miércoles, 15 de octubre de 2014

URRIAK 18: ZEKORKETAK ARRASATE ETA ARAMAION



Isabel II eta Francisco de Asis

Bai, 1846an izan zen. Isabel II espainiar erregina ezaguna zen Arrasaten, Santa Agedako bainu etxera etorri baitzen 1845ean, artean hamalau urteko neskatila zela. Arrasaten astebete osoa eman zuen, bere gorte eta sendiarekin batera, besteak beste, Maria Kristina Borbon Sicilia ama-erregina eta Maria Luisa Fernanda ahizpa. Gai horretaz aritu nintzen aurreko zenbait ekarpenetan.  

Egonaldi hura izan eta urtebete geroago, 1846ko urriaren 10ean, hain justu hamabost urte betetzen zituen neskatila hura ezkondu egin zen eta baita bere ahizpa ere, hau hamalau urterekin. Arrasate eta Aramaioraino heldu ziren ezkontza haien oihartzunak, modu ofizialean adierazita, eta bi herrietako agintariek Madrildik eskatutakoa betetzera prestatu ziren. Ikus dezagun, beraz,  nola erreakzionatu zuten arrasatear eta aramaixoarrek.

Arrasateko Udalak 1846ko urriaren 13ko  ohiko bileran gaiaz ihardun zuen, eta egun hartako aktan irakur daiteke: 

“Se dio cuenta de la circular número 470 del Sr. Jefe Político por la que incluía una Real Orden por la que S. M. se ha servido señalar el día de su desposorio con su A.R. el Infante D. Francisco de Asís María, y la de su augusta hermana la Infanta Dña. María Luisa Fernanda con el príncipe Antonio Mª Felipe Luis de Orleans, Duque de Montpensier, verificándose las mismas el diez de octubre, y al día siguiente once, encargando se hagan las fiestas y regocijos adecuados al tan fausto acontecimiento y de costumbre en el país, y encargando muy en particularmente que se prefiera el dar algún agasajo a los pobres de beneficencia, presos y a los verdaderos necesitados.
Y en su virtud dice que el domingo próximo se celebre las funciones fiesteras y regocijo que previene dicha Real Orden, comunicando con repique general de campana mayor que será solemne, cantando en su final el Te Deum. Por la tarde, novillos según costumbre, bailes en la plaza pública y fogatas por la noche, según el estilo de este país, continuando el tamboril y los bailes en la plaza pública hasta la conclusión de las fogatas. Y por último, siguiendo los filantrópicos sentimientos de S. M. la reina Ntra. Señora se dio comunicación del Sr. Presidente para que entendiéndose con la Junta de Caridad diese a los pobres de Beneficencia y verdaderos necesitados el auxilio que según su prudencia les dicte” 


Luisa Fernanda infanta eta Antonio de Orleans

Urriaren 18, igandea, hautatu zuten Arrasaten pertsonaia haien eztei-jaiak ospatzeko. Eta egun hartan bertan,Aramaion gai berdinaz aritu ziren zinegotziak eta antzerako erabakia hartu zuten: 

“Se dio cuenta de una comunicación del Superior Político de esta provincia en la que participa que el día diez y el siguiente se celebraron los desposorios de S.M. la Reyna Ntra.Sra. (Q.D.G) … y con motivo de tan fausto suceso que asegura la paz y felicidad del Reyno se hiciesen festejos públicos propios del país, y que este acto se diese algún socorro a los desvalidos.
Y el Ayuntamiento resolvió que por la tarde de este día hubiese una novillada y tamboril y por la noche fogata y cohetes y que sin dilación se amasaran dos fanegas de trigo para repartir entre los verdaderos necesitados, dando comisión para el efecto al Sr. Síndico y primer regidor” 

Urte hatan, Arrasateko alkatea Jose María Mendia zen, eta Aramaiokoa Juan Domingo Ferran. Bitxia da  Arrasaten eta Aramaion zekorketa prestatzeko hartu zuten abiadura, batez ere Aramaion. Horri “erabaki eta egin” esaten zaio, goizean deliberatu ondoren arratsaldean bertan korritu baitziren zekorrak. Arrasate eta Aramaioko lagunek espainiar erregina ohoratu ote zuten jakiterik ez den arren, ziur aski ederto emango zuten arratsalde hura.


Isabel II.ari buruzko artikulu gehiago:
 
Argazkiak: wikipedia

No hay comentarios:

Publicar un comentario