maiatza 07, 2014

1890eko GREBA ARRASATEN


V.R y Cia. XIX. amaieran

Beste inoiz ere idatzi dut Miguel Madinabeitia idazle eta kronika egile arrasatearrari “Liskar zale” izenordea ongi etorriko zitzaiola, behin eta berriz sartu baitzen auzitan bere idatziak zirela-eta. Horrek ez du esan nahi zuzen ibiliko ez zenik. Hamaika adibide eman nitzake, eta batzuk honez gero publikatu egin ditut. Gaurkoan 1890ean bere koinatua zen Jose Maria Resusta enpresariarekin izandako auzia ekarri nahi dut gogora.

Vergarajáuregui, Resusta y Cia enpresaren urte hartako lan arazoak izan ziren zioa, Madinabeitia eta bere koinatuaren artean tirabirak sortzeko. Hain zuzen ere, 1890eko otsailean eta apirilean enpresako langileek grebara jo zuten eta Madinabeitiak horren berri eman zuen “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian, apirilaren 27an, “La cuestión obrera” tituluarekin. Bukatzen zuen esaten:

“No hay que dudar que este suceso ha ocasionado y está ocasionando grandes disgustos en las familias, y que redundará en detrimento de los intereses comunes del pueblo. Lástima es, por lo mismo, que las dos fábricas no se unieran, porque siendo las primeras de su género en España, y que marchan en creciente desarrollo, tendrían vida próspera” (1)

Jose Maria Resusta enpresako zuzendariak berehalako erantzuna ematen zuen egunkarian, maiatzaren 3an. Baina ez bide zen Resusta oso gustura geratu egunkariak eskainitako tratamenduarekin eta maiatzaren 13an “El Diario de Bilbao” zeritzanean beste idazki bat argitaratu zuen, Madinabeitiaren esku beltza salatuz. Madinabeitiaren eskutitz mingots berri batek handitu zuen auzia. Arrasateko korrespontsalak zioen “El Noticiario Bilbaíno”n:

“Mi carta del 27 del pasado no habría tenido ninguna trascendencia a no ingerirse en la cuestión cierta persona... Yo nunca he tomado la pluma en la mano para mentir a sabiendas, ni con el deliberado propósito de ofender a nadie ni de faltar a cosas y personas. Tal carta la puse contra mi voluntad, y añado ahora que lo hice impulsado por el amor propio herido, porque no siempre se está de humor para aguantar el que le digan a uno en sus barbas que escribe antiguallas y tonterías...”

Bi koinatuen arteko tirabiretan, langileek ere parte hartu nahi izan zuten “El Noticiero Bilbaíno”n,  Madinabeitiaren alde eginez, beraien ustez “con la imparcialidad que le caracteriza” idatzita baitzegoen korrespontsalaren kronika. Irakur dezagun “Los obreros de la huelga” sinadurapekoek maiatzaren 11an ziotena:

Sarrailetako tailerra
“… Ha venido detallando la huelga obrera del 16 de febrero y lo ocurrido el 16 de abril últimos, entre los obreros en hierro de ésta y los señores Vergarajáuregui, Resusta y compañía. Lo expuesto por el referido dignísimo corresponsal , aunque los socios de la indicada fábrica tratan de desmentirlo, es y será siempre la versión verídica de las ocurrencias habidas en esta villa en las dos cuestiones obreras que han tenido lugar en lo que va de año, y sola y únicamente la responsabilidad cae directamente sobre el Gerente de la misma, el señor D. José María Resusta y no sobre el obrero a que se refieren dichos señores. Lo exigido por éste o, para mejor explicar, en nombre de éste la sociedad de obreros en hierro de esta villa titulada La Solidaridad  a que pertenecía el mismo, no fue una exigencia arbitraria sino una queja justísima. Y que en 16 de febrero, presagiando que dentro de poco tiempo habría vengativas en ciertos individuos que habían figurado como primeros en la huelga, se hizo presente al jefe de talleres que en lo sucesivo se siguiera el mismo orden con las piezas dando a cada uno la obra acostumbrada, el cual de acuerdo con los dueños de la fábrica en cuestión tuvo a bien acceder a la petición formulada, terminando así la huelga bajo esa condición, prometiendo muy cumplidamente que el obrero no sufriría por eso menoscabo en sus intereses.

