urtarrila 15, 2020

FELIPE ARRESE BEITIA, ARRASATEN. 1893


Felipe Arrese Beitia
Orain baino lehen ere egokitu zait idaztea Felipe Arrese Beitia olerkari otxandiarrari buruz, aurrekoetan haren eta Arrasaten abade egondako Frantzisko Imaz – Don Pakoren- arteko harremana zela eta. Aramaioko jatorrizko Imazen lehen mezan abestu zuen Arrese Beitiak eta horixe izan zen 1983an Euskaltzaindian sartzeagatik hautatu nuen gaia nire hitzaldirako.

Gaurkoan, berriz, Arrese Beitiak (1841-1906) Arrasateko Kontzezinoko komentuan abestutako bertsoak ditut aitzakia olerkari bikaina txoko honetara ekartzeko. “Euskal Erria” aldizkarian argitaratu zituen, 1894ko lehen sei hilekoan, “Gertaera on utsa dan bat” tituluarekin. Irakur dezagun aldizkariaren zuzendariari bidalitakoa:
 
“On Antonio Arzác, neure adiskide kutuna: Eziñ ichi neikezu adierazo baga, ganora baldresean bada bere, azkenengo Abenduaren 30 garrenean, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, nire biotzaren guztizko pozgarri izan zan jazoera eziñ aztugarria; ikusi nebalako mojatzarako sartuten, amasei urteko neskatilla, Errosa Lazpitakoa derichakon, Berriz-ko neure adiskide batzuen alabea. 

Dontzella samur eta sotill au, esan leiteke, Jaungoikoak euki dabela gorderik beretzako, ume umeetatik izan dabelako berez mojatzarako griña eta zaletasuna; eurakaz bada, asi zan amabi urtegaz,  musikea ikasten Berrizko Komentuan; eta amairu urte eukazanetik, oraiñ artean, Komentu barruan jardun dau, organuan eta gañera moja batek bear dituan azayerako ikasbideak artuten, eta azkenez sartu da aitatu deutsudan Komentuan, organu jotzalletzat; non Eleiseak dituan zeremoniak egiñik ondoren sartu zan barrura (au da Komentura)

Kontzezinoko komentua
Gero bertako Bikario Jaun eta nire adiskide eta senide bere dan, On Bruno Zabala-koak, berbaldi egoki bat, mundua gorrotau eta Klaustroan sartzen direanen gañean azalduta, egikizun santu guztiak betetakoan, joan ginchakozan Lokutoriora, esan dodan Bikario Jauna, Diakono lagunak, Berrizko Abade nausia, ait- amak, gañerako lagunak eta ni, Errosa zorionekoari, geure onerechia emotera, aukeratu daben estadu parebagea gaitik.

Orduan, nire lagun ona, an batu zirean guztiak, gura eben zercho bait kantau negion nik bere gure Euskera gozoan, Moja-gei barriari, eta kantau neutsazan anchiñako
Komentua lurreratzen, 1978an
zortziko triste baten, zuri argitaratzeko bialduten deutsudazan  Agurrak,
eta azkenez bazkaldutakoan beste Alabantzak Gernikako Arbolaren aire ederrean.

Ondo baderichazu, ipiñi daikezuz Errebistan; eta aurrez emonik datortzuzan eskerrak, agindu daikiozu beste mesede bat zeure betiko adiskide oni. Ochandion 1894.ko Erregeen egunean. FELIPE ARRESE TA BEITIA.

Errosari, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, Moja-gei sartu zanean kantauriko agurrak.


I.
Agur, agur, Errosa,
Zoaz Komentura,
Zoaz ez jatsitek  
Ain mundu galdura;
Zoaz, zoaz, zoaz gaur,  
Libano altura,
Andik igo dagizun  
Birjiñen tronura. 

II.
Zoaz triste ichita 
Aita eta ama,
Neba ta aiztai emonik 
Laztan samur bana;
Zoaz, zoaz betiko,
 Esposoagana,
Jesús dalako zure 
Maitegarri dana.  

III.
Mats parreak badeutsa 
Eltzen egurrari,
Errosak gura deutsa 
Gaur kurutzeari;
Biotz ta arima bat eiñ 
ill zanari,
Eriotzan koroia 
Artu dayan sari.  

IV.
Eriotzeak danok 
Gaitu arrapauko,
Bere sareeratik 
Ez gara librauko;
Zorionekoa da 
Jayoa gorako,
Errosa zu zara bat 
Zu bai, Zerurako.

Amaitzeko diodan, Joxe Letonak bere apunteetan idatzita utzi zuenez, Maria Rosa Lazpita Ibarrondo, Kontzezinoko Komentuaren abadesa genuen 1935ean.

