urria 19, 2022

CANOVAS DEL CASTILLO ETA SANTA AGEDA

 

Antonio Canovas del Castiilo

1897ko abuztuaren 8an betiko lotuta geratu ziren Antonio Canovas del Castillo eta Santa Ageda. Estatu buru espainiarra erail zuen Angiolillok Gesalibarreko bainu etxean. Eta politikoaren heriotza fisikoari Santa Agedako negozio haren amaiera segitu zion, gertaera hark ekarri baitzuen betiko itxiera.

“Hots begi danbolinak” nire blogean zerbait idatzi dut azken urteotan magnizidio hartaz eta bere inguruan emandako zenbait puntutaz. “Canovas del Castillo eta Santa Ageda” epigrafepean biltzen ditut orain arte argitaratutakoak. Aurrerantzean gehiago balitz, hementxe ere edukiko luke islapena.

========..=======

CANOVAS DEL CASTILLO HIL ZUTEN SANTA AGEDAN


Arrasateko Gesalibarko auzoan Canovas del Castillo gobernu burua hil zuten, eta zenbait idazkitan gertaera haren inguruan sortutako informazioa jaso nahi izan dut, testigantza berreskuratzeko. Gaurkoarekin irekitzen dut leihoa erdi ahazturik daukagun iraganera.


CANOVASEN GORPUA MADRILERA. ANGIOLILLO EXEKUTATUA


1897ko abuztuaren 8an, Santa Agedako Bainu Etxean gertatutako hilketaren ondoren espainiar politiko askoren jomuga bilakatu zen Arrasate . Estatu eta probintziako diputatu, senatuko kide, alderdikide, noble eta kasta politikoaren ordezkari ugarik toki hartu zuten Gipuzkoako bazter haietan, Antonio Canovas del Castillo, Espainiako Ministroen Kontseiluko Lehendakariaren heriotza zela-eta.


CANOVAS DEL CASTILLOREN HERIOTZA. Iruditan


“La Ilustración española y americana” aldizkariak eskainitako ale monografikotik atera ditut ondoko lerroak. Beste medioek esandakoarekin alderatuta literaturak ez badu berrikuntza handirik aurkezten ere oso interesgarritzat jotzen ditut argazki eta grabatuak.  

LEHEN PAPARAZZOA SANTA AGEDAN

1895eko kronikari heldu diot, Santa Agedatik estatu osora heltzen zen informazio jario hartan. Paparazzo baten istorioa dakart, berak kontatua, eta urte hartan Espainiako Lehendakaria zenaren irudia Santa Agedako bainuontzi batean sartuta agertzen zaigu, argazkilari haren eskutik.


ANGIOLILLOREN PISTOLA

Angiolillo-Canovas del Castillo pertsonaien arteko harremana 1897ko abuztuaren 8ko goizean betierekotu zuen gure protagonistak, bere baitatik irtendako bala batek sinatua. Erailketaren arma izandako pistolari buruz ari naiz. Angiolillo anarkistak Antonio Canovas del Castillo espainiar gobernu burua hiltzeko erabilitakoa.

ANGIOLILLO EXEKUTATZEN ARI - EJECUTANDO A ANGIOLILLO

Gregorio Mayoral Burgoseko borreroa exekutatzen ari da Michele Angiolillo anarkista, Santa Agedako bainuetxean Canovas del Castillo gobernu buru espainiarra erail zuena. Bergarako kartzelan zen, 1897ko abuztuaren 20an.

El verdugo burgalés Gregorio Mayoral está ejecutando a Michele Angiolillo, quien  había asesinado días antes al jefe del gobierno español Cánovas del Castillo en el balneario de Santa Águeda. Era en la cárcel de Bergara el 20 de agosto de 1897. 


JAXINTO HERIZ, ERAILKETAREN LEKUKOA


Jaxinto Heriz "Alejo Txiki" arrasatearra 1883an jaio zen, Gesalibar auzoan.  Argazkia 1979an atera nion, elkarrizketu nuen egunean. Gaia? Canovas del Castilloren erailketa, 1897ko abuztuaren 8an. Gertaera haren lekukoa izan zen Jaxinto eta lehen eskutik ezagutu nahi nuen istorioa. Gero elkarrrizketa DEIA egunkarian argitaratu nuen, 1979ko martxoaren 4an, Mendiaga garaiko nire izenordearekin.                                                                              El mondragonés Jaxinto Heriz "Alejo Txiki" nació en 1883, en el barrio de Gesalibar. Le fotografié en 1979, con 96 años, y la razón no era otra que Jaxinto habia sido testigo presencial del asesinato de Cánovas del Castillo en el balneario de Santa Agueda, el 8 de agosto de 1897. Y yo queria conocer de primera mano lo visto por el entonces joven arrasatearra. La entrevista la publiqué, firmada con Mendiaga el seudónimo que utilizaba entonces, en el diario DEIA, el 4 de marzo de 1979.

ANGIOLILLOREN PISTOLA

 


Gaurko ekarpen honen protagonista ez da ohiko gizon edo emakumea. Lanabes bat dugu, bere bizitzaren unetxo batean oso ezagutua estatuan eta baita kanpoan ere, nahiz eta ospearen agertokitik aurki desagertu zen, ia-ia guztiz zokoratua gertatu arte. Angiolillo-Canovas del Castillo pertsonaien arteko harremana 1897ko abuztuaren 8ko goizean betierekotu zuen gure protagonistak, bere baitatik irtendako bala batek sinatua. Erailketaren arma izandako pistolari buruz ari naiz. Angiolillo anarkistak Antonio Canovas del Castillo espainiar gobernu burua hiltzeko erabilitakoa. Magnizidio haren gain maiz idatzi dut baina orain arte erabat ahaztuta nuen Angiolilloren arma.

 © argazkiarena: Arabako Arma Museoa.


Gasteizko Arabako Arma Museoan gordetzen dela jakin nuen bezain laster bertara jo eta Museoaren enplegatuek nire aurrean jarri zuten errebolberra. Espainiako politikan bere biziko garrantzia izan zuen gertaeraren azken eragilea ikustean, aitortzen dut, hotzikara moduko bat sentitu nuen. Baina nire sentimenduek inori bost axola diotelako, noan pistolaren deskribapena egitera. Eta Museoan adierazi zitzaidanaren laburpentxoa egingo dut.

British bulldog tipoko errebolberra da, XIX. mendearen bigarren erdian garapen handia izan zuen James Webley ingelesaren diseinuarekin. Arma txikia da, eta txalekoen poltsikoetan eraman zitekeen samur asko. Kalibre indartsukoa da, eta diseinu eraginkorrekoa. Marka horren pistolek arrakasta handia izan zuten mundu osoan, eta bigarren mundu-gerrara arte fabrikatu zen.

Nola heldu zen pistola Arabako Museora? Pistola gordetzen duen kutxatxoan bada plaka bat

eta bertan irakurtzen da: “Revólver con el que el italiano Angiolillo mató a Cánovas del Castillo en el Balneario de Santa Agueda (Guipúzcoa) el 8 de agosto de 1897. Donación de los hijos del entonces Capitán General del Norte Don Basilio Augustín Dávila”

Basilio Augustin Dávila jeneralaren semeak eman zion pieza Arma Museoari. Angiolillo epaitu zuen auzitegiko kidea izan zen Augustin Davila kapitain jenerala.



AURREZ AURRE EGON ZIREN EPAIKETAN

Angiolillo
Augustin Davila kapitain jenerala


https://txemax3.blogspot.com/2022/10/canovas-del-castillo-eta-santa-ageda.html



Argazkiak:  JMVM, Arabako Arma Museoko agiritegi fotografikoa, Wikipedia




urria 12, 2022

ANTONIO KEREJAZU, LIMAKO JAUNTXO ARRASATEARRA


Antonio Kerejazu Uribe
Pertsonaia ezkutu, inoiz entzun ez dituzun horietakoren bat supituki agertzen zaizu eta, arranopola!, hau zein da? galdetzen diozu zure buruari eta horixe gertatu zait niri, Antonio Kerejazu Uribe arrasatearrarekin. Lehen datua Miguel Madinabeitiari zor diot, bere apunte batean, honakoa idatzi zuela: “1754. D. Antonio de Querejazu (1) da las gracias al Ayuntamiento desde Lima por haber informado favorablemente para la obtención del hábito de Santiago” Sekulan entzun gabe neukan  eta arrastoari tiraka hasi natzaio zer atera nezakeen ikusteko. Ondokoa da arrasatear honen inguruan jakin izan dudana. Ziur nago askoz gehiago egongo dela, baina hori tokiko historialariei uzten diet, izan badirela.

Antonio Kerejazu Uribe Arrasaten jaio zen 1665eko martxoaren 1ean. Aita, oñatiarra, itxuraz,  izen berekoa zuen baina bataio-idazkian abizen bakarrekin agertzen da; ama, berriz, Ursula Uribe Etxebarria Ugarte izan zen, Bedoña auzoko jatorrizko arrasatearra. Juan Uribe Etxebarria Ursularen aitak Bedoñan 1664an emandako testamentuan honela irakurtzen da:
 
"Item. Declaro tengo casada a mi hija Ursula con Antonio de Querexazu, vecino de Mondragón, a quien para la dote ofrecida tengo dados sesenta ducados poco más o menos, en cinco nobillos. Mando que lo demás cumplimiento a su contrato matrimonial, se le pague”

Ez dut ezer lortu ahal izan gure protagonistaren haur eta gaztaroari buruz, baina ez zuela ezer nabarmenik izango uste dut. Hori bai, Juan Carlos Guerrak “Ensayo de un padrón histórico de Guipuzcoa” dio 1705ean hidalgia eskuratzeko frogagiriak aurkeztu zituela Arrasateko udaletxean. Eta datuen bila, Historiaren Erret-Akademiaren web orrira heldu nintzen. Bertan Antonio Hermenegildo Kerejazu Mollinedo pertsonaiaren bizitza zertzeladak ematen dira eta hara non, honakoa irakurri nuen:

“Hijo mayor de Antonio de Querejazu Uribe, natural de Mondragón (Guipúzcoa), comandante militar, caballero de la Orden de Santiago, prior del consulado de Lima, y comerciante adinerado que le dio a la Corona 100.006 pesos en 1724 y otros 30.000 en los 1740, y de Juana de Mollinedo y Azaña, de Lima, hija de un peninsular, Tomás de Mollinedo”

Banuen, beraz, nondik jarraitzerik. Suposatzen dut XVII.aren amaieran enbarkatu zela Ameriketara eta zehazkiago Limarantz, eta aurreko lerroaldearen arabera aurki egin zuen dirua, merkatari gisa. Nire jakin minerako beste informazio iturri bilakatu zen sarean aurkitu nuen web orri bat, bertan “La casa Querejazu” idazkia irakur baitaiteke. Eta bertatik atera nuen ondokoa: 

“Oculta por una larga fachada de principios del siglo XX perdura una importante y antigua casona limeña. El principal propietario de esta casa fue durante el siglo XVIII D. Antonio Hermenegildo de Querejazu y Mollinedo…  El había nacido en el Perú y fue hijo de un peninsular afincado en el virreinato en la primera mitad de ese siglo, Antonio de Querejazu y Uriarte (sic), natural de Mondragón, en Guipúzcoa. Obviamente este último logró tal posición por su relevancia en la sociedad limeña de su entonces: fue caballero de Santiago, gobernador de Quijos y Macas y prior del Tribunal del Consulado de Lima. Y caso en 1706 con la limeña Juana Agustín de Mollinedo y Azaña, sobrina del célebre obispo del Cuzco Manuel de Mollinedo y Angulo, reconstructor de esa ciudad tras el terremoto de 1650
 

Antonio arrasatearra alargundu egin zen eta bigarren emaztea hartu zuen: Gabriela Jimenez de Lobaton, alarguntsa bera ere, eta ondasun askoren jabea zena.  Zer egingo zuen arrasatearrak Liman dirua pilatzeaz gain? Zernolako harremanak izango zituen Peruko hiriburuko gainerako euskaldunekin? Izango al zuen artean loturarik Arrasaterekin? Horiek eta gehiago ziren nire buruan zeuden galderak. Eta batzuei erantzuna aurkitu nien. Eta bilakuntzan Arantzazuko Ama Birjinak ipini zuen argi, zentzu zorrotzean. Begira: Limakoa izan zen Arantzazuko Ama Birjinaren adbokaziopeko lehen kofradia Ameriketan. Eta Eusko Ikaskuntzak 2004an argitaratutako “La cofradía de Aránzazu de los vascos de Lima” liburuan,  José de la Puente Brunke ikerle peruarrak zioen bere lanean:


“Un caso más notable es el representado por la familia Querejazu, cuyos miembros pertenecieron a la Hermandad, constituyéndose en una de las familias más poderosas en la segunda mitad del siglo XVIII, siendo su principal representante Antonio Hermenegildo de Querejazu y Mollinedo, quien llegó a ser el oidor más antiguo de la Audiencia de Lima, y caballero de la Orden de Santiago, además de dueño de una de las más importantes fortunas de entonces. El había nacido en el Perú, y fue hijo de un peninsular, Antonio de Querejazu y Uribe (2) natural de Mondragón, en Guipúzcoa, quien llegó a ser mayordomo de la Hermandad.

En la documentación que se conserva de la Hermandad, Antonio de Querejazu y Uribe figura por primera vez en un dato referido a 1704. En efecto, en el cabildo realizado el 3 de mayo de ese año, se presenta una relación de las personas que ofrecieron limosna para el retablo de Nuestra Señora de Aránzazu. Allí aparecen conjuntamente Mateo y Antonio de Querejazu aportando 100 pesos, habiendo sólo cinco personas con aportes mayores, siendo las sumas más altas las ofrecidas por los mayordomos de la Hermandad, Pedro de Ulaortua y Juan Bautista de Palacios. Al año siguiente, y de acuerdo con la “Razón de los señores hermanos que han mandado limosna para el retablo de Nuestra Señora de Aránzazu este año de 1705”  Antonio de Querejazu vuelve a aportar 100 pesos, siendo en este caso el hermano que ofreció la suma más alta.

Antonio Hermenegildo, semea
Desde entonces Antonio de Querejazu intentó ser elegido mayordomo de la Hermandad, pero lo logró tan sólo en el cabildo de 3 de mayo de 1713, cuando alcanzó tal cargo junto con el ya mencionado –y en este caso reelegido– Juan Bautista de Palacios, quien por entonces ya era Teniente General de la Caballería. Ya en años anteriores había sido Querejazu diputado de la Hermandad. En el registro de los entierros efectuados en la bóveda de la capilla de Nuestra Señora de Aránzazu, figuran los de varios miembros de esa importante familia. Así, el 3 de enero de 1761 fue enterrado Tomás de Querejazu, caballero de la Orden de Santiago y canónigo de la catedral de Lima. En junio de 1772 se enterró Juana de Querejazu, condesa de San Juan de Lurigancho, hija del mencionado Antonio Hermenegildo. En febrero de 1775 fue enterrada la esposa de éste, Josefa de Santiago-Concha y Errazquin, y el 18 de enero de 1792 se hizo lo propio con el mismo Antonio Hermenegildo. El 14 de diciembre de 1797 fue enterrado José de Querejazu y Santiago-Concha, Conde de San Pascual Bailón, e hijo del anterior”

Antonio Kerejazu Uribe 1751ko uztailaren 23an hil zen, Peruko lurraldeetan sekulako lana egin ostean, dirutza handia pilatu ostean eta Kerejazu abizenerako bide zabala utzita.

Horra hor, beraz, beste arrasatear baten bizitza zertzeladak. Merezi izan du historiaren zirrikituetatik murgil egiteak.


    (1)    Dataren arabera, Antonio Kerejazu Uribe arrasatearraren semea zen, Antonio Hermenegildo, udalari mesedea eskatu ziona.
    (2)    Idazkian Uriarte jartzen du.

urria 05, 2022

ARRASATE, XIX.ko ERROMANTIKO FRANTZIARREN OROIMENEAN


Erret-bideko herria izan da antzinatik Arrasate eta bertatik bidaiari ugari igaro dira, denetariko testigantzak utzi dituztenak. Goi mailako pertsonaiak eta apalagoak baziren ere, batzuek eta besteek idatzita laga zituzten Arrasate eta inguruko zehazkizunei buruzko euren iritziak. Gaurkoan “L´Espagne. Pittoresque, artistique et monumentale” liburutik aldatutako pasartea dakart.  MM. Manuel de Cuendias eta V. de Ferealek idatzi zuten 1848an, eta penintsulako ohiturak eta usadioak deskribatu zituzten, bidai arin baten ikusi ahal izan zituzten bezala. Diotenez, V. De Fereal bidai osoa gizonez jantzita egin zuen Subwerwick andrea izan zen. XIX. mendeko bidaiari erromantikoen ikuspegia garbi asko ageri zaigu deskribapenetan eta Arrasatekoari dagokionez ere, halako kutsu sinesgaitza dagokio, inongo zalantzarik gabe. Irakur dezagun, frantsesetik euskaratuta: 

“Urrunago Arrasate dago, harresi zaharrek inguratua. Bi mila eta bost ehun biztanle ditu eta bertakoek bizitza ematen dute pilotan jolasten, barra jaurtikitzen, ondo hornituriko ostatuak bisitatzen eta amodioa egiten.

Arrasateko herria - bere antzinako etxe, emazteki alai, gizakume indartsu baina ez eder  eta ia-ia basatiekin-  antzinako gauzen museoa da: ostatuetan ondo pasa daiteke,diru asko gastatu gabe, eta emakumeak gortea daitezke, senarrak haserrarazteko beldurrik gabe, normalean on huts samarrak baitira. (“Et on y peut faire la cour aux dames, sans craindre d´exciter la colère des maris, généralement assez débonnaires”)

Arrasaten etxeak zabalak dira eta erosoak, baina ez dira bat ere dotoreak. Eskuarki, harrizkoak dira goitik behera: areago, batzuk harri nabarrezkoak dira. Herri honek seme ospetsu bakar bat dauka: Esteban de Garibay, Espainiako lehen historia orokorraren sortzailea dena, espainieraz idatzia, eta baita eskutitz baliotsu askoren egilea ere. 
emakume euskalduna, liburuko grabatua

Santa Agedaraino heldu gara. Ez ginen haraino joango ez bagenitu bertako ur termaletako eraikina eta ostatu entzutetsua bisitatu nahi izango. Inoiz hartzen baduzue Santa Agedako lurrunezko bainuren bat ziur ez diezuela inbidiarik izango Parisekoei: bakar-bakarrik gauzatxo bat: merkeagoak izango direla, eta, ziur hobeto sentiarazten zaituztela, zeri esker eta han aurkituko dituzuen establezimendu horietako zerbitzu adoregarriei esker.

Naturazalea gustura ibiliko da Arrasateko inguruetan; sendagarri-landareak eta mineralak agortezinak dira; Udalatx haitzak sekulako aukerak eskaintzen dizkie botanikoari eta mineralogia zaleari. Udalatx harri nabarrezko harkaitz bat da, piramide itxurakoa, eta 293 metro ditu, gutxi gora behera, eta bere oinean Udalako leizea dauka, 275 metroko sakonerarekin. Leizera sartzea ia-ia ezina da. Alpe eta Pirineotako beste hainbat kobatan bezala, ormak busti dituzten mendetako urek harri bitxizko egitura bat ehundu dute, eta lurrean diamanteak ageri dira, han eta hemen ikus baitaitezke uraren eraginez sortutako kristalizazio bikain eta zoragarriak. Koba horretatik ateratzen dute espainiarrek “el cristal alontario” (harrizko kristala) eta “el bolo arménico” (buztin gorria)” 

Erromantikoek Arrasate hala ikusten bazuten ere, Udalaitzeko mineralak agortu ziren, Galarrako estalaktita eta estalagmita gizakiaren eskuak desagerrarazi zituen, harrizko kristala betiko joan zitzaigun… eta ez dugu bizitza “amodioa egiten” ematen. Zoritxarrez