Hirurogei urte
eman dira Juventud Deportiva Mondragón taldeak futboleko hirugarren mailara igo
zela … finalean galdu zuen arren. Halaxe da, Juventud Deportiva Mondragon
ekipoa bigarrena geratu zen 1961-62 Lurralde Mailako txapelketan eta sailkapeneko
lau lehenen artean kanporaketak jokatu ziren. Arrasatearrei Ilintxaren kontra
egokitu zitzaien aurreneko norgehiagoketan eta aise kanporatu zuten Legazpiko taldea.
Jarraian finala jokatu behar izan zuten, Debako Amaikak Bat ekipoaren kontra.
Eta partidua Atotxan izan zen 1962ko apirilaren 8an.
Mondrak, diodan hasieratik,
galdu egin zuen partidua, 3-0. Eta diodan ere, badaezpada ere, Arrasateko
ekipoa izan zela mailaz igo zela, debatarrek uko egin baitzioten hirugarren
mailan – maila nazionala- jokatzeari. Hirurogei urte ondoren, partidu haren
kronika irakurri dudanean irribarretxoa loratu zaidala aitortu behar dut,… harrez
geroztik hirurogei urte eman direla gogoratuz. Begira zer zekarren Donostiako
Diario Vasco egunkariak kirol sailean, apirilaren 10eko edizioan:
“Lluvia
y viento. La gente se retrayó y Atocha solo acogió a los eguidores de los dos
equipos que iban a disputarse la final del campeonato regional.
Del
Amaikak Bat, sus jugadores – algunos de los cuales parecen estar próximos a
cumplir los treinta y cinco- forman un conjunto viejo, con facultades –eso sí-
pero conociéndose todos los trucos de la pelea. Es lamentable que por las
circunstancias que sean – porque no se cuente con campos apropiados o porque
los entrenadores no sepan bien su oficio y no acierten a enseñar a tocar el
balón, a dominarlo, a jugar- estos equipos regionales no pueden ser viveros de
futuros futbolistas para los primeros equipos guipuzcoanos. Porque tanto el
Amaikak Bat como el Mondragón demostraron ante la concurrencia de sus
partidarios y unas cuantas personas más, que de fútbol saben bien poco”
Badirudi
gero kontraesanetan erortzen dela kronika egilea, izan ere irakurtzen diogu
Arrasateko ekipoari buruz ari denean:
“Es
justo reseñar que el Mondragón es un equipo joven, de una media de veinte años,
cosa que encuadra en el sentido que debiera tener la categoría regional. Es
elogiable el espíritu de este equipo y cabe que de sus filas salga algún
elemento aprovechable. Sentimos tener que decir que del Amaikak Bat no puede
ocurrir lo mismo”
Partiduari buruzko DVren biñetak |
Eta justizia egiteko, diodan ere kronika egilearen arabera, Arrasateko ekipoari kalte egin ziola arbitroak, izan ere hiru goletatik bigarrena “fue el más injusto penalty que pueda verse” eta hirugarrena “lo marcó el jugador al recoger una pelota en orsay” Horregatik, agian, zioen kazetariak:
“Afortunadamente
el Mondragón no marcó ningún gol, porque si lo hubieran hecho bien podrían
decir que el árbitro les había jugado una mala pasada” Kronikan irakur
daiteke Arrasatekoa “extraño portero”tzat jotzen zuela kronika egileak,
eta gol legal bakarrean “el portero hizo alarde de sus cualidades de
saltarín, ya que se lanzó a por el balón con una tal curva de elevación, que
cuando sus manos tocaban tierra hacía varios segundos que el balón había pasado
bajo su cuerpo”
Arrasateko alineazioa
ematen zuen kazetariak: Felix; Ezkurra, Olazabal, Zurdo; Errarte, Balzategi;
Misol, Errasti, Larrauri, Gomez eta Aranburuzabala. Eta ondoko argazkian
ikus daiteke egun hartako ekipoa, Jose Errasti entrenatzailea, Sebastian ordeko
atezaina, Agustin Maidagan presidentea eta Kastor Uribe
masaialariarekin. San Vicente “Zurdito” aritu zen kapitain lanetan eta berak
jaso zuen partiduaren amaieran txapelordearentzako garaikurra.
Alkatea ere bai - zutik Artola kapeladunaren atzean- Atotxan |
herriko lehen agintaria ere, Justo Uribarrena, ekipoa animatzera joan zen. Eskuineko argazkian ageri zaigu, eskuinean zutik, Iñaki Etxabe txapeldunaren ondoan.
Esan behar da Mondraren
expedizioa ez zela zuzenean herrira itzuli. Debako alkateak gonbidatuta,
jokalariak eta talde teknikoa txapeldunekin batera heldu ziren kostako
herrira, eta hango Udaletxean harrera egin zitzaien bi ekipoei. Mundrautarren
izenean Maidagan lehendakariak hitz egin zuen eta bere berbaldia “Aupa Amaikak
Bat!” oihuarekin amaitu zuen. Jarraian txanpaina izan zen denentzat eta zeremonia bukatuta Arrasateko jokalarien
autobuseraino jende piloa joan zen, Arrasateren aldeko biba eta txaloen arten.
Azpimarratu nahi
dut kronika egileak asmatu egin zuela bere iragarpenetan, Arrasateko jokalarien
artetik batzuek salto handia eman baitzuten futbol arloan, eta batez ere Pedro
Jose Aranburuzabalaren kasua nabarmendu behar da, lehen mailan jokatzera heldu zen
eta, Burgosen. Eta Olazabal Indautxuk fitxatu zuen. A! Eta goian nioen bezala, Amaika Bat taldeak ez zuen hirugarren
mailara igo nahi izan eta Mondrak jokatu zuen hirugarren mailan 1962-63
denboraldian.
Argazkiak: JMVM, Isabel Aranburuzabala, Jose Ignazio Zaitegi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina