maiatza 08, 2013

ARRASATEKO ALKATETZA: MARKESETIK MARKESERA


Julio Galartak margotua

XIX. mendeko lehen erdiaren azken urteak udal aldaketa ekarri zuen Arrasaten eta aginte makila eskuz esku igarotzearen istorioak bitxikeria bat sortu zuen:  uztera zihoan alkatea eta sartzen ari zena markesak ziren. Baita zerbait gehiago ere. Baina hori ez zuen adierazten  1850eko urtarrilaren lehen eguneko udal aktak:

 “En la sala consistorial de esta M.N y L. Villa de Mondragón a primero de enero de mil ochocientos cincuenta. Se reunieron por testimonio de mí el infrascrito secretario, el  Sr. Marqués de Orellana alcalde saliente y el Sr. Marqués de la Regalía entrante, D. Francisco Casel teniente saliente y D. Juan Pedro de Viguri entrante; D. Saturnino de Iturriaga, D. Juan José de Dolara, D. Manuel de Elosua y D. José Antonio de Ibarzabal regidores que quedan; D. Victor Madinabeitia regidor saliente, y D. Manuel Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes, y estando así reunidos por mandado de S.S el Marqués de Orellana leí yo el secretario la circular número ciento ocho del Jefe Político de esta provincia, fecha veinte y cuatro de diciembre último que prescribe la forma en que se instruye el nuevo Ayuntamiento, y concluida que fue la lectura, el referido Sr. Marqués de Orellana tomó juramento bajo la fórmula de la ley al alcalde entrante,  quien habiendo recibido la vara del dicho señor Alcalde saliente recibió bajo igual forma juramento de D. Juan Pedro Viguri teniente entrante y de D. Manuel de Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes y habiéndole absuelto según se requiere, el Sr. Marqués de la Regalía Alcalde entrante declaró instalado el Ayuntamiento y firmó S.S con el Sr. Alcalde saliente, previniendo que no concurrió a este acto D. Leandro de Azcoaga Regidor saliente por hallarse enfermo en cama” 

Horraino akta. Aristokraziaren usadioen arabera, noblezia-tituluaren ondoan ez zen pertsonaiaren ponteko izena  agertzen. Baina zein zen Orellanako Markesa? Eta de la Regaliakoa? Goazen poliki-poliki. 

Monterrongo Jauregia
Orellanako Markesak zenbait urtetako eskarmentua zeukan udal alkatetzan. Behintzat, 1845, 1848 urteetan eta 1849ko zati batean izan zen herriko lehen agintaria. Bere izena Mateo Nicolas Aranguren Gonzalez de Etxabarri  (Arrasate 1819-Gasteiz 1874) zen, Monterron Kondearen semea.  Aita 1852an hil zitzaionean eskuratu zuen Mateo Nikolasek Monterrongo titularitatea. Baina bitartean eta Jacoba Alvarez de las Asturias Bohorques, Orellanako Markesarekin 1847an ezkondu zenez gero, markes kontsortea genuen Mateo Nicolas, Arrasateko alkatea. Eta markes titulua erabiltzen zuen udal kudeaketan.

De la Regalia bizi izan zen etxea
 De la Regaliako Markesen historialak azaltzen duenez,  1850ean Nicolas Alvarez de Abreu y Mora (1817-1894) zen titularra 1846tik, bosgarrena markesatuaren zerrendan.  Izan al zen Nicolas hori Arrasateko alkatea? Baietz dirudi. Eta dirudi idatzi dut, izan ere tituluaz gain ez da udal aktetan alkatearentzako  beste deiturarik azaltzen urte osoan. Baina bada Arrasateko eliza nagusian bataio agiri bat, 1863koa, Alvarez de Abreu jaunaren biloba bati dagokiona eta bertan irakur daiteke, “Abuelos maternos: Nicolas Abreu y Mora, Marqués de la Regalía y María del Carmen Alvarez de las Asturias Bohorques, Condesa de Villamonte, naturales y vecinos de Madrid y residentes en esta referida de Mondragón" 

Mateo Nicolas Aranguren eta Nicolas Alvarez de Abreu, beraz, bi ahizparekin zeuden ezkonduta eta biak ziren markes, nahiz eta arrasatearra kontsortea genuen.   Hori horrela, Orellanako eta de la Regaliako markesak koinatuak ziren.  

De la Regaliako Markesa bere koinatuaren arrimura helduko al zen Arrasatera? Beti pentsatu dut garai hartan Santa Agedako Bainu Etxea negozio ugariren arragoa izan zela, espainiar boteretsuen artean. Ez da, beraz, bat ere harrigarria de la Regaliakoak pentsatzea, errege-erreginekin harremanak zituen Monterron Kondearen ondoan ongi joan zekizkiokeela, eta euren egoitza Arrasatera aldatzea, frogatzearren.  Behintzat karrera aurki egin zuen gurean, bi markesak koinatuak bilakatu eta handik hiru urtera Arrasateko alkate izendatu baitzuten madrildarra. Alkatetza markesetik markesera ez ezik, koinatutik koinatura igaro zen. 

Bada artikulu anonimo bat 1963ko Arrasateko jai egitarauan argitaratua esaten duena, hain justu mende bat lehenago bataiatutako ume baten istorioarekin. Umearen gurasoak Juan de la Cruz Melgar eta Maria Campanar Alvarez de Abreu ziren, biak madrildarrak eta Arrasateko biztanleak (1)- Erdiko Kaleko, 20 zenbakian –egun Kajoi taberna dagoen etxean- bizi zirela. Izan al zen etxe hori, 1850ean, de la Regaliako Markesaren egoitza finkoa? Oso probablea da, etxe hori izan baitzen Monterron Kondearen lehen jauregia. Eta udal aktetan bada apunte bat, Regaliako Markesa alkate zela, etxeari dagokion kantoiari “el cantón de Regalía” esaten zitzaiola adieraziz. 

Zalantzak ez dira amaitzen, izan ere Nicolas Alvarez de Abreuren emaztea 1867an hil zen, 48 urterekin, eta bi urte geroago Arrasateko elizako heriotza-agirietan Roberto Alvarez de Abreu Ibarzabal agertzen da. Ohar osagarri moduan “El padre era el Marqués de la Regalia” jartzen du. Arrasaten ez da pertsona horri dagokion bataio agiririk. Zein zen zenduaren ama? Markesa ez zen birritan ezkondu. Beraz,  nolakoa zen Robertoren amaren eta markesaren arteko harremana?   

Frantzisko Resusta "Pakito Maixor"
(1)Canales de Chozas bosgarren Markesa izan zen Juan de la Cruz Melgar. Horren seme batek heredatu zuen de la Regaliako markesatua,  Nicolas Alvarez de Abreu aitona hil zenean. Melgar abizena Resusta arrasatear abizenarekin gurutzatu zen XX. mendearen lehen herenean, Juan de la Cruzen biloba bat Frantzisko Resusta Apoita “Pakito Maixor”ekin ezkondu baitzen. "Pakito Maixor" Roneoko zuzendaria izan genuen XX.eko hirurogeietn, eta "Maixoren Etxean" bizi izan zen azken Resusta.

maiatza 01, 2013

ANIMALIA KALTEGARRIAK, ARAMAION



Azeria

Animalia basatiak jazartuak izan dira baserri gizarteetan, arrazoi logikoengatik. Arriskugarritzat jotzen zituzten baserritarrek animalia haiek. 

XX. mendearen bigarren erdia ondo sartuta ere ezagutu ditugu baserriz baserri euren ehiza-piezak eramaten zituzten lagunak, animaliaren heriotzak suposatzen zuen kalte arriskuaren murrizketa zela-eta, baserritarrarengandik jaso zitekeen eskupekoaren bila. Esaten da bazirela pertsonak animalia erakutsiz lurralde osoak korritzen zituztenak sariaren atzetik. Ederra izango zen  gorpu haren usain kirastua! Ondoko lerroak Aramaioko udal artxiboan aurkitu ditut, 1841eko uztailaren 11an udal bilkurako aktan:
 
Otsoa
 “Se leyó un memorial de Pedro de Lazcano sobre que se le debía contribuir, conforme se realizaba anteriormente por los propietarios que tengan ganado como por los colonos y los inquilinos con la retribución que tenía decretado este valle por la caza de lobos en esta jurisdicción; pues que él cazó por el mes de marzo dos cachorros en el Alto de Larragain y que ningún vecino le había contribuido con cosa ninguna: enterados los Señores concurrentes se acordó contribuirle por cada propietario que tenga ganado con dos reales y el inquilino con un real de vellón”


Arranoa
Beraz, otsoak ikus zitezkeen Aramaion XIX. mendean. Ehun urte geroago ere baserritarrak Udaletxera joaten ziren atzemandako animaliekin, bakoitzari ipinitako diru kopurua jasotzera. Dena den,  baziren lehenago beste baserrietara ere jotzen zutenak ,“piztia” harrapatzeagatik ustez zegokion sariaren bila.  


Ondokoak 1947an harrapatu eta Udaletxera eramandako  animaliak dira, ordaindutako diru kopuruarekin:  2 marta handi (3´75na pezeta), 2 azeri handi (7´50na pezeta) arrano handi bat (4 pezeta) miru bat bere kumearekin (6 pezeta) 2 miru txiki (2na pezeta)  Denetara, 49 pezeta “inbertitu” zituen Aramaioko Udalak 1947an kaltegarritzat jotzen zituen animalia haiek akabatzeagatik. Sei urte lehenagoko beste apunte batean, animalien dibertsitateari begira, mendi-katu eta gabiraiak ere agertzen dira.
Marta


Bitxia da animalien artean basurdea ez agertzea. Eta deigarria ere egiten da azerien kopuru murritza. Egun bai bata eta bestea egundo biderkatu dira Aramaioko baso eta mendietan.

apirila 24, 2013

LEHEN ERREPUBLIKAKO PRESIDENTEA ARRASATEN




Hamaika aldiz esan dut txoko honetan Santa Agedako Bainu Etxeak Arrasate espainiar mapan puntako tokian ipini zuela.  Sei hamarkada luzeko ibilbide kronologikoan -1825/1897- argi bereziz agertzen zaigu Arrasate espainiar pertsonalitate askoren agendan, Gesalibarreko bainuak hartzeko helburu zutenak.

  Migel Madinabeitiak bisita batzuen berri ematen digu bere kroniketan eta gaurko honetan goi mailako agintari baten gaineko zenbait zertzelada azaleratu nahi ditut, hain zuzen arrasatear udal idazkariak - eta halaber historialariak- 1885eko azaroaren 30ean El Noticiero Bilbaíno egunkarian argitaratua. 


Madinabeitiaren artikuluan pertsonaia haren nortasuna Duque de la Torre izenarekin laburbiltzen da.  Zein zen dukea? Oraintxe ikusiko dugu. Baina lehenik irakur dezagun Madinabeitiak artikuluaren hasieran dioena: 

“La muerte del rey ha causado aquí general sentimiento, y mayor entre los que tienen que perder  y viven honradamente  de su trabajo, persuadidos como estaban de que la vida del joven y malogrado monarca era garantía segura del orden y de ese tesoro inapreciable que se llama la paz. Algo ha afectado también el fallecimiento del ilustre general Duque de la Torre, cuyo nombre se invoca siempre con la consideración y respeto a que le hicieron acreedor sus grandezas. En cuanto a mí, aunque parezca inmodesto, tan presentes tengo dos episodios de aquel hombre insigne, que a fuer de corresponsal y obrando por cuenta propia no puedo menos de consignarlos aquí. Son dos rasgos, el uno de caballerosidad y de modestia el otro 


Alfontso XII. zen erregea, noski, eta 1885eko azaroaren 25ean hil zen. Hain justu, Dukearen heriotza gertatu zen egun berean. Bi gizon haiek aurkariak gertatu ziren arlo politikoan, de la Torreren ibilbide politikoak beste norabidetik jo baitzuen zenbait urte lehenagotik.

Francisco Serrano Domínguez zen Dukea. Cadizen jaio zen 1810ean eta, besteak beste, Bergarako Erret-Mintegian ikasi zuen, espainiar armadara sartu baino lehen. Aurreneko karlistadan hartu zuen parte eta Bergarako Ituna 1839an sinatu zenerako koronela genuen. Prim jeneralarekin batera Isabel IIren kontra agertu zen eta horrek erregina izateari utzi behar izan zion. Behin behineko Iraultza Batzordeak gobernu osatzea eskatu zion Serrano jeneralari eta Erresumako Burua izendatu zuten. Amadeo I.rekin Ministroen Kontseiluko Burua izan zen, 1871 eta 1872an.  Segi dezagun Madinabeitiak bere kronikan zioenarekin:
 
“Como general en jefe del ejército de operaciones del Norte y sentados sus reales en  Arechavaleta y casa del Sr. Otálora del 17 al 20 de mayo de 1872, supo que el jefe carlista Uribarri, herido el día anterior en Zubillaga, había sido trasladado a un caserío de la anteiglesia de Larrino, jurisdicción de dicha villa, y el general Serrano le envió su médico para prodigar al herido los auxilios de la ciencia, y un ayudante con encargo de decirle que sentía por sus ocupaciones no poder subir en persona a visitarle, pero que el ayudante, en representación suya, era portador del indulto, deseándole que se aliviase para pasar tranquilo en su casa los días que le restaban de vida. Uribarri sucumbió sin poder hacer uso de esta generosidad, aunque ella habría contribuido a mitigar sus últimas penas” 

Uribarri jeneral karlistak Oñatitik bere troparekin ihes egin ondoren larri zauritu bide zuten Aretxabaletan eta bertan hil zen. Serrano jeneralak Amorebietako Ituna izenpetu zuen karlisten buruzagiekin eta 1874an Lehen Errepublikako Buruzagitza eskaini zioten. Bera izan zen azken presidentea, urte hartako abenduan utzi behar izan baitzuen Canovasen eskuetan.  

Madinabeitiak, beraz,  Errepublikako azken lehendakaria eta aurrerantzean espainiar eskuin monarkikoaren burua izango zuena ezagutu zituen, non eta Arrasaten. Areago esango nuke: Madinabeitiaren nortasuna poliki-poliki ezagutzen noala, hurrengo anekdotaren protagonista aktibo bat - bere burua bolondres agertu zuena-  arrasatear historialaria bera izan zela esango nuke. Irakur diezaiogun: 

Ferrerias kalea, gaur
“El segundo episodio pertenece a la vida intima, y es que en la tarde del 14 de setiembre de 1878, el Duque de la Torre, con un niño de la mano y un bastón de 2 reales en la otra, subió calle de Medio arriba en este pueblo preguntando dónde vivía el que hacía los bastones, que era un pobre menestral que se dedicaba a hacerlos y a venderlos por los balnearios. No faltó quien se ofreciera a ahorrarle el trabajo de subir la cuesta; pero agradecido cariñosamente, prosiguió su camino, llamó a la puerta número 58 de la calle de Ferrerías, de humilde vivienda, y compró el rústico bastón para su hijo. Esto no lo he oído contar a nadie. Lo vi yo con mis ojos” 

Gure istorio honekin zuzen erlazionatuta ez badago ere, aipa daiteke Frantzisko Serrano jenerala inplikatu zutela 1870ean, Juan Prim jeneralaren hilketaren egile intelektual moduan. Frantzisko Serrano jenerala –de la Torreko Dukea- Madrilen hil zen 1885 azaroaren 25ean. Espainiar hiriburuko kalerik garrantzitsu bati haren izena jarri zitzaion.    

 Pertsonaia oso bat izan zen, beraz, Arrasateko Ferrerias kaletik gora, makila-egile baten etxeraino iritsi zena. Garaiko kronikek ez zuten erosketa haren berri eman … Madinabeitiak urte pare bat geroago egin arte.

Argazkiak: JMVM
 

apirila 17, 2013

FRANTZIARRAK ARRASATEN, 1813an



Pierre Thouvenot jenerala

Napoleonek 1810eko otsailaren 8an zenbait gobernu militar sortu zituen, dekretuz, Espainian. Horrela, Katalunya, Aragoi, Nafarroa eta, laugarrena, euskal probintziak eta Santanderrekoa izan ziren. Azken honen egoitza nagusia Arrasaten egon zen lehenik, Pierre Thouvenot jeneralaren (1757-1817) aginduetara.

 Ezaguna da frantsesek Arrasaten izan zuten protagonismoa 1810-13 aldian, eta inoiz sakonago idatziko dudan arren, gaur hona ekarri nahi dut “Diario de Palma” egunkarian 1813ko uztailaren 12an agertutako albiste bat. Bertan, frantziar eta espainiar tropen gaineko datuak ematen ditu. Duela berrehun urteko gorabeherak ditugu.

  Estado y fuerza de las divisiones españolas que hay en las provincia Vascongadas, Navarra y Burgos.
División de Navarra: 7000 de infantería y 700 de caballería. División de Iberia: 4000 de infantería y 300 de caballería. Sección de Guipúzcoa: 2200 de infantería y 80 de caballería. Idem de Alava: 800 de infantería y 140 de caballería. Idem de Vizcaya: 2600 de infantería y 100 de caballería. Fuerza total: 16600 de infantería y 1320 de caballería.

 Idem de los enemigos y puntos que ocupan en Navarra y provincias Vascongadas.
Navarra. Pamplona, 3000; Tudela, 1600; Lodosa, 1300; Elizondo, 400; San Estevez, 300; Irurzun, 500. Total, 7100.

Guipúzcoa. San Sebastián, 800. Guetaria, 600; Pasajes, 200; Fuenterrabía, 160; Irún, 400; Oyarzun, 300; Ernani, 500; Andoain, 240; Tolosa, 500; Villafranca, 400; Villarreal de Zumárraga, 350; Vergara, 500; Mondragón, 600; Salinas de Léniz, 300. Total 5910.

Alava. Vitoria, 2500; El Prado, 100; Arechabaleta, 200; Fuerte de Arlaban, 160; Salvatierra, 400; Puebla de Arganzón, 800. Total, 4160.

Vizcaya. Bilbao, 2500; Portugalete, 300; Durango, 1600; Elorrio, 400; Santoña, 1200; Total, 6000.

(Gaceta de la Región de Cádiz. 15 de junio)”

Oso denbora laburra falta zitzaien frantsesei Arrasatetik alde egiteko. Egindakoak eginda zeuden. Onerako eta txarrerako.


Argazkia: wikipedia