Argazkiak: JMVM, Euskomedia, Carmelo Letona

urtarrila 08, 2020

ARRASATEKO POSTA ADMINISTRATZAILEA. 1770



Arrasate (Udalaitz), garaiko grabatu batean

XVIII mendearen erdi aldera estatuko posta zerbitzuak arautegi zorrotzagoa ezarri zuen, tokietako administrazioetan ordura arte izandako gehiegikeriak ekiditeko eta, aldi berean, posta zerbitzuarengatik jasotako diruaren gain behar bezalako kontrola jartzeko. Tokiko admintrazaileen izendapenak arautu egin ziren eta 1770 inguruan posta zerbitzua – hau da, zalgurdia postarekin igarotzea astean behingo maiztasunetik asteko bi egunetara pasatu zen. 
Migel Madinabeitiak eman zuen ezagutzera 1885ean, Arrasateko artxiboan zegoen dokumentu bat, herriko posta zerbitzuaren arduraduna izendatzen zuena, 1770ean. Euskalerria aldizkarian publikatu zuen arrasatearrak ondoko dokumentua: 

“Título de administrador de la estafeta del dicho pueblo a favor de don Miguel Francisco de Elcano, natural y vecino del mismo, el añ
o 1770.

 D. Lázaro Fernández de Angulo y D. Antonio de la Quadra, caballero del Órden de Santiago, ambos del Consejo de S.M. en el Real de Hacienda, Jueces Administradores Generales de la renta de Correos, Postas y Estafetas de dentro y fuera de España y de las Indias.

Posta zalgurdia, XVIIIan
Por quanto entre las facultades que nos están concedidas es una la de que podamos nombrar a los dependientes de la citada renta en los parages que tuviéramos por conveniente al mejor servicio del Rey y a la causa pública, usando de ellas y con arreglo a estos dos fines hemos nombrado por administrador de la estafeta de Mondragón, agregada a la principal de Vitoria, con el sueldo del veinte y cinco por ciento de sus productos íntegros, sin admitirle en data el importe de las cartas sobrantes a D. Miguel Francisco de Elcano, vecino de aquella villa, para cuya seguridad ha otorgado la competente escritura que original queda en la contaduría general de esta renta, ante el escribano Andrés de Toledo, con fecha de primero de Septiembre próximo pasado” 

Administratzaileen gaineko kontrola oso hertsia jarri zen 1750 inguruan eta estatuak – erregearen administrazioak, garai hartan Karlos III- fiskalizatu egiten zituen tokiko zerbitzuaren arduradunaren diru kontuak. Areago, errentako dirua Madrilera eraman behar zuen, bere kontura. Bestalde, administratzaile izateak bazituen abantaila batzuk, besteak beste, armak eraman ahal izatea. Estafeta buruen gainean superintendenteari ematen zitzaion botere osoa. Jarrai dezagun irakurtzen izendapena: 

“Por tanto, de parte de su Magestad, cuya justicia administramos, exortamos y requerimos, y de la nuestra rogamos y encargamos a los señores Jueces y Ministros subdelegados u otros cualesquiera que ejerzan jurisdicción, ante quienes este título se exhibiere, y ordenamos y mandamos a todas las personas sugetas a este fuero hayan y tengan al citado D. Miguel Francisco de Elcano por tal administrador de la estafeta de la villa de Mondragón, y la guarden y hagan guardar bien y cumplidamente mientras se mantenga en servicio la expresada renta y goce de este empleo las preeminencias y exenciones, que por repetidas reales cédulas y órdenes están concedidas y confirmadas a los dependientes de ella, y particularmente las que reservan de cargas concegiles y de la de cobrar Padrones de los oficios gravosos de la república: 

Que no se les eche alojamiento de gente de guerra de infantería o caballería, así de asiento como de tránsito. Que no se les incluya en el repartimiento de quarteles (1), y últimamente que puedan traer armas ofensivas y defensivas para resguardo de sus personas, siempre que se hallaren ejerciendo su empleo, con la calidad de estar sujetos en todas sus causas civiles y criminales al fuero del juzgado de la superintendencia general de correos, y sus subdelegados privativamente todo bien y cumplidamente, por convenir así al servicio de su magestad, y de infringir a estas exenciones los contraventores incurrirán en las penas contenidas en las citadas Cédulas Reales, y demás que se impondrán a proporción del exceso del que las contraviniere en todo o en parte.

Y de este nombramiento sellado con el sello de las Reales Armas se ha de tomar la razón por la contaduría general de la mencionada renta de estafetas, sin cuyo requisito no ha de tener efecto alguno. Dado en Madrid a primero de octubre de mil setecientos y setenta”

Diodan amaitzeko, Migel Frantzisko Elkano Albizuri Arrasaten jaio zela, 1714ko urriaren 3an eta bertan hil zen 1789ko urtarrilaren 4an.


(1) auzoak

 Argazkiak: JMVM

 

urtarrila 01, 2020

CRISTOBAL MONDRAGON, FRANCO ETA JUAN CARLOS GUERRA

URTE BERRI ON IRAKURLE ZINTZO ZAREN HORRI!!


Cristobal de Mondragón

Tituluaren aurrean batek baino gehiagok pentsa dezake gehiegikeriatan sartu naizela eta iparra galdu dudala. Hiru pertsonaia horien artean zer ikusi gutxi dagoela pentsatuko dute gehienok eta aitortu behar dut nik ere hala uste nuela, gaur dakardan istorioaz jabetu nintzen arte. Eta onena hariari zuzenean heltzea denez gero, goazen gaurkoaren nondik norakoaz, eta azkenean ikusiko dugu badela lotura hiruen artean. 

Cristobal de Mondragón Otalora de Mercado XVI. mendeko militarra zen. Jatorriz, aita eta amaren aldetik arrasatearra genuen, baina badirudi Medina del Campon jaio zela Cristobal. Urtetan, ordea, gaurko gure lehen pertsonaia Arrasatekoa zela pentsatu zen eta baita idatzi ere, besteak beste Miguel Madinabeitia historialaria. Azken horrek bere artikulu batean adierazi zuenez, bazituen froga idatziak Cristobali jaiotzezko arrasatetartasuna emateko. Nik ez dizkiot inon datu horiek udal idazkari ohiari aurkitu. Dena den, usteak bizirik iraun zuen mendetan eta horren ildotik agertuko zaigu bigarren protagonista. Baina lehenago, gogora dezagun, Cristobal de Mondragón Flandeetako Tertzioetako militarrik ospetsuenetakoa izan zela, Albako Dukearen aginduetara. Taktika militarretan aditua goi maila lortu zuen ejertzitoan eta erregeek ohorezko titulu ugari eskaini zizkioten, besteak beste Valonen Koronela izenekoa.

Istorioko bigarren pertsonaia Franco dugu,
Franco koronela, 1925
jeneral faxista izango zena. Artean koronela genuen, 1925eko uztailean gaude eta. Eta hil hartan egosi zen gaurko deskribapen honen muina. Dakusagun: Madrilgo Infanteriako Akademian ikasturtea amaitu da eta irakasleek euretariko bati egin nahi diote omenaldi bat. Espainiako prentsan agertu zen albistea. Nik  “Diario de Almeria”n aurkitu dut, 1925eko uztailaren 3an:
 

“Los profesores de la Academia de Infantería, compañeros de promoción del coronel Franco, iniciaron la idea feliz de homenajear a este caudillo con la entrega de una espada, que sea reproducción de la que usó otro famoso coronel, don Cristóbal de Mondragón, gloria de su tiempo. La fortaleza y temple de su acero estimulará al coronel Franco para servir a su querida patria. Este es el secreto que tanto el coronel Mondragón como hoy el coronel Franco tienen en su abono, y por ello, si aquel coronel Mondragón llevó valones y españoles a la victoria, también el coronel Franco llevará  a la victoria, con su Tercio, a extranjeros y españoles 

Francok ordurako bere helburuak garbi azaldu zituen, 1924an Primo de Riveraren kontrako kolpea eman nahi izan baitzuen. Eta 1925ean koronela izendatu zuten. Baina ez gaude hemen diktadoreari buruz idazteko, baizik eta hiru pertsonaia horien arteko lotura azaltzeko. Begira: Infanteriako Akademiatik Cristobal de Mondragonen gaineko informazio zehatzaren bila Arrasatera jo zuten, hain zuzen  Juan Karlos Guerrarengana. Honela dio Francoren omenaldiko arduradunetako batek: 

Juan Carlos Guerra arrasatearra
“Ansioso de conocer cuanto a Mondragón se refiriese, me puse al habla con el erudito vascófilo y eminente abogado don Juan Carlos Guerra, que como contestación tuvo la bondad de enviarme un libro que se debe al cultísimo escritor general don Angel Sancedo… y en él dice el autor que mandando valones adquirió Mondragón tanta gloria cual hubiere podido alcanzar mandando españoles…” 

Eta, beraz, hiruangeluko hiru erpinak azaldu ditut. Cristobal Mondragón-Franco-Juan Carlos Guerra. Hiruen arteko diferentzia da, ordea, aurreko biak ez bezala Guerra arrasatearra bake gizona genuela.

Argazkiak: JMVM 

CRISTOBAL DE MONDRAGONEN GAINEKO AIPAMEN GEHIAGO