Ibilalditxo bat eginez duela ehun urteko
irailean zehar, esan daiteke Arrasaten bi albiste gailendu zirela beste guztien
gainetik, behintzat orduko prentsak zioenari erreparatuz. Izan ziren, jakina,
oihartzun txikiagokoak baina bi haiek herriko mailatik haratagoko hedatzea izan
zuten. Biei emango diet toki hurrengo lerroetan eta irakurlearengan uzten dut,
albisteen bitarteko Arrasate hura irudikatzeko aukera.
Lehena San Ignazio azpeitiarrari dagokio.
Hirugarren mendea ospatzen ari zen soldadu ohia santu egin zutela eta jesuitei
ideia ona iruditu zitzaien erlikia bat Euskal Herriko hainbat herri eta
hiritatik pasatzea, euren sortzailearenganako herriaren debozioa sendotzearen
alde. Eta Arrasatetik ere igaro zen, noski, irailaren 11an. Probintziako
prentsak ibilaldi haren berri zehatza eman zuen eta hona hemen zer zioen
Arrasaten egindako harrerari buruz:
“Grande ha sido en extremo el lunes 11 del
corriente para todos aquellos mondragoneses que sienten un poco de amor a San
Ignacio de Loyola, como lo atestigua el valioso y desinteresado concurso del
vecindario que se ha prestado voluntariamente para honrar la visita de la
Reliquia de nuestro Patrón San Ignacio.
Mi desinteresada pluma no puede detallar al
pie del programa todo lo acaecido durante la estancia de la Reliquia en esta,
pero sí las notas más salientes de las solemnidades celebradas. El solo anuncio
de tan faustos acontecimientos puso de relieve la magnificencia y el amor que
en casos semejantes debe tener todo cristiano y todo buen “errikosheme” para de
este modo llevar un grato recuerdo como lo llevaron todos los que tuvieron la
dicha de asistir a las solemnísimos cultos celebrados en la Plaza Central”
 |
Loiolako Ignazio
|
Egun berean erlikiak Oñati eta Bergara ere
bisitatu zituen eta herri guztietan antzerako zeremoniak izan ziren.
Arratsaldeko 6´30etan zen iristeko erlikia zekarren komitiba baina atzeratu
egin zen.
Jendea urduri bide zegoen,
noiz helduko zain. Behin herrian, Maalatik barrena Plazaraino eraman zuten
santuaren oroiigailua. Kronikak dio:
“Miles
de personas de todas las clases sociales esperaban ansiados y con cierta
inquietud, hasta prorrumpir en un “Viva el señor Obispo y la sagrada Reliquia”
Los niños y niñas de todos los colegios, con sus banderitas, daban mayor realce
al recibimiento. De todos los pueblos circunvecinos llegaron como pudieron,
buscando el mejor medio de locomoción, un gentío incalculable”
Kanpotik zetorren ordezkaritza Arrasatera
sartzen ari zenean, herriko eliza guztietako kanpaiak errepikatzen hasi ziren,
eta Jose Joakin Arin erretorea buru, herriko eta inguruetako hogeita hamar bat
apaiz elizatik atera ziren gotzain eta gainerako bisitarien bila. Gau Gurtzako
bandera eta kideak eta herriko zenbait kofradiaren estandarteak ere jarri ziren
Maala eta Plaza bitartean. Domingo Arzamendi alkatea eta zinegotziak Magdalena
errebaleko muturreraino ailegatu ziren.
Erlikia zekarren Leopoldo Eijo Garay gotzaina
eta berarekin zetozenak autotik Maalan jaitsi zirenean etxaferu eta joko-suak
piztu ziren kaleetan. Gregorio Solabarrietak zuzendutako Udal Musika Bandak
ireki zuen jarraigoa, San Ignazioren himnoaren notak entzuten ziren bitartean,
eta agintari erlijioso eta zibilak
Plazaraino igo ziren. Bertako kioskoan prestatutako aldarean ezarri zen erlikia
eta udaletxeko balkoitik apaiz bat, San Ignazioren laudorioa eginez, plaza
betetzen zuen jendeari zuzendu zitzaion. Bere platikaren amaieran “Gora
Gotzaina, gora Gipuzkoa eta gora Mondragon” ozen bat bota zuen apaizak,
zeremonia amaitutzat emateko. Eta ostera ere Magdalena kaletik behera joan zen jendea,
gotzainak eta laguntzaileek Bergarako bidea har zezaten laguntzeko.
Irail hartako bigarren albistea Udal Musika Bandari
dagokio. Urtebete bat lehenago izendatu zuen Udalak zuzendari berria: Gregorio
Solabarrieta bermeotarra (1)
Ia-ia zerotik hasi behar izan zuen zuzendari berriak – artean 21 urte egin
gabea- eta 1921eko azaroan eman zuen bere lehen kontzertua, eta ordudanik aurrerapauso
kualitatibo nabarmena egin zuen taldeak. Horren ondorioz, 1922ko irailean
Donostiako Erakustazoka zela eta, beste hainbat bandarekin batera, Arrasatekoa
ere gonbidatu zuten Gipuzkoako hiriburura. Une haietan hogei lagunek osatzen
zuten Arrasatekoa. Bitxia delako, hona hemen nola deskribatzen zuen Donostiako
egunkari baten herriko kronistak talde hura: “Su personal elemento es completamente ignorante, casi todo él, pues no
hace mucho carecía de toda noción musical”
 |
Egunkari bateko titularra
|
Arrasateko Bandak bere aurkezpen ofiziala egin
zuen Arrasatetik kanpo irailaren 24an, antzeko beste formazio batzuekin
batera, batzuk goi mailakoak. Han zeuden Bilbo, Donostia, Baiona, Eibar, Irun,
Dax, Gasteiz eta abar luzeko Bandak. Biharamuneko prentsak zioen, besteak
beste: “No dejaremos de consignar la
complacencia con que se saludó a la incipiente banda de Mondragón” Xumeak
nonbait, baina auskalo zein
arrazoirengatik, arrasatearrak izan ziren aukeratuak Boulevardeko gaueko
kontzertua emateko. Honakoa ere apuntatzen zuen prentsak: “Por la noche las Bandas de Vitoria y de Mondragón dieron un gran
concierto en el kiosko del Boulevard, siendo premiados por el enorme público
que las escuchaba con cerradas ovaciones y vivas a Vitoria y a Mondragón”
Baina ez ditut hona aldatu gabe utzi nahi, goian
aipatutako Arrasateko korrespontsalak Bandaren agerpen hari buruz emandako
datuak. Arrasatearrengan talde hark irekitako itxaropenen islapen gardena
emateaz gain, eguneroko monotonia
etsigarritik ateratzeko herritarren gogoa ere adierazten duelakoan bainago.
Honatx zati batzuk:
“La
gente con el mal tiempo no se arredró, presentándose en la estación mucho antes
de las siete de
la mañana más de doscientos expedicionarios… En Málzaga tuvieron que poner un
nuevo tren, y llegamos a San Sebastián a las 11 de la mañana. Justo cuando se
estaba celebrando la gran regata… y comenzó a llover.
 |
1922ko Banda, Solabarrieta zuzendariarekin
|
…
Nuestra Banda fue recibida en la estación por el Comisario de la Feria de
Muestras señor Badiola y acompañado de él se dirigió al Ayuntamiento tocando
airoso pasodoble. Nuestra Banda tocaba en la capital: nuestra Banda
liliputiense, bien uniformada, con instrumental nuevo, disciplinada, con un
director joven, tocando con gusto y afinación, sólamente con elementos propios
pues no llevaba refuerzo alguno… no es cosa que se ve todos los dias…
… En uno
de los intervalos en que las nubes cesaron de llover la Banda tocó en la Plaza
Easo. En el alarde musical de la tarde tocó en la plaza de toros “Bizkaitik
Bizkaira” siendo ovacionados y felicitados efusivamente por el Maestro Franco,
Director de la Municipal de Bilbao.
… Se nos
invitó a tocar en el concierto de la noche en el kiosko del Boulevard, siendo nuevamente ovacionada dándose muestras
de aprecio hacia la Banda, pequeña en número pero grande en la ejecución
musical.
… A la
terminación del concierto fue felicitado el señor Director por nuestro convecino
don Gaspar Madinabeitia, profesor de la orquesta del Gran Casino, haciéndole presente el grato placer que sentía
al contemplar y ver el estado tan brillante de la Banda de su querido pueblo,
estimulándole a que siguiese por el camino emprendido pues el presente dejaba
adivinar claramente los grandes triunfos que el porvenir le tenía reservados.
…
Habiéndose sabido en ésta el excelente comportamiento de nuestra Banda en San
Sebastián, se le preparó para la noche del lunes un grandioso recibimiento. A
las nueve próximamente llegaba el tren a la estación, hallándose ésta totalmente
ocupada, así como sus inmediaciones, por un enorme gentío que aplaudía
frenéticamente. Allí estaba el pueblo en masa, sin distinción de clases ni
colores políticos, y seguidamente se organizó la entrada al pueblo, poniéndose
en cabeza la banda de tamborileros, siguiendo la municipal. Y la gente cubría
la espaciosa avenida, disparándose infinidad de cohetes. Después hasta las once
tocó en la plaza, siendo obsequiada en el Ayuntamiento”
Bandak jaso zuen harrera ekitaldi handi horren
bitartez herriaren gogo koloretsua ikusten da. Kronika hura A.J batek sinatzen zuen. J horretan
Juldain abizena delakoan nago, horrela izenpetzen baitzituen ohiko kronikak
Arrasateko korrespontsal batek.
San Ignaziori eta Bandari dagozkion albisteek mende
bat atzeratu gaituzte denboran. Diferentziak?