Miguel Madinabeitiaren idazkietatik
erabili nituen aurrenekoen artean dago gaur dakardana, Arrasate Zientzia Elkartekoek eskatutako nire
hitzaldian – 2012ko abenduaren 11an- aurkeztu nituenetakoa. Niretzat argigarria
– eta aldi berean, baita despistagarria ere- zen Arrasateko historialari eta udal idazkari
izan zenaren inguruan. Sarritan esan dut badirela Madinabeitiaren bizitzan ilun
samar geratu diren pasarteak, eta gizon handi horren gaineko ideia orokorra
egiteko eraginik ez duten arren, beti dira deigarriak zulo beltz horiek… egun zalantzak
inork ez dizkigula ezabatuko badakit ere.
Madinabeitiak Udalatx mendira egiten
duen igoaldi bat deskribatzen digu. Artzainen izenak ematen dizkigu,
baserritakoak, bere sendiaren zati bateko jatorria kokatzen du, euskara
barra-barra erabil zezakeela erakusten digu eta abar.
Ondoko artikulua “El Noticiero Bilbaino”
egunkariaren “Sección Literaria” zeritzanean argitaratu zioten 1890eko ekainaren
13an. Eta gero urte bereko “Euskal Erria” aldizkariaren bigarren zenbakian ere
bai. Nahiago izan dut azken horren erreprodukzioa ekartzea, irakurgarriagoa
egitearen aldera.
Miguelen semeetatik zortzi urte Arrasatetik igaro gabe egongo zena, ene ustez, Miguel izenekoa izango zen. Jesuitarako ikasketak egin zituen eta baita amaitu ere. Gero Kubara joan zen, erlijios bidtik aldenduz. Bestalde, Miguel Madinabeitiaren
zuhaitz genealogikoaren zatitxo bat ezagutzen dut, Miguelek berak egina, eta ez
du sekula argitzen zergatik aita, Aramaioko jaiotagirian Biktor Madina den eta
Arrasatera bizitzera etortzean Madinabeitia. Huskeria, gaurko
ikuspegitik. Beraz, jarrai dezadan esaten, Mari
Kruz Uriarte Zabarte, Juan Kruz Aristegirekin ezkondu zela 1790ean eta, besteak
beste, Maria Antonia alabaren gurasoak izan ziren. Biktor Madinabeitia
Muruarekin ezkondu zen Mari Antonia 1828an eta urte berdinean Miguel semea jaio
zitzaien.
UDALAITZEKO BASELIZA ATERPE. 1928
240117
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina