkarte bat sortzea ere deliberatu zen: "Euskeraren Adizkideak", Eusko Ikaskuntzaren adar bat bezala funtzionatuko zena. Batzordekideak ere izendatu ziren: Arzelus, Linazasoro, Urreta, Labayen eta Antonio Pagoaga. Arrasatearra goi mailako euskaltzalerekin ikus genezakeen.

“Euskeraren Adizkideak” sortu eta handik gutxira, 1927ko abenduan, Antonio Pagoagak parte hartu zuen Iruñeko Gaztedi Jaimistak antolatutako literatura lehiaketa batean eta irabazle gertatu zen, euskal abesti eta bertsoen arloan. Zoritxarrez, ez dut idazlan haien arrastorik lortu ahal izan.

Euskara zuen Pagoagak bere lanabesa eta horregatik deitzen zuten tradizionalisten maila guztietako ekitaldietara. Mitin apalak baina baita goiko pertsonaiekin batera eskainitakoak. Horietako bat da, 1930eko irailaren 14an Jaime I. erregegaiaren alde  Azkoitian izan zen ekitaldia. Ideia bat egiteko, begira dezagun zeintzuk eseri ziren bazkariko presidentziako mahaian: Villoreseko Markesa eta Hormazaseko Markesa, Rodeznoko Kondea, Aranako Kondea, Montevillako Baroia, …eta Antonio Pagoaga. Eta hil haren 19ko “El Cruzado Español” egunkariak ekitaldiaren berri ematen du. Pagoagari eskainitako tartetxoan zioen Madrileko kazetariak:

“Su presencia en la tribuna es saludada con entusiastas vivas y aplausos. Hecho el silencio comienza este orador vasco, este obrero jaimista de Mondragón, su elocuente discurso en el idioma vascuence. Por los ademanes, por la expresión de su rostro y por las constantes interrupciones suponemos, adivinamos – ya que desgraciadamente no entendemos la lengua vascuence- que es elocuente su discurso. Un amigo generoso nos lo va traduciendo y nos dice que fustiga grandemente a los liberales, a los mestizos que nos persiguen por nuestros consecuentes ideales y proclama que nuestra bandera debemos conservarla pura, inmaculada, no dando al enemigo ni el más leve trato de favor en el sentido doctrinal; que no debemos preocuparnos en si somos pocos o muchos, puesto que a lo que debemos aspirar es a que los jaimistas lo seamos de veras, sin mezcla de liberalismo ninguno, para poder tremolar esa limpia Bandera.

Durante su fogosa peroración fue constantemente aplaudido, y al terminar, cuando aún se oían los fuertes aplausos, una nota simpática, llena de emoción, vino a coronar el final del discurso. Por el rostro de un viejecito ciego, que luce en su solapa la medalla de los Veteranos, resbalan lágrimas. ¡Es… el padre de Pagoaga!

Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Araban aritu zen Pagoaga bere hitzaldiak eskaintzen, beti euskaraz. Ez zen beti gai politikoa izan eta, beste adibide bat jartzearren, diodan 1929ko uztailaren 7an, Arabako Eusko Ikaskuntzaren baitan sortutako “Baraibar”  taldeko euskaltzaleekin aritu zela Leintz Gatzagan. Horretaz idatzi nuen “Odon Apraiz” (2010) nire liburuan, baina gaur “El Heraldo Alavés” egunkariaren uztaileko 8ko kronikara jo nahi dut. Honela zioen “Las fiestas vascas de Salinas de Léniz” titulupean: 
UCEMeko lankideekin

“Acto de propaganda euskérica. Reunidos en la campa y siguiendo programa conocido, don Juan de Unzalu hizo uso de la palabra para presentar al orador euskeldun Sr. Pagoaga, quien con verbo cálido y en el idioma de Aitor, hizo el panegirico del vascuence recomendando su uso… A continuación habló don Odón Apraiz... Fueron aplaudidísimos los oradores y allí mismo, en vista del éxito alcanzado, se habló de organizar actos de propaganda del euskera por diversas poblaciones del País” 

Eta handik urriaren 13an, igandez, Arabako Legution beste jai bat antolatu zuten baraibar kideek. "Argia" euskal kazetak honela jasotzen zuen Pagoagaren parte hartzea, hilaren 20ko edizioan, arrasatearra Pagoaga Andoni bezala aurkeztu ondoren: 

“Pagoaga jaunak euskera geure amaren goralpenak egin zituen. Ain ederto egin ebazan! Ain ederto! Naikoa izango da esatea itzaldian iru lau bider txalotua izan zala, eta sarri sarri “gora euskera” yenteari erazo eutsela. 


Pagoagaren euskararenganako atxikimendua erakusten digun beste adibide bat emango dut jarraian. Errepublika aldarrikatzera eraman zuten 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan Antonio Pagoaga ere atera zen herriko zinegotzi. Indar berriz ekin zion korporazio berriak agintaldiari eta maiatzaren 4ko batzar arruntean, Bonifazio Zubialdea herriko pregoilariak bere soldatan 0´25 pezetako hobekuntza eskatu zuen pregoiko. Alkateak – Eugenio Resusta Olañeta- ondo ikusi zuen, batez ere pregoia emateko tokiak aurrerantzean gehiago izango zirelako. Orduan, Pagoagak adierazi zuen pregoiak euskaraz eta gaztelaniaz izan beharko liratekeela. Baina alkateak ihardetsi zuen, horrek soldata hobekuntza larriagotzea besterik ez lukeela ekarriko. Eta horretan geratu zen Pagoagaren ahalegina, ez baitzion beste inork eskabidean lagundu.  


Azken horrekin amaiera eman nahi diot gaurko ekarpentxoari. Euskara ez da inoiz abertzaleen jabetza izan; hori garbi geratzen zaigu beste behin, kasu honetan Antonio Pagoaga karlistarekin. Euskara euskaltzaleona da, egunero-egunero bizitzaren manifestazio guztietan erakusten dutenona.

(1) Hermenegildaren aita eta aitona Alkibar bezala agertzen dira Durangoko bataio erregistroan. Zergatik eta nola bilakatu zen Makibar ezin dut esan.

Argazkiak: JMVM

apirila 08, 2020

1931ko APIRILAREN 14: ERREPUBLIKA


Datorren igandean beteko dira urteak, 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak izan zirela estatu osoan, eta horren ondorioz bi egun geroago Errepublika aldarrikatu zen. Ez zen iraultza izan, baina – estatu osoan bezala- irauli egin zen Arrasateko bizimodua, batez ere politikoa. 1931ko apirilaren 14ak
Errepublika ekarri zuen, bi egun lehenago izandako udal hauteskundeetan ezkerra gertatu baitzen garaile, oso nahasia zegoen giro politikoari zalantza handiagoa ipiniz. Arrasaten une zailak bizi ari ziren, gizartea modu garbian  zatituta. Berenguer jeneralaren bi urteko diktadura bigunaren ostean, herriko tradizionalistak, abertzaleak, errepublika zaleak eta sozialistak elkarri mokoka ari ziren, ez bakarrik dialektikoki baizik kasu batzuetan armak eskuan zituztela ere bai.

Udal hauteskundeak deitu ziren 1931ko apirilaren 12rako, Gobernu Ministroaren aginduaz alkatea urtarrilaren 23an berraukeratu behar izan bazen ere, behin behineko aldi baterako. Aukeraketa unean ziharduten zinegotzien artean egin zen eta ordura arteko alkateak berak lortu zituen botorik gehien: Juan Goñi Aranguren. Goñi alkate izan zen 1918-20 tartean eta ostera heldu zen alkatetzara 1930eko ekainean. Beraz, bigarren agintaldiko sei hilabete bakarrik zeramatzan arren konplikatu samarrak gertatu zitzaizkion, herriko tirabira politiko eta lan gabezia zela eta. Diodan ere, gripeak Arrasateko bazterrak astindu zituela apirileko egun haietan, modu arinean hori bai, baina lantegietan nabarmen igarri zen gaixotasunaren eragina.

Udal hauteskundeak baino zenbait egun lehenago aste santua izan zen eta erlijio-zeremoniak normaltasunean eman zituzten herritarrek. Eguraldi euritsu eta hotza izan bazen ere prozesioetara jendetza handia joan zen, udal korporazioak eta udal musika bandak parte hartuz. Hain zuzen, Berpizkundeko Igandean, hilaren 5, kontzertu bat eskaini zuen Bandak Alfonso XIII Plazan, eta Justo Munarriz zuzendariak bere pieza bat estreinatu zuen, “Maite” izenekoa, txarlestona, konposatzailearen lagun arrasatearra zen Sandalio Heviaren alabari eskainia. Eta egun hartako ospakizunekin jarraituz – gogoratu artean Aberri Eguna ez zela ezagutzen, 1932 izan baitzen lehena-  arratsaldean futbol partiduaz gozatu zuten zaleek Maala zelaian, Club Deportivo Mondragonen erreserben eta Unión Deportiva Alavesaren kontra, etxekoek 2-0 irabazi zutelarik. 

Juan  de Toyos, errepublika aldarrikatzen Eibarren
Udal hauteskundeetako astean, berriz, mugimendu politiko handia izan Arrasaten, kolore desberdinetako mitinak eta hitzaldiak eratu zirelarik. Sozialisten Elkarteak mitinerako deia egin zuen, Cinema Popular izenekora – gero Ideal Zinema izango zena- eta Gomez Otxoa Arrasateko lehendakariak eta Juan de Toyos Eibarko sindikalista eta politikoak hitz egin zuten. Toyosek zerikusi handia izango zuen apirilaren 14ko Eibarko gertakizunetan, berau izan baitzen Udaletxeko balkoitik Errepublika aldarrikatu zuena. Abertzaleek ere, Eusko Langileen Solidaritatearekin batera, euren jarraitzaileak deitu zituzten zine areto berdinera hilak 8an, eta Luziano Ozerin, Karlos Linazasoro, Aszension Lasa eta J.M Ituarte “Artibay” idazlea mintzatu zitzaizkien bertaratutakoei.

Juan Goñi ordura arteko alkatea
Orain parentesi txiki bat irekiko dut albiste bitxi bat emateko. Kronikek diotenez, eta hala izan zen, Eibar izan genuen Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria, apirilaren14an. Baina inork gutxik ezagutzen duena da Arrasateko alkatea – Juan Goñi- izan zela Alfontso XIII erregea eroriko zela antzeman zuen lehen pertsona. Nola? Begira zer gertatu zen apirilaren 10ean, "La Voz de Guipuzcoa" egunkariak azaldu zuenez:

Udaletxeko bere gelan lanean ari zen alkatea, eta bat batean ondoko batzar aretotik zetorren zarata handia entzun zuen. Hara joan eta zer aurkitu zuen? Aretoko frontisean zintzilikatutako Alfontso XIIIren koadroa lurrean erorita, txiki-txiki eginda. Itxuraz, eusten zion takoa apurtu eta koadroa behera etorri zen. Ez al zen hori aldaketa politikoa iristear zegoeneko seinale bat izan? Izan zena izan zela, goazen hauteskundeetara. 

Arrasateko hautesleak bi barrutitan zeuden banatuta. Eta emaitza honakoa izan zen: Lau errepublika zale: Eugenio Resusta, Zezilio Cano, Luis Martinez de Ubago eta Felipe Letona. Lau tradizionalista: Isidoro Etxebarria, Robustiano Zubillaga, Antonio Pagoaga eta Jose Zulueta. Hiru abertzale –EAJ eta Eusko Langileen Solidaritatea: Patrizio Osinaga, Nikolas Uriarte eta Nikanor Axpe. Bi sozialista: Jesus Uranga eta Bernardo Gomez. Eta ANVko Eustasio Markaide.

Mila eta hirurehun hautesle inguru ziren arrasatearrak eta %94k eman zuten botoa. Lehen barrutian – herriko kaxkoan- lehia gogorra izan zen hautetsien artean, hautatutako zazpi zinegotzientzako botoak 209 eta 202 tartean ibili baitziren. Bigarrenean, argi asko irabazi zuten errepublika zale eta sozialistek. Aurreneko aldiz zen, errepublika zale eta sozialistak Arrasateko udal karguetara iristen zirela. 

Eugenio Resusta Errepublikako lehen alkatea
II Errepublika aldarrikatuta, hauteskundeetako emaitzaren arabera hilaren 18an osatu zen udal berria. Juan Goñi alkate ohiak agurtu egin zituen hautetsiak eta kargu berrietan hastear zeudenei zorterik onena opa zien. Resusta jaunak, zinegotzi berrien izenean, eskertu egin zuen alkatearen jarrera eta agindu zuen denok arituko zirela Arrasate hobe eta aurrerakoi baten aldeko ahaleginetan.  Eta besterik gabe, zinegotzien arteko botazioari ekin zitzaion, Luis Martinez de Ubagoren - hau da, 12ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zuenaren- lehendakaritzapean. Emaitza honakoa izan zen: alkatea, Eugenio Resusta; alkate ordeak, Luis Martinez de Ubago, Bernardo Gomez eta Felipe Letona; sindikoa, Patrizio Osinaga.

Bilera hartan hartutako lehen erabakiak honako hauexek izan ziren, besteak beste: alkatearen lan gelatik Primo de Rivera eta Martinez Anidoren margoak kentzea; Errepublikaren behin behineko gobernuari zorion agurra igortzea; somateneko kideei armak entrega zitzaten eskatzea; Euskal Herrirako ahalik eta autonomiarik zabalena eskatzea; udal batzar areto nagusian Felix Arano eta Galan eta Garcia Hernandez kapitainen erretratuak jartzea; eta  Alfontso XIII izena kendu eta plaza aurrerantzean Errepublikako Plaza izatea. 

Eta horrela martxan jarri zen Arrasaten bigarren errepublikako lehen udala. 1936ko uztailaren 18ko matxinada frankistak Errepublikaren errealitatea birrindu egin zuen.

Argazkiak: Carmelo Letona, Goñi Arenaza sendia, JMVM.