David, hirugarrena ezkerretik, parrokiako abeskide batzuekin |
BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
David Arzamendik ehun urte beteko
zituen aurtengo abenduaren 15ean. Ezaguna den moduan, iragan urtarrilaren 25ean
zendu zen David. Bere egunean txoko honetan bere heriotzaren albistea eman nuen.
Behean dauka irakurleak orduko artikulurako esteka, arrasatear emankor honen gaineko idazkirakoa.
Gaurkoan iragan astelehenean – hilak 15-
Arrasateko parrokiako abesbatzak eta organo joleek Daviden oroitzapenez
eskainitako ekitaldian grabatutako bideo bat ekarri nahi izan dut. Davidek ia
zortzi hamarkada eman zituen parrokiako organo jole moduan eta musikazale
amorratua zen. Besteak beste, Aita Madinaren musika zuen laket eta modu
berezian haren Aita Gurea otoitz-kantarekin bibratzen zuen.
Ziortzako kolegiatan, parrokiako txango batean |
Daviden jaiotzaren mendeurrena modu xehean
ospatu genuen elizara bertaratutakook eta abesbatzaren zein organo joleen
musikarekin gozatu genuen, XX. mendeko Arrasateko musikagintzan argi bereziz
nabarmendutako gizona gogoratzen genuen batera.
Hona hemen bideoa:
Gehiago David Arzamendiri buruz:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina