Aurten 50 urte hil zela; omenaldi gisa.
 |
Angel Arregi |
Iragan
mendeko berrogeita hamargarrenen amaierako igande arratsalde askotan Carrusel
Deportivo entzuten genuen etxean. Eta Jaeneko konexioa egiten zenean adi
geratzen ginen. Arrazoiak Angel Arregi zuen izena, Arrasateko futbolista
bikainarena, Andaluziako hiri hartako kirol idoloa zena. Gaurko ekarpen honetan
Arregiri buruz aritu nahi dut, azalkiro. Arrasateko futbolistaren izena
aldarrikatzea dut helburua, herritik inoiz irtendako kirolaririk prestuenetakoa
baita. Ziurrenik, Arrasatetik kanpo inongo beste lekutan kirol zeinurik
sakonena utzi duen pertsonaia dugu Arregi. Enblematikoena. Ikusiko dugu zergatik.
 |
Arregi, zutik. 3. eskuinetik. 1943. |
Angel
Arregi Erguin 1926ko urriaren lehenean jaio zen Arrasaten. Garaiko pertsonei galdetuz gero, Arregiri buruz gogoratzen duten lehen gauza da, egundoko itxura galantarekin lan egiten zuela Torres farmazian, mutil laguntzaile bezala. Eta planta ederrekoa zela... eta oso ondo jokatzen zuela oinekin eta buruarekin. Eta...
Maalako futbol zelaian hasi zen 15 urte zituela. Eta hamazortzi urterekin
herritik aldendu zenez geroztik bere bizitza kanpoan eman zuen kirol praktikak
eramanda. Gazte hil zen, auto istripuz, 1967ko maiatzaren 5ean. Berari buruz
idatzi da: “Aún hoy en día es un mito venerado por los aficionados
del Real Jaén, que escuchan a padres o abuelos contar cómo Ángel Arregui, con su
pañuelo anudado a
 |
Logroñoko Maestranza. 1945. Makurtuta erdikoa Arregi. Divino I eskuin. |
la cabeza hizo historia con la zamarra blanca”
Baina goazen
arrasatearraren ibilbide profesionala ikustera, modu arinean bestela ez bada
ere. Entziklopediek diote bere lehen ekipoa Logroñoko Deportivo
Maestranza izan zela, 1944an. Eta hirugarren mailako equipo hartan bat egin
zuen beste arrasatear batekin, Imanol Zeziaga “Divino I”rekin.
 |
Realaren elastikoarekin, 1947 |
Logroño utzita, 1946-47rako
Real Sociedadera heldu zen, bigarren mailan ari zena. Ordurako donostiarren
izarra Patri arrasatearra zen eta Arregirekin batera hirugarren herrikide bat
fitxatu zuen Atotxako taldeak: Luis Heriz. Arregiri oso aukera gutxi eman
zitzaion ekipo hartan eta ez zuen futbolista onaren sena erakutsi ahal izan, nahiz eta gol batzuk sartu zituen. Hurrengo urtean Sevilla C.F-k eraman zuen Arregi eta bi urtez Andujarreko CD Iliturgi eta Úbeda CF taldeetan aritu zen, Sevillako klubak utzita.
Azkenik, sevillatarrekin debutatu zuen lehen mailan, 1949-50 denboraldian. Hiru
partidu jokatu zuen goiko mailan,haietako bat Patriren
 |
Jaengo ekipoarekin, bigarrena eskuinetik, makurtuta |
Real Sociedaden kontra, eta
gol bat sartu zuen. Hala ere, ordezkoen multzora igaro zuten eta hantxe amaitu
zen Sevillako egonaldia Arregirentzat.
Eta Sevillatik Jaenera. Jaenek
hirugarren mailatik jauzi egiteko planak zituen eta 1950ean arrasatearraren zerbitzuekin
egin zen. Ospetsua egin bide zen Jaenen esaera: ¡Arregui
ya es blanco! Arregiren
bigarren denboraldian bigarren mailara igo zen ekipoa eta hurrengoaren
hasierako helburua mailari eustea bazen ere 1953ko maiatzaren 5ean Jaenen
lorpenik handienetakoa eman zen: lehen mailara igo zen, eta azken partiduan
Arregik bi gol sartu zituen. Denera, arrasatearrak 30 gol sartu zituen kanpaina
hartan. Pichichi saria bereganatu zuen.
Jaenekin egindako hurrengo hamaika
denboraldietatik, hiru lehen mailan jokatu zuen Arregik eta zortzi bigarrenean.
Bitxia da, 1953-54ko lehen partidua Sevilla bere ekipo ohiarekin egokitu
zitzaiola eta 3-1 irabazi zuten jaendarrek. Ekipo haren historiarako geratu zen
lehen mailako estreineko gola: arrasatearrak sartu zuen.
 |
Ohiko buruko zapiarekin |
Poliki-poliki Arregik bere
izena hedatu zuen futbol zelai guztietara eta titularrak irabazi zituen
hedabideetan. Ez zuen ahazteko, 1958ko urtarrilaren 26an Barça erraldoiari
irabazitako partidua. Katalanen ekipoa ez zen txantxetakoa: Ramallets;
Olivella, Brugué, Gracia; Vergés, Gensana; Evaristo, Kubala, Martinez, Suárez
eta Tejada. Prentsak esan zuen: “En la delantera Arregui, con su
acometividad característica, fue lo más destacado” Edota 0-2 Real Madridekin
galdu arren, 1957ko urriaren 22an jokatutakoa. Madrilgo hedabideek zioten: “Puede asegurarse que de no haberse lesionado ese jugador, la victoria se
hubiese inclinado a favor del Real Jaén, pues la delantera blanca se ha
mostrado voluntariosa, valiente y decidida, obligando a emplearse a menudo a la
defensa madrileña a fondo, y utilizando recursos antideportivos” Madrileko ekipoa honako hauek
osatzen zuten: Dominguez; Atienza, Santamaría, Lesmes; Santisteban, Zarraga;
Joseito, Kopa, Di Stefano, Marsal eta Brunet.
Angel Arregik sekulako
oroitzapen onak utzi zituen Jaenen. Berari buruz ere hauxe esan da:
“Fue la cabeza de oro del Real Jaén, un delantero centro a la antigua usanza.
Fuerte, valiente, batallador y con uno de los mejores remates de cabeza que
haya visto el fútbol español a lo largo del tiempo. De esta forma logró la
mayoría de sus tantos, imponiéndose claramente a las defensas contrarias. Era
un hombre noble, caballeroso y cercano que jamás fue amonestado en Primera División
… Se le considera el mejor futbolista del Real Jaén
de todos los tiempos”
Futbola utzi ondoren Jaenen geratu zen bizitzen. Eta berrogei urte
zituela, 1967ko maiatzaren 5ean hil zen, auto istripuz, Kordoban. Berarekin batera
Jesus Alberdi Zeberio "Zarraparra" Arrasateko laguna zihoan, eta biek bizia galdu zuten
kamioi batek jota. Hasieran nioen futbolista batek gutxitan utzi duela hain
zeinu sakon bizirik, Arregirenaren kasuan bezala. Heriotzaren biharamunean
Sevillako ABC egunkariak zioen:
 |
1956-57, erdikoa, makurtuta |
“El fallecido Angel María Arregui fue delantero centro
del Sevilla C.F y posteriormente del Jaén durante quince temporadas; retirado
del fútbol activo hace dos años, actualmente era delegado en Jaén de una
importante firma de electrodomésticos de Vitoria (1). Estaba en posesión de la
Medalla de Oro al Mérito Deportivo. Fue máximo goleador de todas las
 |
Pichici garaikurrarekin. 1953
|
Divisiones
durante dos temporadas y conquistó el trofeo Pichichi. Deja viuda y cuatro
hijos, el mayor de trece años”
Omenaldiak egin zizkioten eta Jaengo futbol zelaian orma-irudi bat da
Arregiren oroimenez. Hiribuko kale batek ere Angel Maria Arregi izena darama. Horretaz,
Jaengo blogari batek dio:
“ Arregui
tenía su calle porque, pese a nacer en Mondragón, era jaenero de pro y fue
hombre que en lo deportivo y en lo humano marcó a la ciudad, un Jaén que quiso
y en el que invirtió el poco dinero que se ganaba, antes, jugando al fútbol.
 |
1953-54, Jaenekin, makurtuta, erdian |
De hecho, lo
único que se ha mantenido del viejo Estadio de La Victoria, derruido para
construir un bonito solar, es el mural en el que aparece Arregui y el escudo
del Real Jaén, como si, para la historia del Club, fueran la misma cosa. Trece
temporadas en el Real Jaén, incluidas las tres de Primera División y muchas
luchas en Segunda para intentar siempre retornar al Jaén de sus amores a la
máxima categoría.
Ya no es el
hecho de que fuera, posiblemente, el mejor jugador de la historia en el fútbol
 |
Arregiri eskainitako orma irudia |
de la provincia, ni uno de los máximos goleadores históricos del Real Jaén, ni
el único que fue llamado a entrenarse con la selección española, es que Arregui
era un modelo ejemplar en todo lo que hacía y fue, para nuestra ciudad, una
bendición la llegada de tan distinguido caballero que, además, tuvo a bien
sentirse tan de aquí como el que más. Es uno de los "grandes jaeneros del
Siglo XX" y, a pesar de su trágica muerte, su nombre sigue presente en
el mundo del deporte (aunque no sólo) de nuestra provincia”
Oraindik orain, “El Diario Jaén” egunkarian irakurtzen zen iritzizko artikulu
bat, “Honremos a los Arregui y al escudo” tituluarekin: “Honremos a jugadores como
Arregui, todo corazón y sacrificio, no siendo de Jaén. Ángel María Arregui: ¡ESE VASCO de JAÉN!
(1)Fagorreko ordezkaria zen Jaenen.
Argazkiak: Karmen Uranga, JMVM, Jaen C.F
ARRASATEKO
FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE
MONDRAGÓN
FUTBOLA
ARRASATEN. ISTORIOAK
https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html
ANGEL Arregiri buruzko iritzi batzuk: