uztaila 22, 2018

CRISTOBAL ALTUBE. EUSKAL "TXINDURRI" AHAZTUA


Cristobal Altube "Txindurri", 1935

Cristobal Altube "Txindurri" oso opera abeslari ospetsua izan zen, gaur egun erdi ahaztua daukaguna, batez ere gure inguruan. Eta horixe izan da arrazoia, Euskonews aldizkarian artikulu bat idazteko Altuberi buruz. Baina... 

Ez dut Aretxabaletarekin ezelako gerrarik sortu nahi Txindurriren jatorria dela eta. Jakin badakit atxabaltarra dela jaiotzez, baina iruditu zait interesgarria izan daitekeela abeslari ospetsu honen gaineko lerro batzuk idaztea, arrasatearrek ere jakin dezaten zein nolako herrikide izan zuten XX.aren lehen urteetan. Bai, Altube - ospera salto egi aurretik- Arrasaten lan egin zuen Unión Cerrajera S.A enpresan, eta baita bizi ere. Beraz, bazuen harreman sendoa arrasatear gizartearekin. 

Beraz, aitorpena eginda, noan zertzelada batzuk ematera, munduko eszenategi askotan abestu zuen pertsonaia honen gain. Euskonews aldizkarian irakur daiteke ondoko helbidean:

 

uztaila 18, 2018

SAN VALERIO (GALARRA)

El Semanario Pintoresco Españolek Udalaitz" ikusi"
zuen bezala
Izan nuen txoko honetan Udalatx (Udalaitz) inguruko artikulu sorta bat, eta gaiak gehiago emango zuela nioen orduan. Gaur berriz nator, Arrasateo mendirik adierazgarrienera egunero igotzen diren lagunak gogoan hartuta.

Gaiarekin segituz, orain “El Semanario Pintoresco Español” aldizkarira jo nahi dut, konkretuki 1846ko otsailaren 22an “La peña de Udala” tituluarekin argitaratutako edukira. "E" sinatzen zuen batek  idatzi zuen: 

“Desde la cima de Udala (a) envuelta en densas nieblas gran parte del año, se divisan con atmósfera despejada la planada de Alava y muchos montes de España y Francia, terminando este espléndido cosmorama en el borrascoso golfo Cantábrico, cuyas espumosas olas se estrellan al pie de los encumbrados montes que le sirven de barrera.

Hubo en otro tiempo en la expresada cima una basílica dedicada a la Ascensión “por la mucha ascensión y altura de la Peña” dice Garibay, “donde ha habido ermitaños personas de letras” A pesar de la mucha solidez del sagrado edificio no pudo resistir al continuo embate de los vientos y de las tempestades, y ha quedado reducido a un montón de escombros.

Hemos hablado, aunque ligeramente, de las curiosidades que encierra la descrita peña, y concluimos aconsejando a los viajeros que en el estío llegan a Elorrio, Mondragón, Santa Agueda y Arechavaleta, que pues se hallan en pueblos tan próximos a ella, no dejen de hacer a la misma una viajata, en la que al través de pequeñas incomodidades, se pasan ratos que se recuerdan con placer”

Deigarria da, aldizkariaren zuzendaritzak artikuluaren oinean jarri zuen oharra (a):

“La altura barométrica que el Sr. Miñano da a esta cima nos parece muy inexacta, por lo que no la insertamos” Zein zen Miñano?  Sebastián
Sebastian Miñano Bedoya
de Miñano y Bedoya genuen, Palentzian jaio eta 1845ean Baionan hilda.. “
El Semanario Pintoresco Español”ean publikatu zituen bere lan batzuk eta “Diccionario geográfico y estadístico de España y Portugal” delakoaren egilea da, hamaika bat tomotan argitaratua.

Itxura denez, bertan Udalatx mendiari ematen zion goierarekin ez zeuden ados El Semanario Pintoresco Español”eko arduradunak. Eta E. egileak bere artikulurako Miñanoren datua eskaini zuen arren, argitaratzaileek ez zioten ipini. Zein zen Miñanoren datua? Ez dakigu. Baina Miguel Madinabeitiaren “Apuntes históricos de la villa de Mondragón” lanean “Udalach” epigrafean honako datua ematen du: “2.280 pies de altura” Nire kalkuluen arabera, metrotara aldatuz, goiera horrek emango luke 615 metro inguru (Gaztelako oina aplikatuz) edo 695 (oin ingelesarekin) Bi kasuetan oso urruti, benetako goieratik.

Galarra edo San Valeixo gure leizearen gaineko aipamena egiten duenean, gehitzen du "E"k:

“Es llamada la de Udala “Cueva de San Valerio” por la mucha veneración que a este Santo profesan las gentes de aquellos contornos., pues según las tradiciones del país, en la Peña de Udala pasó sus últimos días el célebre San Valerio, prelado de Zaragoza, lo que niegan los críticos por constar de irrecusables documentos, que dicho Santo falleció cerca del castillo de Estada y que su cadáver fue conducido al convento de Roda. Pablo de San Nicolás, en sus “Antiguedades Eclesiásticas”, dice que San Valerio II padeció el destierro en el término de Zaraa, cerca de Mondragón. Empero Ambrosio de Morales, cuyo discreto parecer siguen los ilustrados redactores del Diccionario Geográfico Histórico de la Academia, opina que el San Valerio de Udala fue un santo abad del tiempo de los godos, cuya penitente y estudiosa vida se lee en el libro 12 de la Crónica General de España.

Vanas han sido cuantas diligencias se han practicado para hallar el cuerpo del mencionado Santo, y aún en el año de 1500, en el que D. Juan de Ortega, Obispo de Calahorra, reconoció los lugares que el Santo habitó en la falda de la referida peña, deseoso de encontrar los venerables restos de
Arrasateko harria,
Segobrigako Museoan
aquel o, cuando menos, alguna antigualla que tan confusa materia aclarase: después de cavar en el sitio marcado por la tradición, nada se halló fuera de una hoz y una piedra bastante notable, así por denotar antigüedad como por estar en ella escrito en caracteres latinos el nombre del ya citado Santo”

Jakina,  “harri nahiko handiari” eginiko aipamena eta gainerako datuak Madinabeitiak eman zizkiolakoan nago. Arrasateko historialariak ezagutzen zuen Garibayk idatzitakoa:

“En la mesma iglesia hay una piedra con letras antiguas latinas, donde se halla escrito el nombre de Sant Valerio y otras cosas al propósito, que he leído yo, y las gentes la besan con mucha devoción"

Harria desagertu egin zen Arrasatetik XIX.aren hasieran, eta egun Segobrigako Museoan ikus daiteke. Desagerpen haren erroa Jose Vargas Ponce pertsonaia espainiarrarengan aurkitu behar dugu, harria berak atera baitzuen ehortzita zegoen tokitik. 

Udalaitzi buruz gehiago:

uztaila 11, 2018

ARAMAIOKO GOTZAIN FRANKISTA



Tomas Aspe Uribe gotzaina
Badakit titulu gogorra irudituko zaiola norbaiti Aramaioko gotzain bakarra mugatzeko. Badakit Tomas Aspe Labiena baserriko semeak merituak egin zituela inoizko aramaixoarrik ospetsuenetakoen ondoan egoteko, Bizente Goikoetxea, Martin Alzaga eta beste batzuekin. Badakit ere dena erlatiboa dela eta garaian garaiko zirkunstantziak gogoan eduki behar direla inor definitzeko. Baina ez da egia txikiagoa giza norbanakoen mugaketa egiteko orduan ahaztu egiten zaizkigula batzuetan haren alderdi batzuk eta bidezkoa da den-denak agerian uztea, ikertutako pertsonaiaren gaineko ideia zehatza egiteko. 

Asko idatzi da Aramaioko seme honen gain. Eta baliagarri zaigu haren biografia mugatzeko. Noan, oraingo honetan, Tomas Aspe Uribe aramaioarrari buruzko datu gehigarri batzuk ematera,pertsonaia koka dezagun. Labiena baserrian jaio zen, 1885eko abuztuaren 9an eta Frantzisko  izena jarri zioten pontean. Hamalau urterekin frantziskotarra sartu zen, eta 1903an Boliviara aldatzea eskatu zion Ordenari, eta 1910ean apaiztu zen. Lehen urteak irakaskintzara dedikatu zen eta 1929an Cochabambako administratzaile apostoliko izendatu zuten. Bi urte geroago, berriz, eliz barruti hartako gotzain egin zuten, eta kargu horretan 1942ra arte egon zen. Bitartean La Paz hiriburuko administratzaile apostolikoa ere izan zen. 

Baina bat-batean, 1942an gotzaingoari utzi zion eta Buenos Aireseko legenardunentzako ospitalera sartu zen eta bertan bizi izan zen 1962ko urtarrilaren 22an hil arte. Legenar gaixotasunak jota zegoen.  Boliviako Gobernuak “Andeetako Kondor Ordena” domina eman zion 1960an eta urte berean Espainiako Gobernuak “Zalduna eta Isabel Katolikoaren Gurutze Handia” izenekoa. Aramaioko herriak omenezko ekitaldi bat eratu zuen 1962ko uztailean Azkoagako gotzainaren izena eta irudia goratzeko. 

Aspe Uribe gotzaina Aramaiora itzuli zen 1938ko uztailaren 25ean, Budapesten Kongresu Eukaristikoan parte hartu ondoren. Orduan ere Aramaioko herriak eta, oro har, Arabak omenezko ekitaldi erlijiosoa antolatu zuten Azkoaga auzoan. Egun hartan Aspe gotzainak honako aitorpenak egin zituen, hara bildutako agintari eta senitartekoei eskainitako bazkarian: 

“Hoy festividad del Apóstol Santiago, el hijo
1938-07-25eko omenaldia Azkoagan
del Trueno, hemos de dedicar nuestro recuerdo más sentido a la santa cruzada española, que tan cierta emoción en el mundo ha producido, y que Dios ha deparado a España, precisamente para que nos purifiquemos de nuestras imperfecciones en el bautismo de la sangre, y salvemos la civilización cristiana del rodillo de la barbarie, como antes lo fuimos durante siglos de la infidelidad y durante un siglo, fuimos baluarte contra las sectas. La Cruz y la espada fueron siempre aquí unidas, siempre dispuestas a servir los intereses divinos y nunca envainada sin honor.
 

Yo brindo por el Pelayo del siglo XX, por nuestro querido e invicto Caudillo Franco, digno cachorro del león español, que no estaba muerto sino que dormía, y ha levantado ahora su robustez toledana, y dejando oir su rugido de trueno, asombra al mundo por su Ejército incomparable y por esas boinas rojas, símbolo de las Tradiciones de la españa Grande, y por esas camisas azules, injertadas en el tronco de la tradición y ganosas de nuevos cauces de prosperidad patria” 

Ideia horiekin ez da harritzekoa, Tomas Aspe Uribe azkoagarra Franco jeneral kolpistak Madrilen errezibitu izana,  hura Boliviara abiatu baino lehen.

Bai, Aramaioko gotzaina frankista zen.

Argazkiak: JMVM

uztaila 04, 2018

EUSKAL ANTZERKIA ARRASATEN, 1935


EAJren antzezleak, 1935ean
Batzuetan komentatu dut Arrasateko euskal antzerki zaletasuna ez dela gaurkoa. Iragan  mendearen lehen herenean, batez ere 1931 eta 1936 bitarteko urteetan, ilusioz aritu ziren arrasatearrak, gehien bat EAJko kideak, neskak zein gizonezkoak euskarazko testuak taularatzen.  Gaur horren adibide bat eman nahi dut, 1935ekoa, urte hartako maiatzaren leheneko ospakizunen artean egitarau aproposa prestatu baitzuten Euzko-Gaztedikoek. 

1935eko apirilaren 25ean Euzkadi egunkarira zekarren ondoko albistea “Garbi” izenpetzen zuenak: 

“Urtero bezela, aurten ere bertako euskal langileak asi dira Lanaren Eguna ospatzeko jayak gertatzen. Bertan egunean izango diren jayetatik gañera aurreko egunetarako antolatzen dabiltz antzerki-jai ikusgarri aundi bat, Arrasaten gutxitan ikusi dan bezelakoa. 

“Eriotz-Bide” iru ekitaldiko antzerkia, oraintxe euskerara biurtua, Avasc-eko apaiz jaun agurgarri batek, Bedia antzokian lenengo aldiz egingo dute Euzko-Gaztediko antzezlari trebeak. Antzerkia aukera-aukerakoa da langilien jai egunerako, ba ikaskizun aundiak daukoz langile arazotzaz. Onetaz gañera, Euzko Abesbatza gertatzen dabil abesti batzuk eta olako eres ta antzez jai egitarau ederrakin ez dago zer esanik egun ortan Bedia antzokia guztiz bete-bete egingo dana. 

Joxe Markiegi euskaltzalea
Kronikak  argi pixka bat ematen digu garai hartako euskal antzerkiari dagokionez. “Eriotz Bide”  zeritzana alemanetik itzulitako obra zen. Nor genuen kronikako “Avasc-eko apaiz jau agurgarri” hura? Eta zer zen Avasc? Euskal antzerkiaren historia txikian berezko hizkiz agertzen zaigun apaiz hura Joxe Markiegi Olazabal zen, Arrasateko apaiz laguntzailea, 1936an frankistek fusilatuko zituztenetako bat. Markiegik Paul Humpert-en “Der Todes´ Weg” deritzana euskaratu zuen eta “Antzerti” bildumako 38-39 zenbakietan argitaratu zen 1935ean. Eta zer adierazten zuen AVASC-ek? Agrupación Vasca Acción Social Cristiana. Bertako kide aktiboa genuen Joxe Markiegi debatarra, bere urterik mamitsuenak Arrasaten eman zituena. 

Benantzio Gaztañares
Apirilaren 30ean, Bedia antzokia izan zen abertzale eta antzerki zaleen topagunea, gaueko 8´30etan. Beteta ageri zen aretoa.
Lehenik ELAko abestaldearen ekitaldia izan zen, Luzio Markaideren zuzendaritzapean. Jarraian, iragarrita zegoen antzezlanaren lehen bi atalak eman ziren eta atsedentxo baten  ondoren hirugarrena. 

Obrak Errusiako nekazari, langile eta soldaduen arteko harreman zailak islatzen zituen. Belgikan 1932-35 urteetan berrehun bider inguru antzeztu zen obra, aurreneko aldiz Arrasaten eman zen euskaraz, eta antzezleak Euzko Langile Alkartasuna (ELA)ko militanteak ziren. Eszenografia eta antzezleen karikaturizazioa Antonio Armengouren ardura izan zen. Ekitaldi osoaren erantzukizuna, berriz, Benantzio Gaztañares euskaltzalearen esku egon zen. 

Eszenatokian kide hauek egon ziren antzezlanetan: Joseba Uriarte (Mikel) Luzio Markaide (Jon) Estepan Etxebarria (Gorka) Diego  Arregi (Don Martin) Paulo Arregi (Sajarov) Bittor Murgia (Anton Oker) Benito Etxebarria (Matxin agurea) Sabin Arrieta (Alex) Paul Galdos (Bolin) Felipe Okina (Hileff) Pedro Zumelaga (Gorky) eta beste pertsonaia batzuk, Bizente Barrutia, Joseba Agirre, Xabier Gorosabel, Roman Bidaburu, Eugenio Uranga eta Santos Zeziaga izan ziren.

Argazkiak: JMVM







uztaila 01, 2018

ALBINA MADINABEITIA ETA JOSE MARDONES

Albina Madinabeitia
Albina Madinabeitia Arizaga Arrasateko biolin jole ospetsuari buruzko ekarpen berri bat egin dut, oraingoan Urrezko Zeledonen blog orrian. Duela laurogeita hamar urte Gasteizen eskainitako emanaldi baten inguruan doa gaia.

Albinak txiki-txikitatik erakutsi zuen biolinerako zaletasuna eta aurki nabarmendu zen bere arteaz. Horrela estatuko eszenategi garrantzitsuenetan aritu zen, kritika espezializatuaren txaloak jasoz.

Oraingo idazki honek 1928ko abuztuaren 4ra eramaten gaitu eta Jose Mardones abeslari liriko handiaren ondoan ikusten dugu Albina Gasteizko Nuevo Teatro zeritzanean. Munduko baxurik onentzat hartutakoa arabarrarekin goi mailan egon zen arrasatearra.

Hona hemen artikulua:


ALBINA MADINABEITIAREN BIZITZA. Kapituluka