abendua 18, 2019

SANTAMASAK. 1880


Data hauek iristean ez dira bat edo bi izaten
Arrasateko Santo Tomas jaiei buruz egiten zaizkidan galderak. Horietako bat da, noizkoa den gure herrian ospatzen dena. Aspaldi idatzi nuen horretaz, eta ez noa ostera gauza berdina idaztera.

Gaur, ordea, Miguel Madinabeitia udal idazkari arrasatearrak, 1880ko abenduaren 29an  Bilboko “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian, urte hartako santamasetako giroaren berri apaltxoaz argitaratua hartu dut ardatz, eta horren gain arituko naiz. Artikuluaren irakurketatik ezin daiteke ondoriozta oso jai dirdiratsuak izan zirenik. 

“Van ya dos meses largos que no he escrito a V. por falta de materia de qué ocuparme y aunque tampoco hoy ocurre por acá nada que sea digno de publicidad, me he propuesto sacudir el letargo emborronando una cuartilla y hablarle de las ferias de Santo Tomás, que principiando el día 21 concluyen hoy en este pueblo. 

Las del actual año han estado poco animadas y bastante menos surtidas de tiendas que de ordinario, siendo la causa ostensible de esta declinación la patente que en esta provincia se exige para ejercer la industria ambulante de géneros y efectos no elaborados por los vendedores mismos. También se ha echado de menos este año la tradicional rifa del cerdo a beneficio del Santo Hospital, cuyo sorteo ha sido costumbre verificar a las tres de esta tarde en la Sala Consistorial, arbitrando de este modo un importante recurso a la casa de Beneficencia, al paso que se daba un alegrón soberano al afortunado dueño del número premiado.

El motivo de haberse prescindido de la celebración de la rifa, se halla al alcance de todo el que tenga el menor sentido común, y de mi parte habré de contentarme con decir que es “porque cuesta más el trapo que la herida" (1) Y el año pasado fue cuando por vez primera se trocó este resultado. De desear sería, por lo tanto, que las cosas se modificasen, armonizando los intereses generales del país con los de la localidad donde aquellos afectan. 

Si la feria de Santo Tomás tiene que
1872ko zerri zozketaren txartela
desaparecer, no habremos de llorar su muerte por prematura, sino como acaecida en edad cumplidamente senil, pues cuenta de antigüedad la friolera de 529 años de existencia, como se comprueba con un privilegio que original se conserva del rey D. Pedro, fechado en Valladolid a 29 de Setiembre de la Era de 1389 (2)para los que viniesen de fuera a esta feria o mercado, no fuesen detenidos por persona alguna, de ida ni venida, ni sus caballerías, ni géneros de mercaderías”
 

Badirudi – herrialdearen interesak eta herriarenak uztartzea dioenean- txerriaren zozketa antolatzeak nolabaiteko zerga zuela adierazten duela eta gastuak handiagoak zirela bildutako dirua baino. Madinabeitiak aipatzen duen pribilegoa 1352koa da, baina horretan erregeak berretsi egiten zuen lehendik Alfontso XI.k 1345ean emandakoa. Beraz, esan daiteke herriko azokaren adina 660 urte ingurukoa dela. Donostiakoa XIX. mendean jaio zen.



 Argazkiak: Mendia bilduma, JMVM


(1) "Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua" atsotitza ezagutuko al zuen Madinabeitiak?


 (2) Oraingo egutegiaren arabera, 1352 urtea da.

abendua 11, 2019

ZIKLO KROSAREN HASTAPENAK ARRASATEN


Arrasateko txirrindularitzaren historian 1959 urtea da ziklo krosaren abiapuntua, behintzat antolatzeari dagokionez. Urte hartako abenduaren 20an izan zen espezialitate horretako lehen lasterketa eta Juventud Deportiva Mondragón izan genuen eratzailea, Jose Luis Etxebarria eta bere lan taldearen esku hartze zuzenarekin. 

Egun hartako 3´45etan ekin zioten txirrindulariek Santo Tomas I Sari Nagusiari eta Iturripe futbol zelaia izan zen irteera eta amaierako puntua. Honako ibilbidea markatu zuten antolatzaileek: Iturripeko inguruari bi bira eman ondoren, Metaliturri, Gorriko, Uribe, Santa Agedako errepidea, Erguin, Usetxe, Zarugalde, Kondekua, San Jose ikastetxea, Gazteluondo, Bazter Alai, Igokundeko ikastetxea, Atxaren zelaia, Iberdueroko tontorra eta, behin Malatoa igaroz gero, Iturripe. Zazpi bider egin behar izan zuten txirrindulariek ibilbidea, 23 kilometro denera.

Hogei txirrindularik eman zuten izena eta horien artean Burgoseko Jose Luis Talamillo zegoen, Espainiako orduko txapelduna. Baina ez zen Arrasateko irabazlea izan, Urkizar tolosarra baizik. Itxuraz, azken metroetan Talamillo okertu egin zen eta beste bide bat hartu zuen zuzenaren ordez… eta atzetik zetorkion Urkizar gipuzkoarrarentzat izan zen garaipena. Beste txirrindularien artean nabarmendu behar da Aramaioko Aldabe anaien parte hartzea. 
1960ko abenduaren 18an eman zen II Sari Nagusia eta irabazle berri bat gertatu zen, urte luzez ziklo krosean argi bereziz ibili zen Alfredo Irusta kantabriarra, hain zuzen. Egun hartan oso eguraldi kaskarra pairatu bide zen eta ohiko zirkuituari sei bira eman zizkioten parte hartu zuten hamabi  txirrindulariek. Pablo Arsuaga izan zen bigarren sailkatua.

Bi Sari Nagusi horien antolatze lanarekin oso gustura geratu ei ziren Gipuzkoako Federazioan eta   Arrasateko Juventud Deportiva Mondragonen txirrindulari sailari 1961ko Espainiako Txapelketa eratzea eskatu zitzaion. Eta horrela egin ere, 1961eko otsailaren 12an. Jose Luis Etxebarria eta bere lan giza taldea beharrean jarri ziren eta oso zirkuitu polita prestatu zuten:

Iturripe, Gorriko baserria, Uribe baserria, Uribarri auzoko bidegurutzea, Gautxori, Uribarriko parrokia, Santutxu, Santa Agedako errepidea, Erguin baserria, Usetxe, Arrasate pasealekua, Iberdueroko tontorra, Atxaren zelaia eta Iturripe, Malatoa zeharkatuz. Ibilbidea Coca Colaren 3000 banderatxorekin zegoen markatuta.

Bi txirrindulari ziren egun hartan faboritoak txapelketa poltsikoratzeko: Jose Luis Talamillo, ordura arteko txapelduna, eta Anton Barrutia durangarra, txapeldun zer zen ere aurretik bazekiena. Biak lagunak ziren eta biak herriko “Toki Ona” ostatuan lojatu ziren lasterketa denboraz prestatzeko. Ikaragarrizko jendetza bildu zen egun hartan Arrasatera: Gasteiztik tren berezi bat irten zen Arabako zaleekin; eta Gipuzkoa zein Bizkaiko autobus ugari heldu ziren.



Antolatzaileek sari batzuk iragarri zituzten: 6.000 pezeta eta Gipuzkoako gobernadore zibilaren garaikurra garailearentzat; bigarrenarentzat, 4.500 pezeta eta Gipuzkoako Diputazioaren garaikurra; eta hirugarrenarentzat, 3.500 pezeta eta Arrasateko Udalaren trofeoa. Lasterketa denboraren barruan amaitzen zuten sari gabekoentzat antolatzaileek ehuna pezeta agintzen zituzten. Berrogeita lau txirrindularik eman zuten izena.



Otsailaren 12ko goizean Arrasate jendez borbor zegoen. Antolatzaileek xehetasun guztiak lotu zituzten eta txirrindulariak eroso sentitu ziren zirkuituan. Azkenean, hogeita hamazortzi izan ziren irteeran zeudenak. Eta lasterketari goizeko 11´30etan ekin zioten txirrindulariek. Ondoko hauxe izan zen lasterketaren nondik norakoa, DVren Arrasateko Chema korrespontsalari zor zaiona:
Sailkapenean, beraz, Anton Barrutia agertu zen lehen tokian; Talamillo bigarrenean eta Alfredo Irusta hirugarrenean. Laugarrena eta aurreko hiruekin Hannoveren izango ziren Munduko Txapelketarako hautatua, Mikel Urkizar izan zen. Diodan, aukera aprobetxatuz, esateko Alemaniako lasterketa hartako txapelduna Rolf Wolfshohl izan zela eta bigarrena Renato Longo. Biak laster oso ezagunak egingo ziren Arrasaten.

Txapelketako antolatzeari buruzko laudorioak ugaldu egin ziren hurrengo egunetan prentsan:

“El éxito de organización fue aún más apoteósico y la sección ciclista de Juventud Deportiva Mondragón, en su corto historial, en sus tres años escasos de existencia, se apuntó una victoria; una victoria muy difícil de superar porque no hubo ni siquiera un fallo mínimo de organización, prueba palpable de los trabajos realizados desde hace muchos meses”

Anton Barrutia garailea, Iturripen
Alejandro Del Caz Espainiako Txirrindularitza Federazioko presidentearen hitzak dira ondokoak:

“Son excelentes los organizadores. No hace todavía mucho, cuando vine a Mondragón al festejo de la Virgen de Dorleta, patrona de los ciclistas, me impresionó su comportamiento. En aquel entonces me pidieron el Campeonato de España que hoy ha tenido lugar. Trabajé para que su deseo se cumpliera, como pienso trabajar para traer a Mondragón el campeonato del mundo”

Zoritxarrez Arrasaten ez zen inoiz Munduko Txapelketa jokatu, 1961ean bertan gure herrian nazioarteko norgehiagoketak eratzen hasi zen arren.

Espainiako txapelketarekin amaitzeko, diodan, sarien banaketa udaletxean egin zela lasterketa amaitu bezain laster eta jarraian bazkari batekin oparitu zien herriko udalak … txirrindulariei? Ez, agintariei eta prentsa eta irratiko kazetariei. Txirrindulariak, poliki poliki, bakoitza bere etxera!

Argazkiak: JMVM
Arrasateko txirrindularitzari buruzko gehiago


abendua 04, 2019

MAURINA VELASCO ARRASATEKO ERREPUBLIKA ZALEA


Maurina Velasco eta Eusebio Arenaza

Gertatu zen 1930eko abenduaren 12an Jakako koarteletan altxamendu bat izan zela, Berenguer jeneral orduko gobernu buruaren kontra eta, aldi berean, Errepublikaren alde. Huts egindako errebolta hartako  liderrak Galan eta Garcia Hernandez kapitainak izan ziren. Bi egun geroago epaitu zituzten. Epai mahaian Zaragozako Akademia Militarreko zuzendaria, Francisco Franco jenerala (ezaguna?)zegoen eta bi kapitainei heriotza-zigorra ezarri zieten. 

Urtebete bat geroago,1931eko apirilaren 14an II Errepublika sortu ostean, Arrasateko Errepublikaren Zentroak Galan eta Garcia Hernandez kapitainen fusilaketaren lehen urtebetetzea gogoratu nahi izan zuen eta 1931ko abenduaren 14an, mitin bat izan zuten euren lokaletan. Eta hemen sartzen dira gaurko protagonistak, nahiz eta,horietako batean zentratuko naizen.   

Errepublikako Zentroaren presidentea Eusebio Arenaza zen eta Maurina Velasco emaztea militante hutsa. Efemeride hartan parte zuzena hartu zuten biek. Baina, zalantzarik gabe, sutsuena Maurina gertatu zen.Berari egokitu zitzaion efemerideko ekitaldian berba egitea eta hona hemen Zentroaren gela nagusian emandako bere hitzaldiaren zatitxo bat: 

“14 de diciembre de 1930. Fecha gloriosa, Día de Júbilo, porque gracias a esta solemne fecha contamos hoy los españoles con una República grande, sublime, generosa, que por su Constitución vemos será la más formidable que hasta la fecha ha conocido la historia universal. Es ya una República de trabajadores y donde hay trabajadores hay honradez y generosidad. Día también de tristeza. 

Hoy hace precisamente un año que la traición, la felonía de unos militares y el ansia de sangre del rey más traidor que ha conocido la historia, asesinaron canallescamente a los héroes más grandes del siglo, a Fermín Galán y Angel García de Hernández, fusilados por aquel rey católico que no tenía nada de ello por estar por encima de todo su ambición y su odio, pues consintió que ni el domingo fuese respetado. Ya estaba la Monarquía; quería sangre y la había derramado. No creía eran suficientes las que sus torpezas y sus vicios hacían verter; quería más, mucha más, sin darse cuenta que iba camino del precipicio. ¿Qué importaban unas vidas? ¿Qué que muchas madres llorasen? El caso era ahogar el grito de protesta del pueblo...” 
Maurina Velasco

Diodan, aurrera baino lehen, Maurina Velasco Palenciako probintzian jaio zela baina Arrasatera bizitzera aldatuta, Aretxabaletako Eusebio Arenaza “Paparbaltz”ekin ezkondu zen. Senarra Unión Cerrajera S.A enpresan ari zen lanean eta Maurinak kazeta-saltoki bat zeukan Portaloian eta bertan, besteak beste,  “La Voz de Guipúzcoa” egunkari errepublika zalea eta Gasteizko “La Libertad” saltzen zituen. Baina goazen aurrera Maurina Velascoren hitzaldiarekin:

“...Llegó el diciembre de 1930. Cansado ya el pueblo de tanto gemir, levantó sus puños y se lanzó a la batalla. Ya sabéis el resultado. El 14 a las 2´40 de la tarde, eran fusilados aquellos dos valientes soldados que con tanto ahínco defendieron la sagrada causa de la República. La Monarquía nos había arrebatado dos vidas, pero no se apercibió de lo que se nos dio en cambio, porque en aquel solemne instante Galán y García Hernández germinaban con su sangre una nueva vida. Entonces fue cuando empezó a vivir la república española. No debemos, pues, hacer traición a estos dos mártires de la libertad. Laboremos en la obra emprendida por ellos, para que seamos dignos de los que dieron la vida por la República... 

¡Galán, García Hernández, en nombre de la mujer demócrata de Mondragón, os juro solemnemente laborar por la patria, según vuestra obra, para que España sea grande como merece, aunque tengamos que dar la vida, como la disteis vosotros!” 

Horretaraino, beraz, bere ideiak publikoki  azaldu zituen emakume arrasater haren agerpen politikoa.  Maurina ezagutu zutenek diotenez, oso emakume abegitsu eta esku zabala zen eta lagun mordoa zeukan herrian. Emakume karismatikoa, politika hurbildik jarraitzen zuena.  Niceto Alcala Zamora Errepublikako presidentea 1932ko irailaren 17an Arrasatera etorri zenean Eusebio Arenaza eta Maurina Velasco agurtu zituen udaletxean.  Bestalde, eta amaitzeko, gogora dezadan Maurina izan zela Arenaza Velasco zesta puntako ahizpa pilotarien ama.

Argazkiak: Amparo Arenaza eta JMVM