Pero al transcurrir una fecha muy corta y no pudiendo sufrir el ejemplo de solidaridad y unión que habían dado los huelguistas y que próximo estaba el parto de una sociedad de resistencia cuyo golpe temían, disimuladamente empezaron los vengativos en este mismo obrero, el cual hizo presente al jefe de talleres el compromiso adquirido, manifestando éste que obraba por orden de sus superiores.

Recurrió de nuevo ante los fabricantes en demanda de sus justas y razonables peticiones, quienes en vez de acceder le señalaron abierta la puerta en señal de desprecio, siendo desatendido por todos conceptos. Viendo entonces que el asunto revestía carácter de gravedad, se resolvió reunidos en junta los individuos de La Solidaridad, pasar una atenta carta al mencionado señor Resusta, como Gerente, para ver si la cuestión se arreglaba sin perjuicio de ambos intereses y los de esta villa nuestra querida cuna.

Jose Vergarajauregi Salinas
Pero nuestros esfuerzos se estrellaron ante el desdén de dicho señor, no dignándose siquiera recibir la carta dirigida y por lo tanto denegando la contestación que esperábamos. Indignados con razón, salimos seguidamente con dirección a la fábrica de los Sres. Hijos de Echevarría y Cía. de Arechavaleta, siendo recibidos con afabilidad y tratados cual merece el obrero y donde en la actualidad continuamos todos, a excepción de unos pocos que efectivamente han vuelto a la fábrica de los Sres. Vergarajáuregui, Resusta y Cía. Pero no en el sentido que ellos se han explicado, sino engañados con promesas halagüeñas que mañana quedarán disueltas, labrando así el obrero que atiende a sus hipócritas palabras su total ruina”

Gertaeren deskribapena egin ondoren, V.R eta Cia.ren langileek galderak planteatzen dizkiote enpresaren zuzendaritzari.

Jose Maria Resusta Altuna
“Ahora preguntamos los obreros en vista del escrito que motiva estas líneas ¿Dónde está esa consideración y protección al obrero que hacen ustedes alarde? ¿Demuestran por ventura los actos realizados en estos seis o siete años en los cuales el obrero de Mondragón ha sufrido en su tarifa cuatro bajas de precios generales hasta llegar al extremo de parecerles mucho el jornal de diez a once reales que se gana durante el trabajo penoso de doce y media horas al día? ¿Acaso creen o intentan hacer creer que la subida del 15% que tuvo lugar últimamente iguala a las bajas generales y las particulares hechas por el tirano que tantos años nos mandó? ¿Quién es el obrero que haya disfrutado de entera libertad de acción particularmente hasta hace un año que fueron tratados despóticamente, echándoles en cara las expresiones más bajas e indecorosas? ¿Serán estos los actos de buenos cristianos y fervientes católicos, y nosotros por pertenecer a una sociación obrera para nuestro mejoramiento propio, seremos como se ha dicho en un lugar que no queremos citar y hasta se ha propalado por las calles que somos unos masones?

Por lo tanto, conste que el obrero de Mondragón es dócil y sufrido, y si se hubiera hecho lo de ahora, esto es ir unidos todos, no se vería tan oprimida la gente proletaria. Esto es lo ocurrido en esta villa perjudicada en extremo en sus intereses por la decadencia de un amo, y así y todo se le culpa al obrero”

Dokumentu interesgarria da aurrekoa, gizarte arrasatearraren gaineko erradiografia argia ahalbidetzen duena. Bistan da, Arrasateko langileen eta ugazaben arteko gatazkak pil-pilean zeudela XIX. mendean. Arreta irabazten dute dokumentuan erabilitako tonuak eta zenbait hitzen agerpenak. “Masones; gente proletaria; tirano; sociedad de resistencia…” idazkiko hitzak dira eta kontuan eduki behar dugu Gipuzkoan artean sozialismoak 1897ra arte ez zituela lehen urratsak azalduko, Eibarren. 

(1) Aretxabaletako “Hijos de Echevarria y Cia”-ri buruz ari da. Urte hartan bertan, “Vergarajáuregui, Resusta y Cia”-k absorbitu egin zuen Aretxabaletako enpresa eta ekintza industrial osoa Arrasatera pasatu zen.

apirila 30, 2014

ARANTZAZUKO AMA BIRJINA ARRASATEN


Elias Salaverriaren margo lana, 1924
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Arantzazuko Ama Birjinaren irudia Leintzeko Artzapez-barrutian zehar ibili zuten 1956ko apirilean. Hain zuzen, Arrasatera hilaren 14an heldu zen eta herritar askok errezibitu zuen, kalerik kale ibili ostean San Frantzisko Elizara eraman zutelarik, funtzio erlijiosoa burutzeko. Kontuan eduki behar da, frantziskotarrak heldu berriak zirela Arrasatera – 1954ko otsailean- eta modu nabarmenez erantzun nahi izan zioten fraideek arrasatearrek Arantzazuko Ama Birjinarekiko zuten debozioari. 

Diodan, aukera aprobetxatuz, frantziskotarrak 1582an heldu zirela lehen aldiz  Arrasatera, hain zuzen ere herriak 600 biztanle inguru zituen garaietan. Eta Mendizabalen Desamortizazioa deitu den operazioaren ondorioz, 1840ko abenduaren 31an utzi behar izan zuten fraideek euren egoitza. Diotenez, azkenetakoa izan zen Arrasateko frantziskotarren komunitatea Mendizabalen aginduei amore ematen. Eta 114 urte emango ziren ostera agertu arte.

Liburuaren azala
Ama Birjinarekiko mendetako debozioa, beraz, oso errotua zegoen arrasatearron artean. Juan Carlos Guerra historialari arrasatearrak liburu bat idatzi zuen 1890ean, “Ama Birjiña Aranzazukoaren Kondaira” tituluarekin eta bertan irakur dezakegu: 

“Ama Birjiñearen deia ongi ezagutu zuten euskaldunak eta Rodrigok Aloñan entzundako kanpaechoan soñua laster miraen aomenak zabaldu zuan erri guztietara. Bañan Oñati eta Mundrague izan ziraden lenengoak dei orri erantzuten. Nork esango leuke? Ordurarte gerra irazekian zeuden erriak elkartu ziraden, bioen artean egiñik Aranzazuko Ama Birjiñaren lenbiziko ballera edo kofradia.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Urte guchi ziraden oraindikan oñatiarrak armen indarrez Mundrague ezin arturik lau aldamenetatik sua eman ziotela eta garrak eche, jauregi, eliza, guzti guztia bageztatzen zuan artean, eriotza eta lapurreta nora nai eraman zutela. Mundraguekoak ez ziraden euren chandan obeak izaten euren etsaiakin eta orain danok baturik ekin zioten indar osoakin Aranzazura bidea zabaltzen. 

Aitz bizian, mendirik mendi atara zuten orduan al zan biderik onena; emanik artarako aberatsak euren dirua, ta olagizonak, errementariak, meagilleak ta beste nekazari denak euren besoen indarra. 

Nola ez ikusi Jaungoikoaren eskua lan onetan? Nork, ez bada Ama Birjiña Aranzazukoak bildu dituan batasun zoragarrian ordurarte etsai gogorrak ziratenak? Oñatik eta Mundraguek  paketurik Aranzazura zabaldu zuten bidea izandu zan Euskal Erri guztiarentzat pakerako bidea, andisek gora igo zuten laster alde danetako euskaldunak Ama Birjinaren aurrean belaunikatzera; ordutik gero ez zan izan ez ganboarrik ez oñaztarrik, baizik guztiak euskaldun utsak. Aztu ziraden Anboto inguruko akelarrea eta Durangoko erejeak, berriturik anchiñako oitura garbiak eta sekula ilko ez dan fede egiazkoaren sinismen osoa…” 

Irudia Portaloian, pilotariek eramanda
Guerraren hitzetara joz gero, arrasatearron Ama Birjinarenganako debozioa handia zen eta haren irudia 1956an ekarri zutenean, zeremoniari  herri giro aparta eskaini nahi izan zitzaion. Horrela, Aita Garayalde fraideen buruak eskatuta, Arrasateko zenbait goi mailako pilotarik eraman zuten euren lepoetan Ama Birjinaren irudia. Argazkian ikus daitekeen bezala, lehen lerroko andak Joxe Arriaran “Arriaran II”ak eta Santi Etxebarria “Zurdo de Mondragon”ek eraman zituzten. Atze aldekoei dagokienez, ezkerrekoan Tadeo Azkarate “Mondragonés II” eta eskuinekoan- argazkian ezkutatuta- Pako Arriaran “Arriaran III” izan ziren eramaileak.  Dantzari talde batek lagundu zion kortejoari.


Joxe Arriaranen atzean ikusten dugun fraidea Aita Jose Manuel Garayalde dugu, urte luzez Arrasateko frantziskotarren nagusia izan zena.

http://www.fentmuntanyaiformacio.es
http://www.fentmuntanyaiformacio.es

Argazkiak:  Isabel Aranburuzabala (pilotariak Portaloian);  bertan.gipuzkoakultura.net (Salaverrriren margoa)

apirila 16, 2014

SAN BIXENTE FERRER ASTE SANTUKO PROZESIOAN, ARRASATEN


1. argazkia
Ez dut ezer berririk agertzen, Arrasaten San Bixente Ferrerenganako egundoko debozioa izan zela azaltzean. Nire adinekook ezagutu izan dugu San Juan Bataiatzailearen parrokiako pulpitua eta zutabean iltzatutako pergamino bat,  “Aquí predicó San Vicente Ferrer” adierazten zuena. Pergaminoa 1953an jarri zuen Jose Luis Iñarra erretoreak, aurreko “En este púlpito predicó San Vicente Ferrer. Año 1408” aurreko inskripzioaren ordez. Gauza da, ez dagoela inondik ere frogatua fraide balentziarra Arrasatera inoiz iritsi zenik, nahiz eta Esteban de Garibayk (1533-1599) horrela idatzi zuen. Gogora dezagun Garibayri zor diogun Arrasateko errefraua: Fray Vicente esala, fedea sina liçala”  

Baina santuarenganako debozioa hedatu egin zen arrasatearron artean, eta Jose Mari Uranga historialariak dioenez, Arrasateko parrokiako San Bixente Ferreren irudia 1723koa da, hain justu urte hartako Erramu Igandean jarri baitzen, eta Vera Cruz edo – arrasatear moduan, San Migel Haundi- Kofradia izan zen eragilea. Kofradia horren  kontu liburuan irakur daiteke, 103 orrian:

“Cofradía del Arcangel Sant Miguel, patrón y abogado de esta dicha Cofradía, fundada e instituída por el bien abenturado Señor Sant Vicente, de la orden de los predicadores y natural de la mui noble ciudad de Balencia… el cual vino a esta villa de Mondragón cerca del año 1408…” 

Testu hori 1562ko beste baten kopia da.

2. argazkia
San Bixente Ferreren irudia, beraz, San Migel Haundi Kofradiak ateratzen zuen Ostegun Santuko prozesioan. Pausoa lau lagunen artean eramaten zuten eta 1956ra arte horiek kapa ireki eta zabal batekin zihoazen jantzita. Kapaz ere jantzitako beste lau kofradiakidek, kandela banarekin eskuan, eta kofradiako gidoia daraman lehen maiordomoa buru dutelarik, Ostegun Santuko arratsaldean sermoia egingo duen predikatzaileari laguntzen zioten, prozesioko lehen ilaran. 

Behin elizara sartuz gero, kandelak piztuta zeramatzaten kofradiakideek sakristiatik pulpituraino laguntzen zioten sermolariari. Sermoi tokiko oinera helduta, eta ohiturari jarraiki, San Bixentek zapaldutako eskaileraren lehen harmailari egiten zion sermolariak muin, maiordomoak erakutsitako puntuan. Sermoia amaituta itzuli egiten ziren sakristiara, zeremonial berdintsuarekin.

Elizak 1956an aldaketak sartu zituen liturgian eta data hartatik prozesioa Ostiral Santuko goizera pasatu zen. Eta kapak eta sakristiatik pulpiturainoko kofradiakideen joan etorriak desagertu egin ziren betiko.

Argazkietako oinak:

   1.argazkian: Lehen planoko irudia San Bixente Ferrer da. Pausoa daramaten anderoak, berriz, eskuinetik  ezkerrera lehen lerroan  Felix eta Pedro Amozarrain ditugu eta atzean Segundo Amozarrain. Bigarren irudia ere badator, Olibondoetako Ortuari dagokiona. Eta Portaloitik behera katxoborratxoetako pausoa ageri da.

  2.argazkian: Iturriotz kaletik behera doa prozesioa. San Bixente Ferrerren pausoa Arana eta Martinez (lehen lerroan) eta Egiara (bigarrenean) daramate. Oso pertsonaia ezagunak agertzen dira argazkian: Adolfo “Txapas” Gonzalez postaria, Joxe Aiala, Balendin Letona, Mariano Azkarate "Zelaitxo", Julito Markaide, besteak beste.

Argazkiak: Isabel Aranburuzabala


Aste Santuari buruz gehiago: