Juan Karlos Guerra
Arrasateko historialariak euskaraz idatzi zuen zenbait artikulu eta liburu.
Horietako batera jotzen dut gaur, Guerraren euskarazko ekoizpenaren lagin txiki
bat dena. Arrasatearrak Donostian “Euskal Esnalea”ren eskariz 1922ko apirilaren
9an “Gure olerkari zarrak” tituluarekin emandako hitzaldia da, eta elkarte
horren aldizkarian argitaratu zen 1924an.
Arrasateri
dagozkion xehetasun txiki batzuk aldatu ditut txoko honetara, denok ezagutu
ditzagun. Irakur diezaiogun:
“Mondragoetikan gora auzune txiki bat badago:
Udala. Baserri beartsubak ditu, lur gitxi, soroak aitzetikan zintzilika bezela
dauzka, arto eta gari urria eta elizarako amarrenak urrixago. Bertako abadeak
izta-ozta zeukan zegaz lapikua bete; ez zeukan kalera jaxteko dirurik, ez
bidetan ibiltzeko ez ostatuetan arratsaldekoak egitekorik. Jai arratsaldean
zelan igarotzen zuan, kanta zar batek esaten digu:
Udalako abadiak dauko diru gutxi,
orregatik joten dau gitarria sarri.
Gitarria joten dau kurri, kurri, kurri
gazteai ariñ ariñ, zarrai geldi geldi"
orregatik joten dau gitarria sarri.
Gitarria joten dau kurri, kurri, kurri
gazteai ariñ ariñ, zarrai geldi geldi"
Eta aurkezpen
txiki hori egin ostean, Guerrak bere hitzaldiko beste pasarteekin segitu zuen
eta, besteak beste, historialariak frantziar zentsuraren berri ematen digu,
eskutitzekin erabili ohi zen irakurketa sistema azalduz. Bestalde, Paristik
Arrasateraino zaldi gurdiak bidean lau egun ematen zituela zehazten digu
Gerrak.
“Uste det, jaun andreak, emen bildu geraden danok
euskeraz aziak geradela. Ni beñepein euskeraz azi ninduan nere ama maiteak eta
euskera zalea zan nere aita laztana. Ondo gorderik baditut nik berak, orain
ogei urte, Parisetikan nere arreba nagusiari euskera garbian egiñiko eskutitz
samurrak. Gertatu zan ordea erderazkoak baña beraunkorragoak izatea etxera
eldutzeko. Erderazko eskutitzak Paristik Mondragoera lau egun barru zetozten
orduan; naiko laster zaldi burdiyetan etortzeko. Euskerazkoak, ordea, zortzi
egun oso bear zituzten. Zergatik ori? Frantziko gobernuak agindurik zeukalako
guziak irakurtzea, korreoan bialdu baño len, eta iñolaz irakurleak etzekiten
euskeraz, eta farragarri ibilliko ziraden euskerazkoekin, biurlariya
billatzeko, ura zer mintzoera zan igarri arte”
Ezaguna da Jose
Mari Iparragirre bardoa gure inguruetatik ere ibili zela, kantu kantari. Urretxuarrari
buruz dio Guerrak bere hitzaldian:
Jose Mari Iparragirre |
Guerrak bere
hitzaldia, euskararen gaineko aipamen laudagarriarekin amaitu zuen.
Iparragirrek berari esandakoa hartzen du oinarritzat ondoko hitzetan:
“Itz oyetxek berak, zueri ere ondo datorzkizute,
jaun andreak. ESNALEAren deyari ain ongi erantzuten diozutenok, zuek zerate
zuen aitaren antzekoak, Euskalerriko aitonen semeak; antxinako etxejaunen eta
antxinako zaldunen belaunetatik zuzen zatoztenak zuek zerate; zuengan ikusten
det nik bizi-bizirik zuen jatorriyaren leñargitasuna. Gorde zazute beti
euskeriagaz argi eta garbi leñargitasun ori. Jainkoak eman zigun izkuntza
miragarria ez galdu, Jaingoikoen bidetan ibiltzeko bera da egokiena-ta; eta
bide oyetan diraugun bitartean, ajola gutxi munduaren goraberak, ajola gutxi
erderazko agintariyen okerkeri guzik… Gaurko egunean ikusten ditugun gauzak
ikusi ta entzuten ditugun gauzak entzunik, iñoiz baña premi geyagorekin esan
dezakegu:
Pakean bizitzeko gure mendietan
Euskeraz itzegin bear da batzarre danetan"
Euskeraz itzegin bear da batzarre danetan"
Juan Karlos Guerra
euskaltzalea zen, goitik behera. Ondokoa da nire hitzen beste froga bat. Guerrak
hiru urteko bere seme Ignaziori 1897ko irailaren 26an euskaraz zuzendutako
eskutitz baten berri eman zidan Karmelo Letona adiskideak. Eta baita eskutitza
utzi ere.
"Nire biotzeko Ignaciocho maitea; biar dituzu iru urte. Zembat nai nuke zure ondoan egon eta zure matralla gorri pocholoan iru laztan eman. Baña ezin. Nere ordez, amachok eman dezazula, eta zu berari nere izenean beste orrenbeste. Aitacho"
"Nire biotzeko Ignaciocho maitea; biar dituzu iru urte. Zembat nai nuke zure ondoan egon eta zure matralla gorri pocholoan iru laztan eman. Baña ezin. Nere ordez, amachok eman dezazula, eta zu berari nere izenean beste orrenbeste. Aitacho"
Oso arraroa zen garai hartan euskaraz idaztea. Horretarako,
derrigorrez, euskaltzalea izan behar! Eta Guerrak horren adibideak eskaini
zizkigun, bat ere zalantzarik gabe. Honekin amaitzen dut gaur Guerra arrasatear
historialariari eskaini nahi izan diodan tartetxoa.
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina