martxoa 26, 2025

LOPE DE AGIRRE ATZEMAN ZUEN ARRASATEARRA: PEDRO GARCIA DE GAVIRIA



Boloekin ekin nion istorioari eta Lope de Agirre (oñatiarra? - aramaixoarra?)rekin amaitu nuen. Prozesua lineala izan zen eta oraindik ez dut ulertzen historia-ibilaldian nola ez den gaur arte pasarte honen gaineko berririk guganaino heldu. Behintzat, nik ez dut aipamen hurbilik ezagutzen. Baina gatozen harira eta ikus dezagun nola ailegatu nintzen Lope de Agirre eta Garcia de Gaviria pertsonaiak lotzera.

Badira urte batzuk, 2002an, Euskonews aldizkarira artikulu interesgarri bat heldu zitzaigula ozeanoz bestaldetik. Jon Sanjuan Etxebarrietak izenpetzen zuen El hiru txirlo, el juego más antiguo en los Andes venezolano” izenburuko lana. Mamiaz gain niretzat bazen idazkian datu bat deigarria gertatu zitzaidana. García de Gaviria anaiei zegokien: arrasatearrak ziren, XVI. mendean Venezuelako Meridara helduak. Bere lan hartan zioen San Juanek:

"Hiru Txirlo" jokoa Andeetan
“Es así como se definen introductores del Juego de Bolos en los Andes Venezolanos, a los llamados “hidalgos de la tierra”, “vizcaínos de su tierra” o “vizcaínos de la armada de D. Juan Tello Guzmán” A estos se añadieron Martín de Zurbarán, Pedro de Gernika y otros coterráneos. Entre los “vizcaínos de su tierra” llegaron a Mérida los hermanos Pedro García de Gaviria y Zeledón de Gaviria, Andrés y Pedro de Vergara y Miguel de Salinas. Todos ellos provenían de Mondragón, Bergara y Oñati, donde se jugaban los bolos con pasión, y no se puede esperar que dejaran de hacerlo al llegar a Mérida”

Jo nuen Jose Mari Uranga eta Joxe Letonaren monografikoetara eta ez nuen ezer aurkitu García de Gaviria horien gain. Baina ara non, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 1960ko  buletinean topatu nuen “Los Gaviria-Madariaga” artikulua, Tola de Gaytaneko Markesak idatzia, eta bertan irakurtzen zen:

“Pedro García Gaviria, que también casó a Mondragón, siendo su mujer Sancha de Altuve, los cuales engendraron a Antón García, que casó en el mismo pueblo con Mariana Ochoa de Olariaga y fueron padres a su vez de Pedro García de Gaviria, que pasó a las Indias y se estableció en la ciudad de Mérida, en el Nuevo Reino de Granada, siendo Capitán de caballos..”

Behintzat banuen soka nondik tiratzea. Bergarako jatorrizko sendia zen, beraz, eta Tola Gaytanekoak gehitzen zuen, gainera, Ameriketara joandako Pedroren beste anaia bat Mateo Zeledon zela. Lotuta nituen, beraz. Eta horren haritik esan nahi dut, Mateo Zeledon Ameriketara Fray Frantzisko bihurtuta iritsi zelakoan nagoela, edo Ameriketan fraidetu zela. Izan ere, 1584ko dokumentu batean irakurtzen da Pedro Garcia de Gaviriak laguntza eskatu ziola bere anaia Fray Frantzizko de Gaviria, “de la Orden de San Francisco” Baina hori beste ekarpenen batean argitzen ahaleginduko naiz,

Gaviria Etxea, Bergaran
Garcia de Gaviriaren gaineko erreferentziekin aurrera egin ahal izan nuen nire bilakuntzan. Eta horrela jakin izan nuen Pedro García de Gaviria  Arrasaten jaio zela 1531ean, bere aita herriko alkatea ei zelarik. Gazte utzi zuen bere jaioterria armadara sartzeko. Felipe II erregearekin Ingalaterrara joan zen 1554an, itsas notario gisa, erregearen eta Ingalaterrako Maria Tudor erreginaren arteko ezkontzarako. Gero Sevillako Casa de Contratación zeritzanera itzuli zen, 1558an Indietara igarotzeko. Horrela irakurtzen da nobleziaren txostenean:

“Juan Esteban Vasco, Juan Lorenzo y Gaspar Garzón, testigos para su expediente de nobleza en 1584, declaran «que hace 26 años vino Gaviria en la flota que dice a Santo Domingo con otros vizcaínos de su tierra, y de allí a Tierra Firme y a Pamplona, donde le conocieron los testigos… y que oyeron decir a otras personas que venían con Gaviria cuando llegó de España…».

Badirudi, 1558an Colombiatik heldu zela gero Venezuela izango ziren lurraldeetara. Juan Rodriguez Suarezen aginduetara urre eta zilarraren bila zihoazen eta arrasatearra eskribau lanetan ari zen. Urte hartako urriaren 9an Merida hiria sortu zuten. Goiko testuan agertzen den Pamplona ez da Iruñea, noski, Ameriketako lurralde haietako Nueva Granada zeritzaneko herria baizik. Garaiko dokumentu batean irakurtzen da:

“Gaviria sirvió con sus armas y caballos y otras cosas necesarias para la jornada en que gastó muchos pesos de oro… y que pasó muchos trabajos por ser los indios muy belicosos”

Merida sortu zutenean Pedro Garcia de Gaviria Diruzain Nagusia izendatu zuten eta handik hilabetera indioen 330 etxeren jabe zen. 1564an Garcia de Gaviria Meridako pertsonaiarik boteretsuenetakoa dugu, eta “encomendero” – hau da, indioak euren agindupean edukitzeko eskubidea zuena-  bilakatu zen. Horren harira, Yuleida Artigas Venezuelako ikerlariak ”Presente y Pasado. Revista de Historia”ren 2009ko edizioan  “La encomienda en Mérida (1558.1636)” ikerlanean  dio:

“El repartimiento realizado por este funcionario no sólo hizo tabla rasa de lo actuado hasta entonces, sino que daría inicio a la conformación de un grupo que conquistó grandes privilegios dentro de la sociedad, monopolizó el poder capitular y controló los mecanismos que les permitió el acceso a la propiedad territorial. Cuarenta y cinco encomenderos señalaron el apuntamiento de Venero de Leiva, a quienes les repartió 6.161 casas de indios, para un total de 42 encomiendas”

Berrogeita bi horien artean arrasatearra zegoen, eta horren hiru alaba haietako beste horrenbeste pribilegiaturekin ezkondu ziren. Garcia de Gaviria 431 indioren jabe zen 1586an. Titularitatea belaunaldiz belaunaldi igarotzen zen eta horrela, aipatu ikerlanean irakurtzen da:

“Uno de los hombres más influyentes de la Mérida del siglo XVII fue sin duda alguna Francisco de Gaviria y Quesada, capitular, hijo de benemérito, poseedor de tierras y estancias en Mérida, Barinas y Pedraza y encomendero en segunda vida, como sucesor de su padre Pedro García de Gaviria. Francisco abandonó su encomienda de 60 indios de Escagüey, e inmediatamente solicitó la merced para poseerlos como encomendero su cuñado Alonso Dávila y Rojas, a quien se le negó, y entonces la petición la elevó su hijo, Alonso Dávila Gaviria, sobrino de Francisco de Gaviria, a quien se le otorgó y dio confirmación real el 9 de junio de 1628”

Lope de Agirre, Klaus Kinskik pertsonifikatua

Oñatiarra eta arrasatearra, aurrez aurre

Gure pertsonaiaren gaineko bilakuntzan, arrasatearraren gain aurkitutako niretzat aipamenik azpimarragarriena Lope de Agirrerekin lotzen duena da. Txundituta geratu nintzela aitortzea ez da harrigarria. Istorioa zenbait zirkulu hurbiletan orain arte ezezaguna izatea iruditzen zait, ordea, harrigarriena.

XVII. mendeko errege-idazki batean irakurtzen da:

 «… el dicho Pedro García de Gaviria fue uno de los primeros conquistadores y pobladores de la ciudad de Tunja, de donde pasó a la dicha provincia de Mérida y ayudó a su conquista y población y a la de otros lugares de ella, de donde pasó a esta provincia (de Venezuela) con la gente que vino a ella a resistir e impedir los designios al Tirano Lope de Aguirre que se había levantado contra Su Majestad en estas Indias y al reencuentro que con su gente se tuvo en la dicha ciudad de Barquisimeto fue uno de los soldados que se aventajaron y el que ganó al dicho Tirano la bandera y estandarte que traía, además de otros servicios muy considerables que hizo a Su Majestad…».

Jose Manuel Huidrobo ikerlari espainiarrak, 2016an  «Hidalgos en la Historia» bere blogean idatzitako “Pedro García de Gaviria. Fundador de Mérida, ganó la bandera al Tirano Aguirre” artikuluan dio:

“En 1561 Gaviria era Escribano Público de Mérida,  «…y habiendo entendido que el tirano Lope de Aguirre había entrado en la Provincia de Venezuela con mucha gente y armas, estándola asolándola y destruyéndola, salió desde la dicha ciudad (de Mérida) con el Capitán Pedro Bravo con sus armas y su caballo a su costa a dar (socorro o ayuda) a la gente que se juntaba para ir contra el dicho tirano, y con las demás (gente) comenzó a hacer muestras y tener escaramuzas con él y muchas veces se puso a riesgo de perder la vida, donde sirvió hasta que el dicho Tirano fue desbaratado y muerto y la dicha provincia quieta y pacífica, donde me sirvió muy bien y fue uno de los primeros que entraron en el fuerte del dicho Tirano en el que ganó la bandera que en él estaba…»

Meridako harmarria
Lope de Agirrerekin izandakoaren ostean, 1584an, Garcia de  Gaviriak ordura arteko bere merituak aipatu zizkion Felipe II. erregeari,  urteko 2000 peso, Santiago Zaldunaren abitua eta harmarria eskatuz,  eta azken horretan Lope de Agirreren bandera beltza bi ezpata odoltsurekin jarri nahi zituela aitortuz. 

Erregeak urteko errenta bakarrik eman zion. Aipa dezadan Meridako harmarrian Lope de Agirreren kontrako borrokaren oroimenez bi ezpata agertzen direla.

Ikusi ahal izan dugun bezala, ondasun ugari bildu zituen Garcia de Gaviriak, arma bidez alde batetik eta merkataritza arloan ere bai, berari egozten baitzaio, adibidez, Venezuelatik Espainiarantz egindako aurreneko gari bidalketen ardura.

Amaitzeko diodan, Pedro Garcia de Gaviria 1580an ezkondu zela Maria Ruiz de Quesadarekin, eta lau seme eta hiru alaba izan zituzten. Arrasatearra Meridan hil zen 1602ko urriaren 29an.

Eta hauxe izan da dena. “Hiru txirlo” bolo-jokoaren Andeetako jatorria XVI. mendeko euskaldunengan dagoela ezagutzetik, Arrasaten jaiotako beste pertsonaia baten gain gehiago jakitera igaro gara. Eta ez nolanahikoa, gainera. Lope de Agirre pertsonaia eztabaidagarria atzeman zuena. 

Argazkiak: Wikipedia

2 iruzkin:

  1. Baina, nor izan zen tiranoa ?

    Oñatitik idazten dut, Iñazio Irizar naiz. Harrituta geratu naiz sarrera honen gauza batzuk irakurtzerakoan.

    Zazpi bider aipatzen da Lope Agirre "tiranoa" izan zela.

    Duela urte batzuk antzerki herrikoi bat idatzi nuen:
    https://olaitturri.blogspot.com/search/label/12-%201562-%20Lope%20Agirreren%20estatua.

    Hor, C) puntuan antzerkia idazterakoan hartu nuen Bibliografia dator: 84 sarrera.

    Tiranoa izan zen ala ez jakiteko, besteak beste, honako lanak irakurtzea gomendagarria da:
    - Mampel, Elena; Escandell, Neus (1984) “Lope de Aguirre. Crónicas 1559-1561”. Ed. Universidad de Barcelona, Bartzelona. ISBN 848541151X.
    - Sender, Ramón J. (1998) "La aventura equinoccial de Lope de Aguirre." Ed. Magisterio, Madril. ISBN 978-842-181-840-4.

    Bestalde, Simon Bolivar-ek Ameriketako independentziaren pertsonaia eredugarria eta lehen independista bezala zuen, idatzi zituen hiru eskutitzengatik, bereziki erregeari idatzikoagatik. D) puntuan daude hirurak, osorik.

    Antzerkiaren Sinopsian aipatzen ditut garaiko kronistak, eta beraien arrazoi maltzurrak Loperi "tirano" deitzeko.

    Garbi dagoena da indio bakarra hil zuela, ez zuela indioen etxeen jabetzarik izan, ez zelako "encomenderoa", eta are gutxiago pertsona indioen jabe izan.

    Agur bero bat, Iñazio

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Iñazio! Lehenik eta behin, eskerrik asko irakurtzeagatik. Bestalde, bi kontsiderazio:
      Alde bateik, ez dut uste niri, tirano hitza behin bakar bat ere irakurri didazunik. Besteen esanak transkribitu ditut, soilik. Zuk zerorrek diozu: Antzerkiaren Sinopsian aipatzen ditut garaiko kronistak, eta beraien arrazoi maltzurrak Loperi "tirano" deitzeko. Beraz, zure harridura ez zen hain handia izan beharko, lehendik eazagutzen baitzenituen deitura horren arrazoiak.
      Bigarrena, artikuluko aipuen egileei igaroarazi beharko zenieke zure arrazoinamendua, eurek ere ikas dezaten.
      Azkenik, berriz ere eskerrak, "saltsa" apur bat jartzeagatik. Diotsudan, atzo arrasatear batek esan zidala orain badela arrazoi bat esateko mundrautarrek mendekua hartu zutela oñatiarrekiko Lope de Agirreren larruan, 1448ko herriko erreketa dela eta. NIk erantzun nion, ez nagoela oso ziur, izan ere ez dut orain arte Lope de Agirreren jaio-ziurtagirria irakurri... eta Aramaioko seme zitekeenaren aldera jotzen dut, gura gabe ere.
      Eta hori, zuretzat ere agur bero bat

      Ezabatu