maiatza 26, 2011

RICARDO BECERRO BENGOA, ARAMAION 1900an



Ricardo Becerro Bengoa, 1845ean Gasteizen jaiotako zientifiko, politiko eta kultura dibulgatzaileak harreman estua zuen Aramaiorekin, ama –Francisca Cayetana Bengoa- bertakoa baitzen, amaren aldeko aitona-amonak bezala: Pedro Lucas Bengoa eta María Antonia Ruiz de Azua.
Beraz, ez da harrigarria Aramaiori buruzko albisteak eta informazioa aurkitzea Becerroren idazkietan. Horrela, 1900eko uda Aramaion eman zuela idatzi zuen “La Ilustración Española y Americana” aldizkarian: “He tenido este año, como en alguno de los anteriores, el buen gusto o, si quiere el lector, el malo de decidirme por un verano tranquilo y apacible. Uno de los puntos más a propósito para vivir en plena naturaleza es este rincón del norte de España, denominado Valle de Aramayona, donde los montes de las tres provincias vascongadas se encuentran y forman un nudo...”
Beste inoiz itzuliko naiz Becerrorengana, batez ere Aramaiorekin izan zuen komunio izpiritualaz iharduteko, baina gaurkoan azaldu nahi nuke, idazki horretan ematen duen kantu irrigarri baten erreferentzia. Irakur diezaiogun berari:
“Aquí, en torno a los caseríos, en los linderos del bosque, en los declives de perpetuo verdor que bajan desde Aréjola a la entrada del río y a La Calle, entonan los muchachos, como pájaros refugiados a la sombra de los avellanos, los cantos burlescos de la niñez, antiguos como los primitivos habitantes, verdadero pugilato de bromas entre pastores y pastoras de pocos años que cuidan del ganado. Oigámoslos y apuntemos estas burlas montaraces jamás publicadas hasta ahora:
EN VASCUENCE
VERSION CASTELLANA
ELLA
Lobiru, logure
bai ganadu zaiñe
Pachicon idiye
Artue gureñe.
EL
Or goico landetan
sosue kantetan,
sosue bada ta chapel
beti barriquetan.
ELLA
Erbije dabil biserrien,
erbicumie ziderrien.
Orrabada ta,
Pachico cuarta bat
Sorri biscarrien.
EL
Nesca begui arrámpalo,
aquerren becoqui,
colcuen dituna-ta
iru arto sati.
Ta baba lapico bi
Esquenala charra
tripa siquiñori.
ELLA
Sartaquiñe sarcho bat
iru solocue.
Orra bada Pachicon
dote ta arrique.
EL
Sartaquiñe, burruntzali
Errial bi ta erdi
Orra bada Juanacho
Aquerre becoqui.
ELLA
El dormilón Francisco
Cuida mal su ganado;
Los bueyes están comiendo
el maiz.
EL
Arriba en los prados
está el tordo silbando,
y la del sombrero,
charlando sin cesar.
ELLA
La liebre entre las habas
el gazapo entre las flores.
Y tú, perezoso Pachico,
Tienes una cuarta de
pulgas en las costillas.
EL
La chica horrorosa,
con frente de chivo,
lleva en el colco
tres corruscos de maiz.
Y dos pucheros de habas.
No tiene mal
estómago sucio.
ELLA
Una sartén vieja
con tres agujeros
es lo que lleva Pachico
de dote y arras.
EL
Una sartén, un cazo
y dos reales y medio
eso lleva Juanita
la de la frente de chivo.



Argazkia eta Ricardo Becerro de Bengoari buruzko informazio gehiago:
http://www.euskomedia.org/aunamendi/12303?q=ricardo+becerro+bengoa&numreg=1&start=0#0










maiatza 19, 2011

ALELUYA: Arrasateko aldizkari bitxia



ALELUYA titulatu zuten, 1943 urtean Arrasaten argitaratzen hasi zen aldizkari bat. “Revista editada por la Delegación Castrense de los Jóvenes de A.C” zioen aldizkariaren bisita-txartelak.
Seguruenik, irakurle askori argitu beharko zaio A.C hizki horiek, “Acción Católica”-ri dagozkiola. Ziklostilez egiten zen tirada eta aldizkariaren zuzendaria Luis Aretxaga zen, Unión Cerrajerako langile fina. Jose Maria Arizmendiarrietaren eskua ere ez zegoen oso urruti. Suposatzen dut, eta ez dut asko arriskatzen, aldizkariaren ekoizpen materiala Unión Cerrajerako bulegoetan ere burutzen zela.
Aldizkariaren helburua, soldadutzan ari ziren arrasatear gazteenganaino herriko albisteak iristaraztea zen. Denetariko albisteak. Honako hitz hauekin agurtzen zuen 1943ko maiatzeko zenbakiak:
“Conviene, y a tí más que a nadie, seas en el Cuartel el mismo que eras aquí. Consciente, con la misma conciencia, no más ancha, y la misma religiosidad. Es difícil. Ya lo sabemos. El aire del Cuartel es indiferente y muchas veces hostil para tus delicadezas en Religión. Por eso te llevamos hasta el Cuartel el aire de tu Parroquia, de tus padres, el de tu novia acaso... el de Mondragón.
Te hablaremos de tus amigos, de Udalaitz, de la plaza, de los escaparates, y ¡por qué no! también del color del tacón de los nuevos zapatos de fulanita, a quien tú conoces. Verás cómo te recordamos tu pueblo. El observatorio lo tenemos en Udalaitz; está lejos, es verdad, pero son de muy buena vista los observadores”

Zenbaki hartan Ekintza Katolikoaren zuzendaritza batzordearen berri ematen zen, urteko apirilaren 25ean, Berpizkunde Igandea, Zentroan buruturiko bileran berriztatu zena. Horrela geratu zen Batzordea:
Lehendakaria, Luis Usatorre; Idazkaria, Mario Sarrionandia; Diruzaina, Bixente Sagasta; Ekilegaien Bokala, Alfontso Gorroñogoitia; Kirol Bokala, Albaro Oregi; Soldadutza Ordezkaria eta Aleluyako zuzendaria, Luis Aretxaga; Ikasketa Bokala, Jose Luis Martinez.
“Los componentes de la misma agradecerán de corazón a todo aquel que eleve al señor una súplica en favor de ellos” eskabide umoretsuarekin amaitzen zuen albisteak.
Hirurogeita zortzi urte eman dira ordudanik eta sasoi hartako aipamen eta erreferentziak Arrasateko historia txikiaren ezinbesteko osagaiak ditugu. Itzuliko gara beste behin ere Aleluyarekin.

maiatza 11, 2011

ZIRILO MONDRAGON, ABERTZALEA



Duela hogeita hamar urte, maiatzaren 12an hain justu, Zirilo Mondragon aramaioarra hil zen Arrasaten. Hirurogeita hamaika urte zituen. Gizon apala, hurbila, bihotz-bera. Beraren gaineko aipamena egin nahi izan dut txoko honetan, Ziriloren moduko gizon-emakume xumeak gizartearen oinarri sendoko aleak direlako.
Zirilo Aramaioko Eusko Gaztediako lehendakaria izan zen gerra aurretik. Berari zor zaizkio garai hartan Aramaion burutu hainbat eta hainbat ekintza. Taldekide zituen, Ramon, Benito, Luziano eta Imanol Ormaetxea, Julian eta Frantzisko Bengoa, Antonio Plazaola, Pedro Juarez, Julian Zilaurren, Ignazio Kortabarria eta lagun mina zuen Jose Mari Azkarraga “Lurgorri” Horiek izan ziren, besteak beste, Tellamendiko gurutzea ezarri zutenak, 1935eko irailaren 15ean.
Ez zen urtebete bat igaroko eta gerra zibilak harrapatu zituen. Eta 1937an faxistek atzeman ondoren, Larrinagako presondegira eraman zuten: heriotza zigorra erori zitzaion. Ziega berdinean Jose Mari eta Emiliano Azkarraga anaia adiskideak zeuden. Urte hartako abenduaren 16an fusilatu zuten “Lurgorri” eta ziegatik ormarantz irten aurretik Zirilori eskatu zion, honek une hartan zeraman elastikoa. “Aramaixon egindako jersey polit horrekin fusilatua izatea nahi nuke” Eta hala izan zen.


Bi hilabete geroago, 1938ko urtarrilaren 21ean, Aramaioko Udalak instantzia bat jaso zuen Larrinagako kartzelatik, Zirilo Mondragonek berak sinatua, heriotza-zigorra ekidin ahal izateko udalaren haren aldeko aitorpena erregutuz. Egun hartako deliberamenduetan irakurtzen da: “No acceder a lo solicitado, por no considerarle acreedor a ello, debido a su actuación en contra del Glorioso Movimiento, notoriamente públicas”

Zirilok Euskal Herria zeraman bihotzean eta bihotzak eztanda egin zion euskaldunen arteko liskarrek eraginda. Aita Demetrio Garmendia frantziskotarrak haren hiletetan Ziriloren humanismoa goratu zuen. Ez zen okertu, ez, alajaina!

Argazkiak:
Zirilo Mondragon, Arrasateko bere etxean.
Zirilo Mondragón, Aramaioko Andra Mari baselizan, 1979-09-16ean, gerra aurreko Aramaioko emakume abertzaleei eginiko omenaldian.

maiatza 03, 2011

UHOLDEAK ARRASATEN 1942an



“Behin izan ziren “ nire blogean ondoko eskutitz hau publikatu nuen, aurtengo apirilaren 5ean. Jesus Trincadok Marcos Vitoria bere lagunari, Toulousen izan zuen bisita baten berri ematen dio, eta –besteak beste- sasoi hartako Arrasateren gaineko albiste batzuk zerbitzatzen dizkio.Uholdearekin erlazionatutakoa bakarrik aldatu dut hona.
Toulouse 17 Noviembre 42
Querido amigo Marcos:
... El 19 del pasado, cuando llegué a casa a esta misma hora (11 noche) me encontré carta de casa, en la que entre otras cosas me decía que cómo les habían enterado que el día 19 pensaba llegar aquí Aniceto Aranzabal, que es uno que está casado con la hija de Carrikirri, y que por una combinación de trenes se vería obligado a pasar noche aquí, y su deseo sería ver a alguno del pueblo. Y se habían acordado de mí y por ello me pedían si me sería posible hiciera por salirle a la estación y llegaría en el tren de Port Bou de llegada hacia la noche, acompañado de otro industrial de Barcelona.
Como me di cuenta que precisamente era el día 19, inflé mi pinchazo y me presenté a la estación a las 11 ½, y el tren llegaba a las 12´20. Como yo no me acordaba de quién se trataba, me dispuse en plan de vocear el nombre en la puerta de salida a la menor duda, pero en cuanto vi su tipo de la raza de aquel Jose Mari Canuto del cuarto de Modelos(1), le hice una erritar acogida vasca, a la que correspondió con igual entusiasmo.
Llegó sólo, sin saber jota de francés, y después de fracasar su hospedaje en el Gran Hotel, cercano del Cristina, dejamos allí sus maletas y nos dedicamos seguidamente a buscar un alojamiento caminando sin cesar hasta las tres y media inútilmente. Tenía que seguir su itinerario a las 7 de la mañana y ello no nos permitía llegar a pie hasta mi casa para descansar. Así nos pasamos la noche sentados en los locales de la estación hablando sobre tantas cosas ocurridas, mientras él se esforzaba por explicarse el raro concepto que se tiene de nuestra nacionalidad ya que en dicho hotel requisado por los rubios, se nos dijo que nadie podía permanecer ni en el restaurant por la noche, y mucho menos siendo españoles.
Como luego, conforme al cartel de anuncios, el tren había sido retrasado a las 18´30 horas, nos vinimos ya de mañana a casa y charlamos más ampliamente. Me explicó que aquello se encuentra cambiado de gentes, cosas y costumbres, completamente. También me subrayó que la cuestión de recibimientos había cambiado... ya que apenas si detenían a nadie, fuera de algún caso para corta duración. Yo le dije que bien pudiera ser efecto de circunstancias.
... La tromba de agua (2) debió de ser algo de terror ya que el golpe fue hacia la una de la madrugada y se llevaba animales, puentes, árboles y algunas casas lindantes como el molino de antes de Escoriaza (3), puente de la Concepción etc. A la hermana de José Letona (Luisa) que se casó con Francisco de Hilarión(4) (maestro) se le ahogó una niña de 3 años (única víctima)
... Sin otro particular, recibe un abrazo de tu amigo

Trincado

=======================.
Honetaraino eskutitza. Oharretan jartzen dudan bezala, Trincadok aipatutako uholdea 1942ko abuztuaren 28an gertatu zen. Larri kolpatu zuen Arrasate eta ume bat ito zen. Ez zen neskato izan –eskutitzean dioen moduan- mutikotxoa baizik: Jose Ignacio Mendizabal Letona, 1939ko uztailaren 17an jaiotakoa.
Mendizabal-Letona sendia San Frantzisko elizaren osteko etxe batean bizi zen, Aramaio erreka aldamenean. Hirugarren solairua zen eta ura eraikineko atarteraino heldu zenean ganbara aldeko leihatila batetik ateratzeko prestatu bide ziren, Tobias Landaluze harakinaren alboko etxera igarotzeko. Une larri haietan Jose Ignacio izutu omen zen eta guraso eta beste anaia-arrebekin egon beharrean eskaileretatik behera egin zuen atarteraino. Sartzen ari zen urak harrapatu eta, hain justu landaluzetarren etxeraino eraman zuen umea. Bertan aurkitu zuten, itota.
Francisco Mendizabalen semea zen Jose Ignacio. Hura Arrasateko maisu izan zen gerra aurretik eta baita gerra piztu ondoko hilabete batzuetan Aramaioko udal idazkaria. Semearen istripua gertatu zenean, berriz, Fuenmayorreko Udaletxean ziharduen idazkari lanetan.
Donostiar prentsaren dekanoa genuen La Voz de España arakatu dut albistearen bila, baina ez dut aipamenik ere aurkitu. Barztelonako “La Vanguardia”n, berriz, ondokoa irakurri dut, abuztuaren 29ko zenbakian: “En San Sebastian quedaron inundadas varias calles, Fermin Calbeton, Arbizu y Zuloaga. Los rios de la provincia llevan un cauce dos metros superior a lo ordinario. No se tienen noticias de que haya habido desgracias personales”
Garbi dago hainbeste aldiz esan duguna: Arrasate oso urruti geratzen da Donostiatik.

Argazkian: Jose Ignacio Mendizabal mutikoa (Mendizabal-Letona sendiak utzita)


(1)Union Cerrajerakoa
(2) Arrasate larri jo zuen uholdeaz ari da. 1942ko abuztuaren 28an gertatu zen.
(3) Eskoriatza jartzen du baina, uste dut, Bolinetekoaz ari dela, hots Aretxabaleta esan behar zuela deritzait Eskoriatzaren ordez
(4) Francisco Mendizabal

apirila 13, 2011

VERGARAJAUREGI, RESUSTA Y CIA.



Unión Cerrajera S.A sortu zela 105 urte betetzen dira aurten. Ezaguna den bezala, Vergarajauregui, Resusta y Cia. eta La Cerrajera Guipuzcoana bi enpresen arteko bat egiteaz jaio zen hura.
Industria prozesu haren hastapenetan izen bat jarri behar da, guztien gainetik: Jose Maria Resusta. Resusta tekniko on bat zen XIX. mendeko lehen erdian, baina bere ideia industrialak behar bezala gorpuzteko kapitalaren premian zegoen. Horretarako Jose Vergarajaureguirekin ipini zen harremanetan, Oñatin baserri mordoa zuena. Horrela, Vergarajauregik, Mateo Urzelay Beristain oñatiarrak eta Oñati zein Arrasateko beste merkatari eta sarrailari batzuek “Almacenes de Cerrajeria” izeneko lantegia sortu zuten, 370.000 errealetako kapitalarekin. Fundatzaileen artean, beraz, Jose María Resusta “Maixortxo” arrasatear fabrikatzailea zegoen, industrian aditua. Enpresa hark “Vergarajáuregui, Resusta y Compañía” deiturarekin ihardun zuen merkatuan. Eta Oñati eta Arrasaten jarri zituen tailerrak eta biltegiak. Arrasaten, konkretuki, tailerrak zeuden eta Jose Vergarajauregi Salinas eta Jose Maria Resusta Altuna izan ziren enpresaren kudeatzaileak.
Enpresa haren pisu espezifikoa gero eta handiagoa zen Arrasaten eta, ondorioz, Urzelayk elkartea utzi zuen 1863an. Geratu zirenek enpresa birmoldatzeko aukera zela uste izan zuten eta sei urte beranduago, 1869ko abenduaren 4an, “letrados de ciencia y conciencia” (1)batzuek antzeman bide zituzten aurreko enpresaren akats legalak gainditzeko “Sociedad en comandita simple Vergarajauregui, Resusta y Cia” deiturikoa sortu zuten, 1.098.500 errealetako kapitalarekin. Estatutuen bosgarren artikuluak markatzen du enpresaren helburua: sarrailgintzako sektoreko fabrika esplotatzea.
Enpresa berriaren tailerrak Arrasateko Zaldibarren zeuden. “Vergarajauregui, Resusta y Cia”-k 1895ean 600 langile zituen, horietako 500 Zaldibarreko instalazioetan. Gipuzkoako enpresarik handienetakoa zen. Eta penintsulako sarraila fabrikarik garrantzitsuena bilakatu zen.



Ondoko dokumentua Jose Maria Resusta eta Jose Vergarajauregi akziodun eta administratzaileek 1869ko otsailean Simon Plazaola bazkideari Batzar Nagusirako bidalitako deialdia da. Garaiko teknologiak ez zuen ahalbidetzen bestela izatea, eta deialdiko eskutitz guztiak eskuz idatzi ziren. Diodan, Simon Plazaola Iokin Zaitegiren aitona izan zela, eta Zaitegiren artxiboko dokumentuetako bat da hemen azaltzen dudana.

Argazkian: 1900 ingurukoa. Lehen planoan Zaldibarreko Fabrika ikusten da.
Unión Cerrajeraren gaineko informazio gehiago, Euskomedia Fundazioaren:

(1) Horrela irakurtzen da sortze idazkian, Arrasateko Juan Jose de Dolara notarioarekin egina.

apirila 07, 2011

ARAMAIOKO ALKATEA ETA BOST ZINEGOTZI ZIGORTUTA


Ezaguna da, 2010ean Asier Agirre Aramaioko alkateari Gasteizko Epaitegi batek zazpi urteko inhabilitazioa jarri nahi izan ziola, AHTri buruzko galdeketa bat tarteko. Urtebete geroago, Arabako Audientziak kargu gabe utzi zuen alkatea. Arabako Fiskal-Buruak ukabila jaurtiki zuen, baina ez bide zuen herriko lehen agintaria guztiz jo. Dena den, ukatu ezin dena, alkateak pairatutako jazarpena da.
Asier Agirrerentzat prestatuta zegoen kolpea ez da aramaioar herriari justiziatik datorkion lehena. Oso urruti joan gabe izan zen beste kasu bat, eta horren berri eman nahi dut ondoko lerroetan.
Aramaioko Udala, 1934an, honako pertsona hauek osatzen zuten: Faustino Bengoa Zilaurren –alkatea- eta Felix Aretio, Eusebio Madina, Daniel Larrañaga, Meltxor Unzueta, Justo Jáuregui –EAJkoak- eta Alberto Unda, Martin Beitia, Juan Arriola-Bengoa eta Valentin Lasaga.
Urte hartako irailaren 23an, osteguna, Aramaioko Udalak ohiko bilera egin zuen, eta Arabako Gobernadore Zibilaren idazki bat irakurri zen. Eskutitzean adierazten zuen Barrutiko Instrukzioko Epaileak bertan behera uzten zituela beren, lehengo alkatea, Faustino Bengoa Zilaurren eta Felix Aretio, Eusebio Madina, Daniel Larrañaga, Meltxor Unzueta eta Justo Jáuregui zinegotziak.
Alkate berria Alberto Unda Urrutia izendatu zen Gobernu Zibiletik, eta beste bi zinegotzi, Martín Beitia eta Valentin Lasaga, hiruak –ikusi dugun bezala- lehengo korporazioan zeudenak. Hau da, kanporatutakoekin batera ari ziren udal arduretan.
Alkate eta zinegotzien kontra joatearen arrazoia, zinegotzi abertzaleek Kontzertu Ekonomikoaren aldeko jarrera hartzeagatik etorri zen. Gertaeren jatorri hurbila, urte hartako uztailaren 15ean aurkitzen dugu. Egun hartako udal bilkuran eta eguneko gai zerrendaz kanpo, Udalak Felix Aretio izendatu zuen, hilak 19an Kontzertu Ekonomikoaren alde Gasteizen burutu behar zen Udal Bilkuran aramaioar korporazioaren ordezkaritza eraman zezan. Erabaki haren arduradunak Bengoa alkateak eta Madina, Beitia, Unzueta eta Larrañaga zinegotziek sinatu zuten.
Abuztuaren 12an, berriz, Arabako Gobernadore Zibilak(1) honako agindu hau bidali zuen:
“Se hace saber a las Corporaciones municipales la obligación en que se hallan de que tanto en las sesiones ordinarias cuanto extraordinarias, no se traten asuntos ajenos a la competencia municipal, y que dichas Corporaciones deben permanecer alejadas en su actuación de toda política, y que los alcaldes se hallan obligados a suspender los acuerdos municipales que recaigan sobre asuntos que no sean de la competencia municipal”
Abisuaz jabetu arren, abuztuaren 22an beste bilera bat eduki zuen Udalak, eta gai zerrendaz kanpo ere, uztailaren 19an Gasteizko batzarrean egondako Felix Aretiok proposatu zuen Aramaioko Udalak Kontzertu Ekonomikoaren defentsarako batzordearen kideak hautatu behar zituela, horretarako ziren hautagaiak kontuan izanda.
Aurrera egin aurretik, Simon Landa udal idazkariak adierazi zien alkate eta zinegotzi jeltzaleei errespontsabilitate administratibo zein penalean eror zitezkeela:
“Ya que es ilegal el acuerdo que se pretende adoptar a la celebración de las elecciones para el nombramiento de la comisión definitiva encargada de la defensa del Concierto Económico, y de la autonomía municipal, mediante un procedimiento electoral que no está autorizado ni tiene reconocimiento por ninguna Ley para la constitución de una comisión intermunicipal, y que por otra parte tampoco figura en convocatoria dicho asunto”
Udalak, aldiz, Aretio zinegotziak proposatutakoa euren ardurapeko gaia zelakoan, erabaki zuen Kontzertu Ekonomikoaren defentsarako batzordea hautatzea. Alkate eta zinegotzi abertzaleek bozketari ekin ondoren, honako pertsona hauek aukeratu ziren: Teodoro Gonzalez de Zarate, Gasteizko Alkatea; Emilio Lopez de Heredia, Aguraingo Alkatea; Javier Elorza, Gasteizko Zinegotzia eta Primitivo Herrero, Gasteizko Zinegotzia.
Erreakzioa berehala iritsi zen eta lehen esan dudan bezala, Gobernadore Zibilak zigortu egin zituen jeltzaleak, Udal arduretatik baztertuz.
Itxaron beharko zen 1936ra arte, hain zuzen otsailaren 16 eta 23ko hauteskundeak izan arte, zigortutako alkate eta zinegotziak berriro Udaletxera eskubide osoekin itzultzeko. Frente Popularrak irabazi zituen hauteskundeak eta amnistia eman zuen, aurreko gobernuarekin delitu politikoengatik izandako zigor guztientzat.
Horrela 1936ko 25ean, astearte eta arratsaldeko 4etan, ez ohiko bileran Udal berria osatu zen, lehengo karguak berreskuratu zituztelarik, eta honela geratu zen korporazioa: Alkatea, Faustino Bengoa; 1. alkate ordea: Eusebio Madina; 2. alkate ordea: Justo Jauregi; Sindikoa: Martin Beitia; sindiko-ordea: Daniel Larrañaga; zinegotziak:Felix Aretio, Alberto Unda, Meltxor Unzueta, Valentin Lasaga eta Juan Arriola-Bengoa.

(1)Espainiako Gobernuan Lerrouxen erradikalak zeuden, baina eskuineko CEDAk sostengatua. Errepublikako presidentea Aniceto Alcala Zamora zen, errepublikar kontserbadorea.

Argazkia:Gerardo Lopez de Gereñu Euskomedia Fundazioa

martxoa 30, 2011

JUAN GARMENDIA LARRAÑAGA ETA ARAMAIXO



Juan Garmendia Larrañaga Tolosako etnografo handiak beste liburu berri bat -"Agerkari etno-historikoa. Nere paperetatik / Escaparate etno-histórico. Fondo de escritorio"- aurkeztu zuen martxoaren 25ean Tolosan. Esan behar dut, pozez gainera, liburu hori niri eskaini didala egileak, urtetako adiskidetasunari egiaztapen-zigilua eman nahi izan balio bezala. Eskerrik asko, Juan! Eta segi lanean, orain arte bezain emaritsu.
Juan Garmendia Larrañaga 1976an “ezagutu” nuen, hain zuzen ere Aramaioko etnografiari buruz artikulu batzuk Diario Vascon argitaratu zituenean. Berak sarritan aitortu didanez, egun zoragarriak eman zituen Aramaixon, baserriz baserri eta artisau batengandik hurrengoarengana ibili zelarik. Bixente Muñoa, Julian Urzelay, Benito Oar, Norberto Jauregi, Patxi Izaga, Urdungioko Iñaxio Larrañaga, Salasango Julian Unzueta, Keixtiko Pedro Bengoa, Liñatzako Eugenio Ugarte eta bere seme Basilio izan zituen berri-emaile, besteak beste. Baita, oso gogotsu ere, Maria Leaniz Barrutia, Santa Cruz apaiza zenaren eskutitzak gordetzen zituena.
Nik uste dut gaurkoan, Juan Garmendiaren azken liburua aitzakia hartuta, onena dela gonbidapen bat egitea irakurleari, batez ere aramaixoarrari, ondoko helbide honetara jo dezan. Benetako altxor bat aurkituko du:
Eta beheko lerroetara, Juanek aramaixoarron ahotik jasotako zenbait kanta aldatu ditut, iraganeko egunak gogora ditzagun!
“Ganadua besteren belardira pasatzen zenean, norbaitek ikusten bazuen, kantatzen zuen:
“Libiri eta labore, nun dek ganadu zaiñe; beien ganadu zaiñe, orraberako XX (ganadu jabearen izena) kaka ganadu zaiñe”
Edo belarra izan beharrean, landutako solora sartzen bazen ganadua, kantua honako hauxe zen:
“Or goiko landetan, eperra kantetan, or beko pagadixen usue kantetan; orraberako XX (ganadu jabearen izena) gerriraño kaketan”